Prentsa Oharren banner

Santa Barbarako azoka bueltan izango da ostegunean

Eusko Jaurlaritzak apirilaren 8an argitaratutako aginduaren aldaketa dela eta, Santa Barbarako merkatuak bere jarduerari ekingo dio berriro datorren ostegunean. Hala jakinarazi die Gasteizko Udalak astero ostegun eta larunbatetan merkatu horretara joaten diren ekoizleei. Merkatua, alarma-egoera aitortu zenetik egiten duen bezala, segurtasun-distantziak mantentzeari, babes- eta higiene-neurriei buruzko jarraibide guztiak errespetatuz egingo da, COVID-19 birusaren transmisioa eragozteko.

Informazio gehiago http://www.vitoria-gasteiz.org/koronabirus

Share