Prentsa Oharren banner

Genero-indarkeriagatik atxilotua

Udaltzainek atzo 40 urteko gizonezkoa atxilotu zuten bikotekideari eraso eta mehatxu egiteagatik. Emakumeak berak salatu zituen gertakariak Agirrelandan. Salaketa jaso ostean, udaltzainak bikotearen etxera joan ziren, Manuel Iradier kalera, eta bertan atxilotu zuten gizonezkoa. Epailearen esku geratu da.

COVID-19

COVID-19 geldiarazteko ezarritako neurriak betetzeari lotuta, udaltzainek atzo 30 lagun salatu eta 259 ibilgailu ikuskatu zituzten. Horrekin lotuta, udaltzaingoak funtsezko zerbitzuetan lan egiten dutenei gomendatzen die gainean eraman dezatela dokumentu bat, enpresak sinatuta, egoera hori ziurtatzeko.

Bestalde, suhiltzaileek adinekoen egoitzak desinfektatzen jarraitzen dute: atzo zortzi desinfektatu zituzten.

 

Share

Atxilotua, konfinamendu-neurriak ez betetzeagatik

Udaltzainek atzo 21 urteko gazte bat atxilotu zuten konfinamendu-neurriak ez betetzegatik. Patruila batek Ehari herriko elizaren alboan porru bat erretzen aurkitu zuen. Udaltzainak ikusitakoan, gazteak bizikletaz ihes egin zuen, baina handik gutxira atxilotu eta Agirrelandara eraman zuten. Guardiako epaitegian zegozkien eginbideak egin ondoren, aske utzi zituzten.

Genero-indarkeria

Larunbatean, udaltzainek 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten genero-indarkeriaren delituaren ustezko egile gisa. Gertakariak Alde Zaharreko etxebizitza batean jazo ziren eta biktimak berak salatu zituen, bere jabetzako dokumentazio bat entregatzeko Agirrelandako polizia-etxetik deitu ziotenean. Deia egin zuen agenteak oso urduri eta negarti nabaritu zuen, beraz, atarira jaisteko iradoki zion, patruilarekin elkarrizketa izateko. Han, erasoa jasan zuela aitortu zuen; beraz, agenteek erasotzailea atxilotu zuten, eta jarraian, epailearen esku geratu zen.

Asteburuan zehar udaltzainek bost zirkulazio-istripu erregistratu dituzte. Ez da zauriturik izan horietan.

Suhiltzaileak

Suhiltzaileek atzo Arriagako Atea kalean paper-edukiontzi bateko sute-hasiera itzaltzeko esku hartu zuten. Gaur, goizeko bostak pasatutakoan, Pio XII.aren kaleko etxebizitza bateko balkoian sute-abisua jaso dute. Suak esekitokiari eragin dio.

Asteburuan, PSISZek adinekoen egoitzak desinfektatzen jarraitu dute.

 

Share

Udal langileen heren bat baino gehiago arituko da lanean, funtsezko zerbitzuak bermatzeko

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek gaur goizean jakinarazi duenez, udal langileen heren bat baino gehiago arituko da lanean Udalaren funtsezko zerbitzuak bermatzeko, horiez gaineko pertsona eta jarduera guztien konfinamendua agindu den fase berri honetan. Osotasunean funtzionatzen jarraituko duten zerbitzuak hauek izango dira, alkateak zehaztu duenez: Udaltzaingoa, suhiltzaileak, gizarte-zerbitzuak, garbiketa eta hondakinen kudeaketa, hornitzaileei ordaintzea eta kontratazioa, osasun publikoa, ur-hornidura eta -arazketa, laneko arriskuen prebentzioa eta herritarrentzako telefono bidezko arreta. Beste arlo batzuetan, berriz, gutxieneko zerbitzuak mantenduko dira: udalbatzaren idazkaritza, administrazio orokorreko teknikariak, garraio publikoa, enpresentzako orientabidea, giza baliabideak, gizarte-etxeak, trafikoa eta autobus-geltokia.

 

“Lanean jarraitzen dugu, gogor, eskura ditugun neurri guztiak ezarriz, osasunaren eta ekonomiaren esparruetan. Guztion artean aurre egin behar diogu pandemiari eta bizi dugun aparteko egoera honi”, adierazi du alkateak.

 

Orobat azaldu du Gorka Urtaranek Udala ahalegin handia ari dela egiten, babes-material sanitarioa eskuratzeko, udal langileen segurtasuna bermatze aldera. “Adibidez, joan den astean 56.000 maskara eta 56.000 eskularru pare banatu genituen Eudelen bidez, Euskadiko udalerrietako etxez etxeko laguntza-zerbitzuetarako. Horietatik, 5.100 inguru Gasteizen banatu ziren. Horrek, beste hornidura batzuekin batera, gutxi gorabehera 15 egunetarako material nahikoa izatea ahalbidetzen digu. Nolanahi ere, jakina, lanean jarraituko dugu, epe hori igarotakoan norbera babesteko ekipamenduekin hornitzen jarraitzeko, horiek eskatzen dituzten udal-langileen segurtasuna bermatu behar baitugu “.

Egoera ekonomikoak ere kezkatzen du udal gobernua. “Orain lehena osasuna da. Baina krisi ekonomikoari ere egin beharko diogu aurre”, adierazi du alkateak. Ildo horretatik, erabaki berriak jakinarazi ditu Gorka Urtaranek, aurreko asteetan hartutakoez gain, hala nola zerga eta tasa nagusiak ordaintzeko epea zabaltzea, herritarren likidezia bermatzeko; udal lonjen alokairua bertan behera uztea, bertako negoziek alarma-egoeraren ondorioz bere jarduerari eutsi ezin diotenez; familiek ordaindu beharreko haur-eskolen kuotak murriztea, jarduera etenda egon den egunen arabera, eta enpresa txiki, denda eta autonomientzako aholkularitza-zerbitzu bat matxan jartzea.

 

Bi neurri gehituko zaizkie horiei, orain: alde batetik, ostalaritzako mahai-aulkien tasa kobratzeari utziko dio Udalak alarma-egoerak irauten duen eta jarduerak bertan behar dauden bitartean. Gainera, hiriko familia eta enpresen likidezia faboratzeko, Udalak arindu egin ditu hornitzaileei egin beharreko ordainketak. Zehazki, azken egunotan, 12,5 milioi euroren ordainketa azkartu da. 11.539.152 euro, hainbat enpresa eta zerbitzu-hornitzaileri egin beharreko ordainketak dira; 866.921,78  euro, pertsona eta familiei ematen zaizkien gizarte-laguntzen ordainketak, eta 124.412,35 euro antzerki-ordainketen itzulketak.

 

Industria erabat gelditu delako ere kezka agertu du alkateak. “Gasteiz Estatuko hiri industrializatuenetakoa da. Gure BPGaren %30 sektore horretan sortzen da, baita hiriko lanpostuen %27,5 ere. Eta une honetan lehentasuna osasuna da, baina osasunaren defentsa ere bateragarria da gutxieneko jarduera industrial eta ekonomiko bat mantentzearekin. Ulertzen dut segurtasun neurriek industriaren jarduera murriztea, baina erabat geldiarazteak oso eragin negatiboa izango du gure tokiko ekonomian “.

 

Hilerrietako jarduerei dagokienez ere neurri berriak jarri dira martxan, gaurtik aurrera. Hain zuzen ere, gehienez ere hiru lagun joan ahal izango dira hiriko hilerrietan egiten diren ehorzketetako bakoitzera. Gainerako denboran, itxita egongo dira hilerriak. Ehorzketa horietara joaten direnek debekatuta edukiko dute hilkutxa ukitzea, eta metro eta erdiko distantzia soziala mantendu beharko dute beren artean. baita udal langileengandik ere, zeinek babes-ekipoak eramango baitituzte.

 

 

Eskerrak eman dizkie alkateak “hirian funtsezko zerbitzuei eustea posible egiten ari diren profesional guztiei” eta orobat “eskertu du gasteiztarrak erakusten ari diren portaera paregabea eta ematen ari diren erantzuna, dagoeneko egoera honetan hainbat egun egin ditugun honetan. Eutsi goiari!”. Gorka Urtaranek beren etxeetan konfinatuta dauden neska-mutilak ere aipatu ditu bereziki, baita ahalegin oso garrantzitsua egiten ari diren gurasoak ere.

 

Koronabirusaren aurkako neurrien inguruko informazio guztia vitoria-gasteiz.org/koronabirus web orrian dago.

Share

Udalak gizarte larrialdiko laguntzen eta udal laguntzen odainketa aurreratu du

Udalak gizarte larrialdiko laguntzen (GLL) eta udal laguntzen odainketa aurreratu du, ahultasun egoeran dauden pertsonek baliabideak izan ditzaten Covid-19aren osasun krisiak sortutako egoerei aurre egin ahal izateko.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak eta Ogasun Sailak astebete aurreratu dute laguntzen ordainketa, ‭866.460‬ euro orotara. “3.200 familiari egingo die mesede neurri horrek, joan den astearen bukaeratik eta aste honen hasieratik ari baitira sarrerak jasotzen. Baliabideak izan ditzaten nahi dugu, honelako egoeretan ahulenak baitira erortzen lehenak, eta kosta ahala kosta eragotzi nahi baitugu, azaldu du Gizarte Politiken arloko zinegotzi Jon Armentiak.

GLLen nomina da handiena: 480.460,89 euro 2.229 familiarentzat; udal laguntzen kontzeptuagatik, berriz, gizarte zerbitzuek 386.000,91 euro bideratzen dituzte, 971 familiarentzat.

Beste baliabide batzuk

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak gogoratu du arreta ematen jarraitzen duela oinarrizko gizarte zerbitzuetan, laguntza bermatzeko une honetan horren beharra duten pertsonei.

Arreta oraingo zirkunstantzietara moldatu da, profesionalen arretari eta baliabide eta prestazioen kudeaketari eutsiz. Oinarrizko gizarte zerbitzuetako profesionalek 9:00etik 14:00etara ematen dute arreta, telefonoz hitzordua hartuta. Zerbitzu hori behar duten pertsonek beren oinarrizko gizarte zerbitzuko telefonora deitu dezakete hitzordua eskatzeko, eta profesionalek berek deituko diete dagokien orduan.

Baliabideak eta prestazioak eskatu eta tramitatzeko prozesuak ere egokitu egin dira, telefonoz eskaini ahal izateko. Egoeraren bat telefonoz konpontzerik ez bada, ordea, aurrez aurre emango da arreta, profesionalekin hitzordua hartuta.

Horretaz gain, zerbitzu horietako gizarte langileak, psikologoak eta hezitzaileak oraingo zirkunstantziengatik egoera ahulagoan egon daitezkeen pertsonen telefono bidezko jarraipena egiten ari dira.

Share

Udal Musika Bandak “Etxean geratu” kanpainarekin bat egin du, erritmo bizian

  • Bandak bideo bat egin du, itxialdian egiten ari den lana ikusarazteko

Gasteizko Udal Musika Bandak bideo bat egin du, koronabirusa dela eta herritarrek itxita egon behar duten garai honetan zertan ari diren ikusarazteko. Alarma egoera ezarri zenetik, eta egoerak hobera egin arte, bertan behera geratu dira bandaren kontzertuak, baina entseatzen jarraitu dute, etxetik. Izan ere, joan den martxoaren 25ean Musiketxea itxi zenetik, etxetik ari dira lanean.

Batetik, partiturak lantzen ari dira bakarka, geroko emanaldietarako, eta lana partekatzen, teknologia berriei esker; bestetik, ideiak biltzen ari dira, kontzertu didaktikoak egiteko, eta jarduerei buruzko txostenak idazten.

Otsailaz geroztik zuzendari berria du Udal Bandak, Luis Orduña, aurrekoak, Hilario Extremianak, erretiroa hartu baitzuen iazko abenduan, 20 urtez zuzendari aritu ondoren.

Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok zuzendari berriaren ekimena eskertu du: “Luis Orduñak proposatu die bideoa egitea lankideei, zeinek gogo handiz hartu baitute ideia eder hori. Bandako musikari gehienek hartu dute parte piezan, eta eskerrak eman nahi dizkiet, bereziki Pablo García de Ulate klarinete-jotzaileari, bera arduratu baita bideoa editatzeaz”.

Jesús Guridi konpositore gasteiztarraren ‘Hamar euskal melodiak’ aukeratu dituzte jotzeko.  Bandako kideek etxean geratzeko eskatzen diete entzuleei, jotzen duten bitartean. Bideoak −4 minutu baino zertxobait gehiago irauten du− giro baikorra kutsatu nahi du eta ez da musikarien umore keinurik falta, huts egindako hartuneak barne.

Bideoa esteka honetan ikus daiteke.

 

Kontzertua, bertan behera

Udal Bandak kontzertu bat zuen antolatuta Principal antzokian apirilaren 5ean (igandea), ‘New Orleans-etik Abbey Road-era’ proposamen interesgarria, baina bertan behera utzi behar izan du: “aurrerago proposamen hori berreskuratu ahal izatea espero dugu, koronabirusa dela eta ezarri den itxialdiak eragindako gainerako kultura jarduerak bezala. Dena dela, herritarrei gogorarazi nahi diet sarreren zenbatekoa berreskuratzeko eskubidea dutela. Internetez erositako sarreren zenbatekoa zuzenean itzuliko da; leihatilan edo telefonoz erositakoei dagokienez, berriz, laster jakinaraziko dugu noiz itzuli ahalko diren”, azaldu du Cantok.

Share

Deialdi berezia prentsarako (2020-03-30)

Prentsaurrekoa. Udalak indarrean jarritako neurriak koronabirusaren hedapenari eusteko eta bere eragina murrizteko.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Astelehena, martxoak 30

Ordua. 12.00

OHARRA: Emanaldia ‘online’ bidez jarraitu beharko da; esteka honetan: https://www.youtube.com/channel/UCBBE6PcduS7BQFMhc_YD7nw/live

Share

El Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz celebra el primer Pleno telemático de su historia

El Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz ha celebrado hoy el primer Pleno telemático de su historia. La medida, tomada con motivo del Estado de Alarma decretado por el coronavirus, ha sido posible gracias a la actuación diligente del Departamento de Administración Municipal y Transformación Digital, dirigido por Borja Rodríguez Ramajo.

“Este Pleno ha sido posible gracias al esfuerzo del Departamento de Administración Municipal y Transformación Digital, que ha logrado poner en marcha este nuevo sistema en un tiempo récord. Ha sido un reto, un gran desafío. Es un hito en la transformación digital del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz. Lo que pone de manifiesto la importancia creciente de apostar por las nuevas tecnologías, tanto en la gestión interna, como en las relaciones externas, en especial con la ciudadanía”, ha subrayado.

Los 27 concejales, el Secretario General del Pleno y el Interventor Municipal han podido desarrollar el Pleno gracias a la plataforma de videoconferencia Zoom. La sesión ha sido retransmitida en streaming desde la web municipal.

El vídeo del Pleno está disponible en el siguiente enlace

Share

Gasteizen koronabirusaren aurrean egiten ari den ahalegin kolektibo handia azpimarratu du alkateak gaurko osoko bilkuran


 

  • Gorka Urtaranek nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak beste bi milioi euro jarriko dituela Gizarte Larrialdiko Laguntzetarako, pandemiaren ondorioei aurre egin ahal izateko

 

 

 

Gaur lehen aldiz bide telematikoz egin da osoko bilkura, eta koronabirusak eragindako krisialdiari aurre egiteko azken asteetan hartu diren neurrien balantzea egin da, besteak beste. Gorka Urtaran alkateak herritarren portaera eredugarria goraipatu du, baita pandemiaren kontrako borrokan inplikatutako pertsona guztiena ere, oraingo egoera kontuan hartuta.

“Nabarmentzekoa da gasteiztarrak osasunaren arloko agintariek helarazitako jarraibideak betetzen ari direla. Osasun arloko langile guztien lana txalogarria eta bikaina izaten ari da, eta funtsezko sektoreetan (elikadura, garbiketa edo segurtasuna) lan egiten dutenena. Baita oraingo egoeran lagundu nahi duten boluntarioen ekarpena ere. Bakoitza bere arloan duen onena jartzen ari da krisialdi honi ahalik eta ondoen erantzuteko“, adierazi du alkateak.

Gorka Urtaranek bereziki gogoratu nahi izan ditu gaitzak jotakoak, baita pertsona maiteak galdu dituztenak ere, areago haien bizitzako azken uneetan laguntzeko edo agur esateko aukerarik izan ez duten honetan.

Alkateak azaldu duenez, hainbat jarduera-arloren artean, garbiketa izan da lehentasuna une oro. Higienea areagotu egin da espazio publikoan, udal instalazioetan eta garraio publikoan, hasiera-hasieratik desinfektatzaileak, detergenteak eta bioalkohola erabiliz. “Berebiziko ahalegina egiten ari dira hala garbiketa-taldeak nola lanetan laguntzen ari diren pertsonak”, esan du alkateak, eta beste erakunde batzuek garbiketa lanetan emandako laguntza ere eskertu du. “Laguntza oro, koronabirusaren aurka borrokatzeko egiten den ahalegin oro positiboa da hiriarentzat. Hasieratik esan dut“, erantsi du.

Adinekoentzako arretaren arloan, orobat, funtsezkoa gertatzen ari da erakundeen arteko koordinazioa. Alkateak gertutik jarraitzen du Gasteizko egoitzen egoera. “Gainerako erakundeekin batera lanean ari gara leku horietan dauden pertsonen segurtasuna bermatzeko, jakitun baikara arrisku handiko espazioak direla“, azpimarratu du Urtaranek.

Funts gehiago Gizarte Larrialdiko Laguntzetarako

Gizarte premien alorrari dagokionez, halaber, alkateak Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa aipatu du, gizarte larrialdietarako laguntzak handitu baititu. “Udalak beste bi milioi euro jasoko ditu gizarte larrialdietarako laguntzetan, eta datozen asteetan sortzen diren premia-egoerei erantzuteko bide emango digu horrek”, iragarri du alkateak.

Egoera ekonomikoa da udal gobernuaren beste kezketako bat. “Osasun krisia dugu. Osasuna da lehena orain. Baina krisi ekonomikoa ere hor dago, eta horri lehenbailehen erantzun beharko diogu“, gogoratu du Gorka Urtaranek. Orain arte hartutako erabakiak aletu ditu: zerga eta tasa nagusiak ordaintzeko epea luzatzea, herritarren likidezia bermatzeko; udal aretoen alokairua etetea, baldin eta bertan dauden negozioek ezin badute jardun alarma egoeraren ondorioz; familiek haur-eskoletako kuotan ordaindu beharreko zenbatekoa murriztea, jarduerarik izan ez den egunen arabera…

 

Share

Ekonomia Sustapenaren Sailak 150.000 euroko laguntzak aktibatu ditu saltoki txikiak digitalizatzeko eta ikus-entzunezkoak ekoizteko

  • Saltokien eraldaketa elektronikoa sustatzeko ildoa berria da, eta online dendak, wifi eremuak edo ekipoen erosketa finantzatzeko balioko du.

Tokiko Gobernu Batzarrak saltoki txikiak digitalizatzeko laguntza berriak eta ikus-entzunezkoak ekoizteko urteko dirulaguntzak onetsi ditu gaur. Udalaren Merkataritza Zerbitzuak 50.000 euro jarriko ditu hiriko txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitala sustatu eta laguntzeko.

Plantillan 50 pertsona baino gutxiago duten txikizkako saltokiek jaso ahalko dute laguntza, haien urteko negozio-bolumena edo balantzea 10 milioi eurotik gorakoa ez bada. Proiektu hauek lagundu daitezke diruz: web-orriak sortzea, ordainketa-pasabidea edo online denda sortzea, sare sozialak martxan jartzea, saltokian bertan wifi eremua sortzea, edo ekipoak erostea.

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotzi Maider Etxebarriaren hitzetan: “Digitalizazioa inoiz baino presenteago dago, eta inoiz baino premiazkoagoa da. Tokiko denda txikien ondoan egoteko unea da, eta eraldaketa digitalaren aldeko apustuan laguntzeko. Laguntza berri hauek abiaraziz, norabide hori duten ekimenak sustatuko ditugu Udaletik”.

Ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzak

Ikus-entzunezko proiektuak garatu eta ekoizteko nahiz gidoiak idazteko laguntzen ildoak, berriz, 100.000 euroko zuzkidura du, eta tokiko sorkuntzaren industriak fikzioaren, animazioaren, dokumentalen eta serieen alorrean ekimenak sustatzea ahalbidetuko du.

Jasotako eskabideak balioestean kontuan hartuko da lanen egileak Gasteizen bizilekua edo egoitza izatea, proiektu motaren arabera alda daitekeen gutxieneko portzentaje batean. Proiektuetan emakumeen parte-hartzea zenbait lanetan (zuzendaritza, ekoizpen exekutiboa, gidoia, argazki-zuzendaritza eta musika konposizioa) ere hartuko da kontuan baremazioan, pisu handiagoa emanez.

Lanak hautatu eta balioesterakoan beste irizpide batzuk ere hartuko dira aintzat: proposamenaren originaltasuna eta kalitatea, erabilitako giza baliabideak, ekoizpen-plana, kaudimen ekonomikoa, ibilbidea eta abar.

Deialdien oinarriak Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnean hasiko da eskaerak aurkezteko epea.

Share

San Prudentzio, Aurora eta Los Molinos egoitzetan bizi diren adinekoek senideei bideo-deiak egiteko aukera dute

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak, Udal Administrazioaren eta Eraldaketa Digitalaren Sailaren laguntzarekin, telefono terminalez hornitu ditu San Prudentzio ALZI eta Aurora eta Los Molinos etxebizitza komunitarioak, bertan bizi diren adinekoek bideo-deiak egin eta jasotzerik izan dezaten eta, hartara, senideak ikusi eta haiekin hitz egin.

Ekimenaren helburua da “egoiliarren eta maite dituzten pertsonen arteko harremanak ahalbidetzea, denak lasaiago egon daitezen eta bakartze aldi hau eramangarriagoa izan dadin”, azaldu du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak.

“Norekin hitz egiten ari zaren ikustea oso onuragarria da. Lasaitu egiten ditu adinekoak zein senideak, eta bisitak baimentzen ez diren alerta eta itxialdi egoera honek sortzen dituen kezka, tristezia eta ezinegona baretzen laguntzen du”, azaldu du Armentiak.

Egoiliar askorentzat, komunikatzeko teknologia hori erabiltzen duten lehen aldia izango da, eta “hori ere pizgarria eta ilusionagarria da. Batez ere batzuk zein besteak ondo daudela egiaztatzeko balio badu, horrek pozez betetzen baititu” , dio Jon Armentiak; orobat nabarmendu du “Gizarte Politiken Saila egiten ari den ahalegina adinekoak ahalik eta ondoen zaintzeko, bai ikuspuntu profesionaletik bai ikuspuntu pertsonaletik”.

Ahalegin gorena

Alarma egoera ezarri zenetik, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak hainbat programa eta neurri jarri ditu abian adinekoei arreta emateko.

Zentro soziokulturalak eta jantokiak itxi ondoren, telefono bidezko jarraipen programa bat sortu zuen, zeinak ia 1.200 adinekori ematen baitie arreta. Janaria etxera eramateko zerbitzua ere aktibatu zuen, ehun adineko autonomorengana iristen dena gaur egun, autonomoak izan arren bestelako laguntzarik ez dutenez ahultasun-egoeran baitaude. Orobat, osasun krisialdiaren lehen egunetan programa bat diseinatu zuen dena delakoagatik etxetik ateratzerik ez duten adinekoei erosketak eta botikak eramateko, Gurutze Gorriko boluntarioekin.

Share