Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 maiatza 2019 12:47

Gobernu Batzarrak kulturaren alorreko beste hiru hitzarmen onetsi ditu, World Press Photori, Arabako Dantzarien Biltzarrari eta Urrezko Zeledonei dagozkienak

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak kulturaren arloko hainbat hitzarmen onetsi ditu. Besteak beste, Arabako liburu saltzaileen gremioarekiko hitzarmena: horri esker, III. Liburu Azokak hamar egun iraungo du, hiru izan beharrean, partida 14.000 euro hazi baita, 20.000 euroraino.

Orobat, Periscopio elkartearekiko hitzarmena onetsi da,  43.000 euroan, World Press Photo egiteko; hitzarmen horren zenbatekoa 6.500 euro hazi da azken urteetan.

Beste bi hitzarmen onetsi dira halaber: Arabako Dantzarien Biltzarrarekin, 18.000 euroan, eta Urrezko Zeledonekin, 7.000 euroan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 maiatza 2019 13:25

 

Liburu Saltzaileen Elkartearekiko hitzarmena 6.000 eurotik 20.000 eurora handitu izanak egin du posible azoka formatu berrian antolatzea

Liburu Azoka tradizionala maiatzaren 24tik (ostirala) ekainaren 2ra (igandea) bitartean egingo da Gasteizen. Normalean Liburuaren Egunaren inguruan (apirilaren 23a) antolatu ohi den arren, aurten, oporrak zirela eta, ezin izan da hala egin, eta datak desberdinak izateaz gain, formatua ere aldatu egin da: asteburu bat irautetik hamar eguneko iraupena izatera igaroko da.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok; Euskara, Kutura eta Kirol diputatu Igone Martinez de Lunak; Vital Fundazioko zuzendari Axier Urrestik, eta liburu saltzaileen gremioko ordezkari Ane Agirregomezkortak aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan.

Cantok, formatua handitzeari dagokionean, ziurtatu du “liburu-salatzaileen gremiokoek azoka hobetzeko duten ardurari esker izan dela posible aldaketa egitea, baina baita instituzioek emandako bultzadari esker ere”. Izan ere, aurten udal-ekarpena 6.000 eurokoa izatetik 20.000 eurokoa izatera igaro da aurrekontu-aldaketa bati esker, eta “horrek ahalbidetu du bultzada hori ematea”.

Azokak sei stand izango ditu eta Urrezko Zeledonen plazan jarriko dute.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 iraila 2017 11:59

Guztira 17 saltokik osatuko dute, eta urriaren 8ra arte iraungo du

Gaur ireki da Okasioko Liburuen XXXI. azoka, zeina urriaren 8ra arte egongo baita jarrita Urrezko Zeledonen plazan. Euskadiko Liburu Ganbarak antolatzen du azoka, Udalaren laguntzarekin.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto, eta Euskadiko liburu azoken koordinatzaile Asier Muniategi izan dira irekitze ekitaldian.

Kulturako zinegotziak esan duenez, “sailetik laguntza ematen diegu irakurtzeko zaletasuna sustatzearekin zerikusia duten ekitaldi guztiei. Gainera, ditugun datuen arabera –93.000 bazkide eta 200.000 liburu mailegu– zaletasun ongi sustraitua da hirian, besteak beste, aurten hamahirugarren ediziora iritsi den azoka honek duen errotzearen fruitu, ziur aski”.

Izan ere, Okasioko Liburuen Azokari esker liburu berriak oso prezio onean eskuratu daitezke, ezin baitira berritasunen katalogoan mantendu. Haur, gazte eta helduentzako literatura, gastronomia, pintura, arte eta historia liburuak, eta euskal diskoak aurki daitezke bertan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  24 ekaina 2016 09:12

 

 

 

 

 

 

 

 

Gorka Urtaran alkateak eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok parte hartu dute gaur Antzinako Liburuen XXII. Azoka irekitzeko ekitaldian. Gaurtik hasi eta uztailaren 10era arte egongo da zabalik, Urrezko Zeledonen plazan.

Hamar liburu-denda izango dira azokan, eta bildumagileak eta argitalpen zahar eta katalogoetatik desagertuen zaleak bilduko ditu, baita jakin-minez bertara inguratzen diren gasteiztar ugari ere.

Argazkian, azokaren antolatzaile Txema Sandovalekin eta “El Proyecto Cain” liburuaren egile Juan Ignacio Urkiza idazle gasteiztarrarekin.

11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik azoka.

 

Share