Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 abendua 2018 12:25

Arte eta Lanbide Eskola fundazioari 182.000 euroko ekarpena egitea onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak gaur, patronatuko kide den aldetik.

Udalaren 2018ko bigarren ekarpen ekonomikoa izango da; izan ere, joan den uztailean 268.000 euroko lehen transferentzia bat onetsi zuen udal gobernuak.

Bi ekarpenak batuz, guztira 450.000 eurokoa izango da Udalaren aurtengo ekarpena, “Arte eta Lanbide Eskolak, hiriko erakunde handi horrek, normaltasunez funtzionatzerik izan dezan. Hain zuzen ere, hezkuntzaren, kulturaren eta artearen alorrean egiten duen lanagatik ematen diogu laguntza”, adierazi du Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  1 abendua 2017 12:01

Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolarentzako 2017ko ekarpena onetsi du, likidazio izaeraz, eta aurreikusitako kopurua baino 168.000 euro gehiago izango dira, Fundazioan bertan hobekuntza lanak egiteko.

Udala eskolaren patronatuko kide den aldetik eskolaren finantziazioan parte hartzen du. Hezkuntza Zerbitzuak pasa den martxoan ordaindu zuen hasieran aurreikusitako 332.000 euroko diru–laguntzaren lehen zatia –166.000 euro–, ohiko funtzionamendurako.

Bigarren zatia, beste 166.000 euro, gaur ordainduko dira. Horretaz gain, beste 168.000 euro gehiago emango zaizkio hobekuntza lanetarako.

Beraz, Patronatuko aurrekontua 1.034.616 eurokoa da, eta udalak 500.000 ordainduko ditu.

Share