Prentsa Oharren banner

Azkena Rock jaialdiaren edizio berria babestea onetsi du udalak

20 rock talde baino gehiagoren emanaldiak izango dira laster Iradier Arenan

Irailaren 22tik urriaren 3ra bitartean Iradier Arenan egingo den Azkena Rock jaialdiaren edizio berezia babestea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak.

Antolatzaileek 20 rock talde baino gehiagoren emanaldiak antolatu dituzte, nazioko zein nazioarteko taldeenak, eta Hezkuntza eta Kultura Sailak 150.000 euroko laguntza emango du.

Iaz ezin izan zen Azkena Rock jaialdirik egin, pandemiaren ondoriozko segurtasun- eta osasun-neurriak zirela eta, eta, aurten ere, ezinezkoa izan da ohiko egunetan eta lekuan (Mendizabalean) antolatu. Alternatiba gisa, eta Kultura Bizian ekimenaren baitan, edizio berezia hartuko du Iradier Arenak, eta kontzertuak izango dira 12 egunez. Talde ezagunek joko dute, besteak beste, Mc Clan, Los Cigarros, Carolina Durante, Loquillo, El Drogas, Los Enemigos, Liher, Kaotiko eta Ray Collins Hot Club alemaniarrak.

Antzokietarako laguntza teknikoa

Halaber, hiriko antzoki sarean laguntza teknikoa emateko eta lan osagarriak egiteko kontratua esleitu du udal gobernuak, ostiraletako bilkuran.

Kultura Zerbitzuak 440.000 euro erabiliko ditu Principal antzokian, eta Jesús Ibáñez de Mataúco, Federico García Lorca, Beñat Etxepare eta Felix Petite antzokietan egiten diren ikuskizun eta ekitaldi kulturaletako elementu eszenografikoak muntatu, desmuntatu, maneiatu eta kudeatzeko, eta argiak, soinua eta bestelako materialak instalatzeko.

Share

Kulturak 150.000 euro emango dio Azkena Rock jaialdiari, udazkenean jaialdi berezi bat egiteko

Gasteizko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du ARF Vitoria Gasteiz S.L. enpresarekin, eta, horren bidez, Hezkuntza eta Kultura Sailak 150.000 euro jarriko ditu Azkena Rock jaialdiaren edizio berezia egiteko, Gasteizen, irailaren 22tik urriaren 3ra bitartean.

Pandemiara egokitutako edizio honetan, nazioko zein nazioarteko 21 rock talderen kontzertuarekin atsegin hartu ahalko da Iradier Arenan. Gune segurua da, hiriko kultur jardueren epizentro bihurtua Kultura Bizia proiektuari esker , hau baita kultur eragileen, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren eredu” nabarmendu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

Azkena Rock jaialdia nazioarteko ekitaldia da eta Gasteizen egiten da lehen ediziotik. Egun, penintsulako 5 rock-jaialdi onenen artean dago.

Hauxe da aurtengo edizioko egitaraua:

IRAILA

  • Hilak 22, asteazkena: Lehendakaris Muertos + Ezpalak
  • Hilak 23, osteguna: Los Enemigos + Liher
  • Hilak 24, ostirala: El Drogas + The Lizards
  • Irailak 25, larunbata: Carolina Durante + Biznaga
  • Domingo 26: Johnny Burning + The Soul Jacket
  • Hilak 29, asteazkena: Kaotiko + Puraposse + The Wax
  • Hilak 30, osteguna: Ray Collins Hot Club + Micky & The Buzz

 

URRIA

  • Ostirala, hilak 1: Loquillo + Seda
  • Irailak 2, larunbata: Los Zigarros + Los Estanques
  • Igandean, hilak 3: M Clan + Razkin

Sarrerak gaur jarriko dira salgai, 10:00etan, see tickets webgunean

 

 

 

 

Share

Azkena Rock jaialdiaren Sofa Edition-ek kontzertu esklusiboak, elkarrizketak eta jaialdiaren historiako emanaldirik onenak izango ditu

2021eko kartelean The Offspring, Turbonegro, Los Zigarros, Drive-By Truckers, The Steepwater Band, The Wildhearts, Dewolff  eta Ray Collins Hot Club taldeak ere izango dira.

 

Gaur goizean aurkeztu dute Azkena Rock jaialdiaren Sofá Edition on line prentsaurrekoan, eta bertan parte hartu dute Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok, Kultura eta Kiroleko foru diputatu Ana del Valek eta Last Tourreko CEO Alfonso Santiagok.

COVID-19aren ondoriozko osasun-krisia zela eta jaialdia atzeratu ondoren, Azkena Rock jaialdiak online edizio berri bat iragarri zuen joan den astean, eta streaming bidez jarraitu ahalko da webgunean eta jaialdiaren YouTube kanalean, ekainaren 19an eta 20an,

Gauero, rock’n’rollik onena bost orduz, jaialdiaren 19 urteetan grabatutako kontzertu historikoen aukeraketa batekin (orain arte ikusi gabeak). Orobat, taula gainean izan diren emanaldi legendarioak, jaialdiaren jarraitzaileek gehien gogoratzen dituztenak, esaterako Turbonegro edo The Screamin’ Cheetah Willies (biak 2004ko edizioan) eta The Soundtrack Of Our Lives (2009koan). Azkena Rock jaialdiaren Sofa Edition  honetarako  bereziki grabatutako kontzertu esklusiboak ere entzungo dira.

“Mendizabalean ez da orrorik entzungo asteburuan; Andre Maria Zuriaren plazan ez dira bertara gonbidatutako banden akordeak entzungo, baina jakin badakit ahal duzuen guztia egin duzuela rock zaleen pena arintzeko, bizi dugun egoera honekin bat datorren egitaraua prestatuta. Mundu guztian internet bidez ikusi ahalko den egitaraua” adierazi du Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok. “Izan ere, Internet gure salbatzaileetako bat izan da osasun-krisian. Kultura izan da beste bat. Zuek Kultura eskaintzen duzue interneten eta gu, Gasteizko Udala, zuekin egongo gara” gehitu du.

  1. edizioa

Azkena Rock Jaialdiaren antolakuntzak gaur adierazi duenez, 2021eko kartelak mantendu egiten ditu honakoak, besteak beste: Drive-By Truckers, The Steepwater Band, The Wildhearts, Dewolff eta Ray Collins Hot Club. Horretaz gain, hiru berrikuntza gehitu zaizkio: Offspring, Turbonegro eta Los Zigarros.

Aurretik iragarritako taldeei –Iggy Pop, Patti Smith, Brian Wilson, Social Distortion, Suzi Quatro, L7, besteak beste– zortzi talde berri gehituta, 2021eko jaialdia, 20. urteurrena ospatuko duena, luzeena izateaz gain (hirugarren egun bat ere izango du), berezienetakoa eta zaleek gogoratuenetakoa ere izango da.

Argibide gehiago

 

 

 

Share