Prentsa Oharren banner

Baskonia animatu nahi du Udalak, Errege Kopan

Gorriz eta urdinez argiztatuko dira hiriko zenbait eraikin enblematiko

 

Gaur hasita, eta asteburu osoan, Saskibaloiko Errege Kopa jokatuko da Madrilen. Beste behin ere, han izango da Baskonia, garaikurra Gasteizera ekartzeko ahaleginean. Hori dela eta, Baskoniaren kolore ofizialekin argiztatuko ditu Udalak udaletxeko fatxada eta erlojua, Floridako kioskoa eta Arkupeko ibilbidea. Gainera, talde gasteiztarraren olana bat jarriko du udaletxearen fatxadan.

Udalak bat egiten baitu Gasteizko zaleekin, taldeak zazpigarren aldiz Errege Kopako garaikurra ekarriko duen itxaropenarekin; hirian, Araban eta hemendik kanpo dituen jarraitzaileen bozkario.

Share

Udalak positibotzat jo du Errege Kopak Gasteizko turismo, ostalaritza eta merkataritza jardueran izan duen eragina

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak hiriko profesionalen inplikazioa txalotu du

Europa biltzar jauregiak bisita errekorra lortu zuen, Fan Zone gunera 27.276 pertsona hurbildu baitziren

Hiriko hoteletan batez beste % 90eko okupazioa izan dute ekitaldian

Gasteiz On elkarteak galdetutako saltokien % 96k Errege Kopan jende gehiago ibili dela nabaritu dute, eta % 50ek salmenta handitu dutela adierazi dute

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak oso  positibotzat jo du Errege Kopak Gasteizko turismo, ostatu eta merkataritza jardueran izan duen eragina. Nerea Melgosa zinegotziak “hiriko turismo sektoreko profesionalen inplikazioa txalotu du, “dena eman baitzuten  kirol ekitaldiak iraun zuen egunetan Euskadiko hiriburura etorritako milaka bisitariei beren alderdi profesionalena eskaintzeko.  Ziur nago haien ahaleginak aztarna utzi  duela Gasteizera lehen aldiz etorri diren  pertsona askorengan, eta gure hiria sakonago ezagutzera itzul daitezen espero dugu”.

Udalak lortutako datuen lehen balioespenean zenbait zifra nabarmentzen dira.  Deigarrienetako bat Fan Zone-ri esker Europa biltzar jauregian lortutako bisita-errekorra da. Zehazki, 27.276 pertsona hurbildu ziren egun horietan Gasteiz hiribideko eraikinera. Larunbata izan zen egun jendetsuena: 10.302 bisitari;  igandean izan zen jende gutxien: 4.118 bisita.

Turismo Bulegoan, berriz, 1.425 turista hartu zituzten ostegunetik igandera bitartean. Madrildik etorritakoena izan zen talde handiena, eta ondoren, Katalunia, Valentzia, Málaga eta Galiziatik etorritakoak.  Bestetik, 580 pertsonak aukeratu zituzten bisita gidatuak, Erdi Aroko hirigunera eta Eskoriatza-Eskibel eta Goiuri jauregietara.

Ostalaritza eta merkataritzaren balioespena

Udalak ostalaritzan eta hoteletan jasotako balioespenak ere onak izan dira.

Sektoreak, oro har, ekitaldia negozioentzat apartekoa izan dela adierazi du, eta eragin ekonomikoa oso positiboa, maila ertain-altuko eros-ahalmena zuten bezeroak etorri baitira. Hotelen batez bestekookupazioa% 90ekoa izan da, ostegunetik larunbatera: gutxienekoa % 60koa izan da, eta gehienezkoa, % 100ekoa.

Gasteiz On-ek ere bazkideen balioespena jakinarazi dio Udalari. Egin duten inkestaren arabera, establezimenduen % 91ek jende gehiago nabaritu zuen, % 68k bezero gehiago, eta % 62k salmenta handiagoa izan du.

Sektoreka, saltokien % 96k nabaritu du jende gehiago ibili dela bere kaletik Errege Kopan, eta merkatarien % 50ek salmenta handiagoa izan duela esan dute. Merkatarien % 75ek lankidetza interesgarria izan dela uste dute. Ostalariak bat  datoz esatean beren kaletik jende gehiago ibili dela, eta % 100ek esan  dute salmenta handiagoa izan dutela.

Share

Baskoniak Koparen finala jokatzen badu, Udalak pantaila erraldoia jarriko du Mendizorrotzean, zaleek ikusterik izan dezaten

Sarrera librea eta doakoa izango da, lekuak bete arte

 Datorren igandean Baskoniak A Coruñan Errege Koparen finala jokatzen badu, Gasteizko Udalak pantaila erraldoia jarriko du Mendizorrotzeko kiroldegian, zaleek ikusterik izan dezaten. Arratsaldeko seietan irekiko dira kiroldegiko ateak, hau da, partida hasi baino ordubete lehenago.

 Sarrera librea eta doakoa izango da, lekuak bete arte; 3.009 pertsona (eserita) sartu ahalko da igandean, otsailak 21.

 Bestetik, udaletxeko fatxadan Laboral Kutxa Baskoniaren aldeko bandera jarri zen atzo 2016ko Errege Kopa dela eta, atzodanik igandera arte jokatuko baita.

Share