Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 iraila 2018 12:53

 

 

192 herritarrek jasoko dute prestakuntza irailaren 17tik 26ra bitartean. 

Hirugarren aldiz jarrian, “BihotzAraba – Bihotzaren hamabostaldia” jarri dute martxan Arabako Medikuen Elkargoak eta Gasteizko Udalak. Prestakuntza-programa berri bat eskainiko da, bihotz-birikak suspertzeko eta aire-bideen buxadura gertatzen denerako oinarrizko maniobrak ikasteko, herritar guztiei zuzendua. Helburua hauxe da: bizia arriskuan dagoen egoerak antzematea, biziraupen-katea aktibatzeko gauza izatea, eta egoera horietan oinarrizko maniobrak egiten jakitea.

Doako hamabi ikastaro izango dira, irailaren 17tik 26ra bitartean, Medikuen Elkargoaren behin-behineko egoitzan (Eduardo Dato kalea, 4 – 1.esk), goizez nahiz arratsaldez. Irailaren 29an emango zaio programari amaiera, Bihotzaren Mundu Egunean.

Doakoa da prestakuntza, eta 16 urtetik gorako herritarrei zuzendua. Parte teoriko bat izango du, eta beste bat praktikoa, erakustaldietarako maniki eta desfibriladoreekin. Ikastaro bakoitza lau ordukoa izango da, eta gehienez hamasei lagun hartuko ditu, izena ematen den hurrenkeran. Interesatuek izena eman dezakete dagoeneko, dela Arabako Medikuen Elkargoko behin behineko bulegoetan (Dato kalea 4, 1.a.- Gasteiz), dela e-postaz, helbide honetan:cursos@icoma.eu.

Biziraupen-katea aktibatzea

Arnasa gelditzen denean, igarotzen den minutu bakoitzeko % 10etik % 20ra bitartean gutxitzen dira errekuperatzeko aukerak. Zenbat eta jende gehiago egon prestatua bizia arriskuan dagoen egoera horietan erantzuteko, aukera handiagoak izango dira biziraupen-katea behar bezala aktibatzeko.

“BihotzAraba – Bihotzaren hamabostaldiaren” hirugarren edizio honekin, dagoeneko 700 herritar inguruk jaso izan du prestakuntza, bihotz-biriketako geldialdia edo aire-bideen buxadura egoerak errekonozitzen, bai eta bihotz-birikak suspertzeko, desfibriladoreak erabiltzeko eta aire-bideak irekitzeko tekniketan, nola helduengan, hala haur eta bularreko haurrengan. 

Iazko edizioan oso erantzun ona jaso zuen ekimenak herritarren artean, eta egun gutxitan bete ziren leku guztiak, partaideen profila oso desberdin eta anitza izan zelarik. Balorazioari dagokionez, ikastaroen batez besteko puntuazioa 9koa izan zen (10 ziren gehienez).

Ikastaroen datak eta ordutegiak

Izen emateko epea zabalik dago, eta nortasun-agiria aurkeztuz egin beharko da:

  • Arabako Medikuen Elkargoko behin behineko bulegoetan (Dato kalea 4, 1.a), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara.
  • posta elektronikoz: cursos@icoma.eu

 

 

·                Irailak 17, astelehena, 09:30etik 13:30era.

·                Irailak 17, astelehena, 16:00etatik 20:00etara.

·                Irailak 18, asteartea, 09:30etik 13:30era.

·                Irailak 18, asteartea, 16:00etatik 20:00etara.

·                Irailak 19, asteazkena, 09:30etik 13:30era.

·                Irailak 19, asteazkena, 16:00etatik 20:00etara.

·                Irailak 20, osteguna, 9:30etik 13:30era.

·                Irailak 20, osteguna, 16:00etatik 20:00etara.

·                Irailak 24, astelehena, 09:30etik 13:30era.

·                Irailak 24, astelehena, 16:00etatik 20:00etara.

·                Irailak 26, asteazkena, 09:30etik 13:30era.

·                Irailak 26, asteazkena, 09:30etik 13:30era.

·                Irailak 29, larunbata, diploma banaketa,  udaletxean. 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 iraila 2016 14:41

Prestakuntza-programaren barruan, 180 laguni irakatsiko zaie bihotz-birikak suspertzeko eta desfibriladoreak erabiltzeko teknikak, nagusi, ume eta bularreko haurrengan biziraupen-katea albait lasterren aktibatzeko.

Alkateak eta zinegotziek doako hamaika ikastaroetako bitan parte hartuko dute. Irailaren 19tik 28ra bitartean izango dira ikastaroak, goizez eta arratsaldez, Medikuen Elkargoaren egoitzan. Zabalik da izena emateko epea.


2016eko irailaren 6a

“BihotzAraba – Bihotzaren hamabostaldia” martxan jarri dute Arabako Medikuen Elkargoak eta Gasteizko Udalak. Prestakuntza-programa bat eskainiko da, bihotz-birikak suspertzeko eta aire-bideen buxadura gertatzen denerako oinarrizko maniobrak ikasteko, herritar guztiei zuzendua. Helburua hauxe da: bizia arriskuan dagoen egoerak antzematea, biziraupen-katea aktibatzeko gauza izatea, eta egoera horietan oinarrizko maniobrak egiten jakitea.

Doako hamaika ikastaro izango dira, irailaren 19tik 28ra bitartean, Medikuen Elkargoaren egoitzan, goizez nahiz arratsaldez, eta Gasteizko Udaleko alkateak eta zinegotziek ere parte hartuko bertan. Irailaren 29an bukatuko da ekimen hori, Bihotzaren Mundu Egunean, harrera ofizial batekin. Bertan, diplomak emango zaizkie ikastaroan parte hartzen dutenei.

Doakoa da prestakuntza, eta 16 urtetik gorako herritarrei zuzendua. Parte teoriko bat izango du, eta beste bat praktikoa, erakustaldietarako maniki eta desfibriladoreekin. Ikastaro bakoitza lau ordukoa izango da, eta gehienez hamasei lagun hartuko ditu, izena ematen den hurrenkeran. Lehenengo bi ikastaroak irailaren 19an eta 20an izango dira, eta Gasteizko Udaleko alkatearentzat eta zinegotzientzat izango dira. Interesdunek Arabako Medikuen Elkargoan eman dezakete izena (Done Jakue hiribidea, 7 – 1. Tel.: 945 258233 edo icoma@icoma.eu), irailaren 21, 22, 26, 27 eta 28an —9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara— izango diren ikastaroetarako.

Osasun-arlokoak ez diren pertsonak prestatzea da helburua, aire-bideen buxadurarekin lotutako egoeretan —helduak nahiz umeak izan— bihotz-birikak suspertzeko oinarrizko maniobrak baliatzen jakin dezaten. 180 inguru herritar arrisku-egoera horietan esku hartzeko gaitzea espero da ekimenaren bitartez.

 

Biziraupen-katea aktibatzea

Arnasa gelditzen denean, igarotzen den minutu bakoitzeko % 10etik % 20ra bitartean gutxitzen dira errekuperatzeko aukerak. Hauxe nabarmendu du Arabako Medikuen Elkargoko presidente Kepa Urigoitiak prestakuntza-programaren aurkezpenean, gaur goizean: “Erantzunaren bizkortasunak bereizten ditu askotan bizia eta heriotza. Herritarrak katearen lehen maila izan daitezke, larrialdietako zerbitzuak iritsi bitarteko lehen minutu horiek hil ala bizikoak baitira”. 

Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko zinegotzi ordezkari Estíbaliz Cantok, berriz, gogora ekarri du ezen, “zenbat eta jende gehiago egon prestatua bizia arriskuan dagoen egoera horietan erantzuteko, aukera handiagoak izango dira biziraupen-katea aktibatzeko, eta, beraz, herritarrak ikastaroetan izena ematera animatu beharra dago”.

 

Ikastaroen datak eta ordutegiak

Izen emateko epea zabalik dago, eta nortasun-agiria aurkeztuz egin beharko da:

  • Arabako Medikuen Elkargoaren bulegoan (Done Jakue hiribidea, 7 – 1.a), astelehenetik ostegunera bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; ostiraletan, 9:00etatik 15:00etara.
  • Posta elektronikoz: icoma@icoma.eu.

 

 

  • Irailaren 21ean, 9:30etik 13:30era.
  • Irailaren 21ean, 16:00etatik 20:00etara.
  • Irailaren 22an, 9:30etik 13:30era.
  • Irailaren 22an, 16:00etatik 20:00etara.
  • Irailaren 26an, 9:30etik 13:30era.
  • Irailaren 26an, 16:00etatik 20:00etara.
  • Irailaren 27an, 9:30etik 13:30era.
  • Irailaren 27an, 16:00etatik 20:00etara.
  • Irailaren 28an, 9:30etik 13:30era.

 

  • Irailaren 29an, diplomak emateko ekitaldia, udaletxean. 

 

 

Share