Prentsa Oharren banner

Gasteizek Cortada jaialdiaren 24. edizioa hartuko du abenduaren 14tik 19ra arte

 

Jaialdia zuzenean edo streaming bidez jarraitu ahalko da, eta orotara 56 film labur ikusteko aukera izango da

 Gaur aurkeztu da prentsaren aurrean Cortada Gasteizko film laburren jaialdiaren 24. edizioa, zeina abenduaren 14tik 19ra arte egingo baita. Jaialdia zuzenean jarraitu ahalko da  Vital Fundazioa Kulturunean (Dendaraba),  edo streaming bidez, eta orotara 56 film labur ikusteko aukera izango da. Udalak 10.000 euroko laguntza eman dio ekitaldiari.

Gasteizko Udaleko Kultura zuzendari Paco Galve joan da aurkezpenera. Orobat, hauek hartu dute parte: Arantxa Ibáñez de Opakua, Vital Fundazioaren zuzendaria; Iván Igartua, EHUren Arabako campuseko errektoreordea; Ivan Saldaña, Gasteizko hotelen ordezkaria; Blanca Foronda, Baskonia/Alavésen ordezkaria; Maite Ruiz de Austri, APIKAren lehendakaria; David Pedrosa, ECPV- Euskadiko Zinema Eskolaren zuzendaria, eta Kepa Sojo, Cortadaren zuzendarikidea.

Cortadan parte hartzen duten zuzendari arabarrek ere esku hartu dute: Olatz Alonso, Myriam Ballesteros, Aitor López de Aberasturi, Imanol Ortiz, Julen de la Serna, Paul Urkijo, Estibaliz Urresola eta Cortadaren zuzendarikide Sonia Pacios.

Informazio gehiago: www.festivalcortada.com

 

 

Share

7.000 euroko laguntza emango dio Udalak Cortada jaialdiari

Arabako campuseko errektoreordetzarekiko lankidetza-hitzarmena onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, Gasteizko Film Laburren XXIV Jaialdia egiteko, abenduaren 16tik 19ra bitartean.

Hain zuzen ere, 7.000 euroko laguntza emango du Gasteizko Udalak, hiriko kultur agendako ekitaldi horretarako. 

“Jaialdi hori klasiko bat da Gasteizko neguko programazioan. Hain zuzen ere, 24. edizioa izango da aurtengoa. Eta laguntza emango diogu, bai, pandemia gorabehera. Formatu laburreko zinema bikaina eskainiko digu, ezbairik gabe, beste behin ere”, adierazi du Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok.

 

 

Share