Prentsa Oharren banner

Gure hiriari egiten dioten ekarpena aitortu die Gasteizek afrikarrei haien kontinentearen egunean

Ohi bezala, Udalak ekitaldi bat antolatu du maiatzaren 25ean, Afrikaren Egunaren harira, gure hirian bizi diren emakume eta gizon afrikarrak omentzeko; pertsona horiek afrikar kontinente herri askotatik datoz eta denek batera aniztasunaren eta senidetasunaren kulturan oinarritutako bizikidetza eredu bat eraikitzen laguntzen dute. Alkateak adierazi duenez, “Afrikatik datozen albisteak kezkaz bizi ditugu. Oraindik lan handia behar da herrien arteko berdintasuna lortzeko. Mundu justua, berdintasunezkoa eta solidarioa nahi dugu “.

Maiatzaren 25ean, Afrikaren Eguna, egungo Afrikako Batasuna sortu zela ospatzen da, Afrikako estatuen eta nazioen arteko batasun politikoa eta elkartasuna sustatzeko sortutako ekimena. 58 urte igaro dira, eta Afrika inoiz baino inplikatuago dago nazioarteko garapen prozesuetan eta bere barne garapenean, nazioarteko komunitateari konpromiso lezio ederra emanez.

“Gure hiriak mundu globalizatu, korapilatsu eta interdependente baten errealitate sozialaren isla dira, eta gaur egungo aniztasuna, arazoak, kontraesanak eta gatazkak erakusten dituzte. Jatorri desberdineko pertsonek harremanak dituztenean, murriztu egiten dira aurreiritziak eta adierazpen baztertzaileak eta arrazistak, eta bestearenganako pertzepzioa eta, oro har, bizikidetza, hobetu egiten dira. Gasteizko herritarrak ere bide horretan daude. Denok ikasi dugu, pertsona afrikarrak hirian integratuta baitaude, eta haiek izan baitira beren jatorrizko herrien eta kulturen indarra eta aberastasuna erakutsi dizkigutenak”, adierazi du alkateak.

Share