Prentsa Oharren banner

Gazteentzako ‘Kontsumo Txalentx’ txapelketaren lehen edizioak ohitura jasangarri eta arduratsuekin lotutako lau erronka proposatuko ditu

Gazteria Zerbitzuak eta IGIk sustatu dute txapelketa, eta 16 eta 30 urte bitarteko 3-6 gaztek osatutako taldeek hartu ahalko dute parte

 

Bihartik, abenduak 17, eman daiteke izena

 

 

 

 

Erronka: Gazteak izeneko Gazte Planak, besteak beste, mugikortasuna eta ingurumena lantzea du lehentasun, gazteak garraiobideen, uraren eta energiaren kontsumo arduratsuaz sentsibilizatzeko asmoz, baita hondakinak murrizteko eta berdeguneak errespetatzeko konpromisoaz ere. Estrategia horiek guztiz bat datoz Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak sustatzen dituenekin.

Horrexegatik, Gazteria Zerbitzuak KONTSUMO TXALENTX TXAPELKETA antolatu du IGIrekin batera. Taldeka 4 erronka dinamiko, kolaboratibo eta interaktibo gainditzea da helburua. Ohitura jasangarriekin lotutako jarduerak izango dira: mugikortasuna, energia eta ur kontsumoa, berdeguneak… Gasteizko gazteentzako proposamen berria, aisialdi osasungarri eta eraikitzailea sustatzeko.

‘Kontsumo txalentx’ txapelketak Gasteizko udalerrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 16 eta 30 urte bitarteko 3-6 gaztek osatutako taldeak behar ditu. Bi kategoria egongo dira: 16-20 urte eta 21-30 urte.

Parte hartzen duen talde bakoitzak 4 erronka gainditu beharko ditu 4 astetan:

ERRONKA DATA
1 KONTSUMISMOTIK IHES EGIN:  SCAPE ROOM BIRTUALA abenduak 28- urtarrilak 3
2 JASANGARRITASUNAREN ALDE NAGO ETA BIDEOZ KONTATUKO DIZUT  urtarrilak 4-10
3 GOGOKO LOGOA  urtarrilak 11-17
4 OINEZ ETA BIZIKLETAZ HIRIAN ZEHAR: KM+, CO2 – urtarrilak 18-24
FINALA ZENBAT DAKIZU KONTSUMO JASANGARRIAREN INGURUAN? GALDEKETA urtarrilak 25-31

Kategoria bakoitzean bi sari emango dira:

  1. saria: 180 euroko opari-bonua talde txapeldunarentzat.
  2. saria: 100 euroko opari-bonua talde txapeldunordearentzat.

Bonuak “Gasteiz On” elkartearen saltokietan, ostalaritzan edo zerbitzuetan kontsumitu ahalko dira.

 2020ko abenduaren 17tik  22ra arte eman daiteke izena. Horretarako, taldeek mezu bat bidali beharko dute gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera. Aurrez aurre ere eman ahalko da izena, dokumentazioa Gazte Argibideetarako Udal Bulegora (Espainia plaza 1, behea) eramanez.

 

Share

(Zuzenduta) Erronka:Gazteak jardunaldia asteazkenean, pandemiaren ostean gazteen erronka eta aukerak aztertzeko

Asteazkenean, 2020ko abenduaren 9an, “ERRONKA: GAZTEAK. Gazteak eta  COVID-19a erronka eta aukera”, jardunaldia egingo da Europa Jauregian, pandemiaren ostean gazteen erronka eta aukerak aztertzeko. Horretarako, Deustuko Unibertsitatearen, Gazteria eta Gizarteari buruzko Ikasketa Sarearen eta EGKren laguntza izango du Udaleko Gazteria Zerbitzuak. Bide batez, Erronka: Gazteak gazte plana aurkeztuko dugu, onartu berria izan dena.

Egitaraua web orrian duzue eskuragarri, eta izena emateko, formularioa bete behar da eta adierazi aurrez aurre edo telematikoki  parte hartuko duzuen, bi aukerak baitaude.

 

 

Share

‘Erronka: Gazteak’ onetsi da, udalaren gazte plan berria, zeinak COVID-19aren pandemiari aurre egiteko 32 ekintza biltzen baititu

Gasteizko Udalak gazte plan berria aurkeztu du gaur goizean. ‘Erronka: Gazteak’ izenez bataiatu dute bide-orria, eta 2020-2021 aldian hiriko gazteria politikak ardazteko balioko du. Planaren helburu nagusia da bide-orri bat izatea Gasteizko gazteek beren bizitza-proiektua hirian garatzerik izan dezaten. Oraingoan ahalegin berezia egin da estrategia pandemiak ekarritako egoerara moldatzeko. Horretarako, hurrengo ekitaldian bideratu beharreko 32 ekintza identifikatu ditu Udalak, inplikatutako agenteekin eta gazteekin batera.

“Pandemiaren ondorengo egoera ekonomikoak, lan-merkatuaren bilakaerak eta COVIDak hezkuntzaren esparruan izan duen eraginak errealitate berri bat ekarri digute, zeinari hiriko gazteek aurre egin beharko baitiote. Irtenbideak eskaini behar dizkiegu. Diagnostiko bat dugu, eta 30 ekintzatik gora garatzeko, hau da, lan asko dugu aurretik. Baina ziur gaude krisi honetatik ateratzeko modua berritzailea izango dela, partaidetza bidezkoa, zeharkakoa, eta Gasteizko gazteek gidatua”, azaldu du Gazteria zinegotzi Miren Fernández de Landak.

Logikoa denez, Udalak gazteriaren alorrerako zituen planak aldarazi ditu pandemiak. Izan ere, 2020an V. Gazte Plana diseinatzekotan ziren, hiru urterako, baina COVID-19aren agerpenak estrategiaren norabidea aldatzea ekarri du. Erantzun urgentea eman behar zen, eta malgutasunez eta azkar jokatu dugu”, azaldu du zinegotziak.

Hori dela eta, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuarentzat gazte plan berri hau lantzea lehentasunezko lana izan da osasun krisialdiaren hasieratik. Diseinu horretan, udal teknikariez gain, elkarteetako agenteek eta ordezkari politikoek parte hartu dute. Ahalegin bateratu horren emaitza da ‘Erronka: Gazteak’ izeneko gazte plan berezia. Garapen iraunkorreko helburuak gogoan, 32 ekintza jasotzen ditu, 13 arlotan banatuta, besteak beste, enplegua, etxebizitza, prestakuntza, osasuna, ekitatea, sorkuntza, mugikortasuna edo euskara. Denboran mugatutako plana da, malgutasun handikoa eta beharrei egokitua. Honako hauek dira ekintzak:

Gazte Plana 2020-2021-Ekintzen Kronograma:
   
Ekintza20202021
1.-ENPLEGUA 
1.1.- Gazte enplegu planaXX
1.2.- Errealitatearen analisia eguneratzeaXX
1.3.- Lan-erregulazioko egoeran dauden gazteen azterlan (ERTE)XX
1.4.- Telelanerako prestakuntzaXX
1.1.- Enplegurako alfabetatze digitala X
2.-ETXEBIZITZA 
2.1.- Etxebizitza eskuratzeko modu berriak gazteentzatXX
2.2.- Gazteentzako bizitegi-aukeren inguruko lan-prozesuaXX
2.3.- Gazteentzako alokairuko etxebizitzari buruzko informazioa indartzeaXX
3.-PRESTAKUNTZA 
3.1.- Bizikidetzaren eta hezkuntza-ekitatearen aldeko hitzarmenaXX
3.2.- Hizkuntza-harrerako azterketa eta lan-prozesua X
3.3.- Aisialdiaren eremuko kolektiboetatik datozen jarduerak zabaltzeaXX
4.-OSASUNA 
4.1.- Familia-laguntzarik ez duten emantzipazio-prozesuan dauden eta/edo emantzipatuta dauden gazteei laguntzeko taldeaXX
4.2.- Covidaren egoerak eragindako gazteentzako laguntza psikologikoko taldeaXX
5.-EKITATEA 
5.1.- Gasteizen bakarrik dauden gazte atzerritarren egoeraren diagnostikoa X
5.2.- Pandemiaren eta haren ondorioen eragina (konfinamendua, murrizketak) LGTBI+ gazteengan X
5.3.- Arrakala digitala esparru akademikoan X
6.-INDARKERIA MATXISTA 
6.1.- Indarkeria matxistaren aurkako podcast-a X
7.-BOLUNTARIOTZA 
7.1.- Gasteiz osasun indar – EGKX 
8.-SORMENA 
8.1.- Gazte gunea: martxan jartzea. X
8.2.- Gazte Programa kultur programazioetan X
9.-INFORMAZIOA 
9.1.- Erasmus bidez Gasteizera datozen gazteei harrera egitea X
9.2.- Ikusgune hedatzeko kanpaina digitalaXX
9.3.- Gazteentzako ekintzak eta programak zabaltzeko baliabideakXX
10.-EUSKARA 
10.1.- EuskaraldiaX 
10.2.- Euskara Saretu X
10.3.- Euskara Gaztea X
11.-MUGIKORTASUNA ETA INGURUMENA 
11.1.-Gazte Lab: Gazteak eta ingurumen-politika X
11.2.- Kontsumo arduratsu eta erresilienteari buruzko tailerraX 
12.-TOKIKOA/GLOBALA 
12.1.- Gasteiz / Ibagué truke estrategia X
12.2.- Gazteak eta haien ekarpena coviden aurrean X
12.3.- Tokiko eta hurbileko kontsumoaren garrantzia X
13.-OROKORRAK 
13.1.- Covid-19 osteko jardunaldiaX 
13.2.- Errealitateari erantzutea X
   

‘Erronka: Gazteak’ planak urtebeteko indarraldia izango du, 2020ko amaieratik 2021 bukatu arte. Hartara, errazago moldatu ahalko da etengabeko aldaketez eta ziurgabetasunez betetako egoera honetara, unean-unekoa, arina eta malgua izatea baita helburua.

 

 

Share

‘Erronka: Gazteak’ onetsi da, udalaren gazte plan berria

Gasteizko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak udalaren gazte plan berria onetsi du gaur goizean. ‘Erronka: Gazteak’ izenez bataiatu dute bide-orria. Udalak gazteriaren alorrerako zituen planak aldarazi ditu pandemiak. Izan ere, 2020an V. Gazte Plana diseinatzekotan ziren, hiru urterako, baina COVID-19aren agerpenak estrategiaren norabidea aldatzea ekarri du. “Erantzun azkarra eman behar zitzaien Gasteizko gazteen premiei, haiek ere pandemiaren eragina nozitu baitute”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

Hori dela eta, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuarentzat gazte plan berria lantzea lehentasunezko lana izan da osasun krisialdiaren hasieratik. Udal teknikariez gain, elkarteetako agenteek eta ordezkari politikoek parte hartu dute planaren diseinuan, zeinek elkarrekin lan egin baitute koronabirusak ekarritako egoera berriari erantzuteko.

Ahalegin bateratu horren emaitza da ‘Erronka: Gazteak’ izeneko gazte plan berezia. Garapen iraunkorreko helburuak gogoan, 33 ekintza jasotzen ditu, 13 arlotan banatuta, besteak beste, enplegua, etxebizitza, osasuna, ekitatea eta euskara; datorren astean azalduko da zehatzago, prentsaurreko batean.

‘Erronka: Gazteak’ planak urtebeteko indarraldia izango du, 2020ko amaieratik 2021 bukatu arte. Hartara, errazago moldatu ahalko da etengabeko aldaketez eta ziurgabetasunez betetako egoera honetara, unean-unekoa, arina eta malgua izatea baita helburua.

 

Share