Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 abendua 2018 12:55

Gasteizko aireportuko hegaldi erregularren operatiboaren jarraitutasunak Urtaranen gobernuaren babesa jaso du gaur, VIA elkartearekiko 2018ko lankidetza-hitzarmena onetsi delarik Tokiko Gobernu Batzarrean. Ekimen horren bitartez, 182.000 euroko ekarpen ekonomikoa egingo du Gasteizko Udalak, Gasteizko aireportuan aurten merkantzien eta bidaiarien trafikoa gehitzera zuzenduta garatu diren hainbat ekintza finantzatzen laguntzeko.

Aireportua hiriko, lurraldeko eta Euskadiko turismoaren sustapeneko funtsezko pieza bihurtzera zuzendutako ekintzak bideratzeko Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lau urterako akordioaren barruan sartzen da gaur onetsi den hitzarmena. Forondaren sustapenerako lehiaketa bat abian jartzea ekarri zuen ekimen horrek, Estatu barruko eta nazioarteko hegaldiak egiten dituzten konpainiei zuzendua, hegaldi erregularren operatiboa martxan jartzeko aukera izan zedin hartara.

Forondako aireportua bultzatzeko euskal erakundeek modu bateratuan zertutako ekintzen ondorioak bereziki bidaiarien trafikoan nabaritu dira. 2014an guztira 7064 bidaiari izan ziren; aldiz, lau urte geroago, 20 bider handiagoa izan da kopuru hori. Abenduko datuak zenbatu gabe badaude ere, dagoeneko 129.808 bidaiariko bolumena lortu da.

Charter hegaldien bilakaera onak hainbat lekutara hegaldatzeko aukera eskaini du aurten, hala nola Praga, Malta, Polonia, Herrialde Baldikoak, Bukarest, Estrasburgo, Mosku-San Petersburgo, Vilnius-Tallin, Dubrovnik-Pula eta Varsovia-Katowice. Hegaldi erregularrak gehitu behar zaizkie horiei, honako hauek izan baitira 2018an: Kolonia-Bonn, Milan-Bergamo, Sevilla eta Tenerife Sur.

Kargari dagokionez, orobat izan da positiboa bilakaera, nahiz eta aldakuntza ez den hain handia izan. 2014an 42.160.653 kg merkantzia garraiatu ziren guztira; aurten, berriz, 57.336.248 kg-ra iristen da zifra, abendu bukaerako datuen faltan. Garraiatutako merkantzien pisu globalaren egonkortzeko joera gehitzen zaio horri, nahiz eta mugitzen den merkantzia-kopurua handiagoa izan. Garraiatzen den karga-motaren aldakuntzari zor zaio horri, nabarmen igo baita pakete-garraioa.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  24 iraila 2018 10:01

Forondako aireportua sustatzeko VIA sozietateari 60.000 euroko ekarpena egitea onetsi du Urtaranen gobernuak gaur, Tokiko Gobernu Batzarrean. Aurrekoetan bezala, helburua da instalazio aeronautikoa bultzatzen laguntzea, bai bidaiariei bai salgaiei dagokienez.

Izan ere, Vitoria International Airport (VIA) sozietateko partaidea da Udala, Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Arabako Merkataritza eta Industria Ganberarekin batera, denak zati berdinean. Bazkideen azken batzar nagusian bazkide bakoitzak 60.000 euroko ekarpena egitea onetsi zen.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  21 abendua 2017 10:39

Gaur goizean, Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi du VIA (Vitoria International Airport) sozietateari 250.000 euroko transferentzia egitea, horixe baita Gasteizko Udalaren urte honetako ekarpen ekonomikoa Ryanair konpainiak estatu barruko zein nazioarteko hegaldi erregularren jarduera gara dezan. 2020ra arte iraungo duen kontratuaren lehen urtekoari dagokio kopuru hori.

Abian jarri zenetik, hegaldi erregular komertzialen operatibaren barruan Milan (Bergamo), Tenerife, Colonia eta Sevillarako bidaiak antolatu ahal izan dira Gasteiztik. Atzoko datuen arabera, orotara 53.206 pertsona garraiatu dituzte, eta hegaldi bakoitzaren batez besteko okupazioa % 90 izan da. Horri charter hegaldiak eta IMSERSOren mendekoak gehitu behar zaizkio. Hori guztia dela eta, Gasteizko aireportuak kopuru errekorrak lortuko ditu 2017ko amaieran, bai bidaiarien bai salgaien garraioari dagokionez.

“Forondan hegaldi erregularrak berreskuratzea gobernu taldeak —Eusko Jaurlaritzarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin batera— Gasteizko aireportuarekin duen konpromisoaren isla da. Hiru erakundeen ahalegin ekonomikoari esker, gure aireportua gorantz doa, zama operazioetan ez ezik, baita bidaiarien garraioan ere. Foronda erakargarria da berriro, logistika enpresen, euskal erakundeen eta aire-konpainien inplikazioari esker. Lan egiten eta inplikatzen jarraituko dugu, aireportua merezi duen lekuan jartzeko. Horregatik, funtsezkotzat jotzen ditugun alderdiak eskatzen jarraituko dugu, hala nola 24 orduko jarduna eta PIF (mugak ikuskatzeko postua) berreskuratzea”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Gaur onetsitako 250.000 euroko ekarpenaz gain, uztailean 60.000 euro eman zizkion Gasteizko Udalak VIAri, aireportua bultzatzen laguntzearren, bai zamaren bai bidaiarien garraiorako.

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 iraila 2017 14:37

 

 

 

 

 

 

 

 

Gorka Urtaran alkatea eta Peio López de Munain alkateordea DHLren instalazio berrien inaugurazioan izan dira, Forondako aireportuan. Iñigo Urkullu lehendakaria eta beste erakunde batzuen, antolakunde ekonomikoen zein DHL enpresaren ordezkariak ere izan dira ekitaldian. Espazio logistikoaren azalera7.500 milioi metro koadrora  handitu da (orain artekoak baino 4.000 gehiago), 23 milioi euroko inbertsioari esker. Instalazio berrietan orduan 18.000 elementu ere prozesatu daitezke, eta lan bolumen horrek 200 enplegu zuzenetik gora izatea eta zeharkako beste 50 lanpostu inguru mantentzea ahalbidetu du.

Share