Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 azaroa 2019 13:52

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 30. urteurrenean

Gasteiz haurren lagun den hiria dela gogorarazten duten seinaleak jartzen hasi dira hirian. UNICEFek duela urtebete egin zion aitorpen hori Gasteizi,Oviedon.

Seinale berezi hauek Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 30. urteurrenean jarri dira. Udalean ospatu egin du urteurren hori, eta honakoek hartu dute parte harrera ekitaldian: ehun haur inguruk, Gorka Urtaran alkateak, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak, UNICEFeko euskal komiteko lehendakari Isidro Elezgaraik eta udalbatzako beste zenbait zinegotzik.

Alkateak esan duenez, Gasteiz haurren eskubideen defentsan inplikatuta dagoen hiria da, eta horren adierazgarri da UNICEFek emandako ziurtagiria. “Lortu duguna ospatzeko eguna dugu gaur, baina batez ere , lortzear dugun horretan arreta jartzekoa. Udala garen aldetik, haurren eskubideen defentsan lanean jarraitu behar dugu, beren beharrak estalita izan ditzaten beti” adierazi du.

Bestetik, Isidro Elezgaraik azpimarratu egin du “Gasteizko udalak azken urteotan haurren eta nerabeen eskubideen alde egiten diharduen lana. Ilusio handia egiten digu seinale hori Gasteizko udalak hartutako konpromisoaren adierazlea izatea,  haurren eta nerabeen partaidetza aktiboaren aldeko apustua egiten duen hiriaren adierazgarria”.

Ekitaldian, haurren eskubideekin loturiko hainbat testu irakurri dituzte hainbat haurrek. Irakurketa hauen ondoren, Haurren zinegotzi Jon Armentiak haurrei adierazi dienez “hiriak haurren lagun den hiriaren aitorpena jasotzea ez zen arlo honetako lanen amaiera, baizik eta pizgarri bat egunez egun zuen eskubideen alde lanean eta zuek adierazten dizkiguzuen eskari eta kezkei erantzuten jarraitzeko”.

Ekitaldia amaituta, bertaratuak Andre Maria Zuriaren plazara joan dira, eta bertan ikusi ahal izan dute hiriko hainbat tokitan jarriko diren seinaleetako lehena. Hauxe da seinalearen testua: “Vitoria-Gasteiz. Haurren lagun den hiria. 2018-2022”

Seinaleen kokapena

Etxanobetarren etxeko parkea, autobus geltokia, Aranbizkarreko parkeko jolasgunea, Zabalganeko skatepark-a, Andre Maria Zuriaren plaza, Florida parkea, Mendizorrotzeko aparkalekua, Europa jauregia, Olarizurako oinezko sarbidea eta Salburuko parkea.

 

 

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  4 urria 2019 12:44

Datorren urteko apirilean, Europako hiriburu berdeen sarea bilduko da Gasteizen, “giza eskalako” hirien eredua aztertzeko

Gasteiz European Green Capital Network sarearen bilera teknikoetako baten egoitza izango da; European Green Capital titulua jaso zuten hiriek zein finalista geratu zirenek osatzen dute sarea. Halaxe iragarri du Gorka Urtaran alkateak.

Datorren urteko apirilean, sareak bilera teknikoa egingo du Euskadiko hiriburuan, “giza eskalako” hirien eredua aztertzeko.  Sarea osatzen duten hirietan landutako irtenbideak eta ereduak aplikatuko ahal izateko materiala eta tresnak sortuko dira lantegietan.

Gaur egun, hiri hauek osatzen dute European Green Capital Network-a, zeina Europako Batzordeak babesten baitu: Amsterdam, Bartzelona, Bristol, Brusela, Kopenhage, Essen, Frankfurt, Friburgo, Gante, Glasgow, Hanburgo, Hertogenbosch, Lahti, Lille, Lisboa, Ljubljana, Malmö, Münster, Nantes, Nimega, Nurenberg, Oslo, Reykjavik, Stockholm, Estrasburgo, Tallinn, Umeå eta Gasteiz.

Izan ere, udal gobernuaren asmoa da ingurumen politiken alorrean erreferente diren hiriekin aurretik zituen loturak estutzea eta horretan nabarmendu diren hirien sare estrategiko berriak sortzea.

 

Datorren astean, Vancouverrera joango dira Gasteizko ordezkariak

Hain zuzen ere, datorren astean Gasteizek aliantza estrategiko berriak lotzeko aukera izango du ingurumen alorreko politiken nazioarteko erreferente gisa, Ecocity World Summit 2019 gailurrean parte hartuko baitu, Vancouverren (Kanada); hiri hori Global Green City da, Gasteiz bezala.

Ecocity mundu gailurra dugu nazioarteko biltzar zaharrena naturarekiko oreka zaintzen duten hirien eraikuntza lantzen dutenen artean. Bi urtean behin egiten da, eta mundu osoko 1.000 ordezkaritik gora elkartzen ditu.

Hiri-sareetan parte hartzen dugu, eta lankidetza-proiektuetan, hiria ikusgarriago egiten baitu horrek, eta aukera ematen baitigu zenbaiten praktika hobeetatik ikasteko. Horixe da aldezten ditugun lan-ildoetako bat, aliantzak bilatzea, ikerketa eta ezagutza partekatuaren bidez gure hiriaren arazoei irtenbideak emateko”, nabarmendu du alkateak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  3 urria 2019 12:27

Udaltzainen kopurua handituko du, baliabide materialak eguneratuko, genero- eta familia-indarkeriaren kontrako unitateak sendotuko eta Ertzaintzarekiko koordinazioa areagotuko.

Lehen mailako zerbitzu publikoa da segurtasuna. Gasteiz Euskadiko hiririk seguruena dela berresten dute estatistikek, eta hala izaten jarraitu dezan, hainbat neurri hartuko ditu Udalak agintaldi honetan, hala nola udaltzainen kopurua handitu, baliabide materialak gehitu, genero- eta familia-indarkeriaren kontrako unitateak sendotu eta prestakuntza nahiz Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko koordinazioa hobetu.

Kapitulu berezi bat eskaini dio alkateak gai horri udal politikari buruzko eztabaida orokorrean. Lortutako maila handia gorabehera, beti dagoela hobetzeko tarterik, adierazi du Gorka Urtaranek. “Helburua —azaldu du— segurtasun-maila hobetzea da, baita gasteiztarrok dugun segurtasun-pertzepzioa ere”. 

Aurrenik, Udaltzaingoko giza baliabideak gehitzea ageri da. 99 udaltzain eta 20 suhiltzaile berri hasi ziren lanean aurreko agintaldian. Orain bertan, abian da 39 udaltzainentzako beste deialdi bat, eta besterik ere etorriko da.

Bi kidego horietako baliabide materialak eguneratzea da bigarren neurria, hala nola Udaltzaingoko autoak eta motorrak eta suhiltzaileentzako eskailera-kamio bat. Gainera, ekipo informatikoak berrituko dira, baita lan-espazioak ere.

Beste ekintza bat udaltzainen prestakuntza hobetzea izango da, bereziki gizon eta emakumezkoen arteko berdintasunarekin eta LGTBI kolektibokoarekin zerikusia duten gaietan.

Orobat sendotuko dira genero- eta familia-indarkeriaren kontrako unitateak. Azkenik, areagotu egingo da Ertzaintzarekiko koordinazioa. “Ditugun giza baliabideak eta materialak optimizatzen ditugularik, efikazagoa, zorrotzagoa eta gertuagokoa izango da poliziaren lana”, azpimarratu du Urtaranek.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  23 iraila 2019 12:43

Zinegotzi Amaia Barredoren adierazpenak

 

2016tik, Gasteizko Udalak 5.444 zuhaitz landatu ditu hiriaren barruan. Urtez urte hazten den kopuru horri hirian barrena dauden zuhaixkak eta Eraztun Berdeko zuhaitzak gehitu behar zaizkio. Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok zehaztu du zenbat zuhaitz landatu den urte horietan: 2016an, 1.101; 2017an, 980; 2018an, 2.133. 2019an, berriz, 1.230 landatu dira orain arte, baina udazken-neguko landaketa kanpaina egiteke dagoelarik, aurreko ekitaldiko kopurua gaindituko da.

Noizean behin zuhaitzak moztu behar izaten ditu Udalak, arriskua dakartelako, gaixo daudelako (ihartu egin direlako) edo beharrezkoa delako. 2016tik 3.021 zuhaitz kendu dira. “Saldoa, beraz, oso positiboa da. Gaur 2016an baino 2.432 zuhaitz gehiago ditugu”, azaldu du zinegotziak. Zuhaixken kasuan ere nabarmena da hazkundea: 2019an 10.057 landatu dira; 2018an, 7.313; 2017an, 4.932; eta 2016an, 4.078.

Gasteiz hiri osoan 115.000 zuhaitz inguru daude. Nahikoa da begiratu azkarra ematea Espazio Publikoaren Zerbitzuak sustatutako azken proiektuei egiaztatzeko Udala zuhaitzez hornitutako kalitateko espazio publikoak diseinatzen ari dela. Askotariko adibideak ditugu: hiri-bilbean (Tornay Medikuaren kalean eta Salvador eta Peru kaleetan lerrokadura-zuhaitz berriak landatzea), auzoetan (azpiegitura berdearen barruko proiektuak, Gasteiz Hobetuz programan sartutakoak), hiri inguruko parkeetan (Olarizuko lorategi botanikoa, Nebera gaina, Jundiz), eta abar.

 

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 abuztua 2019 13:52

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Egun hauetan gertatutako eraso matxistak arbuiatu eta gaitzetsi ditu Gasteizek, eta sostengua eta hurbiltasuna adierazi die biktimei eta haien ingurukoei.

Gorka Urtaran alkateak; Gasteizko udalbatzako, Emakundeko, Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Batzar Nagusietako zenbait kidek, eta herritarrek hartu dute parte gaur 13:00etara deitutako elkarretaratzean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 urtarrila 2019 14:11

600 pertsonatik gora elkartuko dira Europa jauregian, kirol elektronikoarekin lotutako hainbat jardueraz gozatzeko. 

Urtarrilaren 26an, “New Age Generation” ekitaldia egingo da Europa jauregian. Horren barruan bideo-jokoekin eta kirol elektronikoarekin lotutako hainbat jarduera antolatu dira, eta nabarmengarrienen artean emakumea bideo-jokoetan barne hartzeari buruzko mahai-inguru bat eta “Overwatch” jokoaren estatuko finala ditugu; 24 jokalari profesionalek jokatuko dute titulua, Maria de Maeztu entzunaretoan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, New Age Generation-en CEO José García Leivak, eta Ovnis Club kirol elektronikoen alorreko aholkularitzaren fundatzaile eta CEO Alexander Robleñok aurkeztu dute gaur ekitaldia prentsaren aurrean; Kirol Zerbitzuak lagundu du hori antolatzen, eta Nerea Melgosa zinegotziak gidatzen duen Garapen Ekonomikoaren Sailak ere hartu du parte.

Cantoren hitzetan, “ekitaldiari lagundu beharra genuen, barne hartzen dituen lehiaketengatik ez ezik, gazte batzuen ekimena delako Gasteizen bideo-jokoen mundua ezagutarazteko, horiek normalizatzen laguntzeko eta teknologia berrietara gerturatzeko, kirolaren berezko balioak —kirol elektronikoak ere badituena— zabalduz”.

10:00etatik 20:00etara iraungo du ekitaldiak, eta orotara 600 pertsonak baino gehiagok parte hartzea aurreikusi da (publikoa, antolatzaileak, jokalari profesionalak, babesleak eta influencerrak). Informazio gehiago: www.newagegeneration.es.

 

Jarduerak:

  • Kirol elektronikoen lehiaketa, Clash Royale modalitatean (tokiko lehiaketa): 128 leku orotara. Munduko streaming plataformarik handienak (Twitch.tv) emango du lehiaketa.
  • Overwatch Andromeda-ren estatuko lehiaketa: modalitate horretako estatuko finaletan 24 jokalari profesionalek hartuko dute parte, Maria de Maeztu entzunaretoan.
  • Clash Royale (Energy Fruit)-en estatuko lehiaketa: 16 parte-hartzaile lehiatuko dira, Olarizuko aretoan jarritako 20×10 metroko espazio batean.
  • Mahai-ingurua: emakumeak bideo-jokoetan barne hartzea. Maria de Maeztu entzunaretoan egingo da.
  • Teknologia berriak: robotak eta robotikarekin lotutako jarduerak izango dira, baita errealitate birtuala ere.
  • Erakustaldi-partida: 12 influencerrek partida bat jokatuko dute entzunaretoan.
  • Babesleen standak. Olarizu aretoan, gainerako erakustokien ondoan.
  • Joko-eremua: hainbat bideo-joko probatzeko aukera izango da 9 PS4 eta 10 PC dituen eremuan.

 

Egitaraua:

  • 10:00 Ekitaldiaren hasiera – Akreditazioak
    • Zortzigarren Energy Fruit invitational-en hasiera.
  • 11:30
    • Tokiko lehiaketetarako izen-ematearen itxiera.
    • Andromeda-ren 1. finalerdien hasiera (entzunaretoa).
  • 12:00
    • Tokiko lehiaketen hasiera.

 

  • 13:00
    • Mahai-ingurua: emakumeak bideo-jokoetan barne hartzea (entzunaretoa).
    • Andromeda-ren 2. finalerdiak.
  • 14:30
    • Overwatch-en erakustaldi-partida.
  • 15:00
    • Tokiko lehiaketen finala.
  • 16:00
    • Andromeda-ren 3. eta 4. lekuak.
  • 17:30
    • Andromeda-ren finala.
    • Energy Fruit Invitational-en finala.
  • 19:30
    • Sari banaketa.
  • 20:00
    • Jardunaldiaren amaiera.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  12 otsaila 2016 11:40

Jo handira! kanpainak egun batez gidoilari, grafitilari edota tatuatzaile bihurtzeko aukera emango die gazteei, prestatuta egotea bizitza independente bat izateko zein garrantzit- sua den jakin dezaten

Udala kezkatuta dago gazte batzuek ikasketak oso goiz uzten dituztelako, eta horregatik jarri du abian kanpaina hau

Gasteizko Udalak Jo handira! kanpaina aurkeztu du, 14-20 urteko gazteak ikasten jarraitzera animatzeko kanpaina, alegia. Horretarako, egun batez gidoilari, grafitilari edo tatuatzaile bihurtzeko eta prestatuta egoteak eta lanpostu bat lortu eta etorkizun eta bizitza independente bat landu ahal izateak duen garrantzia zuzenean esperimentatzeko aukera eman nahi die gazteei Jo handira! kanpainak. Ikasketak oso goiz uzten dituzten gazteen kopurua gero eta handiagoa izateak eta horren ondorioz pertsona gisa garatzeko aukera zailtzeak sorrarazten duen kezkari erantzuten dio kanpaina honek.

 

Iñaki Prusilla Gazteria zinegotziak eta Serguey Canto gazteak aurkeztu dute kanpaina, hiru enpresaren lankidetzarekin eginda. Gazteek egun oso bat eman ahal izango dute enpresa horietan, eta lan egitearen esperientzia bizitzeaz gain, urte askotan prestatzeak duen garrantzia hurbiletik ezagutuko dute.

Honako hauek dira adierazitako hiru enpresak: gazteei ikus-entzunezko pieza bat nola sortzen den zuze- nean ikusteko aukera emango dien Kind Visuals ikus-entzunezkoen produkzio-etxea, Sublime Tatoo Stu- dio tatuaje-estudioa eta Eva Mena grafitilari eta muralista. Profesional horiek guztiek ikasi egin dute eta prestatu egin dira beren arloan, lanbide-karrerari berme guztiekin ekiteko. Jo handira! kanpainaren bidez, gazteek adibide horiei errepara diezaieten lortu nahi da, haietan oinarritu daitezen eta beren bokazioa garatzeko ikasten jarrai dezaten.

Gazteek profesional horiekin lanegun bat pasatzeko aukera izango dute, eta zuzenean ezagutuko dituzte lan horiei lotutako erronkak eta urte askotan prestatu izanak lan horiei berme guztiekin ekiteko izan duen garrantzia.

Kanpainaren mekanika

Gazteek beren burua hemendik 10 urtera nola ikusten duten kontatzeko bideo bat, MEME bat edo argazki bat igo ahal izango dute www.johandira.com webgunera. Hiru onenak aukeratuko dira azaldutako espe- rientzia bizitzeko, eta, gainera, nahi duten arloan prestakuntza-ikastaro bat egiteko saria lortuko dute.

Kanpainaren barruan, gainera, hiru bideo eseki dira adierazitako webgunean, eta kartelak ipiniko dira ikastetxeetan eta 14-20 urteko gazteak joan ohi diren beste leku batzuetan. Halaber, Instagrameko @jo- handira profilean, OMIJ – Informazio Gaztearen Facebookean  eta Twitterreko  profilean jarraitu ahal izango da kanpaina.

Bideoetako protagonistak, gainera, kanpaina honetan lagundu duen Antzerki Eskola TAEko hiru ikasle dira.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 otsaila 2016 10:17

Jardunaldi tekniko bat egiten ari dira Europa biltzar etxean, esperientziak eta hausnarketak partekatzeko, Kaleidos sareak antolatuta. Itzal handiko hizlariek hartuko dute parte, esaterako, Bartzelonako Unibertsitateko Etika irakasle Begoña Román, zeinak“Etika kudeaketa tresna gisa”izango baitu hizpide.  Gardentasun eta Gobernu Onaren Kontseiluaren zuzendariorde Javier Amorósek “Tokiko politikak gardentasunaren eta gobernu onaren ikuspegitik”izenburua duen hitzaldia emango du. Bukatzeko, Daniel Innerarity filosofoakSare sozialen demokrazia, haiek aukerak eta mugak”aztertuko ditu.Gasteizko alkate Gorka Urtaranek ongi etorria eman die jardunaldian parte hartu duteneei.

Duela 16 urte osatu zen Kaleidos Sarea, hurbileko politika lokalak garatzeko helburuarekin, besteak beste, lan-taldeak osatuz, materiala argitaratuz, eta jardunaldiak eta biltzarrak antolatuz.

Arabako hiriburua fundatzaileetako bat izan zen. Izan ere, bertan gizarte etxeen bidez garatutako hurbiltasun eta parte-hartze politikak eredugarriak dira. Alkateak gogorarazi duenez, Gasteizen “herritarrek udal erabakietan benetako eragina izan dezaten lortu nahi dugu, aldaketei egokitzen zaien eredu malguagoa baliatuz, herritarrek partaidetza eta erantzukizun handiagoa izan dezaten gai publikoetan, eta lan komunitario partekatu hori agerian jarriz”.

Urtaranen iritziz, “ezinezkoa da partaidetzaren kultura garatzea kudeaketa gardentasunik gabe. Gardentasunak erakundearen jarduera oro gidatzen duen oinarrizko printzipioa izan behar du, era erreal eta operatiboan, herritarrei informazio emanez, horretaz baliatu eta erakundearen partaide eta laguntzaile izan daitezen, jarduera publikoaren beharrezko kontrola egin dezaten eta, azken batean, Udalean konfiantza izan dezaten”.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  3 otsaila 2016 19:00

Hiretu Hiria programak gazteen parte hartzea bultzatu nahi du, taldeak dinamizatu eta ekintza zehatzak garatuz

Gasteizko udaletxeko bilkuren aretoan bederatzi ikastetxetako gazteak izan dira protagonista gaur arratsaldean, proposamenak azaldu eta eztabaidatzen aritu baitira. Gorka Urtaran  alkatea izan da buru gazteen parte hartzerako “Hiretu Hiria-Haz Tuya la ciudad” programaren barruko saioan.

Edizio honetan bederatzi ikastetxetako 22 taldek hartu dute parte (Corazonistas,  Gasteiz LHI, Koldo Mitxelena, Nazareth, Samaniego, Sansomendi,  Helios ZO, Adurza ZO eta  Federico Baraibar).

Urritik abendura bitartean, gazteek zenbait egoera aukeratu zein aztertu eta horiekin lotutako ekintzak garatu dituzte, gaurko Udalbatzan talde politikoei aurkezteko.

Besteak beste, gai hauek landu dituzte 13 eta 18 urte bitarteko gazteek: bullyinga, ezintasuna, berdintasuna, arrazakeria, etxerako lanak, animalien tratu txarra, lan-munduan txertatzea eta segurtasuna.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  2 otsaila 2016 19:26

Ostiralean, 21:00etan, landa eremuko euskal Inauterietako pertsonaiek “hartuko” dute Andre Maria Zuriaren plaza

AUDIOA (Alkatea)

Bakeroak, soldaduak,  Harry Potter, On Kixote, Minionak, zombiak, eskimalak, eskoziarrak, piratak eta ipuinetako pertsonaiak ibiliko dira aurten Gasteizko kaleetan Inauterietan; 2016an otsailaren 2tik 9ra bitartean izango dira.

Gorka Urtaran alkateak eta Presentación de María ikastetxeko guraso elkarteko kideek –aurten aterako diren 22 konpartsen izenean– aurkeztu dituzte gaur Gasteizko Inauterietako jarduerak, eta dei  egin dute “gure hirian sustraituen dagoen jaietako batean parte hartzera, zeinean familia, elkarte eta talde askok hartzen baitute parte hiriak egun berezi batzuk bizi ditzan. Eskerrak eman nahi dizkiet adin orotako gasteiztarrek partekatzen dituzten jai hauetarako desfileak, karrozak eta emanaldiak prestatzen hilabeteak daramatzaten pertsona guztiei”, nabarmendu du alkateak.

300 ume Ostegun Gizenean

Ostegunean, otsailak 4, Araba osoan antzinatik datorren tradizioa ospatuko da: Ostegun Gizena.   17:30ean hasiko da abesbatzen ibilbidea. Udal Folklore Akademiako abesbatzek, dantzariek eta musikariek hartuko dute parte, eta eskolania eta aurre-eskolania hauek: Lumturi, Olabide, Vedruna, Marianistas, Samaniego eta Vera Cruz. Hiriko auzo eta kaleetan barrera ibili ondoren, Espainia plazan elkartuko dira, 19:30ean. Bertan Oskorriren kanta sorta bat abestuko dute eta, bukatzeko, Jesús Miguel Etayoren “Jueves de Lardero” kanta arabar tradizionala. Guztira 300 ume baino gehiago batuko dira.  Ondoren, txorizoz betetako ogiak banatuko zaizkie parte-hartzaileei.

Ostiralean: Musika eskolaren entzunaldia eta landa inauteriak

Ostiralean, otsailak 5, , Inauterietako entzunaldia egingo da Luis Aranburu Musika Eskolako entzunaretoan, 19:15ean. Indarra Kultur Elkarteak, berriz, landa eremuko euskal Inauterietako pertsonaietan oinarritutako “Indarterriak” ikuskizuna eskainiko du, Andre Maria Zuriaren plazan, 21:00etan.

Desfiles, dantzaldia eta batukada

Larunbatean, otsailak 6, Gasteizko margolarien kalejirak emango die hasiera ekitaldiei, 13:00etan, Geltoki plazatik Andre Maria Zuriaren plazaraino. Gasteizko Indarra fanfarreak irudikatuko ditu margolariak, Bambolea kaleko antzerki-taldeak lagunduta. Arka plazatik igarotzean Ibiltariari mozorroa jarriko diote.

19:00etan aterako da Inauterietako lehen konpartsa desfilea, , Legutianoko atetik. Aurten 5.869  pertsonak beteko dituzte Gasteizko kaleak kolorez eta jai-giroaz;  iaz baino parte-hartzaile gehiago aterako dira, eta hiru konpartsa berri  (“Baila y Disfruta” kultur elkartea, “Iritsi Gara” kultur elkartea, eta Marianisten ikastetxeko gurasoen elkartea).

Iparralde gizarte etxetik irten eta ibilbide hau egingo dute: Legutianoko atea, Frantzia kalea, Bake kalea, Ramon Ortiz de Zarate, Florida kalea eta Florida parkea.

Ondoren, dantzaldia izango da Espainia plazan, Joselu Anaiak taldearekin, 23:00etatik 03:00etara. Gainera, gauerditik 02:00etara arte, Beriba Samba Eskola bertako batukada taldeak Hirigune Historikoko kaleak girotuko ditu, samba kalejira batez.

Igandean, otsailak 7, eguerdian, bigarren konpartsa desfilea aterako da. 11:30ean elkartuko dira konpartsak, Legutianoko atean, 12:00etan abiatzeko. Ibilbidea bezperako bera izango da, eta amaiera ere Florida parkean izango da.

Sardinaren erreketa

Azkenik, 2016ko Inauteriei amaiera emateko, otsailaren 9an (asteartea) ohiko sardinaren erreketa egingo da. Haitzama taldeak haur eta gazteentzako dantzaldia eskainiko du,18:00etan hasita. 20:00etan emango dira bukatutzat aurtengo Inauteriak, sardinaren hileta eta erreketarekin.

EGITARAUA (pdf)

Share

Aurrekoak »