Prentsa Oharren banner

Martxoaren 8aren hiribidean bidegorri berria egiteko lanak hasi dira

Salburua auzoko Martxoaren 8aren hiribideak kilometro batetik gorako bizikleta-konexio berria izango du laster. Bizikletentzako bi bide-zati egiteko lanei ekin die Raimundo Ruiz de Escuderok zuzentzen duen Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak; bata Salburuko hezegunerantz eta bestea, berriz, Madril kalearekiko biribilgunerantz. Galtzadaren gainean marraztuko dira bizikletentzako bideak, ibilgailuenaren kontrako noranzkoan. Orduko 30 kilometrora mugatuko da zirkulazioa, segurtasuna hobetze aldera.

Esku-hartzeak 50.000 euro inguruko inbertsioa izango du, eta aste honetan egingo dira, nahiz eta data zehatza eguraldiaren mende egongo den, batez ere pintatze-lanak direnez gero.

“Salburua bezalako auzoetan konektibitatea hobetzea eta garraio iraunkorra eta osasungarria sustatzea da sail honen ildo estrategikoetako bat”, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok. “Kasu honetan, kilometroak gehituko dizkiegu bizikletentzako bideei”. Udal Gobernuaren eta Elkarrekin taldearen arteko 2020ko ekitaldiko aurrekontu-akordioaren emaitza da esku-hartzea.

 

Share

Martxoaren 8aren hiribideak kilometro batetik gorako bizikleta-konexio berria izango du 2021aren hasieran

 

Dosierra

Salburua auzoko Martxoaren 8aren hiribideak kilometro batetik gorako bizikleta-konexio berria izango du laster. Bizikletentzako bi bide-zati egiteko lanei ekingo die Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak; bata Salburuko hezegunerantz eta bestea, berriz, Madril kalearekiko biribilgunerantz. Galtzadaren gainean marraztuko dira bizikletentzako bideak, ibilgailuenaren kontrako noranzkoan. Orduko 30 kilometrora mugatuko da zirkulazioa, segurtasuna hobetze aldera.

Esku-hartzeak 50.000 euro inguruko inbertsioa izango du, eta 2021aren hasieran egingo dira lanak, nahiz eta data zehatza eguraldiaren mende egongo den, batez ere pintatze-lanak direnez gero.

“Salburua bezalako auzoetan konektibitatea hobetzea eta garraio iraunkorra eta osasungarria sustatzea da sail honen ildo estrategikoetako bat”, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok. “Kasu honetan, kilometroak gehituko dizkiegu bizikletentzako bideei, Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren ildotik, ziklisten eskaerak aintzat hartuta, eta trafikoa baretuko, auzoko segurtasuna areagotzeko”.

Udal Gobernuaren eta Elkarrekin taldearen arteko 2020ko ekitaldiko aurrekontu-akordioaren emaitza da esku-hartzea. Zentzu horretan, Elkarrekin taldeko bozeramaile Óscar Fernándezek adierazi duenez, “Martxoaren 8ko hiribideko trafikoa baretu zedila auzokoek eskatzen zuten, eta azkenik egingo da, 2020ko aurrekontuen inguruko akordioari esker. Esku-hartze horrekin, espazio publiko atseginago eta seguruagoa lortzeko bidean gaude, herritarrak izan daitezen protagonista, ez ibilgailuak.”

 

 

 

 

Share