Prentsa Oharren banner

Txirrio proiektuari buruzko argazki-erakusketa hartuko du Pilarreko gizarte-etxeak; auzokoen laguntzaz Txagorritxuko kirol kantxa batzuk eraldatu zituen proiektuari buruzkoa, hain zuzen

Pilarreko gizarte-etxeak Txirrio proiektuaren garapenari buruzko argazki-erakusketa hartuko du. Esku hartze komunitarioak Gasteiz hiribidearen eta San Viator kalearen arteko kirol kantxa batzuk eraldatu zituen artearen bidez. Parke hori “Aquilino” izenez da ezagun.

Jolasgune horretako espazio publikoa eraldatu egin zen, Pilarreko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak bultzatutako partaidetza-prozesu baten bitartez, udaleko kaleko hezitzaileen bidez, eta Pompa945-Jump the Line aliantzarekin. Halaber inplikatu ziren proiektuan auzokideak, inguruko ikastetxeak (dan Viator eta Luis Dorao) eta Txagorritxuko beste gizarte-eragile batzuk.

Guztiek hartu zuten parte diseinua egiten eta gauzatzen. Helburua ez zen parkea estetikoki eraberritzea bakarrik. Horren gainetik, gizarte-loturak galduak ziren inguru batean komunitatea sortzeko nahia zen nagusi.

Aldaketa-prozesu hori islatzen du Jon Olarte argazkilari gasteiztarraren lanak –23 urte, Madrilgo Carlos III Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua–.

Erakusketa maiatzaren 29ra arte egongo da zabalik Pilarreko gizarte-etxeko erakustaretoan, 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era. Txirrio proiektuan sortu diren ikus-entzunezkoen bi proiekzio izango dira egunera; bata goizean, bestea arratsaldean.

 

 

Share

Bihar hasiko dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak aurrez aurreko zerbitzua ematen, aurretiazko hitzordua bitarte

Gainerako udal-zerbitzu sozialak ere bihar hasiko dira berriro

 

Bihar hasiko dira berriro ere aurrez aurreko zerbitzua ematen Udalaren 14 Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Alabaina, aurretiazko hitzordua beharko da, zein telefonoz eskuratu daitezkeen, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara deituta.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan –zein Udalaren gizarte-zerbitzu eta -eta prestazioen ate nagusia baitira– lanean diharduten profesionalak gizarte langileak, psikologoak, kale hezitzaileak eta administrariak dira. Berriro irekitzeko, bulegoak eta arretagune berariazkoak egokitu dira, eta neurri jakin batzuk jarraitu behar dira, osasunaren ikuspegitik arreta segurua bermatzeko.

Kontaktuak ekiditeko manparak eta metakrilatoak instalatu dira, desinfektatzeko gela egongo da, eta ez da baimenduko bertan itxarotea. Gainera, maskara erabiltzea ere gomendatuko da.

Beste zerbitzu batzuk

Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuekin batera, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko gainerako zerbitzuak erre (Gizarte-Inklusioa, Haurtzaro eta Senitartea, Adinekoak…) aurrez aurreko arta ematen hasiko dira berriro, horietan ere aurretiazko hitzordu bitartez.

Orain arte, aurrez aurreko arta soilik larrialdiko kasuetan eskaintzen zen, nahiz eta telefono bidezko arta beti egon den lanean.

Maskarak dohaintzan

Bestalde, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak eskertu egin nahi izan du Gasteizko jostun solidarioen kolektiboak egindako 500 maskaren dohaintza. Material hori etxerik gabeko udal-zentroen erabiltzaileei bideratuko zaie.

Share