Prentsa Oharren banner

San Antonek sariak banatu ditu

  • Ohiko zozketa San Prudentzio egoitzan egin da

Gaur, urtarrilak 17, igandearekin, San Anton eguna ospatu du Gasteizko Udaleko Kultura Sailak. Covid-19a dela eta, ez dira antolatu Espainia plazan egin ohi ziren jarduerak.

Zozketa, berriz, San Prudentzio egoitzan egin da, arratsaldeko seietan. “Egoitzaren aldeko zozketarako 30.000 txartel jarri ziren salgai abenduaren 18an. Ekitaldi honek agerian jartzen du herritarrek hiriko adinekoei eskainitako laguntza, pandemiak gehien ukitu dituen taldeetako bat baita”, azpimarratu du lehen alkateorde Maider Etxebarriak.

Txartel bakoitzaren prezioa merkea izan da: 0,60 euro, eta prezio ezberdinetako hamar sari banatu dira; lehenengoak haragi-produktuen sorta bat izaten jarraitzen du, txerria zozketatzen zen garaia gogoratzeko.

Cirila Bravo (81 urte) eta Felipe Ruiz de Angulo (87 urte) arduratu dira zenbakiak ateratzeaz, María Concepción Granado notarioaren aurrean.

Zenbaki hauek lortu dute saria:

Zk.SARIAKPREMIOS
1Ezkur txerri iberikoaren produktu sortaLote de Productos de cerdo ibérico de bellota29996
2Tenerifera bidaia, 7 gau, bi pertsonarentzat

 

Viaje a Tenerife, 7 noches, para dos personas04999
3Zirkuitua. Extremadura, 6 gau, bi pertsonarentzat

 

Circuito por Extremadura, 6 noches, para dos personas18238
4Erlaxatzeko ihesaldia Orduña Plaza Hotel Bainuetxean, gau 1, bi pertsonarentzat

 

Escapada relax en el Hotel Balneario Orduña Plaza, 1 noche para dos personas23474
5Hiri-bizikletaBicicleta urbana14819
6Principal Antzokirako denboraldi abonamendua, bi pertsonarentzatAbono de temporada Teatro Principal, para dos personas20444
7Tablet PC 10.1”Tablet PC 10.1”13539
8Bluetooth bozgorailua 

 

Altavoz Bluetooth

 

18571
9Liburuak erosteko bonoaBono para compra de libros25695
10Etxebizitza Plus asegurua Laboral Kutxa (urtebete)Seguro Vivienda LABORAL Kutxa Plus (1 año)15228

 

 

Share

Ostiralean, hilak 18, jarriko dira salgai San Anton eguneko zozketarako 30.000 txartelak

 

Urtarrilaren 17an egingo da zozketa, 18:00etan, baina ez da ospakizunik izango, COVID-19a dela eta

Ostiralean, abenduak 18, jarriko dira salgai San Anton abadearen eguneko zozketarako 30.000 txartelak. Gasteizko gizarte etxeetan, San Prudentzio egoitzan, Azoka plazan, Peña Dulce gozo-dendan eta La Unión-BÝRA tabernan erosi ahalko dira.

 

Urrezko Zeledonen plazan zurezko etxola ere jarriko da txartelak saltzeko, urtarrilaren 11tik 17ra, ordutegi honetan:

  • Urtarrilaren 11tik 16ra, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara.
  • Urtarrilaren 17an (igandea), 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:00etara.

Txartel bakoitzak 0,60 euro balioko du, eta biltzen den dirua San Prudentzio egoitzari emango zaio.

Aurten sari hauek banatuko dira: ezkur txerri iberikoaren produktuen sorta, Teneriferako bidaia bi pertsonarentzat, sei eguneko zirkuitua Extremaduran barrena bi pertsonarentzat, gau bateko relax ihesaldia Orduña Plaza bainuetxe-hotelean bi pertsonarentzat, hiriko bizikleta bat, Principal antzokiko denboraldiko abonamendua bi pertsonarentzat, 10.1 hazbeteko tablet pc bat, Bluetooth bozgorailu bat, liburuak erosteko bonu bat, eta Laboral Kutxa Plus etxebizitza aseguru bat urtebeterako.

“Gasteiztarrak San Anton eguneko zozketa tradizionalean parte hartzera animatzen ditugu; urtarrilaren 17an (igandea) egingo da, arratsaldeko seietan, San Prudentzio egoitzaren alde. COVID-19ak eragindako osasun krisia dela eta, ez da ospakizunik izango Espainia plazan”, iragarri du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Informazio gehiago

 

 

 

 

 

 

 

Share