Prentsa Oharren banner

Gasteizek bat egin du Tolerantziaren aldeko Udalerriak programarekin

Gobernu Batzordeak ostiralean onartu zuen Gasteizko Udala Tolerentziaren aldeko Udalerriak programari atxikitzea.

Pluralismoa eta Bizikidetza Fundazioaren ekimena da, Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioarekin lankidetzan eta Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuaren laguntzarekin. Zortzi udal daude programa honetan: Bilbo, Burgos, Cartagena, Castello, Fuenlabrada, Guadalajara, Malaga eta Valladolid.

Programaren printzipioak eta udalek erlijio-aniztasunaren kudeaketaren inguruan duten konpromisoa ikusarazteko helburua guztiz bat datoz Gasteizko Udalak erlijio-askatasunerako eskubidearen bermean udal-eskumenak erabat garatzeko egin dituen ahaleginekin. Ahalegin horiek Elkarbizitzaren Behatokia gaur egun erlijio-aniztasunari buruz egiten ari den azterlanean gauzatzen dira, Elkarbizitzaren eta Aniztasunaren Zerbitzuak bultzatutako azterketa- eta esku-hartzeko tresna baita.

Beraz, Tolerantziaren aldeko Udalerriak programan parte hartzea ekintza logiko eta koherentea da udalak erlijio-aniztasunaren fenomenoan sakontzeko eta kultu-askatasunerako eskubidea bermatzeko duen konpromisoarekin. Gainera, aukera ezin hobea da ahaleginak batzeko eta arlo horretako udal-ekintza hasi berria aberasteko, adituen laguntzarekin eta jardunbide egokien trukearekin.

Share