Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  21 abendua 2018 10:23

Tokiko Gobernu Batzarrak SEA-Arabako Enpresak elkartearekiko lankidetza hitzarmena onetsi du, 2018-2019 aldian enplegu-sustapenarekin eta ekonomia sozialarekin lotutako zenbait ekintza garatzeko. Gasteizko Udalak jarduera hauek bultzatuko ditu, besteak beste: Empleo-Araba proiektuaren barruko lanerako orientabide eta bitartekaritza jarduerak; okindegi eta gozogintza establezimenduak kudeatzeari buruzko ikastaroa, eta “Back to Araba – Talent Forum Day” jardunaldia, datorren astean egitekoa dena. Udalak 41.000 euroko laguntza ekonomikoa emango du horretarako.

Kopuru horren erdia baino gehiago (23.500 euro) Udalak Empleo-Araba proiektuari ematen dion ekarpena da, Arabako erakundeek, SEAk eta Vital Fundazioak batera baitihardute horretan. Udalak eta SEAk ekimen horretan izandako lankidetzari esker, 2017an 81 pertsonari eman zitzaien arreta, zeinek enplegua lortzeko aukerak eta baliabideak hobetu baitzituzten. Horien % 58k lortu zuen lana.

Gaur onetsi den hitzarmenaren helburua da Empleo-Arabaren jarduerak industrian eta logistikan zentratzea, langabezian dauden pertsonen prestakuntza arlo horietara bideratuz.

Bestetik, Udalak eta SEA-Arabako Enpresek sinatu duten hitzarmenak 5.000 euroko zuzkidura jasotzen du okindegi eta gozogintza establezimenduak kudeatzeari buruzko prestakuntza-ikastaro bat antolatzeko. Prestakuntza-ekintza horrek hiru atal nagusi izango ditu:

  • Ekintzailetza eta negozioaren kudeaketa.
  • Okintza, gozogintza eta dastatzeen arloko oinarrizko prestakuntza.
  • Saltokietako kudeaketa.

Ikastaroa amaitzean lanean txertatzeko aukera handiak izango direla aurreikusten da, sektorean esku lanaren beharra dagoela antzeman baita.

Hitzarmenaren barruko ekintzen artean nabarmengarria da, halaber, “Back to Araba – Talent Forum Day” jardunaldia: hautatze prozesu irekiak dituzten Arabako enpresak eta lurraldetik kanpo lan egiten duten pertsonak elkartuko dira, Arabatik kanpo dagoen talentua erakartzearren. Udalak 5.000 euroko laguntza ekonomikoa emango du ekintza horretarako.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  17 azaroa 2017 11:33

Urtaranen gobernuak Arkatxa kaleko zoladura sendotzeko lanak bultzatuko ditu, Oreitiasoloko industrialdean. Tokiko Gobernu Batzarrak lan horietarako kontratazio dosierra onetsi du gaur goizean, zeinak 87.752,68 euroko aurrekontua baitu, eta hilabetean gauzatzeko epea. Industriari Laguntzeko 2017-2020 Planean sartutako neurria da. Udalak 3.733 metro koadroko azaleran hartuko du esku, egoera txarrean egonik eragozpen handiak sortzen baititu ibilgailuen zirkulazioan.

Tokiko Gobernu Batzarrak joan den urriaren 6an onetsi zuen Industriari Laguntzeko 2017-2020 Plana, zeinaren bost ardatz estrategikoetako bat baita industrialdeak biziberritzea. Helburu hori lortzeari begira, 1.439.293 euroko inbertsio-multzoa aurreikusi da lehenengo, kaleak berritzeko eta seinaleztapen horizontala hobetzeko, funtsean.

Dagoeneko hiru obra daude kontratazio-prozesuan: Bitorialanda eta Bitoriabidea kaleak eraberritzekoak, eta Larragana kaleko erdibitzailea sendotzekoa. Lan horiek milioi erdi euroko gastua gainditzen dute. Horiei gehituko zaie Arkatxa kaleko zoladura berritzea. Asfaltozko aglomeratu beroa botako da, eta kale osoa berriro margotuko.

Laster antzeko lanak kontratatuko dira Jundiz eta Zorrolleta kaleetarako, Industria Postontzian jasotako eskabideen arabera ezarritako lehentasunen hurrenkeran. Aldi berean, industrialde guztietako seinaleztapen horizontala berritzeko kontratazioa prestatzen ari da; aurrekontua 300.000 euro izango dela jo da.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 abendua 2016 14:55

Urtaranen gobernuak adierazi du adostasuna lortzeko ahaleginetan jarraituko duela, haiek “asteak baitaramatzate negoziazioari itzuri egiten”

Udal gobernuak dezepzioa azaldu du EH Bilduk hartu duen jarreragatik, Gasteizko 2017ko aurrekontu-proiektuari osoko zuzenketa aurkeztuko diola iragarri baitute gaur. “EH Bilduren jarrera etsigarria da, agintaldiko proiektuak abian jartzeko gakoa den ekitaldia baita, alegia, aldaketaren proiektuak”, nabarmendu du udal gobernuak.

Urtaranen gobernuaren ustez, “negoziatzeko aukerarik ere izan ez denean osoko zuzenketa iragartzeak aldez aurretik pentsatutako estrategia dirudi, Bilduk asteak baitaramatza udal gobernuarekin negoziatzeari itzuri egiten”. Hala ere, udal gobernuak dio ez dutela “amore emango. Haiekin hizketan jarraituko dugu adostasuna lortzeko aukeraz, bozketaren egunera arte”.

EH Bilduk aurrekontu-proiektua atzera itzul dezaten eskatzeko eman dituen argudio nagusiei dagokienez, udal gobernuaren hitzetan, “ez dute egia esaten betearazpen-ehunekoa oso txikia dela diotenean. Ondo baino hobeto dakite Gasteizko Udaleko sei talde politikoetako bostekin  2016rako adostutako aurrekontu-partiden betearaztea % 70etik gorakoa dela. Zehazki, udal kontuei buruzko negoziazioan 176 partida adostu ziren, eta horien behin betiko kopurua 40.631.762 euro zen. Horietatik, ia 30 milioi euro betearazi dira, hau da, aurrekontu erabilgarriaren hiru laurden. Gastu baimenduaren kontzeptuari erreparatuz gero, kopuru hori 33 milioi eurora iristen da, hots, aurrekontu erabilgarriaren % 80 baino gehiago. Proiektuen zehaztasun txikiak edo behar ziren diru-sarreren faltak ekarri du partida batzuk ez gauzatzea.

Ematen du, EH Bildu egiten ari den mugimenduengatik, jarrera aldez aurretik hartuta zuela, edozein izanik ere 2016ko aurrekontuaren azken balantzea eta 2017rako aurrekontu-proiektua. Oso azalpen zaila du horrek guztiak, batez ere hirian aldaketa politikoa bermatu zuten taldeentzat”, amaitu dute udal gobernutik.

 

 

Share