Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 azaroa 2018 11:40
  • Udal gobernuak berriro lizitatuko du Senda ibilbideko jauregia Mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua, orain hutsik baitago

Zulueta jauregiko mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua berriro lizitatzea erabaki du gaur du Tokiko Gobernu Batzarrak; Gasteiz Arabako Errioxako sarrerako atea bihurtzea da zentroaren xedea.

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua Erdigunerako Masterplanean zein Gasteizko 2025 Estrategian jasota dago, eta helburu nagusi hauek ditu: nazioartean onarpen handia duen tokiko produktu bat nabarmentzea, upategiak eta ostalaritza babestea, eta produktu horren eskutik hiria promozionatu eta Gasteizen dinamizazio turistiko eta ekonomikoan laguntzea.

Planteatzen diren jarduera-programen kalitatea hartuko da kontuan bereziki mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua gauzatzeko lehiaketara aurkezten diren proposamenak balioesteko orduan. Orobat hartuko da kontuan eskaintzen den kanona —urtean gutxienez 34.532 eurokoa izan behar du—.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 ekaina 2018 11:42

  • Irabazten duenak ardoaren inguruko zabalkundea, promozioa eta prestakuntza arloetako jarduera-programa proposatu beharko du
  • Jauregiaren emakida lortzeko urtean 34.532 euroko kanona ezarri da

Urtaranen gobernuak Zulueta jauregian mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroa ezartzeko lehiaketa onetsi du gaur goizean, Gasteiz Arabako Errioxako sarrerako atea bihurtu dadin, “Gasteiz hiriaren eta Arabako Errioxako eskualdearen artean sinergiak sortzearren, eskaintzeko asko baitute biek ere”, adierazi du alkateak. Lehiaketaren helburua da jauregia enogastronomiaren promozio eta zabalkunderako zentroa bihurtzea, Arabako Errioxako ardoak eta Arabako txakolina ardatz nagusiak direlarik. Higiezina hamabost urtez emakidan uztea pentsatu da, hiru jarduera-ildo nagusi garatzeko bertan: zabalkundea, promozioa eta prestakuntza.

Aurkezten diren proposamenak balioesteko irizpideen artean jardueren proposamenaren kalitateak izango du puntu gehien, 110 puntutik 60 puntu emango baitira alor horretan. Zabalkundea erakusketa eta ikus-entzunezkoen espazio baten bidez egingo da, doan. Arabako ardoak promozionatzeko, hainbat ekintza egin ahalko dira: dastatzeak, topaketa tematikoak, foroak eta era guztietako ekitaldi paraleloak. Prestakuntza ekintzen artean, berriz, ikastaroak, jardunaldiak, lantegiak eta adin orotakoentzako proposamen didaktikoak aurreikusi dira.

Jauregiaren emakida lortzen duen proposamenak jarduera-programa bat aurkeztu beharko du urtero, hartzaileak, erlazionatutako ekitaldiak eta aurreikusitako promozio eta zabalkunde kanpainak zehaztuta, eta Udalak onartu beharko du hori.

Lehiaketan balioetsiko den beste alderdi bat eskainitako kanona izango da, 50 punturekin gehienez. Urtean gutxienez 34.532 euroko kanona ezartzen da (2.877 euro hilean), gorantz hobetu daitekeena. Mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroa ustiatzeko lehen urtea bete ondoren, kontsumo-prezioen indizearen arabera eguneratuko da kanona.

Gainera, emakidadunak eraikina egokitzeko eta prestatzeko inbertsioak ordaindu beharko ditu; 85.000 euroko zenbatekoa ezarri da horretarako. Udalak nahitaezkotzat jotzen dituen inbertsioez gain beste batzuk proposatzen badira, horien kostua zati batean konpentsatu ahalko da urteko kanona gutxituz, baina beherapena ez da inola ere ekitaldiko kanonaren % 67 baino txikiagoa.

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua Erdigunerako Masterplanean zein Gasteizko 2025 Estrategian jasota dago, eta helburu nagusi hauek ditu: nazioartean onarpen handia duen tokiko produktu bat nabarmentzea, upategiak eta ostalaritza babestea, eta produktu horren eskutik hiria promozionatu eta Gasteizen dinamizazio turistiko eta ekonomikoan laguntzea.

“Gasteiz helmuga enoturistikoa bihurtzeko egiten ari garen apustu globalaren barruan mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroa pieza nagusietako bat izatea nahi dugu, beste ekitaldi garrantzitsu batzuekin batera, esaterako, datorren urteko martxoan hirian egitekoa den IWINETC nazioarteko biltzarra. Zirkuitu enoturistikoetan presentzia handia lortzen ari gara, ostalaritzaren jardun onari eta Arabako upategiei esker. Ekipamendu berri honekin, beste urrats bat egin nahi dugu sektorea eta hiria ezagutarazteko”, adierazi du Gorka Urtaran alkateak.

Lehiaketaren iragarkia argitaratu ondoren, 45 eguneko epea emango da proposamenak aurkezteko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 urtarrila 2018 14:11

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du Zuluetan jauregiaArabako Errioxako ardoaren zentro bihurtzeko proiektuaren azalpen-memoria tramitera onartzea. Araex Rioja Alavesa S.L. sozietateak aurkeztu du agiri hori, eta bertan argi uzten du Udalak jauregiaren erabilera funtsean Arabako Errioxako ardoen inguruko jarduerei buruzko proiektu bat abiarazi eta garatzearen alde duen interesa. Gaur Urtaranen gobernuak onetsi duen erabakiak proiektu honen –zein alkateak iragarri baitzuen, bai Erdialdeko Masterplanaren aurkezpenean, baita 2025 estrategiarenean– tramitazioaren hasiera dakar. Hurrengo urratsa espazioaren emakida lehiaketa publikora ateratzea izango da, nahi duen ekimen oro aurkeztu ahal izango da, baldintza berdinetan.

Arabako Errioxako ardoaren zentro bihurtzeko proiektuaren azalpen-memoria tramitera onartzearen atzean aldeko bi txosten daude: batetik, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak komenigarri jo du Gasteizen Ardoaren zentro bat garatzea, zabalkunde, promozio, prestakuntza eta gara daitezkeen bestelako jarduerak sustatzeko elementu gisa, betiere Arabako Errioxako ardoa ardatz eta protagonista izanik, balioko duena nazioartean onarpen handia duen bertoko produktu bat nabarmentzeko, aupategiak eta ostalaritza babesteko, eta –aldi berean– produktu horren eskutik hiria promozionatu eta Gasteizen sustapen turistiko eta ekonomikoan laguntzeko.

Bestalde, Hirigintza Sailak baieztatu du azalpen-memorian Zulueta jauregirako proposatzen dituen erabilerak zorrotz doitzen zaizkiola Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean definitutakoari, eta egokiak direla hirigintzaren ikuspuntutik. Halaber, Udal Eraikinetako Mantentze Sailak egiaztatu du eraikinaren egoera orokorra ona dela.

Lehen urrats hori egin ostean, Udaleko zerbitzu teknikoak lanean dihardute eraikinean garatu beharreko proiektua erredaktatzeko lanetan. Proiektu hori izango da espazioaren emakida lehiaketara ateratzeko oinarria, betiere gai horretan interesa izanik, adituak diren hirugarren interesdunen artean. Datozen asteetan bideratuko da lizitazioa.

“Proiektu honen atzean eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetza dago, Gasteiz Arabako Errioxaren ate bihurtu dadin. Alor horretan, gastronomikoan, eta gure ardogintzarekin zerikusia duen guztiaren inguruan erreferente izango den ardoaren zentro bat izatea aukera aparta da hiria sustatzeko, nola garapen ekonomikoaren ikuspegitik, hala dinamizazio turistikoarenetik ere, betiere arlo horertan zuzenean lan egiten duten elkarte eta bestelako eragileen eskutik. Gaur ekingo diogu ofizialki Gasteizek gure ardoentzat eta gastronomiarentzako erreferentziazko leku bat izateko bidea, hartara gure konpromisoa beteaz, eta urrats bat gehiago emango dugularik hirigunea birgaitu, biziberritu eta berpizteko Erdialdeko Masterplanean”, esan du Ogasuneko zinegotzi Itziar Gonzalok.

Zulueta jauregia Europako hiriburutza berdearen egoitza nagusia izan zen 201an, baina erabilerarik gabe dago 2015etik hona. Osorik babestutako eraikina da, beraz, barruko eta kanpoko itxura zein lorategiarena mantendu beharra dago. Bi solairu, soto, estalkipeko gunea eta negutegia ditu, non Arabako Errioxako ardoaren zentroak garatuko dituen jarduerak burutu.

 

 

Share