Prentsa Oharren banner

Gasteiz turismo eta biltzarretarako helmuga gisa promozionatu da Stockholmen

Gasteizko Biltzar eta Turismo Zerbitzuak Euskadiren MICE turismo eskaintzaren aurkezpen batean parte hartu du aste honetan Stockholmen, Basquetourren eskutik. Biltzar, pizgarri eta konbentzio turismoan espezializatutako 32 agentzia bertaratu ziren, eta nabarmentzekoa da Gasteizko iraunkortasunaren kulturak, hirigintzak eta Europako Hiriburu Berdearen izendapenak aurkezpenean izan zuten harrera ona. Europa jauregia eraikitzean aplikatutako passive house kontzeptuak ere interesa sortu zuen; izan ere, LEED Oro ziurtagiria lortu duen lehen biltzar jauregia da, zeinak eraikinen iraunkortasuna aitortzen baitu .

 

Gasteiz, Bilbo eta Donostia biltzarretarako helmuga gisa aurkezteaz gain, networking bat egin zen, zuzeneko sukaldaritzaz lagundurik, eta Arabako ardoak zerbitzatu ziren.

 

“Datuek erakusten dute iparraldeko merkatuek gero eta interes handiagoa dutela Euskadirekiko, eta aste honetako aurkezpenekin eta antzekoekin beste urrats bat egiten dugu Gasteiz helmuga gisa promozionatu eta Europa jauregia biltzarretarako ekipamendu gisa merkaturatzeko”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Share