Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2017-03-21)

Prentsaurrekoa. Euskaraz irakurtzea bultzatzeko Euskaltzaleen Topagunearekin adostutako lankidetza aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto; Euskaltzaleen Topaguneko teknikari eta proiektuko koordinatzaile Manuel Moreno; Zuloa liburudendako Gorka Basterretxea; eta Patxi Zubizarreta, idazlea

Eguna. Asteartea, martxoak 21

Ordua. 11:00

Tokia. Montehermoso Kulturunea

———————–

Harrera ekitaldia Azoka Txikiari

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto

Eguna. Asteartea, martxoak 21

Ordua. 12:30

Tokia. Goiuri jauregia, Martin Salinas aretoa

————————

Harrera ekitaldia Connecticut hiriko Hartford Unibertsitateko ikasle eta irakasleei

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteartea, martxoak 21

Ordua. 18:30

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

Share

Gizarte etxeek hiriko baloreak beren kafetegietan ere ikusarazteko sortu duten “Bat egin” pintxoa aurkeztu da

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Erkiaga tabernak eskuzabaltasunez sortutako pintxo honek 1,60 euro balioko du

Hiriko gizarte-etxeen sareak ere bere zentroetako balore zibikoak erakutsi nahi ditu kafetegietan eta, horretarako, “Bat egin” pintxoa izango dute sareko tabernetan gaurtik aurrera. Pintxoa Erkiaga tabernak sortu du eskuzabaltasunez eta 1,60 euro balioko du.

Gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martinez andreak eta Erkiaga tabernako kudeatzaile eta pintxoaren sortzaile Yosune Menéndez andreak, eta ondoren showcooking-a izan da.

Martinezek nabarmendu duenez, pintxoak gizarte-etxeetako kafetegiek kafetegi hutsa baino gehiago izan behar dutelako ideia du abiapuntu, eta hori gure konpromisoak ikusarazteko modua da. Herritarrek hiri gisa ezaugarritzen gaituzten baloreak – hiri eramangarria, inklusiboa, hezitzailea, berdintasunezkoa, elkartasunekoa, berritzailea eta parte-hartzailea– bost zentzuekin goza ditzatela nahi dugu.

Sailak Erkiaga jatetxeari eskatu zion lehen pintxoa egitea, izan ere azken urteetan berak irabazi baitu lau aldiz “pintxo herrikoia” saria. “Bat egin” pintxoak Gasteizko zaporeak biltzen ditu, tradizionalak batetik “Bacalao Giraldo” eta Morcillas Suso” –ren eskutik, eta berritzaileak bestetik, cookeggs erabilita (Food Stylek sortu eta patentatutako arrautza frijitu  izoztua).

Urtez urte pintxo gehiago sartu nahi da gizarte-etxeetako kafetegietako kartetan.

 

 

 

 

 

 

Share

Alkateak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak hiria erakutsi diete Kataluniako Generalitateko ordezkariei

Gasteizko Alkate Gorka Urtaranek eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek hiriaren erdialdea erakutsi diete, gaur eguerdian, Kataluniako Generalitatetik Euskadiko hiriburura etorritako ordezkariei. Hauek Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat arlotan (enplegua, giza baliabideak, aniztasuna, hirugarren sektorea…) egiten den lana ezagutzera etorri dira. Lan, Gizarte Gai eta Familien arloko sailburu Dolors Bassa izan da Kataluniako ordezkari burua. Alkateak ongietorria eman die eta Zabalguneko txokorik ederrenetako batzuk eta Erdi Aroko hirigunea erakusteaz gain, Gasteizen ezaugarriak adierazi dizkie; hiri moderno, plurala eta askotarikoa izatea.

Share

Udalak Mendizorrotza inguruko argiztapena hobetu du

Gasteizko Udalak Mendizorrotza futbol-zelaiaren inguruko argiztapena hobetu du aste honetan, argi puntu berriak jarri baititu. Zehazki, Espazio Publikoaren Sailak lau proiektore dituen zutabea instalatu du Cervantes ibilbideko plazatxoan. Amadeo García de Salazar plazaren eta Cervantes ibilbidearen arteko bidegurutzean ere beste farola bat jarri da, leihatilen ondoan. Gaur bertan nabaritu ahalko dira argiteria publikoan egindako hobekuntzak, Deportivo Alavesek Real Sociedad taldearen kontra jokatuko duen ligako partidan.

Izan ere, zenbait pertsonak Gorka Urtaran alkatearengana jo zuten “Alkateak entzuten dizu” plataformaren bitartez, neurri horiek hartzeko eskatzearren. Batez ere segurtasuna handitzeko asmoz iradoki zituzten hobekuntza horiek. Cervantes ibilbideko aldeari dagokionez, Deportivo Alaves taldeko jokalariak zelaitik irteten direnean ikuspena hobetu zedin eskatzen zuten herritar horiek.

Share