Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 apirila 2017 17:00

Prentsaurrekoa. XVII.  Bizikletaren Astea aurkeztea

Parte hartzaileak. Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez; Ingurumen zinegotzi Iñaki Prusilla; eta Bizikleteroak taldeko ordezkari Andrés Ruiz de Gauna eta Juanjo Pinedo

Eguna. Asteartea, maiatzak 2

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————

Prentsaurrekoa. XVI Congreso de Zahartzaroa-Asociación Vasca de Geriatría y Gerontología, y del IX Congreso de la Sociedad Navarra de Geriatría y Gerontología (SNGG) biltzarrak aurkeztea

Parte hartzaileak. Gizarte Zerbitzuen diputatu Marian Olaberrieta; Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munain; eta de Zahartzaroa-Asociación Vasca de Geriatría y Gerontología elkarteko presidente Iñaki Artaza

Eguna. Asteartea, maiatzak 2

Ordua. 11:30

Tokia. Foru jauregiko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Osteguna, apirilak 27

Alkate Gorka Urtaran, zinegotzi Jaione Agirre, Iñaki Prusilla, Carlos Zapatero, Isabel Martínez eta Udalbatzako partaideak San Prudentzioren Erretretan izango dira 20:00etatik aurrera udaletxeko balkoian

21:00etatik aurrera alkatea eta udal gobernua Arabako Foru Aldundiak antolatzen dituen ekitaldietan izango dira Probintzia plazan.

 

Ostirala, apirilak 28

Alkate Gorka Urtaran eta zinegotzi Jaione Agirre, Iñaki Prusilla, Carlos Zapatero eta Isabel Martínez San Prudentzio Jaietako zenbait ekitalditan parte hartuko dute 11:00etatik aurrera: segizioa, meza eta harrera ekitaldia Arementian. 13:00etatik aurrera Arabako Foru Aldundiak antolatu duen harrera-ekitaldi ofizialean Artium museoan; bertan Arabako Domina Juanjo Menari emango diote.

 

Astelehena, maiatzak 1

Alkateorde Itziar Gonzalo eta Nekazaritza zinegotzi Iñaki Prusilla Estibaliz Jaietako ekitaldietan izango dira 11:00etatik aurrera basilika inguruan.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:42

21 Zabalgunea sozietateak Erdi Aroko hirigunean gazteei alokatzeko etxebizitzen zozketarako deialdia egingo du 

21 Zabalgunearen kontseiluak zenbait proiektu onetsi zituen atzo, eta hartara hirigintza sozietatea birgaikuntza-agentzia gisa sendotuko da. Etxebizitzak eta eraikinak egokitzeko laguntza behar duten familiei sostengu handia ematen die horrek, birgaikuntzaren sektorea aktibatzen du, eta gizarteari baliabideak ematen hiriko auzoetan esku hartzeko.

Batetik, zenbait erabaki onetsi ziren lurzorua saltzeko (lursail bat Aretxabaletan, babes ofizialeko 60 etxebizitza egiteko), bai eta Pintore kalean lau etxebizitza eta Salburua eta Zabalganean 13 merkataritza areto saltzeko ere. Salmenta horietatik lortutako baliabideen bidez birgaikuntza politikari eutsi ahalko dio sozietateak.

 

Laguntza plan hobea

Bestetik, 21 Zabalgunearen kontseiluak 2017an birgaitzeko laguntzak emateko araudia onetsi zuen. Orain arte ematen zituen laguntzez gain, beste ildo batzuk sortu dira: begiratokiak birgaitu eta mantentzeko laguntzak, Gasteizko ezaugarria baitira (400.000 euro), eta leihoak konpontzeko laguntzak (400.000 euro). Orobat, laguntzak jasotzeko lehentasunezko alderdien barruan Zabalgunea sartu da. Beste aldaketa tekniko batzuk ere egin dira testuan.

 

 

 

 

 

 

 

Gorka Urtaran alkateak positibotzat jo du lortutako akordioa, horri esker Gasteizek “orain arte zuena baino araudi hobea izango” baitu. “Hiriko hainbat lekutako etxebizitza askotan oinarrizko irisgarritasun eta erosotasun beharrak hobetzen lagunduko du araudiak”.

Alkateak laguntza horiek hiriaren ehun ekonomikoan izango duten biderkatze-efektua azpimarratu du. Hona hemen datu batzuk: iaz, 21 Zabalguneak 2,1 milioi euro eman zituen 5.707 etxebizitza birgaitzeko eta irisgarritasuna hobetzeko laguntzetan.

2016an emandako diru-laguntzei esker, 20.453.748,4 milioi euroko obrak egin dira. Alegia, emandakoa bider 10.  Gainera, ordainsariek sortutako BEZa 2 milioi euro baino gehiago izan da (2.152.972,19 €). Udalak lizentziengatik lortutakoa 318.360,29 euro da.

 

Gazteentzako etxebizitzen zozketa

Bestetik, Erdi Aroko hirigunean gazteei alokatzeko etxebizitzen zozketarako deialdia egitea onetsi zuen 21 Zabalgunearen kontseiluak. Sei elkarbizitza izango dira, zeinetan ordaindu beharrekoak ez baitu gaindituko bizikidetza unitateak urtean eskuratzen dituen diru-sarrera gordinen % 30eko muga. Zozketan parte hartzeko eskabideak Sozietatearen bulegoetan aurkeztu beharko dira, 2017 ekainaren 15eko 12ak baino lehen.

 

COSUBAPREren likidazioa

Orobat, COSUBAPRE sozietatea likidatzea erabaki zuen 21 Zabalguneak. Sozietatea 2005ean sortu zen, lurrak erosteko, eta besteak beste, bi funts erosi zituen Nebera gainean, merkatuko balioa baino 30 aldiz garestiago. Oraingo alkateak aurreko agintaldian salatu zuen hori, ez zuelako egokitzat jotzen Udalak bi sustatzaile pribaturekin batera parte hartzea landa lursail horien erosketan, lursailak birsailkatuko zirelakoan, salerosketa eskrituretan jasota zegoenaren arabera.

2012an, Gorka Urtaranek orduko alkateari eskatu zion esku har zezan, eta aipatutako sozietatea era antolatuan desegin. Auzia Estatuko Kontuen Epaitegira ere bidali zen, baina ez zuen aurrera egin, preskribatuta zegoelako.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:12

Orobat, instalazio elektrikoak urrutitik gidatzeko lau telekudeaketa-sistema ezarriko ditu

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek gaur goizean iragarri duenez, Udalak 180.000 eurotik gora inbertituko ditu  Forondako atean, Legutianoko atean eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean argiteria publikoa hobetzeko. Orobat, Tokiko Gobernu Batzarrak  lau telekudeaketa-sistema ezartzea onetsi du, instalazio elektrikoen parametroak ordenagailu batetik monitorizatu  eta gidatu ahal izateko. “Ekimen horiek Gasteiz hiri moderno eta adimentsua, XXI. mendeko hiria bihurtzen lagunduko dute”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

Azken hilabeteotan egindakoaren ildo beretik, Urtaranen gobernuak ‘led’ teknologia duten luminariak instalatzeko lanetarako beste 183.097,02 euro baliatuko ditu, bost hilabeteko epean gauzatzeko. Elementu horiek ohiko lanparak baino eraginkorragoak dira eta energia-kontsumoa gutxitzen laguntzen dute, bai eta kaleetan argitasun handiagoa eta uniformeagoa lortzen ere. Gainera, itsutzea eta argi-kutsadura ekiditen dituzte, eta mantentzeko kostua txikiagoa da.

Zehazki, 384 luminaria moderno jarriko dira Forondako atean, Legutianoko atean eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean (Domingo Beltran de Otazu kaletik Mexiko kaleraino); horri esker, Udalak ia 36.000 euro aurreztuko ditu urtean energiaren fakturan, lehengo lanparek sortutako gastuaren aldean. Alkateak gogorarazi duenez, “azken urteetan hiriko 38.500 luminarietako 4.500 aldatu dira“. Estrategia horri jarraitzeko konpromisoa kontuan hartuz, Urtaranen gobernuak aurtengo udal aurrekontuan 425.000 euro jarri ditu argiteria publikoa hobetzeko; aurreko ekitaldian, berriz, 250.000 euro izan ziren. Kontsumoari dagokionez, azken urteetan azpiegituretan egindako berrikuntzek aurrezteko bide  eman dute. 2015ean Udalak 3,8 milioi euro ordaindu zituen energiarengatik; 2016an, 3,6 milioira gutxitu zen gastua. 2013an, aldiz, 4,3 milioi ordaintzen zen. “Joan den apirilaren 7an, urrutira joan gabe, Tokiko Gobernu Batzarrak leku hauetan 537 ‘led’ argi berri jartzeko 240.000 euro inbertitzea onetsi zuen: Zadorra hiribidea, Gamarrako atea, Santo Tomasen Ubideko kalea, Kantabrikoaren hiribidea, Arriagako atea, Mexiko kalea, Jose Atxotegi kalea, Lasarteko atea, Salbaterrabide eta Done Jakue hiribidea”, ekarri du gogora Gorka Urtaranek.

Bestetik, Udalak erosten dituen lau telekudeaketa-sistemen bidez instalazio elektrikoak urrutitik kontrolatu eta gidatu ahalko dira. Proiektuak barne hartzen duen eremuan dauden aginte-guneetan instalatuko dira, eta kontrol-zentro batera konektatuko; bertan denbora errealean jasoko da informazioa (neurketak, gailuen egoera, alertak, kontsumoak). Sistemak ekipoak monitorizatu eta kontrolatzeko balio du, bai eta sistemak programatzeko ere. Orain arte Erdi Aroko hirigunean baino ez zegoen horrelakorik. Gainera, instalazio elektrikoaren ikuspegi osoa eduki ahalko da, eta udal teknikariek eguneroko lanerako oso baliotsuak diren grafiko eta estatistikak lortuko dituzte. Gorabeherei buruzko alertak ere hobetuko dira eta, beraz, argiteria publikoaren sarean gerta daitezkeen arazoen konponketa. Argiztapen ordutegiak eta erregulazio-mailak kudeatzeko aukera emango dute, halaber, eta potentzia eta kontsumoak berraztertzeko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:36

 

 75 langabe baliatu ahalko dira lana lortzeko zailtasun handiena duten taldeei zuzendutako 1.350 prestakuntza-orduez

 

Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren arteko lankidetza hitzarmen bat onetsi du, udalerriko prestakuntza zentro arautuetan enplegurako prestakuntza programak emateko. Horren bidez, 1.350 prestakuntza-ordu emango dira, bost espezialitatetan banatuta, 1. mailako profesionaltasun-agiriak lortu ahal izateko. 75 langabek parte hartuko dute ikastaroetan, eta horietaz gain lanekoak ez diren praktiketako 280 ordu osagarri izango dituzte. Udalak 138.000 euroz finantzatuko du hori.

 

“Lan bila ari diren pertsonen kualifikazioa hobetzea gakoa da enplegu duina eta kalitatekoa sortzeko. Ikastaro horiei esker ematen ditugun profesionaltasun-ziurtagiriak funtsezko tresna dira kualifikazioa lortzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko. Gainera, lan-merkatuaren eta enplegua lortzeko zailtasun handiena duten taldeen eskaerei erantzuteko Eusko Jaurlaritzak eta Udalak batera egindako ahaleginaren emaitza dira”, adierazi du Gorka Urtaran alkateak.

 

Bost prestakuntza-programa hauek hitzartu dira:

 

  • Fabrikazio mekanikoko lan osagarriak (400 ordu)
  • Ibilgailuen elektromekanika mantentzeko lanak (270 ordu)
  • Bernizak eta lakak ematea arotzeria osagaietan eta altzarietan (170 ordu)
  • Sukaldeko oinarrizko lanak (300 ordu)
  • Jatetxe eta tabernetako oinarrizko lanak (210 ordu)

 

 

Prestakuntza bigarren mailako graduaturik ez dute langabeei dago zuzenduta berariaz, eta lehentasuna izango dute 30 urtetik beherakoek eta luzaroan langabezian egondako 45 urte gorakoek.

 

Gamarrako Ostalaritzako LHIIan, Eraikuntzako ERAIKEN LHIIan eta Mendizabaleko LHIIan emango dira. Lanbide Heziketako ikastetxeek irakasleak eta ekipoak jarriko dituzte, eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko Lanbiderekin egin beharreko izapideez ere arduratuko dira.

 

 

 

 

 

 

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

“Visual Sariak” erakusleiho-lehiaketa antolatzeko hitzarmena

 

Bestalde, Urtaranen gobernuak Udalaren eta Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren arteko lankidetza hitzarmen bat onetsi du, erakunde horrek urtero antolatzen duen “Premios Visual Sariak” izeneko erakusleiho-lehiaketari laguntzeko. Udalak 8.000 euro emango ditu ekimen horretarako. Azken edizioan 112 establezimenduk hartu zuten parte.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:33

Tokiko Gobernu Batzarrak Slow Food Araba elkartearekiko hitzarmen bat sinatzea onetsi du gaurko bileran, “Bertako produktuak kontsumitzeko sentsibilizazio programa” garatu dezan.

Izan ere, Gasteizko Udalaren helburuetako bat da osasuna sustatzea eta bizi-kalitatea hobetzea, alor komunitarioan egindako programen bitartez. Ildo horretatik, Udalaren Osasun Publikoaren Zerbitzuak gehienez 25.230 € erabiliko du  Slow Food Arabak bertako produktuen kontsumoa eta elikadura osasungarria sustatzeko jarduerak egin ditzan, hauek barne:

  • Ikasleentzako hezkuntza programa, EHUrekiko lankidetzan,  bertako nekazariak eta abeltzainak ezagutzeko bisitak egiteko.
  • “Dastamenaren jatorriak” sukaldaritza osasungarriari buruzko lantegiak, ikasleentzat.
  • Bertako produktuen aurkezpenak; dastatze, hitzaldi eta lantegietan zein dastamen laborategietan laguntzea.
  • Elikadura ohitura iraunkorrei buruzko hitzaldiak Gasteizko ikastetxeetan.
  • Gasteiz estatuan zein nazioartean ezagutaraztea, bertako produktuak zabalduz.

Slow Food Araba elkarteak hainbat urte daramatza nekazaritza Gasteizko eta Arabako gizarteari hurbildu nahian eta biodibertsitatearen eta ingurumenarekiko begirunearen aldeko elikadura-heziketa ematen, Arabako eta Gasteizko gastronomiaren maila, potentziala eta ondarea ezagutarazteko helburu zehatzarekin.

Horrexegatik laguntzen dio Udalak elkarteari, 2017an garatzekoa den hitzarmen hau sinatuta.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:27

SmartEnCity proiektuaren bitartez, auzoko 1.313 etxebizitza energetikoki birgaituko dira, erregai berriztagarriak erabiltzen dituen berokuntza-unitate batetik zentralizatutako hornikuntza eta isolatzeko neurriak ezarriz, hori dena sare adimentsuek monitorizatuta; orobat, kaleak eta plazak berrituko dira, mugikortasun iraunkorreko irizpideak baliatuz.
Udal gobernuak Gasteizko Koroatzearen auzoko Plan Berezia onetsi du gaur goizean, hiriko alderdi horretan SmartEnCity programa garatzeko aurreikusi diren jardueren hirigintza antolakuntza arautzeko.

Plan Bereziaren eremuak 8,15 hektareako azalera barne hartzen du, eta jarduera auzoko 5 bizitegi-etxaditara zedarritzen, muga hauen arabera: iparraldetik, Koroatzearen kalea eta Ziudadela plaza; ekialdetik, Arriagako atea eta Jesusen Zerbitzarien kalea; hegoaldetik, Badaia kalea eta Aldabe plazatxoa, eta mendebaldetik, Domingo Beltran de Otazu kalea.  Eremu horren barruan kale hauek sartzen dira: Eulogio Serdan, Eulogio Serdaneko pasabidea, Kutxa, Manuel Diaz de Arkaia eta Aldabe.

Udalak 2.750.000 euro inbertituko ditu plan berezia garatzeko.

Auzoa energia-eraginkortasuneko eta mugikortasun iraunkorreko irizpideak baliatuz berritzeko proiektua Visesak koordinatzen du, baina Gasteizko Udalak funtsezko zeregina du, auzorako plan berezia, lizentziak, urbanizazioa eta mugikortasuna haren ardurakoak baitira.

SmartEnCity proiektuaren bitartez, auzoko 1.313 etxebizitza energetikoki birgaituko dira, erregai berriztagarriak erabiltzen dituen berokuntza-unitate batetik zentralizatutako hornikuntza eta isolatzeko neurriak ezarriz, hori dena sare adimentsuek monitorizatuta; orobat, kaleak eta plazak berrituko dira, mugikortasun iraunkorreko irizpideak baliatuz.

 

Udalak Plan Berezia onetsi duelarik, aurreikusitako hirigintza-jarduketak aktibatuko dira hiru ildo hauetan:

  • Auzoko berokuntza-sarea hedatzea: eremurako erregai berriztagarriak erabiltzen dituen berokuntza-sarea hedatzea aurreikusi da. Azpiegitura hori instalatzeko, bide publikoaren lurpea okupatu beharra dago banaketa-sarea jartzeko, eta ekipamenduetarako erabilerako lursail bat ere okupatuko da beroa sortzeko galdara-gelarako. Planak arautzen du okupazioa.
  • Fatxaden lerrokadura berriak: eraikinak birgaitzeko jarduerekin lotutako alderdiak arautzen ditu, esaterako, itxituren lodiera handitzeak fatxadetan eragingo duen lerrokadura berria, horretarako espazio publikoa okupatzeko aukera arautu behar baita.
  • Eraikuntzaren elementu osagarriak: Birgaitzeko prozesuarekin lotutako beste elementu osagarri  batzuk arautu eta zehazten dira, eraikinenen energia eraginkortasuna, erosotasuna edo irisgarritasuna hobetzeko xedez (geruza bikoitzak, begiratokiak, terrazak, altuera handitzea dakarten elementuak, hegalak, erlaitzak, estalkiak hobetzea, igogailuen instalazioa, eta abar).

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:17

Tokiko Gobernu Batzarrak Udalaren Laneko Arriskuen Prebentziorako Planaren eguneratzea onetsi du gaur, azken aldiz 2011n berrikusi baitzen, udal egituraren aldaketaren ondorioz.

Prebentzio Plana enpresaren prebentzio-jarduera kudeaketa-sistema orokor baten baitan integratzeko tresna da, bai eta prebentzio politika ezarri eta formalizatzeko tresna ere. Planak alderdi hauek hartzen ditu barne: antolakuntza egitura, praktikak, prozedurak, prozesuak eta prebentzio-helburuak lortzeko baliabideak, produkzio prozesuetan eta hierarkia mailetan erantzukizunak eta funtzioak esleituta.

Bertsio honen berritasun nagusia da sail, erakunde autonomo eta udal enpresa orotan prebentzio-egitura bat diseinatu dela, bakoitzaren berezitasunen arabera (tamaina, sakabanaketa, jarduerak, arriskuak eta beste), eta bi solaskidetza-maila ezarri direla, kudeaketa eraginkorra lortzearren. Aurreko planetan solaskide bakarra zegoen sail bakoitzean.

Iaz zenbait bilera egin ziren zuzendariekin, Prebentzio Zerbitzuak proposatzen zuen antolaketa proposamena balioztatzeko eta arduradunak izendatzeko.

Gainera, egin behar dituzten zereginei buruzko prestakuntza-saioak antolatuko dira prebentzioaren arduradun eta ordezkarientzat.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 apirila 2017 18:48

 

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa Startup Europe City Network sarearen lehen bileretako batean izan da gaur arratsaldean, Salamancan. Europako hirien sare hori osatzeko bidean da, enpresa emergenteei laguntzearekin konprometitutako udalerriak konektatzeko asmoz. Sarea abiarazi aurreko eztabaida eta ekarpen fasean parte hartzeaz gain, gaurko bileran  Europar Batzordearen lehendakariordearen kabineteko buru Andrus Ansipekin hitz egin ahal izan da, bai eta Klima eta Energia komisarioaren kabinetearekin ere.

 

“Europak gero eta gehiago begiratzen die enpresa emergenteen tokiko ekosistema sustatzeko asmoa duten hiriei, eta Gasteiz, zalantzarik gabe, hiri horietako bat da. Proiektuak abian jarri nahi dituzten gero eta ekintzaile gehiago dugu, eta Gasteizko Udalak zein alorreko antolakunde ugarik konpromisoa hartu dute ekintzaileen kulturarekin. Orain europar mailan sortzen ari den hirien sare honen eta antzekoen laguntza nahi dugu, ezagutza partekatu eta gure enpresa emergenteentzat aukerak zabaltzeko”, adierazi du Nerea Melgosak.

 

Startup Europe City Network ekimena aurkezteko bilera Startup Olé ekitaldi teknologikoaren barruan egin da, zeinak gaur eta bihar startupen alorreko 2.000 agentetik gora bilduko baititu Salamancan. Startup Olé-re barruan hainbat jarduera egingo dira: enpresa emergenteei laguntzeko europar unibertsitateen sarearen parte hartzea, proiektu azeleratzaileen europar batzarra, eta Afrika eta Asiako startup enpresei laguntzeko 50 inbertitzaile eta sareren baino gehiagoren arteko foroa.

(Irudia: Startup Europe @‏StartUpEU)

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Osteguna, apirilak 27

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Aurrekoak »