Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 urtarrila 2018 17:00

Euskadiko Ekoturismo I. Foroari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Turismo zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Osteguna, otsailak 1

Ordua. 9:30

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

—————————–

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak antolatu dituen Datu Pertsonalak Babesteko Sariak ematea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendari Margarita Uria

Eguna. Osteguna, otsailak 1

Ordua. 12:00

Tokia. Artium museoko auditorioa

——————————-

Mahai ingurua Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen XII. Topaketan

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok parte hartuko du txostengile modura Vitoria-Gasteizko ‘Familientzako hezkuntza konpentsazioko plan pilotoa’ aurkeztuko du

Eguna. Osteguna, otsailak 1

Ordua. 15:45

Tokia. Lleida (La Llotja de Lleida. Tortosa hiribidea, 6)

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:34

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zabalganeko Bastida eta Labraza kaleetan dauden plazek itxura berria dute jada. Hondatuta zeuden zurezko oholtzen ordez asfalto urtu leundua jarri du Udalak. Horrek ingurua hobetzeko balioko du, zurezko oholak oso hondatuta baitzeuden. Azken egun hauetan eman zaie akabera inguruko auzokoen eskabideari erantzuteko egindako lanei; Firmes Alaveses enpresak egin du lana, 71.170,22 euroan. “Obra horrek eragin handia izango du auzokoen egunerokoan. Sailean hainbat hilabetez lan egin dugu erreklamazioari erantzun nahian, konplexua izan baita administratiboki konpontzea. Emaitza ona dela uste dugu”, azaldu du Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak.

Funtsean, bi plazetako zurezko oholtzak kentzean zetzan lana. Ondoren, asfalto urtu leunduzko zoladura jarri da, 2,5 lodi den geruza, zehazki. Lanek gutxi gorabehera hilabete iraun dute, eta lehiaketaren aurrekontua 84.465,02 euro zen. Zabalganeko 6. sektorean hartu da esku, 700.960 metro koadroko espazio batean. Udalak hainbatetan eskatu zion ingurua urbanizatu zuen konpentsazio batzarrari oholtzak konpondu zitzan, errekerimenduen bitartez. Konpentsazio batzarrak, ordea, Udalaren eskaera entzun ez eta administrazio-bidean zein auzibidean errekurritu ditu errekerimenduak.

Zenbait txostenen arabera, erabili zen materiala ez zen egokia bete behar zuen helbururako. Denborarekin, inguru horiek nabarmen eta kezkatzeko moduan hondatu ziren. Hori dela kausa, Udalak behin-behineko balizatu behar izan zuen ingurua, bi metroko altuerako hesia jarriz, erortzeko arriskua eragozteko. Azkenik, Udalak lanak azkar egin ditu, auzokoen bizi-kalitatea hobetzearren.

Lehengo egoera

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:24

 

 

 

 

 

 

 

 

– Euskadiko lau ingurumen zentroek antolaturik, TVErako egin dituen antropologia erreportaje eta dokumentalengatik ezaguna den idazle, kazetari eta bidaiariaren materialak biltzen ditu erakusketak

– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren, haren mendeko Ekoetxeen Sarearen, Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren eta Txinbadia + proiektuaren arteko lankidetzari esker egin ahal izan da erakusketa

Martxoaren 4a arte, Luis Pancorboren ‘Naturaren Bideak’ erakusketa ikusi ahalko da Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentroan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, haren mendeko Ekoetxeen Sareak, Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Txinbadia + proiektuak sustaturik. Idazle, kazetari eta bidaiariak 40 urteko ibilbide profesionalean planetako askotariko lekuetan bildutako 200 objektu berezi inguru eta hogei argazki jarriko dira ikusgai, gizakiak natur inguruarekin duen harremanaren erakusgarri.

Erakusketa doakoa da, eta asmo hezitzailea du. Erakusketa leku eta egun hauetan instalatuko da: urtarrilaren 30etik martxoaren 4ra, Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentroan (Gasteiz); martxoaren 11tik ekainaren 24ra, Busturiako Urdaibai ekoetxean (Bizkaia); uztailaren 1etik irailaren 30era, Asporottipi-Kantauriar Erlaitza interpretatzeko zentroan (Hendaia), eta urriaren 1etik abenduaren 21era, Irungo Txingudi ekoetxean (Gipuzkoa).

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko lehendakari Iñaki Prusillak “oso positibotzat” jo du bai IGIk bai gainerako erakundeek ingurumen sentsibilizazioaren arloan egiten duten lana. “Hain zuzen ere, Ataria ekarpenak egiteko, hausnartzeko, komunikatzeko, partekatzeko eta tokiko esperientziei laguntzeko espazioa izan da sortu zenetik. Horrekin lotuta, Udalean uste dugu arteak gizarte berdea eta ingurumenaz kontzientziatua osatzen lagundu behar duela, haren alde lan egiten baitugu”, azaldu du.

Luis Pancorboren hitzetan, “naturara —eta hortik jendearengana— daramaten munduko bide ugarietako batzuei jarraitzea proposatzen du” erakusketak. Askotariko objektuek agerian jartzen dute gizakiek naturaz baliatzean duten irudimen agortezina: larruak eta harriak, letaginak eta ezkatak, lumak eta enbor-azalak… ezin konta ahaleko objektuek naturaren erabilera logiko eta iraunkorra erakusten digute, eta beste jende batzuen bizimodua zein bizitza, natura eta abar ulertzeko moduak ezagutzera gonbidatzen. Izan ere, herri primitibo “oker deitutakoek” naturarekiko begirunea eta baliabideen zentzuzko erabilera irakasten digute.

 

Luis Pancorbo (Burgos, 1946) idazlea eta kazetaria da, eta telebistarako antropologia dokumentalak ere egin ditu. 1968tik da kazetari profesionala, eta urte askotan RTVEn lan egin du. RTVEren berriemailea izan zen Erroman (Italia) 1968tik 1975era, eta herrialde eskandinaviarretan, egoitza Stockholmen (Suedia) zuelarik, 1975etik 1977ra. “Los Reporteros”, “Dossier” eta “En portada” saioetako ordezkari berezia izan zen. 1980an, nazioarteari buruzko erreportajeak egiten zituen “Objetivo” saioaren zuzendari izendatu zuten. 1981etik aurrera, TVEko “Otros Pueblos” saioa zuzendu zuen; hamabigarren seriea 2010ean estreinatu zen. Idazle gisa, bidaiak eta antropologia zabalkundea landu ditu, eta hogeita hamar liburu argitaratu.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:55

 

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak eta Abokatuen Elkargoak iazko maiatzaren 25ean abian jarri zuten adinekoentzako aholkularitza juridikoak 164 pertsonari eman zien arreta 2017an. Jarduerako lehen zazpi hilabeteetan, aholkularitza eta argibideak eman zizkieten 60 urtetik gorako pertsonei, horiek baliatu baitaitezke zerbitzuaz.

Azpimarratzekoa da planteatutako kasuen % 91 kontsultan bertan argitu zirela, eta gainerako % 13a (22 kasu) Abokatuen Elkargoaren Orientabide Juridikoak emateko Zerbitzura bideratu zirela, litekeena baitzen auzi batean esku hartzeko ofizioko abokatua izendatu behar izatea.

“Zerbitzua oso lagungarria da. Bizi-kalitatea hobetzen laguntzen die, askotan, arazo bat dugunean eta nola aurre egin ez dakigunean, edo gaizki egiteko edo nahasteko beldurra dugunean, horrek urduritasuna eta estutasuna sortzen baitigu, eta are gehiago adinekoei, ez baitira ondo moldatzen administrazio eta lege kontuetan”, azaldu du Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek.

Emakumeek gehiago erabili zuten zerbitzua (105), eta adinari dagokionez, 65 eta 70 urte bitartekoek (43). Aipatu beharra dago 80 urtetik gorako 31 pertsonari ere lagundu ziela aholkularitza juridikoak.

Kontsultaren gaiei dagokienez, herentziak izan ziren nagusi (kasuen % 40). Ondoren, beste gai hauetaz galdetu zuten: mendekotasuna eta ezintasuna (% 8), gainbalioak eta zergak (% 8), traba arkitektonikoak (% 6), funtsak eta lurrak (% 5), kontsumo erreklamazioak (% 4), alarguntza pentsioak (% 4), fiskalitatea (% 4), minusbaliotasuna (% 4), eta beste.

Zerbitzuaren kalitateari buruz galdetuta, erabiltzaileek 5 puntutatik 4,8 puntu eman zioten. Arreta eman zien abokatuaren lana ere oso positibotzat jo zuten: 5 puntutatik 4,5.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:30

 

 

 

 

 

 

 

2017ko proiektu artistikoetatik jendaurrean jartzen den bigarrena da, eta otsailaren 2tik apirilaren 1era arte ikusi ahalko da ur-biltegian

 Otsailaren 2an, Anabel Quincocesen Transmutación 11-Abisal Spaces erakusketa inauguratuko da Montehermoso kulturuneko ur-biltegian. 2017ko proiektu artistikoen deialdian hautatutakoetatik jendaurrean jartzen den bigarren lana da, eta apirilaren 1era arte ikusi ahalko da.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta egileak berak aurkeztu dute gaur prentsaren aurrean.

Transmutación 11–Abisal Spaces kulturuneko ur biltegirako berariaz asmatutako instalazio artistikoa da; beirazko eskulturek, bideo-sorkuntzek, soinuek eta argiek ikusleei espazioaren zentzua eta perspektiba galarazten diete, espazio abisal batean barneratu eta murgildu direlako sentsazioa sentiaraziz.

Gasteizko beste bi artista gaztek lagundu diote erakusketan: Jon Bellidok proiektua girotzen duen soinua konposatu du, eta Iñigo Grassetek bideoetako baten lanketan parte hartu du. Gainerako bideoak Puy San Martínek muntatu ditu.

Quincoces gasteiztarra da, eta Arte Ederretan lizentziaduna EHUtik, ikus-entzunezko teknikak eta pintura espezialitateetan.

Erakusketak bi jarduera osagarri izango ditu:

  • Otsailaren 2an (ostirala), 20:30ean, Jon Bellidok zuzenean aurkeztuko du proiekturako konposatutako soinu pieza.
  • Martxoaren 1ean (larunbata),  Anabel Quincocesek proiektuaren edukiei buruzko lantegia emango du. 14 urtetik gorakoentzat izango da, eta izen-ematea doakoa (info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org).

 

Beste bi proiektu artistiko geratzen dira aurkezteko. Martxoan, Jorge Moneo Quintanaren “Orbainak” dokumentala aurkeztuko da, eta apirilean, Belén Cerezoren “Una película y una historia…” erakusketa proiektua.

Hemendik gutxira egingo da 2018ko proiektu artistikoen deialdia. Berritasun gisa, artistentzako diru zenbatekoa 24.000 eurotik 28.000 eurora igoko da, Sailak aurrekontua igotzen jarraituko baitu (aurreko urtean, 18.000 euro zen).

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:34

 

 

 

 

 

 

 

  • Stop Accidentes elkarteak antolatu du, Foru Aldundiaren laguntzaz eta Gasteizko Udalaren lankidetzaz
  • Hiriko gizarte etxeetatik ibiliko da ekainera arte

Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, gaurtik datorren otsailaren 16ra arte “Oinezkoa, txirrindularia, ez dezatela zeharkatu zure bizitza” izeneko argazki erakusketa egongo da. Stop Accidentes elkarteak antolatua da, Foru Aldundiaren laguntzaz eta Gasteizko Udalaren lankidetzaz, kale eta errepideetan kalteberen direnekiko begirunea bultzatzeko, bai eta haiek jokabide zuzena izatea ere.

Josu López Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko diputatuak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Stop Accidentes elkartearen Euskadiko lehendakariorde eta ordezkaria den Rosa María Trinidadek erakusketaren edukia eta helburuak aurkeztu dituzte gaur prentsaurreko batean. “Oinezkoa, txirrindularia, ez dezatela zeharkatu zure bizitza” IV. Argazki Lehiaketako parte-hartzaileek aurkeztutako 69 irudietako 12 hoberenek osatua da. Lehiaketa Miguel Armentiak irabazi zuen, “Argirik gabeko txirrindularia, txirrindulari fantasma” izeneko lanarekin.

Erakusketa hau Gasteizera heldu baino lehen, Laudion eta Amurrion egon da ikusgai, eta datorren ekainaren hasiera aldera arte egongo da Arabako hiriburuan. Erakusketa ibiltaria, lehenengo, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean kokatuko da, Florida parkean, eta ondoren ibilaldi bati ekingo dio Hegoalde, El Pilar, Iparralde, Judimendi, Zabalgana, Ibaiondo, Salburua eta Lakuako gizarte etxeetan zehar.

Stop Accidentes elkartearen lehendakaria den Rosa Trinidadek azaldu du lehiaketaren eta erakusketaren asmoa zirkulazio istripuen arazoa argazkien bidez ikusgai egitea dela, bai eta ere “hausnarketa eremu bat sortzea, aurrepauso bezala, ezbeharrak eta beraien ondorioak (batez ere pertsona kalteberenengan, hau da, oinezko eta txirrindulariengan) murriztea ahalbidetzen duten konponbide partekatuak bilatu baino lehen”.

López Ubiernak azpimarratu du zirkulazio arauak ez direla apeta bat, ez iritzi kontua; ezinbestekoak dira eroso eta segurtasunez mugitzeko eskubidea bermatzeko, eta horregatik haiekiko begirunea besteenganako begirunea ere bada. Zorionez, gero eta kontzientzia handiagoa dugu horretaz. Izan ere, trafiko istripuetan hildako eta zauritutakoen kopurua, gaur egun, orain dela hamar urtekoa baino askoz txikiagoa da.

“Baina gure errepideetan bizia galtzen duen pertsona bat dagoen bitartean, egiteko lana izango dugu oraindik. Foru gobernuak ahaleginak egiten ditu etengabe erabiltzaileei errepide eroso eta seguruak eskaintzeko, eta Stop Accidentes-ekin elkarlanean dihardu haren sentsibilizazio ekintzetan, hala nola argazki lehiaketan edo trafiko istripuek eragindakoen gidan”, gaineratu du.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak azpimarratu du herritarrengan mugikortasun segurua bultzatzeko beharra. “Erakusketa honek aukera ematen digu irudien bitartez txirrindulari eta oinezkoen arretarekin loturik dauden mezuak barneratzeko. Egoera horretan, eta istripurik izanez gero, galtzaile irteteko aukera guztiak ditugu, eta horrengatik komeni da ahalik eta kontu handienaz ibiltzea” adierazi du.

Gorka Urtaranek gogorarazi du orain dela hilabete batzuk Udalak kontzientziatze kanpaina bat egin zuela, gidari, txirrindulari eta oinezkoengan zirkulazio arauekiko errespetua bultzatzeko helburuaz, mugitzeko era desberdinen elkarbizitza hobetzeko. “Gizalegez eta arduraz jokatzeko deia zen, enpatia eta zuhurtzia bultzatu nahian. Arauak badakizkigu, baina beti ez ditugu betetzen geure eguneroko portaeran. Horrengatik, hamabi irudi hauek bide ematen digute egunero oinezko edo txirrindulari bezala hartzen ditugun behargabeko arriskuez gogoeta egiteko, horiek ekiditen saia gaitezen”.

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 urtarrila 2018 17:00

Prentsaurrekoa. VI. Argazki-erakusketa ‘Oinezko, txirrindulari, ez dezatela zure bizitzarik gurutzatu’ aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Mugikortasunaren eta Bide Azpiegituren diputatu Josu López Ubierna; eta Rosa María Trinidad, Stop Accidentes erakundeko Euskadiko delegatua eta presidenteorde nazionala

Eguna. Asteazkena, urtarrilak 31

Ordua. 10:00

Tokia. Ignacio Aldecoa kultur etxea

———————————-

Prentsaurrekoa. Nesken Eskuz Binakako Txapelketa aurkeztea

Prentsaurrekoa. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Arabako Pilota Federazioko presidente Iker Gereta; eta txapelketako antolatzaile Iker Amarika

Eguna. Asteazkena, urtarrilak 31

Ordua. 10:45

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————–

Prentsaurrekoa. ‘Transmutación 11 – Abisal Spaces’ erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta erakusketako egile Anabel Quincoces

Eguna. Asteazkena, urtarrilak 31

Ordua. 11:30

Tokia. Montehermoso kulturunea (Ur andela)

———————————-

Prentsaurrekoa. ‘Naturaren bideak’ erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Ingurumen eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla; Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendari Aitor Zulueta; eta erakusketako egile Luis Pancorbo

Eguna. Asteazkena, urtarrilak 31

Ordua. 13:00

Tokia. Ataria, Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:32

 

Lleidan egingo da topaketa, otsailaren 1ean eta 2an, eta bertara joango da Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto

Gasteiz, hezkuntzarekin eta hori bizitza osoan garatzearekin konprometituta baitago, Estatuko Hiri Hezitzaileen Sarearen fundatzaileetako bat da; hain zuzen ere, otsailaren 1ean eta 2an egingo du sareak XIII. topaketa, Lleidan. Gasteizko ordezkaritza bat izango da bertan, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto buru dela, hiriak protagonismoa hartuko baitu proposatutako bi gaitan.

Batetik, Gasteizek “Zer egiten dugu udalok ezberdintasunak konpentsatzeko?” proiektua koordinatzen du, beste 12 hirik beren kudeaketan ezartzen ari direna. Horrekin lotuta, programaren barruan garatutako ekintzen berri emango du. Programak hainbat helburu ditu: hirietako udalen hezkuntza eskaintzaz eta horrek duen eragin konpentsatzaileaz hausnartzea, udalen hezkuntza politikak esklusioa sustatzen duten faktoreak bihurtu daitezen eragoztea, eta gizarte eta hezkuntza alorretako diagnostiko, esku-hartze eta heziketarako erreferentziazko marko bat lantzea.

Bestetik, “Familiei laguntzea hiri hezitzailea eraikitzean” mahaian hartuko du parte, Gasteizen “Familientzako hezkuntza konpentsazioko plan pilotoa” abiarazi izanaren esperientzia azaltzeko. Horren helburu orokorrak dira ahuldade baldintzak dituzten ikastetxeetarako familientzako prestakuntza eredu bat definitzea, guraso elkarteek egiten duten kudeaketa hobetzea, familiak antolatzea eta ikastetxearen bizitzan parte har dezaten sustatzea, eta ikasleekin hezkuntza arloan esku-hartzeko eredu bat garatzea. Zinegotziak berak azalduko du esperientzia.

Azkenik, RECEk bi urtean behingo batzarra egingo du, jarraipen-batzordea berrituko du eta 2018-2020 epean koordinatzaile izango den hiria aukeratuko.

Cantok azaldu duenez, “aukera izango dugu gure jakinduria aberasten lagunduko diguten esperientziak partekatzeko, Hezkuntza Zerbitzuak gure hirian egiten duen lan bikaina erakusteko, eredugarria baita, eta, ororen gainetik, hiri hezitzaileen filosofiarekin inplikatutako udalerriok gure herrikideen hezkuntzan eragiteko dugun ahalmena gogo handiagoz hartzeko”.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:52

 

 

 

 

 

2017an baino zazpi jarduera gehiago izango dira: 39 gazte eta helduentzat, eta 42 familia eta umeentzat. Horietako 34 euskaraz, 46 gaztelaniaz eta bat ingelesez izango dira.

Familia jardueren programa

Helduen eta gazteen jardueren programa

Liburutegien otsaila-maiatza arteko jarduera-programa abian da. Programaren helburua da herritarrak Udal Liburutegien Sareak dituen espazio eta zerbitzuetara hurbilaraztea eta irakurtzeko ohitura hartu eta sendotzen laguntzeko tresna dinamizatzailea izatea, eta aurten irakurtzeko zaletasuna zabaltzeko 81 jarduera eskainiko ditu, 2017an baino zazpi gehiago. Denboraldi honetan, gainera, beste liburutegi bat sartuko da sarean, datorren astelehenean, otsailak 5, Zabalganeko gizarte etxekoa irekiko baita.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok aurkeztu du gaur prentsaren aurrean. Haren hitzetan, helburua ez da bakarrik “irakurketaren alderdi ludiko eta atsegina sustatzea, baizik eta gurasoak inplikatzea seme-alabei ikasten eta irakurtzeko ohitura hartzen lagundu diezaieten, eta gazteak eta helduak jardueretan parte hartzera ohitzea“.

Programak otsaila, martxoa, apirila eta maiatza hartzen ditu barne, eta gizarte etxeetako liburutegietan haur, familia, gazte eta helduentzat eskainiko diren jarduerak biltzen ditu. Orotara 81 jarduera antolatu dira: 39 gazte eta helduentzat, eta 42 familia eta umeentzat; horietako 34 euskaraz, 46 gaztelaniaz eta bat ingelesez izango dira.

Haur eta familientzako jardueren artean ipuin-kontalariak, antzerkia, txotxongiloak, musika, lantegiak eta abar izango dira, hainbat alderdi lantzeko: aniztasuna eta desberdinekiko sentiberatasuna, jolasa, musika, generoa, jakin-mina eta irudimena.

Gazte eta helduentzako jardueren artean lantegiak, ipuin-kontalariak eta antzerkia antolatu dira, bai eta idazleekiko topaketak, bakarrizketak eta errezitaldiak ere. Hona hemen nabarmengarrienetako batzuk: Twitter bidezko gazteentzako nanoipuinen lehiaketa, martxoaren 15etik apirilaren 23ra arte (Liburuaren Eguna) egitekoa; Karmele Jaiok koordinatutako “Idazleekin solasean” programa, zeinean Eider Rodríguezek eta Uxue Alberdik hartuko baitute parte; Mai Egurza, Susana Martín, Marta Extremiana eta Miguelantxo Prado idazleekiko topaketak, eta bestelako jarduerak, hala nola antzerkia, errezitaldiak, poesia eta lantegiak.

Bestetik, urrian abiarazi ziren irakurketa taldeek jarraituko dute, eta, lehenengo aldiz, “Familiartean irakurri” kluba jarriko da martxan, euskaraz,  Iñaki Carreterok gidaturik, lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haurrentzat, zeinean irakurketa emozionala —eta ez bakarrik kognitiboa— landuko baita, dinamika eta jolasen bidez.

 

Zabalganeko liburutegia

Zabalganeko liburutegiak baliabide hauek eskainiko ditu: familientzako liburutegia, gazte eta helduentzako liburutegia,  ikasteko gela, eta Liburutegi Sarearen bibliografia-funtsen biltegia nagusia hartzeko espazio zentralizatua —orain arte, Hegoalde, Lakua eta Ibaiondo artean banatuta zegoen—.

Hots, liburutegia harrotzeko modukoa izango da, gizarte etxe osoa bezala”, adierazi du Cantok; haren hitzetan, “gobernutik gauzak ondo egin nahi izan ditugu, presarik gabe, eta ez lehen egiten zen moduan, presaka eta gaizki. Halaxe jokatu genuen gizarte etxea irekitzeko, eta halaxe egin dugu orain liburutegiarekin, hasieran aurreikusitako unean ireki baitugu”.

Kontuan izan behar da liburutegia irekitzea beste hornidura-kontratu batzuk baino konplexuagoa dela, artxibo, katalogazio eta indexatze lan metodikoa egin behar baita, Salburuko gizarte etxean gertatu zen bezala.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:47

 

2017an, ia 700 gaztek erabili zituzten doako eta isilpeko zerbitzu horiek, sexualitatearekin, psikologiarekin edo zuzenbidearekin lotutako zalantzak argitzeko

Zabalgarria

Gazteria Zerbitzuak sexualitatearekin, psikologiarekin edo zuzenbidearekin lotutako zalantzak argitzeko gazteei eskaintzen dizkien hiru aholkularitzak ezagutarazteko irudia berritu du. 

“Gazteei gonbit egiten diegu baliabide horiek erabiltzeko, informazio kontrastatuaren bidez, erabakiak hartzen eta beren garapen prozesuan beldurrak eta zalantzak argitzen laguntzen baitiete. Doako zerbitzuak dira, arreta pertsonalizatua eta isilekoa ematen dutenak, eta oso harrera ona izan dute sortu zirenetik”, nabarmendu du Gazteriako zinegotzi Iñaki Prusillak.

Iaz 2.535 kontsulta jaso zituzten aholkularitzetan, eta ia 700 hurbildu ziren informazio eske.

Asexoriak sexualitatearekin lotutako aholkularitza ematen die 14 eta 30 urte bitarteko gazteei, baita gazteekin diharduten agenteei ere. Erotika, kontrazepzioa eta bikote zailtasunak dira gai nagusiak.

Psikoasesoriak une jakin batean igarotzen ari diren egoera ulertzen laguntzen die 14 eta 30 urte bitarteko gazteei. Harreman zailtasunak (bikotekidearekin edo familiarekin) eta arazo psikopatologikoak (depresio sintomak, umore eta emozio gorabeherak) izan ohi dira Gasteizko gazteek kontsultatutako gaiak.

Agian Aholkularitza Juridikoa da gutxien ezagutzen dena, sortu den azkena izanik.  Lege aholkularitza eskaintzen die 16 eta 35 urte bitarteko gazteei, gehien bat arlo hauetan: lan orientabideak, etxebizitza eta administrazio-gaiak (isunak…).

Zabalkunde handiagoa ematearren, Udalak zerbitzu horien irudia berritu du, eta horiei buruzko informazio elkartu, “Ez diezazutela pelikularik kontatu” lemaren pean; web-orrian atal berezi bat sortu du: gazteentzako aholkularitzak

Share

Aurrekoak »