Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 apirila 2018 17:00

Prentsaurrekoa. Bizikleta Astearen jarduerak aurkeztea

Parte hartzaileak. Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez; Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla; eta Karle Olalde y Ana Zuazagoitia (Bizikleteroak)

Eguna. Asteazkena, maiatzak 2

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————-

Prentsaurrekoa. Kaldearteren XII. edizioa,  Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Asteazkena, maiatzak 2

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:30

TUVISAk QR kodeak jartzen hasi da geltoki guztietan, unean bertan bidaiariek telefono adimentsuaren bidez jakiterik izan dezaten zenbait denbora itxaron behar duten hurrengo autobusa iritsi arte. Telefonoaz ikono horiek eskaneatuta, informazio hau jasoko dute automatikoki pantailan: zein ibilgailu iristekoa den dauden geltokira, eta zein lineatakoa den. Orobat, linea osoa ikusi ahalko dute mapan.

 

223 markesinatan eta 112 zutoinetan jarriko dira QR kodeak. Hiri autobusen sare osoan, alegia.  Hona hemen ikusiko denaren adibide bat:

http://www.vitoria-gasteiz.org/codigo-parada?idParada=1001

 

Itziar Gonzalo TUVISAko presidenteak azaldu duenez, “Udal gobernutik TUVISA modernizatzen jarraitzen dugu. Hamar autobus hibridoak iristen diren bitartean —bost aurtengo udan eta beste bostak datorren urteko udaberrian—, urratsak egiten joango gara udalaren garraio sozietateak baliabide gehiago izan ditzan. Oraingoan, tresna adimentsuak, erabilera esperientzia arinagoa, errazagoa eta baliagarriagoa izan dadin herritarrentzat”.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:24

Lantegiak, emanaldiak eta zozketa bat eskainiko dira arratsaldean

 

Ostegunean maiatzaren 3an, 17:30etik aurrera, Europa Jauregiko Olarizu aretoan, Gasteizko gazteek hainbat gauza egin ahal izango dituzte. Prestatu diren 6 lantegietan parte hartu, 20:00etan Azoka itxiko den zozketan irabazi ahal izango dituzte opariak eta ezagutu ahal dituzte Azokan egongo diren 30 eragile baino gehiagok eskaintzen dizkieten aukerak. Hasteko eSports Baskonia Akademy, Geu elkartea, EHU, Gazte Bizhitza programa, Egibide, Kutxabank, Ediren, Merkataritza Ganbara, Ai Laket, Aspace, Asajer, Bizieskola (bizikeltari buruzko segurtasunaz eta mekanikaz aholkuak emango dituzte), Awake, Gurutze Gorria, Gazteok XXI, Bic Araba, Udalaren hainbat sailak eta hiriko beste kirol taldeak Gaztedi eta Araski, beste eragileen artean.

Lantegiak 17:30ak eta 18:45 bitartean egingo dira. Honako hauek izango dira:

  • Stories Instagramen lantegia
  • eSports Baskonia academy: Lehiaketa
  • Zurrumurruak sare sozialetan: Nola identifikatu eta aurre egin egia ez diren fake news –ei.
  • Gazte lab: Gazte sormen lehiaketa 2019an antolatzeko ekarmenak biltzeko lantegia.
  • Sare sozialak eta moda: Lantegi hau bi atal ditu. Alde batetik zure irudi pretsonala sortzea eta bestetik zure arropari nola atera probetxu gehiago, industria bigarren industria kutsagarriena dela kontuan izanda.
  • Prestakuntza Dualari buruzko eztabaida, politiakrien, gazteen eta teknikarien artean.

Lantegiak aparte, gazte sortzaileen emanaldiak izango dira: Nurat abesbatza, capeira taldea, Oreka dantza taldea, Shuffle dantza taldea eta RA musikaria Gauekoak programarekin batera.

Lantegietan parte hartuko dutenek gero Azokatik pasa ahal izango dira zozketarako txartelak lortzeko galdetegi txikiak betetzen edo eragileen standekin galdetzen eta parte hartzen.

Sari ezberdinak egongo dira: Kutxabank emandako Azkena Rock festival bi txartela, hirko kirol taldeko kamisetak, Chromecast batzuk eta bluetoot bozgorailuak. Baita Azokan parte hartzen duten eragileek emandako beste opariak.

 

Lantegietan izena emateko:  www.v-g.eus/talleresferia2018 web orrian edo Europa Jauregian.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 apirila 2018 15:30

Ostirala, apirilak 27

  • Alkate Gorka Urtaran; alkateorde Peio López de Munain eta Gobernu taldeko zein Udalbatzako ordezkariak San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren Jaiei hasiera emango dien erretretan izango dira, 20:00etan udaletxean eta 21:00etan Arabako Foru Aldundian

 

Larunbata, apirilak 28

  • Alkate Gorka Urtaran, alkateorde Peio López de Munain eta Gobernu taldeko zein Udalbatzako ordezkariak San Prudentzio Jaia dela eta antolatu dituzten ekitaldietan izango dira
Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:54

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gorka Urtaran alkateak eta Udalbatzako zenbait ordezkarik “Las Cuatro Torres” elkarteko zuzendaritza-batzordea eta hainbat kide hartu dituzte gaur goizean, Arabako pentsiodun, erretirodun eta alargunen elkarteak 40. urte bete baititu. Elkarte hori 1978an sortu zen, eta gaur egun 31.000 kide baino gehiago ditu; horietako askok, gainera, boluntario lanak egiten dituzte.

Harrera ekitaldian 70 pertsonatik gora izan dira. Alkateak hiriaren esker ona adierazi dio “Las Cuatro Torres” elkarteari, talde horretan biltzen baitira Gasteiz hiri modernoa eta bizitza-kalitatearen erreferentea bihurtu zuen eraldaketa sozial eta urbanoaren protagonista izandako milaka pertsona.

Bereziki Antonio González Cabezudoren lana aitortu da ekitaldian, 28 urtez elkartearen buru izan baita. “Adinekoentzako onena bilatzen emandako 28 urte dira. Adorez eta etengabe aritu zara, beti zintzo eta “Las Cuatro Torres” elkartearen lanarekin konprometituta”, adierazi du alkateak.

Antonio González Cabezudok, berriz, “Las Cuatro Torres”-ek berrogei urtez izan duen ibilbidea eta gizartean bete duen egitekoa laburtu ditu, eta elkarteak bere bidean erakundeetatik jaso duen laguntza eskertu du.

 

Share
Kategoriak: Erakunde Adierazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:44

 

2016ko uztailaren 7ko bortxaketa multiplearen inguruko gertakariak direla eta Nafarroako Probintziako Auzitegiak emandako epaiaren berri izan ondoren, hau ERABAKI DU Gasteizko Udaleko Eledunen Batzarrak:

 

LEHENA.- Udal honen eta Gasteiz hiriaren sostengua, maitasuna eta elkartasuna helaraztea biktimari, senitartekoei eta gertuko pertsonei.

BIGARRENA.- Epaiarekiko ezadostasun sakona adieraztea; bereziki, gertakariak sexu-abusu jarraituaren delitu gisa kalifikatu izanarekin. Ildo horretatik, gure sostengua helaraztea juridikoki pertinenteak diren errekurtso-bideak baliatuz epai horren kontra egingo duten erakunde guztiei.

HIRUGARRENA.- Herritarrek epaiaren ondorioz sentitutako etsipena eta haserrea ulertzen dugula adieraztea, eta partekatzen ez dugun epai horrek ekarri duen herritarren aldarriarekin bat egitea.

LAUGARRENA.- Emakume orok duen erabateko askatasunerako eskubidea aldarrikatzea eta, aldi berean, Gasteiz inongo emakumeren kontrako eraso matxistak eta bestelakoak toleratzen ez dituen hiria dela deklaratzea.

BOSGARRENA.- Udaletik —elkarteekin, talde feministekin eta, oro har, herritarrekin elkarlanean—, berdintasunaren alde eta emakumeen eskubideen defentsan lan egiten jarraitzeko konpromisoa berrestea, baita emakumeek jasatan dituzten berdintasunik eza eta era guztietako indarkeria errotik desagerrarazteko ere.

SEIGARRENA.- Herritar guztiei dei egiten die Gasteizko Udalak biktimari elkartasuna erakusteko eta epaia gaitzesteko mobilizazioetan parte hartzera.

 

Vitoria-Gasteizen, 2018ko apirilaren 27an.

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:23

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Udalak bizikletak aparkatzeko 95 modulu jarri ditu Armentiako zelaietatik gertu, eta bakoitzak 16 leku dituenez, orotara 1.520 ibilgailu utzi ahalko dira. Udala duela zenbait urte sustatzen ari den mugikortasun iraunkor eta osasungarriaren aldeko apustuari jarraituz, neurri horri esker San Prudentzio eguneko jaiaz gozatzera zelaietara hurbildu ohi diren milaka pertsonak bizikletaz joan ahalko dira. José María Cagigal eta Paseo del Peregrino kaleetan jarri dira.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:06

Berehala ekingo diote Abetxuku eta Adurtza auzoetan oraindik instalatuta dauden aireko linea elektrikoak kentzeari. Gasteizko Udalak eta Iberdrolak hitzarmena sinatu zuten lan horiek egiteko, eta Abetxukun hilabete baino gutxiagoan burutzea aurreikusi dute. Han bukatzen dutenean, Adurtzako lanei ekingo diete. Gaur goizean, Tokiko Gobernu Batzarrak Iberdrolari esleitu dizkio Adurtzan eragindako etxebizitzak behe tentsioko lurrazpiko lineetara konektatzeko, 64.293 euroan; horretarako zenbait obra egingo dira: kanalizazioak, hormigoizko euskarriak kentzea, hartuneak kutxatiletatik… Iberdrolak, berriz, Abetxukun kableak kentzeko behar den azpiegitura egingo du, bere kontura.

“Abetxuku eta Adurtzako auzokoek askotan eskatutako hobekuntzari ekingo diogu, urteak baitzeramatzaten irtenbide baten zain. Instalazioak eguneko araudira egokitzeko balioko du esku-hartzeak, eta auzoetako erosotasuna handitzeko, baita linea elektrikoen ondoan bizi diren pertsonentzako arriskua murrizteko ere. Izan  ere, instalazio gehienek ez zuten babesik orain arte”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

Gaur egun, Abetxukuko 19 etxebizitzatan dituzte babes isolatzailerik gabeko behe tentsioko airetiko linea elektrikoak. Zehazki, Kristo, Azeduia, Presa, Begiratoki, Iturrizabala eta Ezki kaleetan eta Murgiarako errepidean. Halaber, Kooperatiba plazako familia bakarreko zazpi etxeak teilatuen gainetik igarotzen den airetiko linea elektriko batez hornitzen dira, eta hori ere kenduko da. Adurtzan, behe tentsioko airetiko linea elektriko txirikordatuak kenduko dira Heraclio Fournier kalea (28, 36, 38, 40, 42), Zumakadi ibilbidea (45, 47, 49, 53, 61, 63, 90, 92, 94), Adurtza (11, 13, 15) eta Mendiolabidea (88) barne hartzen dituen oinezkoen alderdian. Orotara 18 etxebizitza dira.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:03

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek iragarri duenez, bihartik (larunbata) berriro eskainiko da bizikletak alokatzeko zerbitzua Olarizuko etxaldean, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak sustaturik. Iaz abian jarritako zerbitzuak aukera ematen die bisitariei Gasteiz eta ingurunea bizikleta arruntez eta elektrikoz ezagutzeko. “Hain zuzen ere, natura eta kirola dira gure hiria turismo-helmuga iraunkor gisa sustatzeko ditugun balio nagusietako bi. Datozen urteetarako turismoaren bide-orrian jasotako ekintza-ildo estrategikoetako bat baita”, azaldu du Gasteizko alkateak. Iaz 245 alokairu egin ziren. Erabiltzaile gehienak Euskadiko herritarrak izan arren, izan ziren beste leku batzuetakoak ere: Bartzelona, Madril, Valentzia, Alacant, baita Italia, Portugal, Frantzia eta Holanda.

Capital Bikes enpresak kudeatutako du baliabide turistiko hori, Olarizu parkeko etxaldean, eta horri esker bisita gidatuak egin ahalko dira Eraztun Berdean eta udalerriko hiri inguruko gainerako parkeetan. Gasteizko Udalak bultzatutako zerbitzuan paseo bizikletak, mendi bizikletak, bizikleta elektrikoak, tandemak, haurrentzako ibilgailuak eta beste alokatu ahalko dira. Zehazki, baliabideak hauek eskaintzen dira: hamabost paseo-bizikleta, bost BTT, bost bizikleta elektriko, umeentzako bi bizikleta, haurtxoentzako aulkia duen paseo-bizikleta bat, umeentzako atoi bat, eta segurtasun elementuak (kaskoak eta txaleko distiragarriak).

Zerbitzu horren bitartez, bisitariak Eraztun Berdera, Olarizuko lorategi botanikora eta lurraldeko bide berdeen sarera hurbildu ahalko dira. Berritasun gisa, transfer zerbitzu berria sortu da. Atoia duen furgoneta batek bezeroak eta bizikletak leku ezberdinetara eraman ahalko ditu. Esate baterako, Vasco-Navarroaren bide berdea sustatzearren, herri hauetakoren batera eraman ditzakete: Olaranbe, Otazu, Aberasturi, Andollu, Estibaliz, Trokoniz, Erentxun, Uribarri-Jauregi, Laminoria, Maeztu, Santikurutze Kanpezu eta Murieta. Nahi izanez gero, Garaio eta Landaraino ere eramango dituzte erabiltzaileak; Zalduondo, Audikana eta Arbulura, Errege Posta Bidea egitera, edo San Adrian, Agurain,Argantzun eta Miranda de Ebrora, Done Jakue bideko ibilbideak egitera.

Bizikletak alokatzeko zerbitzuak urrira arte iraungo du. Udalaren eta Capital Bikes enpresaren arteko lankidetzari esker, bestetik, Olarizuko etxaldean publikoari itxita zeuden espazioak egokitu dira: erakusketa-aretoa eta komunak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:50
  • Eskatzen dituen enpresaren antzinatasuna lehenetsiko da, ibilbide sendotua duten negozioei irauten laguntzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonaletako enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak emateko deialdiak onetsi ditu. Orotara 250.000 euroko aurrekontua bideratuko da laguntza ekonomikoen bi ildo horietara, eta funtsezko aldaketa egingo da aurkeztutako eskabideak balioesteko irizpideetan: orain arte negozioa abian jartzeko edo eraberritzeko inbertsioaren zenbatekoa lehenesten zen; oraingoan, berriz, balio handiagoa izango du enpresaren antzinatasunak, ibilbide sendotua duten negozioei laguntzeko.

Jarduera hauek jaso halako dute diru-laguntza: eraberritze-obrak (lokala egokitu, berritu edo handitzea), ekipamendurako inbertsioak (makineria, altzariak edo informatika, girotze eta segurtasun ekipamenduak),  eraberritzeko edo jarduerako azterketa teknikoak egitea, eta lokalaren kalifikazio energetikoa lortzeak sortutako gastuak. Diru-laguntza jaso ahal izateko, gutxienez 150 euroko inbertsioa egin beharko da metro koadro bakoitzeko.

Berritasun gisa, jasotako eskabideak balioesteko baremoan enpresaren antzinatasuna izango da puntu gehien jaso dezakeen alderdietako bat: 25 puntu, 100 puntutatik. Zehazki, 10 urte baino gehiago duten negozioek 15 puntu jasoko dute, eta 20 urtetik gorakoek, 25 puntu. Balio gehien duten beste alderdietako bat kokalekua da. Hiriko negozio guztientzako laguntzak badira ere, lehentasunezkotzat joko dira leku hauetakoak: Erdi Aroko hirigunea, Koroatzea, Angloa, Pilar eta Zabalgunea. 

Aitzitik, inbertsioaren zenbatekoak ez du hainbesteko garrantzirik izango kontuan hartu beharreko faktoreen artean: iaz 100 puntutatik 30 zen, eta aurten, 10 puntu gehienez. Beste alderdi hauek ere hartuko dira aintzat: langile kopurua (10 punturaino 10 pertsona baino gutxiago badira), D energia-ziurtagiria edo gorakoa izatea (5 puntu), irisgarritasun hobekuntzak (5 puntu) eta Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiria izatea (5 puntu).

Aurkeztutako memoriaren kalitateagatik ere 5 puntu jaso ahalko dira. Aurten, berritasun gisa, epigrafe horren barruan puntuatuko diren kontzeptuak banakatu egin dira: enpresaren deskribapena, egindako inbertsioen deskribapena eta inbertsioa egiaztatzeko irudiak.

Aurten, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalen alorretako enpresa txikientzako laguntzak Koroatzeko merkataritza-aretoek SmartEnCity proiektuaren barruan jasotzen dituztenekin bateratu ahalko dira, lonjak ere baliatu baitaitezke eraikinen inguratzailearen hobekuntzez eta berokuntza sareaz. Halaber, bateragarriak izan daitezke 21 Zabalguneak birgaitzeko hiri osorako ematen dituen laguntzekin, merkataritza aretoa dagoen eraikinaren birgaitze osoa egin nahi denean.

“Laguntzen ezaugarriak merkataritza eta ostalaritza sektoreen benetako eskaerei ahalik eta gehien doitu nahi ditugu. Horregatik, oinarriak zehaztean kontuan hartu dira Gasteiz On, SEA-Arabako enpresaburuak eta AENKOMER elkarteen ekarpenak. Ekonomiaren susperraldia eta Merkataritza eta Ostalaritza Plan Estrategikoaren bitartez hartzen ari garen neurriak txikizkako merkataritzaren salmenta hazkundean islatzen ari dira, eta enplegu-sorkuntzaren datu onetan. Orain, dinamismo horrek Gasteizko merkataritza alderdi nagusietan establezimendu berriak irekitzeko bide ematea da gure erronka”, adierazi du Gorka Urtaran alkateak.

 

Dirulaguntzak eskatzeko epea irekia egongo da maiatzaren 21etik ekainaren 21ra arte.

Share

Aurrekoak »