Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 maiatza 2018 20:09

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok eta Udalbatzako beste kide batzuek banatu dituzte gaur Gazteentzako Nanoipuinen IV. Lehiaketaren sariak, Ibaiondoko gizarte etxean. Saritutako txioak eta aurkeztu direnen artean aukeratutako beste zenbait grafikoki islatu dira lehenengoz, eta horiek biltzen dituen erakusketa ere inauguratu da.  IDarte Goi-mailako Arte eta Diseinu Eskola arduratu da lan horretaz.

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenaren aurrekontu partizipatiboen bidez egindako Konstituzio plazaren berriztatze lanak inauguratzea

Parte hartzaileak. Ingumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla; eta Partaidetzaren eta gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez

Eguna. Ostirala, ekainak 1

Ordua. 11:00

Tokia. Konstituzio plaza

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:46

 

 

 

 

 

 

Nantes hiritik 60 kilometrora dagoen François Truffaut lizeoko 30 ikasle inguru bisitan dira egun hauetan Gasteizen, eta gaur goizean udalera hurbildu dira, hiriko iraunkortasun-politikak ezagutzera. Ingurumen zinegotzi Iñaki Prusillak bere sailaren ildo nagusiak azaldu dizkie, eta hiriko berdeguneak ezagutzera gonbidatu ditu, bereziki bandera-ontziak: Eraztun Berdea eta Ataria.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:16

 

Agintaldi honetan 60 udaltzain lanpostu betetzeko deialdia egin da, 14 agentek kategoriaz igotzeko ikastaroa egin dute, eta 15 suhiltzaile eta 5 inspektoreorde lanpostu betetzeko LEPa abiatu da

 

Funtzio Publikoaren zinegotzi Jaione Aguirrek eta Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Carlos Zapaterok 28 udaltzain lanpostu betetzeko lan-eskaintza publikoaren deialdia aurkeztu dute gaur goizean.

Tokiko Gobernu Batzarrak bihar onetsiko du deialdia; 28 lanpostu barne hartzen ditu: 11k 2. hizkuntza-eskakizuna dute, 11 derrigortasun-data iraungiarekin, eta 17k, 2. eskakizuna, derrigortasun datarik gabe.

LEP honetan hasieran aurreikusita zeudenak baino 5 lanpostu gehiago sartu dira, udal gobernuak eta PPren taldeak lortu zuten akordioari esker.

Udaltzaingorako langile berriak kontratatzeko prozesu hau Euskadi osorako deialdi bateratuko hautatze eta prestakuntza prozesuaren barruan sartzen den lehena da. Horrek esan nahi du Arkautiko Akademia arduratuko dela hautatze probez eta prestakuntza-faseez.

Funtzio Publikoaren zinegotzi Jaione Aguirrek nabarmendu du “agintaldi honetan gure hiriko Udaltzaingoa hobetzeko egin den ahalegin handia. Herritarrentzat oinarrizkoa den zerbitzua ez zen eguneratu eta indartu urteetan, eta orain  dagoeneko 2 eskaintza deitu ditugu, orotara 60 udaltzain lanpostu berri. Datorren astean aterako da kalera azken promozioa, 32 agente lanpostu betetzeko LEPearen emaitza. Gainera, Udaltzaingoa hornitzeko apustuari eutsiz, lehen agentearen kategoriara igotzeko ikastaroa deitu dugu 14 agenterentzat”.

Orobat, nabarmendu beharra dago une honetan 15 suhiltzaile eta 5 inspektoreorde lanpostu betetzeko LEPa egiten ari dela.

Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Carlos Zapaterok, berriz, hau azpimarratu du:  “deialdi berriak Udaltzaingoaren egitura berrantolatzeko prozesuan aurrera egitea ahalbidetuko digu, zerbitzu hobea emateko xedez. Zerbitzua hobetzeko konpromisoak bete nahi ditugu, eta eraginkorragoak izan gure zereginetan, batez ere herritarrentzako arretarekin zuzenean lotutakoetan”.

Horren haritik, Zapaterok azaldu du datorren ekainaren 4an kalera irtengo diren 32 agenteei esker “Genero Indarkeriaren eta Etxeko Indarkeriaren Taldea indartu ahalko” dela, “orotara bederatzi agente izango baitira, duela hiru urte baino bost gehiago. Adingabeen Taldea ere sortuko dugu, beste bederatzi udaltzainek osatua, adingabeei arreta eta babesa emateko, eta dituzten arrisku bereziei aurre egiteko: droga, tabako eta alkohol kontsumoa; legez kanpoko substantzien trafikoa; mehatxuak; jazarpena; lapurretak; borrokak, etab. Azken batean, Gasteizek Euskadiko hiri seguruena eta Estatuko seguruenetako bat izaten jarrai dezan nahi dugu”.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:22

 

 

 

 

 

 

Alkateorde Itziar Gonzalok Gasteizko VII. Konkurtso Jardunaldien inaugurazioan hartu du parte; gaur eta bihar egingo dira horiek, Goiuri jauregian. 200 pertsonatik gora etorri dira hitzordura, 12 autonomia-erkidegotatik; konkurtso-prozesuek eragindako enpresek irautearekin lotutako esperientzia praktikoak izango dira gai nagusia aurten.

Gonzalok nabarmendu du jardunaldiak erreferentziazko ekitaldi gisa sendotuta daudela konkurtso zuzenbidearen alorrean, “aurkeztutako hitzaldien kalitateagatik, landutako gaiengatik eta komite teknikoak denbora honetan egindako lan onagatik”.

 

Enpresarekin lotutako profesionalak, konkurtso-administratzaileak, magistratuak, abokatuak, ekonomistak, finantza-erakundeetako profesionalak, auditoreak eta lan-aholkulariak bildu dira jardunaldietan. Zortzi eztabaida-mahaik eta hitzaldi nagusiak osatzen dute egitaraua.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:17

Uxue Castillo Egurenen “Juego sí” kartelak irabazi du 2018ko Andre Mari Zuriaren Jaiak iragartzeko kartela hautatzeko Gasteizko Udalak deitutako lehiaketa.

Uxue Castillo Egurenek (Vitoria-Gasteiz) aurkeztutako “Juego sí” kartelak irabazi du Gasteizen abuztuaren 4tik 9ra bitartean ospatuko diren Andre Mari Zuriaren Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa.

Orotara, 43 lan aurkeztu dira. Horietatik 42 dira baliogarri (batek ez ditu lehiaketaren oinarriak betetzen 5. puntuan, zehazki CD-a aurkezteari dagokionez). 39 autorek aurkezturiko 42 kartel onartuen artetik, diseinu grafikoan adituak diren arabar profesionalek osatutako epaimahaiak hauek hautatu zituen lehen fasean:

 

JUEGO Sí (Uxue Castillo Eguren, Vitoria-Gasteiz)

CHELIDONIUM MAJA (Uxue Castillo Eguren, Vitoria-Gasteiz)

ZELEDONEKIN DANTZA (Laura Arrue García, Vitoria-Gasteiz)

CELEDÓN (Vicent Ramón Pascual Giner, Bocairent, Valentzia)

Bigarren fasean, finalisten artetik “Juego sí” leloa duena jo du irabazletzat, bozken % 60 lortu baitu. “Chelidonium maja” izenekoak botoen % 20 jaso du eta “Zeledonekin dantza”-k beste %20 jaso du

Hauek osatu dute epaimahaia: Kultura Zerbitzuko eta Komunikazio Bulegoko teknikari bana, eta Gasteizko Arte eta Diseinuko goi mailako Eskola, Arte eta Lanbide Eskola, eta Ekialdea BHI (Arte Batxilergoa). Ikastetxeek partaidetza-prozesu baten bidez eman dute botoa.

2018ko Inauteriak iragartzeko irudiak 1.500 euroko saria jasoko du. Egilea, Uxue Castillo Eguren, gasteiztarra eta 25 urtekoa. EHU-ko “Diseinua eta Sorkuntza”-n graduatua. Graduondoa “Estanpatuen Diseinuan” Escuela de Diseño Inedi-n (Bilbao). Egun, diseinu lanak, ilustrazioak eta ehungintzarako margoketan lanak egiten dabil. Gasteizko I. Marrazki azokan (Mazoka) hartu zuen parte

Gainerako finalistek 250 euroko saria jasoko dute; hauek dira: “Chelidonium maja”, egile berekoa; “Zeledonekin dantza”, Laura Arrue García, publizidadean lizentziatua eta gasteizen diseinu grafikoan formakuntza jasotakoa eta “Celedón, Vicent Ramón Pascual GInerena (Bocairent, Valentzia) Escuela de Arte de Alcoy-ko ikaslea, diseinu grafikoan egiten du lan bere estudioan.

Aurtengo lehiaketan 39 egilek hartu dute parte, eta 43 lan aurkeztu dira guztira. Artisten % 77a Gasteizen edo Araban bizi dira, % 9a Euskal Autonomia Erkidegoan, eta % 14a beste probintzia batzuetan. Kartelen % 52a emakumezkoek aurkeztu dituzte, eta % 46a, berriz, gizonezkoek. Laudioko Lantze Zentro Okupazionalak lan bat aurkeztu du lehiaketara.

Aurkeztutako kartelen erakusketa, Lakua, Iparralde eta Judimendi gizarte etxeetan izango da, 2018ko uztailaren 9tik 27ra bitartean.

CHELIDONIUM MAJA (Uxue Castillo Eguren, Vitoria-Gasteiz)

ZELEDONEKIN DANTZA (Laura Arrue García, Vitoria-Gasteiz)

 

CELEDÓN (Vicent Ramón Pascual Giner, Bocairent, Valentzia)

 

Share

 

  • Gorka Urtaranek Gasteiz mugikortasun iraunkorraren europar erreferentea dela adierazi die Michelinen CEOari eta Montrealeko alkateari

 

Montrealen emandako lehen egunean, Michelinek sustatutako Movin’On mugikortasun iraunkorraren munduko gailurrean izan dira alkate Gorka Urtaran eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa. Gasteizko ordezkaritza topaketa irekitzeko ekitaldian izan da, zeinean Michelineko CEO Jean Dominique Senard eta Montrealeko alkate Valérie Plante-k hartu baitute parte. Urtaran etorkizuneko mugikortasunaren garrantzi estrategikoaz mintzatu da haiekin, gailurraren bi jardunaldietako gai nagusia baita, eta alor horretan Gasteiz europar erreferentea dela adierazi die.

“Hiriok egin behar dugun ahaleginaz mintzatu gara, klima aldaketaren kontrako borrokan zein espazio iraunkorragoak osatzen. Mugikortasunak funtsezko egitekoa du helburu hori lortzeko, hala mugikortasun aktiboak, oinez edo bizikletaz mugitzea sustatuz, nola garraio publiko moderno eta elektrifikatuak. Esan dezakegu Gasteiz etxeko lanak egiten ari dela, munduko hiri nagusiak benetan iraunkorrak izateko urratzen ari diren bidetik”, adierazi du Gorka Urtaranek.

Ehun entitatetik gora (enpresak, udalak, gobernuak eta antolakundeak) bildu dira gailurrean; “Nahietatik ekintzara” lemaren pean, etorkizuneko mugikortasunerantz aurrerapauso zehatzak ematea da asmoa.  Horretarako, berrogeita hamar lan-saio antolatu dira, zeinetan 4.000 pertsonak baino gehiagok hartuko baitute parte. Besteak beste, erakustaldietarako eremu bat jarri da, eta mugikortasun iraunkorrari ekarpen berritzaileak egiten dieten 21 ibilgailu aurkeztuko dira bertan.

Arratsaldean, Gorka Urtaran Movin’On gailurrera joan diren hedabideekin bilduko da, Gasteiz promozionatu eta, besteak beste, Michelin Hirien Nazioarteko Sarearen II. Konferentzia aurkezteko, datorren urteko martxoan Euskadiko hiriburuan egingo baita.

Hain zuzen ere, Montrealeko biharko egitarauko ekitaldi nagusia Michelin Hirien Nazioarteko Sarearen biltzarra da. Gasteizen egitekoa den Michelin hirien bigarren konferentziarekin lotutako zenbait alderdi zehaztuko dira bileran, baita sarearen antolakuntzarekin lotutakoak ere.

 

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 maiatza 2018 17:00

Vitoria-Gasteizko VII Konkurtso Jardunaldiei hasiera ematea

Parte hartzaileak. Alkateorde Itziar Gonzalo

Eguna. Osteguna, maiatzak 31

Ordua. 9:00

Tokia. Goiuri jauregia, Martin de Salinas aretoa

———————————

Prentsaurrekoa. Andre Maria Zuriaren Jaietako kartela aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta kartel lehiaketako irabazlea

Eguna. Osteguna, maiatzak 31

Ordua. 10:00

Tokia. Goiuri jauregia

——————————————

Prentsaurrekoa. ‘Óyeme con los ojos’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. María Pagés (dantzaria); eta El Arbi El Harti (dramaturgia)

Eguna. Osteguna, maiatzak 31

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

———————————

Prentsaurrekoa. Udaltzaingoaren lan eskaintza publikoa aurkeztea

Parte hartzaileak. Funtzio Publikoaren zinegotzi Jaione Agirre; eta Herritarren Segurtasun zinegotzi Carlos Zapatero

Eguna. Osteguna, abenduak 31

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————————

Gazteentzako IV. Nanoipuinen Lehiaketako sari banaketa

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto

Eguna. Osteguna, maiatzak 31

Ordua. 19:00

Tokia. Ibaiondo gizarte etxea

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:46

Udalak 100.000 euro jarriko ditu Goian kultur eta kirol elkarteak kudeatutako hitzarmenerako

 Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak elkarteak aste honetan antolatu dituen ekintzetan parte hartzera gonbidatu ditu Gasteizko bizilagunak, bizikidetza lantzeko dituzten proposamenak ezagut ditzaten

Udal gobernuak Hirigune Historikoko hezkuntza komunitarioko programarekiko konpromisoa berritu du, 100.000 euro jarriko baititu Goian kultur eta kirol elkarteak kudeatutako hitzarmenerako.

Izan ere, Goian elkartea hezkuntza komunitarioko ekimen bat sustatzen ari da 2018an Hirigune Historikoan, sareak, baliabideak, taldeak, pertsonak eta energiak konektatu eta artikulatzeko xedez, bertako bizilagunen aisialdi beharrak bete, haien artean erlazionatzeko eta elkar ezagutzeko prozesuak sortu eta alor horretan erreferentziazko egitura bat osatzeko.

Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak elkarteak aste honetan antolatu dituen ekintzetan parte hartzera gonbidatu ditu Gasteizko bizilagunak, bizikidetza lantzeko dituzten proposamenak ezagut ditzaten. Hitzaldiak, solasaldiak, mahai inguruak, kirol topaketak eta jolasak antolatu dituzte.

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:27

 

Gasteizko Udalak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez, ‘Eraztun Berdea, 25 urte’ sariak banatu ditu gaur goizean, ‘2025 ikuspegia – Hiria naturarekin lotzen’ jardunaldiak irekitzeko ekitaldiaren barruan. Europa jauregian egindako ekitaldian hauen lana eta inplikazioa aitortu da: Paquita Sambartolomé auzo liderra, John Celecia biodibertsitate espezialista, Club Goiena eta Peña Karria kirol taldeak, SEA Arabako Enpresaburuak elkartea, eta Paco Góngora kazetaria. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak eta Ingurumeneko sailburu Iñaki Arriolak banatu dizkiete diplomak gizarte gasteiztarreko sektore ezberdinen bost ordezkari horiei. 

Paquita Sambartoloméri zendu ostean emandako aitorpena haren alabak jaso du. IGIko zuzendari Luis Andrés Oriveren hitzetan, “Urarteko baratzeak-Eraztun Berdea proiektuan auzokoen inplikazioa bultzatzeagatik” eman zaio saria. John Celeciari, berriz, “UNESCOren barruan Eraztun Berdeak eta Gasteizek nazioarteko aitorpena lortzeko emandako laguntza eta bultzada” eskertu dizkiote, “han jardun baitu bere ibilbide profesionalean”. SEA Arabako Enpresaburuak elkartearen saria Andoni Lorenzok jaso du, ingurumen alorreko ordezkari gisa, “enpresek Salburuan uholdeen prebentziorako proiektuan izandako inplikazioagatik eta emandako bultzadagatik“. Club Goiena eta Peña Karria kirol elkarteei “ingurumena errespetatzen duten kirol ekitaldi herrikoiak antolatuz Eraztun Berdea erabiltzea eta gozatzea bereziki sustatzeagatik” eman zaie aitorpena. Paco Góngora kazetariari, azkenik, eskerrak eman nahi izan zaizkio El Correo egunkariaren orrietatik “Eraztun Berdearen balioak zabaltzen eta aldezten izandako inplikazioarengatik eta egindako lan handiarengatik”.

Sariak banatzeko ez ezik, Hiri Paisaiari buruzko 6. Foroaren barruko Paisaia Jardunaldiak inauguratzeko balio izan du ekitaldiak; Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak antolatuko jardunaldiak Eraztun Berdearen 25. urteurrena arlo teknikoan ospatzeko ekintza nagusietako bat dira. Gaurtik ekainaren 1era arte (ostirala) egingo dira, Europa jauregian. Esteka honetan kontsultatu daiteke programa

Munduko aditu nagusiak izango dira jardunaldietan. Hasiera ekitaldian, Iñaki Prusillak nabarmendu du: “aditu kopuru handia elkartu dugu, haien ikuspegien eta beste leku batzuetan garatutako adibideen bidez gure lurraldearen etorkizunaz hausnartzera gonbidatuko gaituztenak, Eraztun Berdetik eta Eraztunaz haratago. Hiru  egun hauetan, askotariko parte-hartzaileek —hiriak, unibertsitateak, ordezkari politikoak, teknikariak eta profesionalak— hainbat alorretako esperientziak eta lanak aurkeztuko dizkigute: eraztun berdeak, sistema berde integratuak, nekazaritza espazio funtzionalak, karbonoan neutro diren hiri eta eskualdeak, eta etorkizuneko bioeskualdeak”.

 

10.30ean, zehazki, European Topic Center on Biological Diversity zentroko zuzendari Dominique Richard andreak emango dio hasiera eztabaidari, eta ondoren Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko zuzendari Luis Andres Orive eta University College London ikastetxeko Rebeca Dios arituko dira —azken hori eraztun berdeetan espezializatutako ikertzailea da—. Arratsaldez nazioarteko erreferente nagusietako bi aditu izango dira: Virginiako Unibertsitateko Thimothy Beatley eta Singapurreko National Parks Board-eko Lena Chan; hain zuzen ere, natura ondoen integratzen jakin duten hirietako bat da hori. Ondorengo bi egunetan hausnarketa eta eztabaidekin jarraituko da, goi mailako hizlariekin, besteak beste: Fundicot-eko lehendakari Antonio Serrano, Nueva Yorkeko Syracuse Unibertsitateko irakasle Emanuel Carter, Bergamoko unibertsitateko kide eta Dei Colli parkeko administrari Renato Ferlinghetti, Energi Cities-eko kide Claire Roumet eta Fernando Prats hiri-arkitektoa.

 

 

Share

Aurrekoak »