Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 uztaila 2018 17:00

– Edurne eta Zeledon Txikiren aurkezpena.

Aurtengo Andre Maria Zuriaren jaietan Edurne eta Zeledon Txiki pertsonaiak irudikatzen dituzten umeen aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran alkatea; Edurne eta Zeledon Txiki.

Eguna: abuztuak 1, asteazkena.

Ordua: 10.30.

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:50

 

 

 

 

 

 

López de Munain: “omenaldi txikia da gure gizartean eta familietan paper batzuetan ikusezina baina ezinbestekoa betetzen duten horiei”.

Gaur goizean aurkeztu dira aurtengo jaietako suziria jaurtiko duten lau pertsonak, San Migeleko balkoian. Peio López de Munain alkateordeak pertsona horien paperaren garrantzia nabarmendu du, “gure gizartean eta familietan batzuetan ikusezina izan arren ezinbestekoa baita, are gehiago azkenaldiko krisian”.

Hauek jaurtiko dute suziria: Andrea Corres (San Prudentzio AZSK), Aurelia Izquierdo (Aranbizkarra AZSK), Daniel Uriondo (San Prudentzio AZSK) eta Juan Luis Soriguren (Aranbizkarra AZSK).

 

 

 

 

 

 

 

Udal talde sozialistari zegokion aurtengo txupineroa aukeratzea. Taldearen eledun eta alkateorde Peio López de Munainek argi izan zuen hasieratik “adinekoei omenaldia” egitea, baina baita “haien arteko partaidetza-prozesua” ere: “erabaki genuen adinekoentzako zentro soziokulturaletako erabiltzaileei ematea suziria pizteko aukera, adinekoek maila guztietan betetzen duten paper garrantzitsua aitortzeko: familian, gizartean…”. “Batzuetan ikusezina baina ezinbestekoa den lan horri egiten zaion omenaldi txikia da“, azpimarratu du.

Zentro bakoitzean egin zen hautaketa, aldez aurretik izena eman zuten erabiltzaileen artean. Emakume eta gizon bana aukeratu zituzten  (Judimendi eta Landazurin izan ezik, emakumeek baino ez baitzuten izena eman), eta 15 emakume eta 13 gizon horien artean egindako zozketatik atera ziren gaurko protagonistak, “talde osoa ordeztuko dutenak“.

 

 

 

 

 

 

 

López de Munainek azaldu duenez, izendapen horren bidez “adinekoentzako zentro soziokulturalen beren balioa ere nabarmendu nahi izan dugu, adinekoen bizikidetza, harremanak eta parte-hartzea sustatzen baitituzte, eta eskaintzen dituzten programazioaren eta zerbitzuen bidez sostengua ematen eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen baitiete”.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:34

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak ontziaren irudia aurkeztu du: morea da, eta ‘Jailarai berdintasunaz blai’ lema darama

Abuztuaren 2an, 3an eta 4an, Ingurumen Sailak informazio karpa bat jarriko du Andre Maria Zuriaren plazan

 

 

Urtero bezala, Gasteizko Udalak dena emango du Andre Maria Zuriaren jaietako garbiketan eta hondakinen bilketan, Arabako hiriburuko bizilagunek zein bisitariek astebeteko dibertsioaz giro garbi eta higienikoan gozatzerik izan dezaten. Bereziki, hilaren 4an, Zeledonen jaitsieran. Berriro ere, plazan beira sartzea debekatuko du Udalak, iaz arrakastatsua izan baitzen neurria, eta latak sartzea ere galaraziko da aurten.  Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak ahalegin berezia egingo du Herritarren Segurtasunaren Sailaren antolaketari laguntzeko, eta kontzientziazio-kanpaina bati ekin dio. Berritasun gisa, Udalak 17.000 edalontzi berrerabilgarri banatuko ditu jaietarako. Moreak izango dira, eta Berdintasun Zerbitzuak sustatutako ‘Jailarai berdintasunaz blai’ lema eramango dute; prakei lotuta eraman ahalko dira, mosketoi baten bidez. Ontziak doan banatuko dira, abuztuaren 2an eta 3an arratsaldez, eta 4an goizez, Andre Maria Zuriaren plazan jarritako stand batean, baita Zeledonen jaitsieraren aurretik ere. “Dena dela, herritarrei gomendatzen diegu aurretik hurbildu daitezen hartzera, ilararik ez sortzeko eta Andre Maria Zuriaren plazan errazago sartzeko”, azaldu du Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak.

Iñaki Prusillak berak aurkeztu ditu bere sailak egun hauetan bideratuko dituen ekintzak, Egibideko ingurumen arduradun Eduardo Ochoa de Aspururekin eta hilaren 4ko antolaketan parte hartuko duten zenbait boluntariorekin batera. “Udaletik ikusten genuen beirazko botilak, edalontziak eta beste erabiltzeak zauri larriak eragiten zizkiela urtero pertsona ugariri, eta hondakin-kopuru izugarria sortzen zela; horregatik, plazara beira sartzea debekatzea erabaki genuen iaz. Neurri arrakastatsua izan zen, zaurituen kopurua izugarri gutxitu baitzen. Izan ere, pertsona bakarrak behar izan zuen arreta ebaketengatik. Uste dut herritarrek inolako arazorik gabe onartu zutela neurria, aspalditik erreklamatzen baitzuten. Ekitaldia eguneratu eta garai berriei moldatu behar genuela esan genuen, haren iraupena bermatu eta segurtasunez garatu dadin”, azaldu du Iñaki Prusillak. “Ildo horretatik, aurten latak ere debekatu ditugu, eta edalontzi berrerabilgarriak sustatuko ditugu. Plastiko gogorreko edalontziak dira, eta jaiegun guztietarako irautea da asmoa. Alegia, behin erabili ondoren ez botatzea”, erantsi du zinegotziak.

Udalak, orobat, kontzientziazio-kanpaina bat landu du Ecovidriorekin batera: 2×2 metroko kubo formatua duten bi informazio-panel jarri dira Andre Maria Zuriaren plazan, suziriaren jaurtiketara ez dela beirarik eraman behar gogoratzeko eta birziklatzearekin eta berdintasunarekin lotutako mezuak zabaltzeko. Bestetik, hilaren 2an, 3an eta 4an informazio-karpa bat instalatuko da Andre Maria Zuriaren plazan, herritarrak birziklatzeko eta Zeledonen jaitsierara beirarik ez eramateko beharraz sentsibilizatzearren. Ecovidrio eta Egibideko langileek emango dute arreta bertan, eta umeentzako lantegiak eta jolasak ere antolatuko dira. Era berean, edalontzi berrerabilgarriak banatuko dira.

Abuztuaren 4an, iaz bezala, Egibideko 44 monitore erdialdera sartzeko ezarri diren 10 guneetan banatuko dira, debekuak debeku beira eramaten duten pertsonei birziklatzen laguntzeko. Azken urteetan bezala, txupinazoa bukatu ondoren garbiketa-kontratako 66 langile arduratuko dira Andre Maria Zuriaren plaza garbitzeaz, 18.30etik aurrera, udal segizioa 19.15ean hasten denerako guztiz garbi egon dadin. Farolen prozesioa egin arte iraungo dute lanek.

Garbiketa bereziak

Bestalde, Gasteizko Udalak garbiketa eta hondakin bilketarako programa indartuko du, jaietan hiriko kaleak eta plazak txukun edukitzearren. Uztailaren erdialdera hasi ziren garbiketa bereziak, hiri osoan egiteko asmoz. Besteak beste, estolda-zuloak eta estolderia sarea garbitzen dira, kartelak kentzen, pintaketak ezabatzen eta zorua garbitzen.

Jaietan ohiko lanak egingo dira, urtero bezala. Egunsentiko Arrosarioaren aurreko egunetan ahalegin berezia egingo da, bai eta azoka arabiarrean, txosnetan, musika emanaldietan, feria-lekuan eta blusa eta nesken kalejiren ondoren. Jaiak igaro eta gero, abuztuaren bukaerara arte jarraituko da garbiketa bereziak egiten, orduan emango baitira amaitutzat Hondakinen Kudeaketaren Zerbitzuak jaiak direla eta egiten dituen aparteko lanak.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 uztaila 2018 17:00

– Andre Maria Zuriaren jaietarako garbiketa antolaketaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Iñaki Prusilla, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzia; Eduardo Ochoa de Aspuru, Egibideko ingurumen koordinatzailea, eta Egibideko boluntarioak.

Eguna: uztailak 31, asteartea.

Ordua: 11.30.

Lekua: Andre Maria Zuriaren plaza.

———————————————————————–

– Ariznabarreko muralaren inaugurazioa.

Parte-hartzaileak: Isabel Martínez, Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzia; Verónica Werckmeister eta Matías Mata, artistak; Joaquina, Ramona eta Kitty, auzokoak eta muraleko modeloak.

Eguna: uztailak 31, asteartea.

Ordua: 19.00.

Lekua: Ariznabarra kalea, 25.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:35

 

 

 

 

 

 

Santa Barbara plazako obrak aurrera doaz, erritmo onean; Udalaren inbertsioa 6,7 milioi euro du. Ferrovial, Agroman eta Onaindia enpresek eratutako enpresa-elkarteko langileak Posta kalearen ondoko pergola handia jartzen ari dira. 80 metroko luzera, 10 metroko zabalera eta 4 metroko garaiera duen egitura funtzionala da, asteroko azokako 48 saltoki hartzeko lekuarekin, eta inguru berrian dabiltzan pertsona guztiei ere emango die zerbitzu. Dagoeneko elementu deigarri horren egituraren zati handia ikus daiteke; metalezko zutoinek eta toldo gisako olanek osatuko dute egitura.

Santa Barbara plazako eta inguruneko obra agintaldi honetako ekimen anbiziotsuenetako bat da. Udal gobernuak sustatutako lanak burutzeko 15 hilabeteko epea eman da. Urtaranen gobernuaren helburu nagusia espazio publiko hori hiriarentzat berreskuratzea da, zati batean oinezkoentzat izango den super-etxadi moderno, funtzional eta atseginagoa sortuz. Gainera, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak diseinatutako egitasmoari esker, inguruan trafikoa hobetzeko neurriak hartuko dira, eta alderdi osoa biziberrituko da, ekonomia- eta merkataritza-berpizteari bultzada ematearren, alkateak abiarazitako ‘erdialdeko masterplana’ ekimeneko esku-hartze guztien ildo beretik.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:41

 

Neurria arrakastatsua izan zen iaz, eta beira, latak eta objektu arriskutsuak sartzea eragotziko da

Andre Maria Zuriaren jaietan segurtasuna zaintzeko Udaltzaingoak Ertzaintzarekin koordinaturik —aurreko astean sinatutako hitzarmenari jarraituz— prestatu duen antolaketa berezia iazkoaren antzekoa izango da.

Udalak diseinatu duen plangintza osoaren barruko lehen une garrantzitsua Zeledonen jaitsiera izango da; izan ere, beirazko botilak eta ontziak sartzea debekatu da bigarren urtez jarraian, bai eta bertaratuentzat arriskutsu izan daitezkeen objektuak ere; aurten, gainera, perimetroan latak sartzea debekatuko da.

Debekua betearazteko, Andre Maria Zuriaren eta Espainia plazetako sarbideak kontrolatzeko 10 gune jarriko dira, Udaltzaingoko eta Ertzaintzako agenteek eta garbiketa monitoreek zainduta. Zehazki, leku hauetan jarriko dira kontrolak:

  • Hedegile, Zapatari, Errementari eta Diputazio kaleen eta San Roke kantoiaren arteko bidegurutzeak.
  • Prado eta Becerro de Bengoa kaleen arteko bidegurutzea.
  • Loma Jeneralaren plazarako sarbideak Legebiltzarretik.
  • Dato kalerako sarbidea Alaba Jeneralaren kaletik.
  • Olagibel kalearen eta Gernikako Estatutuaren kalearen arteko bidegurutzea.
  • Posta kalerako sarbidea Urrezko Zeledonen plazatik.
  • San Frantzisko aldapako sarbidea.

Ildo horretatik, abuztuaren 4ko 15.00etatik udal segizioa bezperetara joaten bukatu arte, eta abuztuaren 23.00etatik Zeledonen igoera amaitu arte, debekatu egiten zaio eremu mugatuan dauden taberna, kafetegi eta establezimendu publiko orori kanpora atera daitezkeen beirazko botila, edalontzi edo ontzietan zerbitzatzea edariak, eta plastikozko ontziak (erabilera bakarrekoak edo birziklagarriak) baliatu beharko dituzte.

Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Carlos Zapaterok herritarrei eskatu die “lehenago joateko, plazara arintasunez sartu ahal izateko eta kontroletan jendea pilatu ez dadin”.Eta, jakina  —azpimarratu du— dei egiten diet debekuak betetzen laguntzera, plazara beirarik eraman ez dezaten eta beste alternatiba batzuk erabil ditzaten, badira eta Zeledonen jaitsieraren une magikoaz segurtasunez eta ebakidura eta istripurik gabe gozatzeko beste aukera batzuk, iaz egiaztatu zen bezala”.

Beiraz gain, debekatuta egongo da Zeledonen jaitsieran honelako elementuak sartzea: erosketa orgak; objektu gogor, zorrotz, puntazorrotz edo arriskutsuak; makilak; makuluak, eta abar, hau da, zuzenean edo zeharka pertsonentzat lesio-arriskua dutenak edo jende-oldeak zein ondasunetan kalteak sor ditzaketen mugimendu jendetsuak eragin ditzaketenak.

Bestetik, osasun arreta  emateko 7 gune jarriko dira, herritarrei berehala lagundu ahal izateko. Toki hauetan egongo dira:

  • Espainia plaza; bertan ospitale-denda jarriko da.
  • Mateo Benigno Moraza kalea.
  • Legebiltzarra/Loma Jenerala.
  • Katedral Berria.
  • San Migeleko eskailerak (desfibriladorea).
  • Posta kalea -Andre Maria Zuriaren plaza (desfibriladorea).
  • Errementari kalea-Andre Maria Zuriaren plaza (desfibriladorea).

Jai eremuetan segurtasuna handitzeko, zenbait inguru oinezkoentzako bihurtuko dira, ohi bezala: Mendizabaleko feria-lekua, txosnak, erdialdea, Olagibel kalea eta Independentzia kalea.

Lapurretak

Jaietan ohikoa da lapur txikiak ibiltzea, jendetza baliatuz diru-zorroak eta mugikorrak lapurtu nahian. Hori dela eta, “Udaltzaingoak zein Ertzaintzak ahaleginak egingo dituzte herritarrak prebentzio neurriez informatzeko, eta bide publikoan presentzia areagotuko dute, delitu arin horien egileak antzeman, identifikatu eta atxilotzeko”, azaldu du Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Carlos Zapaterok.

Indarkeria matxista

Bestetik, indarkeria matxistaren kasuetan poliziaren erantzuna azkarragoa, eraginkorragoa eta sendoagoa izan dadin, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak bide publikoan eta arrisku maila handiagoa duten lekuetan —benetakoa edo itxurazkoa izan— zaintzeko ekintzak eta patruilen presentzia koordinatu dituzte.

“Aurreko urteetako kasuak eta zirkunstantziak aztertu ditugu, eta ekintza plan bat zehaztu dugu horietan oinarrituz. Orobat, Udaltzaingoa harremanetan dago etengabe beste udal sailekin, asistentzia, laguntza eta salaketa ekintzak koordinatzeko”, esan du Zapaterok.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:26

 

 

 

 

 

 

 

 

Aurten errefuxiatuak, emakumeak gatazketan eta Brexitaren Europa izango dituzte hizpide, eta berritasun gisa, “Munduari munduak gehituz” diziplina anitzeko errezitaldia egingo da

Beste uda batez, Kazetaritza, bertatik bertara jardunaldiak egingo dira Arabako hiriburuan. Abuztuaren 27tik irailaren 1era arte, kazetariek, prentsa-argazkilariek eta berriemaileek gaurkotasun informatiboa aztertuko dute, “herritar guztiei irekitako eztabaida eta gogoeta espazioak sortzeko asmoz, informazioaz sakonago eta lasaiago hausnartzearren, urteko beste garai batzuetako presarik gabe”, azaldu du Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok jardunaldien aurkezpenean; Icono Cultural enpresako kide Félix Barrón izan du ondoan.

Kazetaritza, bertatik bertara jardunaldiek seigarren edizioa beteko dute, azken hilabeteetan nazioartearen arreta erakarri duten gatazkei begira: errefuxiatuen krisia, emakumeen ordezkaritza gatazketan, edo Brexitaren eraginez Europan sortutako egoera berria, besteak beste.

Jarduera gehienak Europa jauregian egingo dira. Funtsean hitzaldi eta mahai-inguruek osatzen dute programa, zeinetan leku gatazkatsuetan lan egiten duten berriemaileak, ordezkari bereziak, prentsa-argazkilariak edo beste profesional batzuk arituko baitira.

Hitzaldi eta solasaldiak 12:00etan eta 19:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da, lekuak bete arte. Gauez, programan landutako edukiekin lotura duten filmen ziklo bat antolatu da. Florida zinema-aretoetan izango dira proiekzioak, 3 euroan.

Kalean bertan Anna Suriyach prentsa-argazkilari kataluniarraren argazki-erakusketa jarriko da, “Baita emakumeak ere (#theytoo)” izenburuarekin. Jardunaldietarako berariaz sortutako erakusketa da, Mediterraneoko krisian ezkutuan geratzen diren emakume izengabeak ikusarazi eta izendatzeko asmoz. Gasteiz hiribidean ikusi ahalko da, Europa biltzar etxearen ondoan, abuztuaren 11tik irailaren 2ra arte.

Ospe handiko kazetariak eta prentsa-argazkilariak etorriko dira hirira, informazio mota horretan esperientzia luzea dutenak: Anna Suriyach, Ane Irazabal, Álvaro Ybarra, James Badcock, Javier Espinosa eta Ramón González Frerriz.

Abuztuaren 28an, 20:15ean, berritasun bat aurkeztuko da, Europa biltzar etxean. “Munduari munduak gehituz” izeneko diziplina anitzeko errezitaldia da: Álvaro Ybarra argazkilari ospetsuaren argazkiak proiektatzen diren bitartean, Lucía Mbomio kazetariak eta Sonia Fernández Quincoces Afrikako literaturetan adituak lan afrikarren zatiak irakurriko dituzte, eta Hermanos Thioune talde senegaldarrak zuzenean joko du.

2018 Kazetaria Bertatik Bertara

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 uztaila 2018 17:00

Prentsaurrekoa. ‘Kazetaritza, bertatik bertara’ jardunaldiak aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta Icono Cultural enpresako ordezkari José Félix Barrón

Eguna. Astelehena, uztailak 30

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:50

Isabel Martinez zinegotziak gidatzen duen Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailak proposatuta, herritarren partaidetzarako elkarteen ataria kudeatzeko zerbitzua prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dosierra onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak.

Ataria duela urte batzuk sortu zen, eta orain arte kontratu txiki baten bidez kudeatzen zen; datu estatikoen edukiontzia besterik ez zen. “Hain zuzen ere, orain diruz hobeto hornitutako lehiaketa egin nahi dugu, epe ertain-luzera begira, informazio edukiontzi hutsa izatetik atari dinamikoa izatera igaro dadin, informazioa etengabe eguneratuz, boluntarioak eta herritarrak harremanetan jartzetik izan dezaten eta hiriko elkarte bizien benetako erakusleihoa bihur dadin”, nabarmendu du Isabel Martínezek.

Zerbitzua justifikatuta dago  —azpimarratu du—, beharrezkoa delako jardunean ari diren elkarteen eta gizarte mugimenduen ikuspegi orokorra ematen duen tresna digital bat izatea, kanal irisgarri eta doakoa, garatzen ari diren proiektuak ezagutarazi, lankidetzak bilatu, boluntarioak kudeatu, informazioa trukatu edo ekitaldiak zabaltzeko”.

Sailak osorik finantzatuko du aplikazioa, hiru urterako 48.000 euroko kontratu baten bidez, honela banatuta: 6.000 euro 2018an, 24.000 euro 2019an, eta 18.000 euro 2020an. Beste hiru urtez luzatzeko aukera dago, 72.000-74.400 euroan. Hau da, 122.400 euro orotara.

Martínezek Gasteizen dauden elkarte eta gizarte mugimendu ugarien garrantzia nabarmendu du: “Oso alderdi positiboa da, herritarrek gai publikoetan parte hartzeko duten gogoa adierazten baitu. Nolanahi ere, denbora eta baliabide faltak eta beste arazo batzuek beharrezko bihurtzen dute aplikazio publiko hau, elkarteen lana garatzen laguntzeko eta, batez ere, luzaroago iraun dezan”.

 

Aplikazioak ezaugarri hauek bete beharko ditu:

  • Gasteizko udalerrian lan egiten duten elkarte eta gizarte mugimenduei buruzko informazioa biltzen duen kanal bakarra eskaintzea herritarrei.
  • Elkarte eta gizarte mugimenduei kanal irisgarri eta doakoa eskaintzea, garatzen ari diren proiektuak ezagutarazi, lankidetzak bilatu, boluntarioak kudeatu, eta herritarren artean ezagutarazteko.
  • Espazio bakar batean udalerriko elkarteei buruzko informazio esanguratsua, zehatza, interesgarria eta eskuragarria biltzea.
  • Gasteizko elkarte edo mugimenduen artean informazioaren eta baliabideen trukea erraztea, baita elkarteen eta administrazioen artean ere.
  • Elkarteek antolatzen dituzten edo haientzat interesgarri diren ekitaldi eta ekintzen agenda sortu eta zabaltzea.
  • Elkarteei eta gizarte mugimenduei komunikazioaren eta kudeaketaren alorreko prestakuntza eskaintzea.
  • Tresna digital irisgarri eta doakoa eskaintzea, udalerriko elkarteek Gardentasun Legearen betekizunak betetzerik izan dezaten.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:43

Gorka Urtaran alkateak gaur iragarri duenez, 2018an Gasteizko taxi zerbitzuan errekuntza motorra duten ibilgailuen ordez ibilgailu elektriko matrikulatu berriak erosteko deialdia onetsiko da laster. Mugikortasun iraunkorreko politiken barruko neurri berri horren bitartez, Udalak “gure hiriko airearen kalitatea hobetzen lagundu nahi du, kutsadura akustikoa  eta berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten, baita energia-kontsumoa ere. Mugikortasun iraunkor eta osasungarriaren alorrean proiektuak sustatzen jarraitzen dugu, XXI. mendeko hiri batek merezi duen mugikortasun sistema integrala lortzeko aurrera egiteko, eta Gasteiz are gehiago modernizatzeko, besteak beste, TUVISAko flota berrituz, tranbia Salburura eta Zabalganera luzatuz, edo autobus elektriko adimentsua ezarriz“, nabarmendu du alkateak.

Gasteizko Udalaren taxi-lizentzia baten jabe diren pertsona fisikoek jaso ahalko dituzte laguntzak, baldin eta diru-laguntzaren xede den ibilgailua aurretik lizentzia horri esleitutako ibilgailua ordezteko bada; Gasteizko taxilarien elkarteek ere jaso ahalko dituzte laguntzak, horren xede den ibilgailua Gasteizko taxi-lizentzia duten ibilgailuak ordezteko erabiltzekoa bada.

Taxi-lizentziaren titularrek 2018an erosi dituzten edo erostekoak diren ibilgailu elektriko huts berriengatik bakarrik jaso ahalko da diru-laguntza.

Udal gobernuak 60.000 euro bideratuko ditu lehen laguntza-deialdi horretara, eta eskabide bakoitzeko 10.000 euro emango du gehienez, aurrekontua agortu arte.

 

 

Share

Aurrekoak »