Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 ekaina 2018 17:00

Bisita Zabalgana institutura, eraikitze lanak amaitu eta gero

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Iñigo Urkullu, Lehendakaria

Eguna. Astelehena, uztailak 2

Ordua. 11:00

Tokia. Zabalgana institutua (Zuazoko Atea kalea, 13)

————————————–

Prentsaurrekoa. Ikus-entzunezkoen produkzioarentzako laguntzen bigarren deialdia aurkeztea

Parte hartzaileak. Ekonomia Sustapen Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Astelehena, uztailak 2

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, ekainak 29

  • Alkate Gorka Urtaran Espainiako Atletismo Kluben Master Txapelketako sari-banaketan izango da 18:00etan, Mendizorrotzako atletismo-pistan.

 

Igandea, uztailak 1

  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Espainiako Atletismo Master Txapelketa ikusten izango da 12:00etan, Mendizorrotzako atletismo-pistan.
  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto ‘Belar Sounds’ musika zikloari hasiera emango dion Jimmy Barnatán & The Cocooners taldearen kontzertua ikusten izango da 13:30ean, Jardín de Falerina lorategian.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:44

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Salburua eta Zabalgana auzoetarako tranbia sustatzeko akordioa eskaini dio Alderdi Popularraren udal taldeari, baita gainerako udal taldeei ere. “Tranbiari buruzko akordioa eskaintzen dizuet”, proposatu du Gasteizko alkateak udal politikari buruzko eztabaida orokorraren bigarren saioan.

“PPk berriki egindako proposamena aztertzeko modukoa dela uste dut. Gobernuari tranbia Salburura eramaten laguntzea proposatzen dizuet, eta guk sostengu emango diogu Zabalganerako egin duzuen proposamenari. Uste dut bateragarriak direla, eta behin betiko irtenbidea izan daitekeela edukiera handiko garraio publikoa Gasteizko bi alderdi horietara eramateko”, azaldu du.

Atzoko saioan, alkateak etorkizuneko Gasteizerako hamabi ekintza barne hartzen dituen ituna eskaini zuen. Gorka Urtaranek proposatutako ekimenen artean zegoen garraio publikoaren sistema moderno, eraginkor, elektriko eta edukiera handikoa osatzea, eta hiriko ekialdearen eta mendebaldearen arteko komunikazioak hobetzea.  2025eko Estrategiaren barruan jasotako proposamenak dira.

Gasteizko Udalaren azken datuen arabera, Salburuan 18.474 pertsona bizi dira, eta Zabalganean, 26.144. 45.000 pertsona horiek garraio publiko moderno, eraginkor eta edukiera handikoa izatea merezi dute.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:33

Gorka Urtaran Alkatearen audioa

Suziaren jaurtiketara eta Zeledonen jaitsierara kolore moreko jantzi edo osagarriren bat eramatera gonbidatu ditu Gorka Urtaranek herritarrak, plaza gasteiztar orok berdintasunarekin duen konpromisoaz bete dadin

 Emakumeen ahalduntzearen eta jarrera matxistekiko zero tolerantziaren aldeko jarrera positiboa eta parte-hartzailea proposatzen du Udalak

 Datozen egunetan aurkeztuko da Berdintasun Zerbitzuak aurtengo jaietarako diseinatu duen kanpaina

 Aurtengo Andre Maria Zuriaren jaietan, Gasteiz morez  jantziko da, jai espazioetan indarkeria eta jarrera matxistarik izan ez dadin eskatzeko. Halaxe iragarri du Gorka Urtaranek udal politikari buruzko eztabaida orokorraren bigarren saioan.

Abuztuaren 4an Andre Maria Zuriaren plazara Zeledoni harrera egitera hurbiltzen diren pertsonei kolore moreko jantzi edo osagarriren bat eraman dezaten eskatu die alkateak, “berdintasunaren eta jarrera matxistekiko zero tolerantziaren aldeko konpromiso positiboa eta parte-hartzailea erakuts dezagun guztion artean, jaietan bereziki, urte osoan bezala“.

Datozen egunetan aurkeztuko da Berdintasun Zerbitzuak aurtengo jaietarako diseinatu duen kanpaina: alkateak iragarri duenaren antzeko bistaratze eta sentsibilizazio ekintzez gain, informazio eta arreta bitarteko bereziak jarriko dira, indarkeria matxistaren aurkako protokoloa berrikusiko da eta informazio eta sentsibilizazio materiala banatuko da; beste berrikuntza batzuk ere izango dira.

“Emakume eta pertsona guztiek hiriko txoko eta jai eremu bakoitzaz aske gozatu ahal izatea eskatzen dugu. Matxismoaren eta indarkeriaren itzala gure gizartetik desagertu dadin. Etorkizunera begiratu nahi dugu, guztion arteko konplizitatearekin nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:28

 

 

 

 

 

  • 66 lokaletan jardungo da planaren bitartez, hobekuntz estetiko, egokitzeko lan eta esku-hartze artistikoen bitartez
  • 18 denda eta 31 ostalaritza establezimendu irabazi ditu Gasteizek 2018ko lehen erdian

Gasteizko alkateak Erdi Aroko hirigunean eta Zabalgunean lonja hutsen kopurua murriztu eta merkataritza berrindartzeko esku-hartze plan bat aurkeztu du. Ekimen horren lehen helburua zenbait merkataritza gune estrategikotan dauden lokal batzuen itxura narriatu eta hondatua ekiditea da, hartara berriro jarduerarik hartu ahal dezaten. Horretarako, 2018ko bigarren seihilekoan eta 2019ko lehenengoan 66 lokaletan jardungo dute. Zehazki, hobekuntza estetikoko ekimenak, lokala egokitzekoak, esku-hartze artistikoak eta erakusleihoak ekimen kulturaletan integratzekoak burutuko dira.

Planean aurreikusten da, besteak beste, hobekuntza estetikoa. Horren bitartez hiriaren erdigunean dauden udal jabetzako 28 lokaletan jardun nahi da. Lonja horietako erakusleihoak garbitu eta beraietan biniloak paratuko dira, hartara nabarmen hobetuko delarik lokalen kanpo-itxura. Binilo horiek irizpide artistikoekin diseinatuko dira.

Gainera, esku-hartze artistikoak egin nahi dira baita Erdi Aroko hirigunean eta Zabalgunean dauden jabego pribatuko 34 lokal hutsetan, horien irudia eguneratzen lagunduko dutenak. Kasu honetan, Gasteizko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskolarekin lankidetzan aritzeko aukera planteatu da, lonjetako erakusleihoetara artea eramateko asmoz, hartara beren lanak erakusteko aukera emanez eskola horietako ikasleei, bai eta jarduera galdua zuten lekuak berriro aurkitzeko gonbitea eginez herritarrei.

Beste lan-ildo bat lokal hutsak kultur jarduerekin betetzea da. Lehen urrats gisa, argazkigintzaren alorrean erreferentziazkoa den ekimen baten baitan ibilbide bat sortu nahi da lonja hutsetako erakusleihoetan barrena. Erakusketa horretan tamaina handiko binilotan inprimatutako argazkiak erabiliko dira, eta berariaz hautatutako komisarioek arduratuko dira horien diseinuaz.

Laugarren lekuan, Enplegu plan baten bidez, Erdi Aroko hirigunean dauden udal jabegoko lau lokal konpondu eta txukunduko dira,erakargarriago izan daitezen jarduerak hartzeko. Igeltserotza- eta margotze-lanak izango dira, eta horien bitartez lokalak merkatuan jarri nahi dira.

Aldi berean, merkataritza-nahasturaren azterketa egingo da erdialdeko merkataritza guneetan. Orain arte azterlan hori Zabalgunean eta Erdi Aroko hirigunean egin izan da soilik, zeinetan kale kale zedarritu da lonja bakoitzaren egoera. hemendik aurrera, azterlana beste kale batzuetara zabaldu nahi da (Badaia, Lovaina plaza, Magdalena, Prado, Becerro Bengoa, Gorbeia, Gasteiz hiribidea, Ricardo Buesa, Bastiturri eta Antso Jakituna); hartara, Gasteizko erdialdeko merkataritzaren argazki osoagoa lortuko dugu.

Hain zuzen ere, datu positiboak eman ditu alkateak merkataritza eta ostalaritzako lonjen irekiera eta itxierari buruz. Urte honetan, Gasteizek 18 denda eta 31 ostalaritza-establezimendu irabazi ditu. Datu horiek merkataritza-jarduera –zeinean establezimendu ireki eta itxien artean negatiboa izan den– gorantz ari dela erakusten dute. Ostalaritzari dagokionez, 2018an bikoiztu egin da saldo positiboa, 15 enpresa berrirekin.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:43

Udalak lan hauek egingo ditu: bidegorria jarri, espaloiak zabaldu, galtzada konpondu, zuhaitzak landatu eta eserlekuak jarri.

Bidenabar, argiteria-, saneamendu- eta drainatze-sareak hobetzeko dira

Urtaranen gobernuak 714.964,97 euroko inbertsioa egingo du Salvador kalea eraberritzeko. Lanak hau hilabetetan egingo dira, esleitzen direnetik kontatuta. Gaur goizean onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak diseinatutako lanetako lehiaketa. Pilar auzoko gune zahartu honek hainbat arazo ditu: hondatutako galtzadak eta egoera txarreko zoladurak, esaterako. Bizilagunekin adostutako esku hartzea medio, oinezkoentzako gune gehiago izango da ,eta espazioa modernizatuko. Halaber, eta Udalaren Mugikortasun Iraunkorrerako Planak xedatzen duenari jarraiki, bidegorri bat jarri eta zirkulazio-abiadura “lasaitu” egingo da, orain arte ibilgailuentzako zen erreietako bat kenduta. Horretaz gain, honakoak ere egingo dira: zuhaitzak landatu, hiri-altzari berriak jarri eta argiteria-, saneamendu- eta drainatze-sareak hobetu. “Herritarren bizi-kalitatea hobetu nahi dugu, Salvador kalea ingurune atseginagoa bihurtuta auzotarrentzat” adierazi du Ingurumen eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak.

Gobernu-taldeak sustatutako lan hauek hainbat jarduera-eremu dituzte. Ekialdean zabaldu egingo da espaloia -lau eserleku jartzeko tokia geratuko da- eta bateriako aparkamenduak ilarako aparkamendu bihurtuko dira. Mendebaldean ere zabaldu egingo da espaloia, eta bost eserleku jarri eta 17 zuhaitz landatuko dira. Alde horretako aparkamenduak bateriakoak izaten jarraituko dute baina galtzadaren erdialdera aldatuko dira.

Zirkulazio erreietan aurreikusitako esku hartzeen ondorioz egin ahalko dira aipatutakoak. Desagertu egingo da orain arte hegoaren eta iparraren arteko lotura egiteko aukera ematen duena, eta horren ordez bidegorria jarriko da. Beste erreiak, iparra-hegoa, trafiko lasaitua izango du, “30 eremua” izatera pasata. Bidenabar eta ohi denez, udalak argiteria-, saneamendu-, eta drainatze-sareak hobetuko ditu.

Eraberritze lan hauek gehitu egiten zaizkie joan astean iragarritako Peru kalean egitekoak diren antzeko lanei. Urtaranen gobernuak onetsi ditu lan hauek kontratatzeko izapideak, eta 780.000 euroko aurrekontua izango dute, eta Costa Rica kaleari ere eragingo diote.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:30

Udaleko Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailaren laguntzei esker, Gasteizko hogeita bederatzi familiak lortu du etxetik kanporatua ez izatea  2018ko lehen seihilekoan.

Datu  hori eman du ezagutzera arloko zinegotzi eta alkateorde Peio Lopez de Munainek udal politikari buruzko bigarren eta azken jarduneko mintzaldian.

Munainek azpimarratu egin du etxetik kanporatuak izateko arriskuan dauden familiei udalak ematen dien laguntza, egungo gobernuak martxan jarritako prestazioen ordenantzan jasotako berariazko laguntzak tarteko.

Aurten, 29 familiak jaso du etxebizitza izaten jarraitzeko aukera ematen dien udal laguntza ekonomiko hori. Gizarte Politiken Sailak 1.117 euroko diru-laguntza eman dio batez beste familia bakoitzari, eta guztira 32.405 € euro bideratu ditu horretara.

2017an 49 familiak jaso zuten udal laguntza, eta horrenbestez urte eta erdian 78 familia etxebizitzarik gabe uztea saihestu da. ” Azkar ari gara lanean arazo ekonomikoak eta laneratzeko eta gizarteratzeko arazoak, bereziki, dituzten familien behar eta babes gabeziari aurre egiteko. Arlo horretan hartzen du kutsu gizatiarra gobernu honen proiektuak” adierazi du Peio Lopez de Munainek.

Zinegotziak estrategikotzat jo du adinekoei zuzendutako zerbitzu eta politiken garapena. Izan ere, Gasteizko biztanleen %23 65 urtetik gorakoa da.

Ildo horretan, azpimarratu egin du gobernuak hainbat arlotan egiten duen ahalegina: baliabideak egokitzen (Olarizuko Santa Maria eguneko arreta zerbitzua, Aurora eta Los Molinos egoitzak, Olarizuko Santa Maria zainpeko apartamentuak…) eta berriak martxan jartzen (San Martineko adinekoentzako zentroa eta Berpizkundearen plazako eguneko arreta zerbitzua), hain zuzen ere.

Halaber, zinegotziak jakinarazi duenez, 2017an, udalaren gizarte-zerbitzuek 14.623 familia hartu zituzten, 28.687 pertsona.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:04

Errekabarri-Eguzkia guraso elkartearekiko hitzarmena ere onetsi du

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Ikasteko zailtasunak dituzten haurrei laguntzeko deialdia eta berariazko oinarriak onetsi ditu Tokiko Gobernu Batzarrak.

Udalak beharrezkotzat jotzen du ikasteko arazoak dituzten ikasleei laguntza psikopedagogikoa ematea, Hezkuntza Zerbitzuaren bitartez, ikasle horien testuinguruak dituen balizko gabezien eragina konpentsatzeko asmoz, hezkuntzari dagokionez. Hezkuntza zein osasun administrazioak alor horretan  egiten duten lana osatzeko xedea ere badute. Ikasturteko lehen herenerako (2018) 49.696 euroko zenbatekoa onetsi da, eta hurrengo aurrekonturako gastua 110.526 euro izango dela aurreikusi da.

Errekabarri-Eguzkia guraso elkartea

Hezkuntza Zerbitzuak proposaturik, halaber, Batzarrak Errekabarri-Eguzkia guraso elkartearekiko 2018rako hitzarmena onetsi du.

Salburua auzoko Errekabarri HLHI 2019/2020 ikasturtean irekitzea aurreikusi da; horren ondorioz, ikastetxe horretako ikasleek Cándido Ruiz de Garibay ikastetxera (Zaramaga) joan beharra dute orain. Hori dela eta, eskola-garraioa behar dute hara hurbiltzeko; Udalak 55.000 euroko diru-laguntza ematen dio elkarteari.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:58

Bi antzezlanen kontratazioa ere onetsi du

 Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak  kulturaren arloko hiru hitzarmen onetsi ditu.

Lehena Gure txosnak-Txosnen Batzordea elkartearekiko hitzarmena da, Andre Maria Zuriaren jaietan kultur arloko jarduerak burutzeko; 56.000 euro emango dira horretarako.

Bigarren hitzarmena EHUren Arabako campuseko Errektoreordetzarekin sinatuko da, 6.000 euroan, Gasteizko Film Laburren XXII. Jaialdia antolatzeko.

Antzezlanak kontratatzea

Bestetik, Principal antzokirako bi ikuskizunen kontratazioa onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak: “Adiós Arturo”, La Cubana taldearena, uztailaren 26tik 29ra emateko, eta “Grandes éxitos”, Laboratorio de la Voz S.L. konpainiarena, abuztuaren 4 eta 5erako;  81.675 eta 60.984 euro dira, hurrenez hurren.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 ekaina 2018 16:21

Arabako kultura eta sorkuntzaren alorreko eragileentzako prestakuntza programan 14 ikaslek hartu dute parte azken bi hilabeteetan

Arabako kultura eta sorkuntzaren alorreko eragileentzako prestakuntza programa —Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak antolatua— gaur bukatu da, parte hartzaileek landutako lanen azken aurkezpenarekin. Azken bi hilabeteetan 14 pertsonak hartu dute parte ikastaroan; haien garapen profesionala sustatzea zen helburua, proiektuak diseinatu eta kudeatzeko tresna eta baliabideez hornituz.

Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Igone Martínez de Luna eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto izan dira jardunaldian, zeinean ikasleek pechakucha formatuan aurkeztu baitituzte egindako lanak, 4 moduluetan ikasitakoaren arabera: I. modulua: identitatea eta esparru estrategikoa. II. modulua: marketin kulturala, eskaintza eta negozio eredua. III. modulua: kultur komunikazioa. IV. modulua: finantzaketa-alternatibak.

Programan 8 hizlarik hartu dute parte (bi modulu bakoitzeko). I. modulua: Aitor Tejada (Teatro Kamikaze) eta Adriana Pedret (Exib). II. modulua: Inés Enciso (Una Mirada Diferente jaialdikoa) eta (Marta Pérez Ibáñez (Nebrijako Unibertsitateko “Mercado del arte”-ko irakaslea). III. modulua: Roger Casas, Alatriste (El Cañonazo Transmedia) eta Nuria García (VeoArte en todas partes). IV. modulua: Tiago Frias (Oficinas do Convento) eta Lluis Sabadell (Kuskusian@s).

 

 

Share

Aurrekoak »