Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 azaroa 2018 11:40
  • Udal gobernuak berriro lizitatuko du Senda ibilbideko jauregia Mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua, orain hutsik baitago

Zulueta jauregiko mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua berriro lizitatzea erabaki du gaur du Tokiko Gobernu Batzarrak; Gasteiz Arabako Errioxako sarrerako atea bihurtzea da zentroaren xedea.

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua Erdigunerako Masterplanean zein Gasteizko 2025 Estrategian jasota dago, eta helburu nagusi hauek ditu: nazioartean onarpen handia duen tokiko produktu bat nabarmentzea, upategiak eta ostalaritza babestea, eta produktu horren eskutik hiria promozionatu eta Gasteizen dinamizazio turistiko eta ekonomikoan laguntzea.

Planteatzen diren jarduera-programen kalitatea hartuko da kontuan bereziki mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua gauzatzeko lehiaketara aurkezten diren proposamenak balioesteko orduan. Orobat hartuko da kontuan eskaintzen den kanona —urtean gutxienez 34.532 eurokoa izan behar du—.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  12 azaroa 2018 10:08

Udal gobernuaren planak Beti Jai pilotalekua berritzea, Astronomoen kaleko, Adurtzako eta Abetxukoko futbol zelaiak hobetzea, Gasteiz Antzokia, Lakua-Arriagako adinekoentzako zentroa handitzea, Olarizuko eguneko arreta-zentroren bigarren fasea eta trenbidea lurperatzea aurreikusten ditu.

Hirigunea biziberritzeko plana da Hirigintza Sailaren egitasmo nagusia, Erdialdeko Masterplana; izan ere, udal gobernuak datorren urterako prestatu duen aurrekontuan partidak gehien handitzen duen arloetako bat da. Kontuen arabera, gobernuak milioi erdi euro baino gehiago erabiliko du agintaldi honetan aktibatutako plan horren barruko ekintzak garatzeko, zeinean dagoeneko zenbait proiektu jarri baitira martxan.

Orotara, Sailak 6,4 milioi euroko aurrekontua  izango du, eta jarduera hauek barne hartuko ditu, besteak beste:

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspenerako 300.000 euro erreserbatu dira; agintaldi honetan jarri da martxan hori, hainbat urtetatik ez baita eguneratu. Beti Jai pilotalekua berritzeko eta Astronomoen kaleko, Adurtzako eta Abetxukoko futbol zelaiak hobetzeko, 2,5 milioi euro jarriko dira; hirigune historikoko plan berezia berrikusteko, 100.000 euro, eta Gasteiz Antzokirako, 800.000 euro. Gainera,Lakua-Arriagako adinekoentzako zentroa handitzea, Olarizuko eguneko arreta-zentroaren bigarren fasea eta trenbidea lurperatzea jaso dira aurrekontuan.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 azaroa 2018 13:20

 

 

 

 

 

 

Gorka Urtaran Audioa 

Barruko espazioak berregokitzea aurreikusten du Erdialdeko Masterplaneko proiektuak, aparkalekua jarriz lehen eta bigarren solairuetan, eta beheko solairua erabilera tertziarioko espazioetarako utzita 

 

Eduardo Dato kalearen, Araba Jeneralaren kalearen eta San Prudentzio kalearen arteko etxadia berrantolatzeko obrak bisitatu dituzte gauz goizean Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eta Hirigintzako zinegotzi Itziar Gonzalok. Adrián Lasquibar arkitektoak lagunduta, lehen faseko obrak martxa onean doazela egiaztatu du alkateak. Barruko espazioen banaketa berrirako prestakuntza-lanak ikusi dituzte. Duela gutxi arte merkataritza- eta ostalaritza-lokalak ziren bertan, baita igerileku zahar batzuk eta irteera Alaba Jeneralaren kalera zuten garaje-zerbitzuak ere.

Maiatzean eman zuen Hirigintza Sailak etxadi barruko espazioak berrantolatzeko proiekturako eraikuntza-lizentzia. Lehenago, urtarrilean, eraikuntzak eraisteko lizentzia emana zuen. Ordudanik, proiektuaren sustatzaileek, aurreikusitako obra-planaren arabera, hainbat egitura eraitsi dituzte, eta ahalegin berezia egin dute zutabeak sendotzeko eta San Prudentzio kaleko eraikin partikularrei eusten dieten egiturak hobetzeko.

Erdialdeko etxadi horretako proiektuaren gisakoen garrantzia nabarmendu du Gorka Urtaranek, “bat baitatoz gure ereduarekin, zein baita espazio publikoak berpiztea, erabiltzen ez diren eraikinak berrerabili eta birgaitzea, eta  merkataritza eta ostalaritza biziberritzea. Erabiltzen ez diren eraikinak eta lokalak berreskuratu nahi dira, hiriko bizitza kolektiboa dinamizatzeko. Hori baita proiektu hau barne hartzen duen Erdialdeko Masterplanaren helburua.”

Gasteizko erdigunea birgaitu, biziberritu eta berpizteko 20 ekintzatik gora biltzen ditu Erdialdeko Masterplanak, udal gobernuak agintaldiaren hasieran egindako diagnostikoari erantzute aldera. Krisi ekonomikoa, enpresak eta erakundeak beste leku batzuetara aldatzea, bizitegietarako gune berriak sortzea eta beste faktore batzuk direla eta, hiri sendotuak erritmoa galdu zuen lehen zuen jarduera ekonomikoaren eta okupazioaren aldean. Lursail hutsak, eta erabili gabeko eraikinak eta lokalak erdialdeko paisaiaren zati bihurtzen ari ziren, eta, hortaz, “beste garai batzuetako pultsua berreskuratu nahi zuen, ikusmolde berri batean oinarriturik, egokitzapen-hirigintzan, zeinek garai berrietako beharrei erantzuten baitie, erabiltzen ez diren baliabideak modu malguagoan aprobetxatzeko”, nabarmendu du Urtaran alkateak.

Plan horren ardatzetako bat hori da hain zuzen ere, eraikinak berrerabili eta birgaitzea, gaur egun erabiltzen ez diren higiezin ugari berreskuratzeko hiriarentzat. Jarduera ekonomikoak, etxebizitzak edo administrazioa hartu izan dituzten eraikinak dira, denborarekin hutsik geratuak. Udalak, jabeekin batera, eraikin horiei bizitza berria eman nahi die, hondamena geldiarazteko, eta erabiltzeko aukera berriak emanez, haien ingurua eraldatzeko motor izan daitezen. Helburu horrekin batera, Masterplanaren beste ardatzetako bat baita merkataritza eta ostalaritza biziberritzea, sektoreko enpresekin adostutako hirigintza-jarduerak eta merkataritza-politikak abian jarriz, hirugarren sektorea funtsezkoa izanik erdialderako. Bi helburu horiek gidatzen dute Gasteiz erdialdeko etxadi hori berrantolatzeko ekintza.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 uztaila 2018 13:35

 

 

 

 

 

 

Santa Barbara plazako obrak aurrera doaz, erritmo onean; Udalaren inbertsioa 6,7 milioi euro du. Ferrovial, Agroman eta Onaindia enpresek eratutako enpresa-elkarteko langileak Posta kalearen ondoko pergola handia jartzen ari dira. 80 metroko luzera, 10 metroko zabalera eta 4 metroko garaiera duen egitura funtzionala da, asteroko azokako 48 saltoki hartzeko lekuarekin, eta inguru berrian dabiltzan pertsona guztiei ere emango die zerbitzu. Dagoeneko elementu deigarri horren egituraren zati handia ikus daiteke; metalezko zutoinek eta toldo gisako olanek osatuko dute egitura.

Santa Barbara plazako eta inguruneko obra agintaldi honetako ekimen anbiziotsuenetako bat da. Udal gobernuak sustatutako lanak burutzeko 15 hilabeteko epea eman da. Urtaranen gobernuaren helburu nagusia espazio publiko hori hiriarentzat berreskuratzea da, zati batean oinezkoentzat izango den super-etxadi moderno, funtzional eta atseginagoa sortuz. Gainera, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak diseinatutako egitasmoari esker, inguruan trafikoa hobetzeko neurriak hartuko dira, eta alderdi osoa biziberrituko da, ekonomia- eta merkataritza-berpizteari bultzada ematearren, alkateak abiarazitako ‘erdialdeko masterplana’ ekimeneko esku-hartze guztien ildo beretik.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 uztaila 2018 14:04

Zulueta jauregiko mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua gauzatzeko lehiaketara proposamenak aurkezteko epea luzatzea erabaki du Tokiko Gobernu Batzarrak —Gasteiz Arabako Errioxako sarrerako atea bihurtzea da zentroaren xedea—. Hartara, 15 egun gehiago izango dituzte proposamenak aurkezteko interesa dutenek horiek erregistratzeko. Gaur onetsitako akordioa Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatuko da epe hori.

Hasiera batean, uztailaren 22a finkatu zen lehiaketara eskaintzak aurkezteko azken eguntzat. Proposamenak aurkezteko epean eraikinaren baldintzen inguruko alderdi teknikoen gaineko kontsulta bat jaso denez, eta horri behar bezala erantzuteko udal zerbitzu teknikoek txostena egin beharra daukatenez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 32. artikuluan halakoetarako aurreikusia dagoen epe-luzapena baliatu da.

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua Erdigunerako Masterplanean zein Gasteizko 2025 Estrategian jasota dago, eta helburu nagusi hauek ditu: nazioartean onarpen handia duen tokiko produktu bat nabarmentzea, upategiak eta ostalaritza babestea, eta produktu horren eskutik hiria promozionatu eta Gasteizen dinamizazio turistiko eta ekonomikoan laguntzea.

Planteatzen diren jarduera-programen kalitatea hartuko da kontuan, bereziki, mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua gauzatzeko lehiaketara aurkezten diren proposamenak balioesteko orduan  Orobat hartuko da kontuan eskaintzen den kanona —urtean gutxienez 34.532 eurokoa izan behar du—.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 ekaina 2018 11:42

  • Irabazten duenak ardoaren inguruko zabalkundea, promozioa eta prestakuntza arloetako jarduera-programa proposatu beharko du
  • Jauregiaren emakida lortzeko urtean 34.532 euroko kanona ezarri da

Urtaranen gobernuak Zulueta jauregian mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroa ezartzeko lehiaketa onetsi du gaur goizean, Gasteiz Arabako Errioxako sarrerako atea bihurtu dadin, “Gasteiz hiriaren eta Arabako Errioxako eskualdearen artean sinergiak sortzearren, eskaintzeko asko baitute biek ere”, adierazi du alkateak. Lehiaketaren helburua da jauregia enogastronomiaren promozio eta zabalkunderako zentroa bihurtzea, Arabako Errioxako ardoak eta Arabako txakolina ardatz nagusiak direlarik. Higiezina hamabost urtez emakidan uztea pentsatu da, hiru jarduera-ildo nagusi garatzeko bertan: zabalkundea, promozioa eta prestakuntza.

Aurkezten diren proposamenak balioesteko irizpideen artean jardueren proposamenaren kalitateak izango du puntu gehien, 110 puntutik 60 puntu emango baitira alor horretan. Zabalkundea erakusketa eta ikus-entzunezkoen espazio baten bidez egingo da, doan. Arabako ardoak promozionatzeko, hainbat ekintza egin ahalko dira: dastatzeak, topaketa tematikoak, foroak eta era guztietako ekitaldi paraleloak. Prestakuntza ekintzen artean, berriz, ikastaroak, jardunaldiak, lantegiak eta adin orotakoentzako proposamen didaktikoak aurreikusi dira.

Jauregiaren emakida lortzen duen proposamenak jarduera-programa bat aurkeztu beharko du urtero, hartzaileak, erlazionatutako ekitaldiak eta aurreikusitako promozio eta zabalkunde kanpainak zehaztuta, eta Udalak onartu beharko du hori.

Lehiaketan balioetsiko den beste alderdi bat eskainitako kanona izango da, 50 punturekin gehienez. Urtean gutxienez 34.532 euroko kanona ezartzen da (2.877 euro hilean), gorantz hobetu daitekeena. Mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroa ustiatzeko lehen urtea bete ondoren, kontsumo-prezioen indizearen arabera eguneratuko da kanona.

Gainera, emakidadunak eraikina egokitzeko eta prestatzeko inbertsioak ordaindu beharko ditu; 85.000 euroko zenbatekoa ezarri da horretarako. Udalak nahitaezkotzat jotzen dituen inbertsioez gain beste batzuk proposatzen badira, horien kostua zati batean konpentsatu ahalko da urteko kanona gutxituz, baina beherapena ez da inola ere ekitaldiko kanonaren % 67 baino txikiagoa.

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroaren proiektua Erdigunerako Masterplanean zein Gasteizko 2025 Estrategian jasota dago, eta helburu nagusi hauek ditu: nazioartean onarpen handia duen tokiko produktu bat nabarmentzea, upategiak eta ostalaritza babestea, eta produktu horren eskutik hiria promozionatu eta Gasteizen dinamizazio turistiko eta ekonomikoan laguntzea.

“Gasteiz helmuga enoturistikoa bihurtzeko egiten ari garen apustu globalaren barruan mahastizaintzaren eta ardogintzaren zentroa pieza nagusietako bat izatea nahi dugu, beste ekitaldi garrantzitsu batzuekin batera, esaterako, datorren urteko martxoan hirian egitekoa den IWINETC nazioarteko biltzarra. Zirkuitu enoturistikoetan presentzia handia lortzen ari gara, ostalaritzaren jardun onari eta Arabako upategiei esker. Ekipamendu berri honekin, beste urrats bat egin nahi dugu sektorea eta hiria ezagutarazteko”, adierazi du Gorka Urtaran alkateak.

Lehiaketaren iragarkia argitaratu ondoren, 45 eguneko epea emango da proposamenak aurkezteko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  10 azaroa 2017 16:23

 

Gorka Urtaran alkateak positibotzat jo du hiriak Goya gasolindegia zegoen eraikin enblematikoa bereganatu dezan atzo 21 Zabalgunearen kontseiluan lortu zen akordioa.  Udal Gobernuak akordioa lortua zuen REPSOLekin, eraikin hori merkataritza-lokal baten truke eskuratu zezan Udalak, eta hala egitea erabaki zen atzo hirigintza-sozietatean egindako bozketan. “EH Bildu Gasteiz taldeak atzo agertu zuen jarrera txalotu beharrekoa da”; izan ere, akordio hau “ona da hiriarentzat, eta bat egiten du Erdialdeko Masterplanaren filosofiarekin, zein baita erabiltzen ez diren eraikinak berreskuratuz bizitza soziala eta ekonomikoa biziberritzea, eta espazio urbanoak bergaitzea.”

Taldeek eraikin horren erabileraren inguruan plantea ditzaketen proposamenak aztertzeko konpromisoa berretsi du alkateak, nahiz eta gogorarazi duen oraingoz proiektu bakarra bere gobernuak agintaldiaren hasieran aurkeztutakoa dela: bertan turismo-informaziorako bulego bat jartzea, eta orobat Schommerri eskainitako espazio nagusi bat, ibilgailu elektrikoak kargatzeko lekua eta beste zenbait zerbitzu.

Share