Prentsa Oharren banner

Udalak ia 13 milioiko aurrezpen garbiarekin itxi zuen iazko ekitaldia

Gasteizko Udalak badu, dagoeneko, 2019ko ekitaldiko udal aurrekontuaren likidazioa, eta aurtengo kontuetara iazkoan sortutako diru-soberakinak gehitzeko moduan da. 2019ko aurrekontuaren itxierak 12.737.620,66 euroko aurrezpen garbia eman du; kopuru hori da ohiko diru-sarreren eta ohiko gastuen arteko aldea gehi epe luzerako mailegu-amortizazioaren gastuak. Kopuru horrek udal-kontuen osasun ona islatzen dute, Gorka Urtaran alkatearen aburuz: “datu positiboa da, eta horren harira esan dezakegu iazko ekitaldiko aurrekontua egoki kudeatu zela, eta horrek zorpetzeko ahalmena bermatzen dio Udalari”.

Iazko kontuen likidazioaren funtsezko beste magnitude ekonomiko bat aurrekontu-emaitza doitua da, zein baita lortutako diru-sarrera guztien eta gastu guztien (ez soilik ohikoen) arteko aldearen emaitza. Adierazle horrek 8.268.844,03 euroko zifra positiboa ematen du.

Azkenik, beste datu garrantzitsu bat diruzaintza-soberakina da, hots, indarreko aurrekontura joan den urteko ekitalditik ekarri daitekeen diru-soberakina, hain zuen ere 34.718.742,12 eurokoa. Kopuru hori bi ataletan bana daiteke: lotutako soberakina, hots, nahitaez xede jakin batera aldatu beharrekoa (21.737.624,53 eurokoa) eta zerbitzu orokorretarako soberakina, 2019an eskatu arren, artean esleitu gabe dauden lan eta proiektuak finantzatzera bideratuak (12.981.117,59 euro). Lotutako soberakina zenbait proiektu ea lanetara bideratuko da (autobus elektrikoa, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroaren ingurunea eraberritzea), eta baita Eskualdeko Enplegu Plana bezalako ekimenetara ere.

“Iazko ekitaldi ekonomikoa positiboa izan zen. Lan, ekimen eta proiektu ugari bultzatu ahal izan genituen gure hirian. Hori guztia kontuan hartuta, esan dezakegu 13 milioi garbiko aurrezpena izateak erakusten duela Udal honen aurrekontu-magnitudeak eta magnitude ekonomikoak egoera positiboa islatzen dutela, datozen hilabeteetarako indarraldian jartzen gaituen (beti ikuspuntu ekonomikotik) egoera, alegia”, amaitu du alkateak.

Share