Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  23 urtarrila 2019 11:44

 

 

 

 

 

 

Gaur goizean hasi ditu Udalak Andre Maria Zuriaren plazako eta Foru plazako argiztapena hobetzeko lanak. Zerbitzu Elektrikoek Andre Maria Zuriaren plazako 28 proiektagailu aldatuko dituzte guztira, hamar urtetik gora baitute, eta horien ordez led teknologiako berriagoak jarriko dituzte. Zehazki, 63, 55 eta 43 watt-eko ‘visio’ modeloa jarriko da. Foru plazan, berriz, 63 eta 55 watt-eko 15 luminaria jarriko dira.

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak sustatutako hobekuntza horri esker, argiztapen- eta uniformetasun-maila handiagoa lortuko da bi plazetan. Luminaria berriak aurrekoak baino eraginkorragoak izango dira, energia-kontsumoa murriztuko baita, eta itsutzea eta argi-kutsadura sortzea eragotziko da aldi berean.  Mantentze kostua ere gutxituko da, horien bizitza baliagarria ohikoena baino luzeagoa baita. Lan horietaz gain, beste leku batzuetako argiteria publikoa areagotu du duela gutxi Udalak: Loma Jeneralaren plazan eta Dato kalean, Iradier, Florida, San Prudentzio, Araba Jenerala eta Posta kaleekiko bidegurutzeetan.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 iraila 2016 14:37

Larunbatean informazio gune bat jarriko da Andre Maria Zuriaren plazan, herritarrak Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz programaren barruko 67 proposamenetako baten alde bozkatzera animatzeko.

Bozketa-prozesu horren bidez, herritarrek 2017ko udal aurrekontuko hiru miloi euro zertan erabili erabaki ahalko dute eta, beraz, herritarrek erabakiko dute zein lehentasun duen Gasteizek eta nola hobetu. Urriaren 9ra arte eman daiteke botoa.

Gainera, astelehenean eta asteartean, 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, zenbait dinamizatzaile arituko dira informazioa ematen eta bozkatzera animatzen, gizarte etxeetako jarduera gehienak hastekoak direla baliatuz.

Parte hartzeko prozesuari buruz informatzea eta horretan laguntzea dute helburutzat ekintza horiek, zenbait eta jende gehiagok parte hartu hainbat eta aberasgarriagoa izango baita emaitza.

Share