Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  24 maiatza 2019 11:56

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi du gaur, asteroko ohiko bilkuran, hitzarmen bat sinatzea Gasteizko Udalaren eta APASOS-SOS Vitoria animaliak babesteko elkartearekin, animaliak adoptatzearen aldeko eta abandonatzearen kontrako jarrerak sustatzeko

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak 15.000 € bideratuko ditu kolektibo horrentzako, aurten sentsibilizazio-jarduera jakin batzuk gara ditzan, betiere animaliak babesa, horiekiko errespetua eta horien ongizatea sustatzera begira.

Hitzarmenaren xedea da APASOSi Armentian dagoen Animaliak Babesteko Zentroan egiten dituen jarduerak ekonomikoki estaltzea, eta zentroan sartzen diren animalien gastuei aurre egiteko, abandonatuta egon izanaren ondorioz ebakuntzak edo bestelako albaitari-arreta behar dutenean.

Jarduera hauek estaltzen ditu hitzarmenak:

  • Abandonatzearen ondoriozko arazoei aurre egiteko albaitaritza-arreta
  • APASOSeko boluntario-taldearen lana ABZn bertan eta kanpoan, udal langileekiko lankidetzan.
  • Harrera Etxeak programa, osasun arrazoiak direla eta zainketa bereziak behar dituzten animaliak aldi baterako hartzeko, adoptatzeko moduan egon arte.
  • Sentsibilizazio jarduerak.
  • Harremanak animaliak babesteko beste elkarte batzuekin.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 otsaila 2019 14:12

Arabako Abesbatza Sinfonikoak kontzertu bat emango du  APASOSen alde otsailaren 23an, larunbata. Animaliak babestea helburu duen elkarte horrek Udalarekin batera lan egiten du Animaliak Babesteko Udal Zentroan jasotako txakurren zaintza eta adopzioa sustatzeko.

 

 

Gaur goizean Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Saileko zinegotzi Peio Lopez de Munainek, APASOSeko lehendakariorde Martín Martínek eta honako honetan abesbatzaren zuzendari izango den Endika Martínek larunbatean 20:00etan San Bizente elizan egingo den kontzertua aurkeztu dute.

Hitzorduaren xedea PASOS elkartearentzako dirua biltzea eta gizartea adopzioaren eta harreraren garrantziaz kontzientzia da, gaur egun Animaliak Babesteko Zentroan dauden 70etik gora txakurrek horren beharra baitute.

“Badakigu APASOSek Animaliak Babesteko Zentroan lan itzela egiten dutela eta urtero egiten dituztela kaleko kanpainak adopzioak sustatzeko; batez ere, arriskutsu izan daitezkeen txakurren adopzioen alde egiten dute lan, horiek baitituzte zailtasun handienak familia bat aurkitzeko”, gogorarazi du López de Muniainek.

Bestalde, Martín Martínek azpimarratu du Espainian 400 txakur baino gehiago abandonatzen direla egunero eta “horietako asko hil egiten dituztela txakurtegietan eta Animaliak Babesteko Zentroetan”. Gasteizen 14 urte daramatzagu ‘zero hilketa’ helburua lortzen, Udalaren eta APASOSen arteko elkarlanari esker”.

 Oraingo honetan, Arabako Abesbatza Sinfonikoa “bere konfort-gunetik aterako da eta euskal folkloreko lan batzuk abestuko ditu. Laguntzea erabaki genuen elkarteengana hurbiltzea eta gizarte-ekitaldiak egitea helburu hartu dugulako. Orain ahalik eta diru gehien biltzea espero dugu”, azaldu du Endika Martín zuzendariak.

 Kontzerturako sarrera doakoa izango da eta, hortaz, dohaintzen bidez bilduko da dirua. 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 iraila 2017 12:20

Txakurrak adoptatzeko “Adoptatuko nauzu?” XI. kanpaina izango da asteburuan Probintzia plazan, APASOS elkarteak udalaren laguntzaz antolatuta.

Armentiako Animaliak Babesteko Zentroan dauden animalien adopzioak bultzatzea da kanpainaren helburu nagusia, jabeak bilatzea, beste animaliaren bat erosi ordez horiek har ditzaten, elkartasunez. Aurreko urteetan bezala, bereziki aintzat hartuko ditu kanpainak arriskutsu izan daitezkeen txakurrak; animaliak babesteko zentro horretan 40tik gora dira.

APASOSek informazio-lekua eta denda solidarioa ere jarriko ditu Probintzia plazan, eta bildutako dirua bazterrera utzitako animaliei laguntzeko erabiliko da oso-osorik.

 

EGITARAUA

Irailak 9, larunbata

11:30 Txakur-lantegia, txikientzat

Iñaki Carretero, txakur-hezitzailea

 

12:30 Animaliak Babesteko Zentroan adoptatzeko dauden txakurren erakusketa.

 

13:30 Txakurrak hezteko lantegia: txakurra hezteko oinarrizkoak

Iñaki Carretero, txakur-hezitzailea

 

18:00 Egizu argazkia maskotarekin.

Ekia argazki-estudioa

 

18:30 Txakur lehiaketa, animazioa eta ipuinak

Iñaki Carretero, txakur-hezitzailea.

Ekarri zure txakurra eta erakutsi harro. Aurretiko izen-emateak: ekitaldia baino 30 minutu lehenago.

20:00 Jardunaldiaren amaiera

 

Irailak 10, igandea

11:30 Egizu argazkia maskotarekin.

Ekia argazki-estudioa

 

11:30 Lantegia: txakurraren jokabide-arazoak gutxitu edo desagertzea; jarrera erasokorrak, antsietatea…

Oscar Flores, txakur-hezitzailea

 

12:30 Adoptatzeko txakurren erakusketa.

 

13:30 Hezitako txakurren erakustaldia

Oscar Flores, txakur-hezitzailea

 

15:00 Jardunaldiaren amaiera

Share