Prentsa Oharren banner

Kultura Sailak 120.000 euro emango ditu 2021ean Santa Maria katedralaren estalkia hobetzeko

Gasteizko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du Santa Maria Katedrala Fundazioarekin. Horren bitartez, 120.000 euro jarriko ditu Hezkuntza eta Kultura Sailak 2020-2021 ikasturtean hezkuntza-programa bat gauzatzeko.

Zehazki, transeptu edo zeharkako nabearen goi aldeko estalkien zaharberritze integrala egingo da. Gaur egun, estalki horrek XVII. mendeko jatorrizko egituraren zati bat gordetzen du.

Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi estíbaliz Cantok azpoimaratu duenez, “2021ean finantzatuko dugun esku-hartzearen xedea Santa Maria katedrala uraren eta gorabehera termikoen aurrean babestea da; hartara, areagotu egingo dira Gasteizko harribitxi artistiko hori erabiltzeko eta bisitatzeko aukerak”.

Babesa tokiko eragileei

Horrez gain, Kulturak 40.000 euro emango ditu, guztira, Gasteizko bi kultur eragileren jarduera diruz laguntzeko.

 

Ortzai kultur elkarteak 20.000 euro jasoko ditu, Hirigune Historikoko Familientzako XII. antzerki zikloa, Gasteizko Antzerki Sakratuko XII. Zikloa eta Udako Klasikoak zikloa antolatzeko. Hitzarmenari esker hirigune historikoko laborategi dramatikoak ‘Lankidetzak’ (‘Colaboraciones’) izeneko programa garatuko du, bertoko zein kanpoko artista eta kolektiboen artean trukerako eta sormena sustatu eta babesteko ekimena.

Hona Canto andrearen hitzak: “Ortzairen lana babesten dugu, kultura eta artea irakaskuntzaren, adierazpen artistikoaren eta gizarte-kohesioaren bidean aurrera egiteko tresna gisa sustatzen duelako, asmo horrekin prestakuntza-, dibulgazio- eta arte-jarduerak garatuta, bereziki arte eszenikoen alorrean, beste diziplina artistiko eta kultural batzuekin elkarreraginezko harremanetan”.

Bestalde, Udalak 20.000 euroko laguntza emango dio Arrakala Koop. Elkarte Txikia elkarteari, sorkuntza eta ikerkuntza eszenikoaren gainean Baratza aretoan burutzen duen lana babesteko.

2013an ireki zenetik, arte eszenikoen zentro horrek kultur katea osatzen duten faseen (prestakuntza, sorkuntza, ikerkuntza, hedatze-lana…) sustapenean aritzen da, hots, hausnarketa sakona egiten du arte-ingurune zein -bitartekaritzari eta artista-egoitzei buruz.

Gainera, parte hartzen du Europako proiektuetan (esaterako ikus-entzuleen kudeaketarako “Europa Creativa” izenekoan), bitartekaritza hiriko ikastetxeetan, prestakuntza proiektuetan, egonaldi eta erakusketa programetan, hala nola Bertako Fest, Zurrunbilo, Dantzan tzan eta Urterurrena izenekoetan.

“Zentro garrantzitsua da gure hiriko kulturarentzat, bulkada handikoa, ehun eszenikoa aberastera eta gabezia oso nabarmenak betetzera datorrena”, azpimarratu du zinegotziak.

Share

Kultura Sailak Baratza Aretoarekiko eta Urrezko Zeledonekiko hitzarmenak onetsi ditu

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Arrakala koop. elkarte txikiarekiko eta Urrezko Zeledonak kultur elkartearekiko hitzarmenak onetsi ditu Tokiko Gobernu Batzarrak, haien helburuak betetzerik izan dezaten.

Arrakala kooperatiba elkarte txikiak Baratza Aretoa proiektua bultzatzen du, zeina arte eszenikoetarako areto independentea baita. Gasteizen era guztietako arte-diziplinak —bereziki antzezte-arteak— ikertu, sortu, prestatu eta erakutsi ahal izateko espazio bat, teknikoki egokitua eta neurri handikoa, eskaintzea du helburutzat. Hitzarmenaren bidez, 10.000 euro jasoko ditu.

Urrezko Zeledonak kultur elkarteak, berriz, hainbat kultur jarduera egiten ditu urtean zehar. Udalak 7.000 euroko diru-laguntza ematen die horretarako.

Share