Prentsa Oharren banner

Euskaraldia, Osoko Bilkuran protagonista

 “Euskara erabiltzen saiatuko gara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”, esan du Gorka Urtaran alkatea.

 

Gasteizko Udalak Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzen du gaurtik aurrera. Gaur bertan egin den Osoko Bilkuran protagonista izan da euskararen aldeko ariketa soziala. “Udala arigunea den heinean, saiatuko gara euskara erabiltzen gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”, esan du Gorka Urtaran alkateak. Gainera, Udalbatza osatzen duten zinegotzi askok txapak jantzi eta beren hitzaldiak euskaraz egin dituzte. 

Euskaraldia hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa da, euskararen erabilera bultzatzeko ariketa. Gaurtik abenduaren 4ra egingo dena.

Aurreko edizioan bezala, bi rol izango dituzte aukeran izena ematen dutenek:

Belarriprest: Beraiei euskaraz hitz egiteko eskatzen dutenak dira belarriprest, euskara ulertzen dute eta beraiekin euskaraz aritzea nahi dute. Ulertzen duten guztiekin ez dute uneoro euskaraz hitz egingo agian, baina ahal eta nahi duten guztietan egingo dute. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.

 Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute ahobiziek. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; mintzakideak euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko dute beti. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da, jokaerak definitzen du rola, alegia.

Aurtengo edizioko berrikuntza nabariena ‘ariguneak’ dira, non parte hatzaileek ahobizi eta belarriprest izateko aukera izango duten. Udalak 30 talde identifikatu ditu.

 

Share

Tuvisak Euskaraldiarekin bat egin du eta euskararekiko konpromisoa erakutsi du bideo baten bidez

TUVISA Udal garraio enpresak Euskaraldiaren bigarren edizioarekin bat egin du eta euskararekiko konpromisoa erakutsi du gaur goizean sare sozialen bidez zabaldu den bideo berri baten bidez.

 

Bideoa hemen ikusi daiteke:

 

Konpainiako langileak protagonista dituen eta ALEA eta Geu Elkartearekin elkarlanean egindako ikus-entzunezko piezan erakusten denez, Tuvisako autobusak espazio aproposak dira bai langileek baita bidaiariek euskal hizkuntza erabil dezaten.

Izan ere, udal enpresak hainbat ‘Arigune’ ere sortu ditu bere baitan (Euskaraldiak bigarren edizioan egin duen apustu nagusietako bat dira ‘Ariguneak’), euskararen erabilera enpresa barnean eta modu kolektiboan bultzatzeko helburuarekin. “Badakigu gizarte aldaketak epe luzekoak direla, baina pixkanaka Tuvisako erabiltzaileen eta langileen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea nahi dugu. Euskararen aldeko apustu handia egiten dugu”, azaldu dute Tuvisatik.

Euskaraldian ez ezik, beste proiektu batzuetan ere parte hartzen du Tuvisak, hala nola Xederan, Administrazioan hizkuntzaren normalizazioa sustatzeko Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako sarean.

Share

Alkateak Euskaraldian parte hartzeko izena eman du eta ekimen honetan parte hartzera animatu ditu herritarrak

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Iñaki Gurtubai alkateorde eta Euskara zinegotziak Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzeko izena eman dute gaur goizean. Horrela, alkateak gauza bera egitera animatu ditu herritarrak. “Hiria ahobiziz eta belarriprestez beteko dugu, Gasteiz euskararen hiriburu bihurtuko dugu”, azaldu du Gorka Urtaranek. “Euskara ulertzeko gai diren gasteiztarrak gonbidatu nahi ditut bereiziki. Haiek dira erronka nagusia”, esan du.

Euskaraldia hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa da, euskararen erabilera bultzatzeko ariketa. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dena.

Aurreko edizioan bezala, bi rol izango dituzte aukeran izena ematen dutenek:

Belarriprest: Beraiei euskaraz hitz egiteko eskatzen dutenak dira belarriprest, euskara ulertzen dute eta beraiekin euskaraz aritzea nahi dute. Ulertzen duten guztiekin ez dute uneoro euskaraz hitz egingo agian, baina ahal eta nahi duten guztietan egingo dute. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.

Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute ahobiziek. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; mintzakideak euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko dute beti. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da, jokaerak definitzen du rola, alegia.

Aurtengo edizioko berrikuntza nabariena ‘ariguneak’ dira, non parte hatzaileek ahobizi eta belarriprest izateko aukera izango duten. Udalak 30 talde identifikatu ditu iada.

Share

Euskaraldian izena emateko epea ireki da ariketa hasteko bi hilabete falta direla

 

Ariketa sozialaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da, 15 egunetan ahobizi edo belarriprest roletan parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek

 

Izen-ematea euskaraldia.eus webgunean egin daiteke

Rol bakoitzak ariketa egiteko modua adieraziko du, ez hizkuntza-gaitasuna, eta 16 urtetik gorako herritarrek har dezakete parte

Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea zabaldu da gaur. Aurreko edizioan moduan, ahobizi eta belarriprest rolekin parte hartuko dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa sozialeko parte hartzaileek. Koordinazio lanetan ari diren eragileek aurkeztu dute gaur Gasteizen Euskaraldiaren bigarren edizio hau eta parte hartzeko dei zabala egin diote gizarteari.

Gasteizen egindako agerraldian Euskaraldiaren koordinazioan ari diren eragileekin batera agertu dira zenbait erakundetako ordezkariak. Ekitaldian parte hartu dute Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaileak, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramale eta Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailburuak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako Kontseilariak, Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta EUDELeko presidenteak, Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusiak, Paul Bilbao Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusiak, Zuriñe Gil Gasteizko GEU elkarteko kideak eta Maialen Sobrino Zaramaga auzo elkarteko kideak. Agerraldian egon ezin izan ez diren arren, Euskaraldiaren koordinazio eta antolaketan parte hartzen dute Euskararen Erakunde Publikoak, Euskal Hirigune Elkargoak eta Euskal Konfederazioak.

Euskaraldia hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa soziala dela gogora ekarri dute antolatzaileek, euskararen erabilera bultzatzeko ariketa. Euskaraldiko partaideak beraien hizkuntza ohiturak aztertu eta aukeratzen duten rolaren arabera arituko dira 15 egunetan. Aurreko edizioan bezala, bi rol izango dituzte aukeran izena ematen dutenek:

Belarriprest: Beraiei euskaraz hitz egiteko eskatzen dutenak dira belarriprest, euskara ulertzen dute eta beraiekin euskaraz aritzea nahi dute. Ulertzen duten guztiekin ez dute uneoro euskaraz hitz egingo agian, baina ahal eta nahi duten guztietan egingo dute. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.

Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute ahobiziek. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; mintzakideak euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko dute beti. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da, jokaerak definitzen du rola, alegia.

Euskaraldian 16 urtetik gorakoek izena eman dezakete, helduen hizkuntza ohitura eta portaeretan eragitea baitu helburu ekimenak. Euskara ulertzeko gaitasuna gutxienez izan behar dute partaideek, baina hortik aurrera, bakoitzak erabakiko du zein rol den berarentzat egokiena. Modu kontziente eta borondatezkoan, hizkuntza ohiturak astindu edo euskararen erabileran aurrerapausoak eman nahi dituzten lagunek 15 egunetan bete nahi duten rola erabaki eta izena eman ahal izango dute, azaroaren 20tik abenduaren 4ra dagokien rolaren txapa jantzita ariketa egin ahal izateko.

Lehen edizioko parte hartzaileen profila oso anitza izan zen. 16 urtez gorako adin guztietako emakume eta gizonek parte hartu zuten ahobizi eta belarriprest modura. Aurten ere aniztasun horri eustea izango da helburua, iaz gutxiago parte hartu zuten adin tarte eta profiletan sakonduz: 16-30 urte arteko gazteak, gizonezkoak eta belarriprest jokabidea hartuko dutenak.

Parte hartzeko dei zabala egin dute Gasteizen egindako agerraldian egondako eragile eta ordezkari guztiek. Euskaraldiaren lehen edizioan ahobizi eta belarriprest rolak hartu zituzten herritarrak berriz ere izena ematera animatu dituzte bertaratuek, eta arrazoi ezberdinengatik 2018an parte hartu ez zutenek ere ateak zabalik dituztela adierazi dute. Orain arten ariguneetan parte hartzeko asmoa adierazi duten herritar guztiek ere izena eman beharko dute.

Izena emateko hiru bide egongo direla azaldu dute: euskaraldia.eus webgunea, batetik, herriz-herri antolatuta dauden batzordeen bidez, bestetik, eta datorren astetik aurrera eskuragarri egongo den telefono aplikazioa azkenik.

Covid 19 garaian ere beharrezko ariketa

Agerraldian hitza hartu duten ordezkariek bigarren Euskaraldian Covid-19 pandemiak sortu duen egoerak eragina izango duela nabarmendu dute. Gizartea kolpatu duen pandemiak euskaran ere eragina izan duela azaldu dute agerraldian. Horregatik, Euskaraldia, duela bi urte modura, euskararen erabilerari bultzada emateko ariketa praktiko eta motibagarria izatea dute helburu antolatzaileek.

Azken hilabeteetako lanak pandemiak baldintzatuta egin dira herriz-herri antolatuta dauden batzordeetan, eta horrek ere eragingo du. Hala ere, lehen edizioan Euskaraldira batu zen herri kopurua gainditu dela nabarmendu dute antolatzaileek. Izena eman duen herri kopurua 412koa izan da (aurreko edizioan 405 herritan egin zen).

Hortaz gain, jadanik 4.300 baino gehiago dira ariguneak sortzeko izena eman duten entitateetako zentroak, eta guztira 13.000 arigunetik gora egongo dira. Era guztietako entitateek ariguneak sortu eta Euskaraldian inskribatzeko epea datorren irailaren 27an itxiko da, eta urrian zehar jakin ahal izango dira behin-betiko datuak.

Elkarlanean antolatutako ekimena

Era askotako elkarlanerako gune izan da aurten ere Euskaraldia eta berriz ere ekimenaren ezaugarri garrantzitsu modura azpimarratu dute agerraldian. Gizarte eragile eta erakunde publikoen artean sortutako eta bultzatutako ekimenera, enpresak eta bestelako entitate pribatuak gehitu dira. Hortaz gain, herriz herri Euskaraldia antolatzen eta zabaltzen ari den gizarte sarea handia dela azpimarratu da eta herrietan ere elkarlan dinamika berriak sortzen ari direla gogora ekarri da.

Euskararen erabileran eta garapenean jauzi handi bat emateko Euskaraldiak dituen ezaugarriak garrantzitsuak dira antolatzaileen hitzetan eta horregatik, gonbidapena egin zaie herritarrei parte hartzen ez-ezik, inguruan zabaltzen eta eragiten ekarpena egin dezaten.

Ekitaldia arratsaldean

Izen-ematea abiatzeko ekitaldia egingo da gaur osteguna, irailak 24, arratsaldeko zazpietatik aurrera Bergarako Seminarixoan. Ekitaldian, besteak beste, Euskaraldiaren bigarren edizioaren kantua eta bideoklipa aurkeztuko dira.

Ekitaldiaren zuzeneko emanaldia egingo dute toki telebistek (Goiena, Goierri, Erlo, 28 kanala eta Kanaldude telebistak) eta hainbat toki hedabidek beraien webguneen bidez (aiurri.eus, plaentxia.eus, goiena.eus, karkara.eus, maxixatzen.eus, baleike.eus, uztarria.eus, noaua.eus, geuria.eus, ttakun.eus, alea.eus, guaixe.eus, kronika.eus, anboto.org, uriola.eus, aikor.com eta barren.eus).

Adierazpenak:

Arrate Illaro, Euskaraldiko koordinatzailea: “Herri batzordeak eta ariguneak aktibatuta dauden honetan, herritarrei deia egin nahi diegu belarriprest edo ahobizi modura Euskaraldian parte har dezaten. Lehen edizioan parte hartu zuten kideak berriz gurekin aritzea nahi dugu, baina baita kide berriak ere: bakoitzak nahi eta ahal duen jokabidea hartuta egin daiteke ariketa”.

Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua: “Azken hilabeteotan pandemiak gogor jo gaitu. Samina eragin du familia askotan, eta denok utzi gaitu pattal samar. Eta une honetan ilusioa behar dugu. Heldulekuak behar ditugu. Estimulu berriak behar ditugu. Eta uste dut Euskaraldiak hori ekar diezagukela”.

Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Herritarren Harremanetarako Kontseilaria: “Gaitasun eta motibazio askotariko lagunek hartuko dugu parte Euskaraldian. Anitzak gara, eta, hala ere, badugu zerbait komunean: euskaraz gehiago egiteko urratsak emateko prest gaude. (…) Nafarroan, euskararen gaitasunean, adinaren aldagaiak biziki eragiten du. Euskaraz dakiten gazteen ehunekoak goraka egin du azken urteotan etengabe. Nafarroan, gazteen %25a da euskalduna . Belaunaldi euskaldunagoak datoz, hemen daude eta euskarak etorkizuna duela erakusten digu honek. Espero dezagun gazteen euskararen aldeko hautua indartzea eta euskarari leku gehiago ematea.”

Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko presidentea: “Duela bi urteko enpatia, ilusioa, begiradak, konplizitatea sintonia onak… berriz bizitzera goaz. Eta hauek ere ahalik eta jende gehienera iristea lortu nahi dugu. (…) Euskaren aldeko jauzia egiteko garaia da: herritarrek, erakundeek, aisialdian eta arlo sozioekonomikoan ari diren eragileek, denok dugu jauzi hori emateko zeregina eta ardura. Hauxe da momentua. Eta guk ez badugu egiten, ez du beste inork egingo”.

Ramiro González, Arabako Ahaldun Nagusia: “2018an lehen aldiz ahobizi eta belarriprest rolak ezagutu genituenean, arabar Lautadak dagoeneko proba pilotu bat egina zuen aurreko urtean. Aiaraldean ere, 2017an halako zerbait gertatu zela ezin ahaztu. Biak, Arabako eskualde batzuek euskararen hiztunen aktibazioan erakusten duten abangoardia-mailaren adierazle argiak dira. Eta bide berberari ekiteko asmoa dugu aurten arabarrok”

Gorka Urtaran, Gasteizko alkateak hiriaren eta Udalaren konpromisoa azpimarratu ditu: “Iaz 15.000 gasteiztarrek eman zuten Euskaraldian parte hartzeko izena. Eta aurten marka hori gaindituko dugu. Ziur nago. Gasteiz ahobizi eta belarriprestez bete behar dugu berriro. Eta euskara ulertzeko gai diren gasteiztarrei egiten diet gonbidapena bereziki. Beraiek dira erronka nagusi eta politena orain”

Share

Arabak eta Gasteizek bat egingo dute Euskaraldiaren bigarren edizioarekin

 

Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta Eudeleko presidenteak eta Encina Castresana Aiarako Kuadrillako presidenteak –Arabako espektro instituzional osoaren ordezkari gisa– Euskaraldira atxikitzeko agiri bat irakurri dute, eta bertan euskararen aldeko ekimen sozial honetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak

 

Udal eta Kuadrilletako ordezkari politikoek, Arabako Foru Aldundiko kideekin batera, Euskaraldia euskararen aldeko ekimenari atxikitzeko ekitaldian parte hartu dute gaur, euskarazko hizkuntza-ohituren erabilera eta eraldaketa bultzatzeko. Bertan, Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta Eudeleko presidenteak, Encina Castresana Aiarako Kuadrillako presidenteak eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak atxikimendu agiri bat irakurri dute Arabako erakunde guztien ordezkari gisa.

Bertan, Gasteizko alkateak, Arabako udalerri guztien ordezkari gisa, gogorarazi du Arabako gizartean “euskara eta gaztelania elkarrekin bizi direla, eta badakigu euskaraz egitea ariketa bereziki soziala dela, ez da norbanakoak bere kabuz hartzen duen erabakia soilik”, Euskaraldiaren bigarren edizio honetan arabarrek prest dauden “ahobizi” rolak beren borondatez berriro eskuratzeko deia eginez. Beti euskaraz hitz egiteko lehen hitza, edo “belarriprest”, euskaraz entzuteko prest daudenak, jakin ala ez.

Herritarren hizkuntza ohituren erabilera eta eraldaketa bultzatu nahi duen ekimenaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da aurten, eta “ariguneak” jarriko dira abian – Talde horietako kideek ahobizi eta belarriprest gisa jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan – aurtengo nobedaderik azpimarragarriena.

Edizio honetan arabarrek aukera berri bat izango dute Lurralde Historikoan ere euskarazko komunikazioa posible dela frogatzeko. Arabako ulermenaren mapak emandako datuen arabera, biztanleriaren % 48,2 gai da euskara ulertzeko, eta 0-14 urte bitartekoen artean, berriz, gazte gehienak elebidunak dira ( % 86).

Ildo horretan, Aiarako Kuadrillako presidente Encina Castresanak, gainerako kuadrillen ordezkari gisa, gogorarazi du Arabako gizarteak euskararen normalizazioaren bidean aurrera egiten jarraitzen duela, “Euskararen erabileran aurrera egiteko oinarri sendoak” ezarriz: “Norbanakoak irabazten du, taldeak irabazten du, azkenean gizarteak irabazten du”.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak itxi du ekitaldia, eta gogorarazi du Euskaraldiak bat egiten duela Araban Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoarekin (2019-2022): “Hiztunak eta hiztun-sareak aktibatzea, edo lurraldean euskaraz bizitzeko aukerak bermatzeko baldintzak sortzen jarraitzea”. Helburu horretarako, funtsezkoa da lankidetza, eta diputazioa prest dago urrats sendoak ematen jarraitzeko, “Arabako Foru Aldundiaren lidergoaren babesean, euskara zerbitzuekin, euskalgintzarekin eta gainerako gizarte-eragileekin lankidetzan”.

Share