Prentsa Oharren banner

Alkateak Euskaraldian parte hartzeko izena eman du eta ekimen honetan parte hartzera animatu ditu herritarrak

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Iñaki Gurtubai alkateorde eta Euskara zinegotziak Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzeko izena eman dute gaur goizean. Horrela, alkateak gauza bera egitera animatu ditu herritarrak. “Hiria ahobiziz eta belarriprestez beteko dugu, Gasteiz euskararen hiriburu bihurtuko dugu”, azaldu du Gorka Urtaranek. “Euskara ulertzeko gai diren gasteiztarrak gonbidatu nahi ditut bereiziki. Haiek dira erronka nagusia”, esan du.

Euskaraldia hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa da, euskararen erabilera bultzatzeko ariketa. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dena.

Aurreko edizioan bezala, bi rol izango dituzte aukeran izena ematen dutenek:

Belarriprest: Beraiei euskaraz hitz egiteko eskatzen dutenak dira belarriprest, euskara ulertzen dute eta beraiekin euskaraz aritzea nahi dute. Ulertzen duten guztiekin ez dute uneoro euskaraz hitz egingo agian, baina ahal eta nahi duten guztietan egingo dute. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.

Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute ahobiziek. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; mintzakideak euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko dute beti. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da, jokaerak definitzen du rola, alegia.

Aurtengo edizioko berrikuntza nabariena ‘ariguneak’ dira, non parte hatzaileek ahobizi eta belarriprest izateko aukera izango duten. Udalak 30 talde identifikatu ditu iada.

Share