Prentsa Oharren banner

Elkartasuna Saharako biztanleriarekin eta Fronte Polisarioarekin Mendebaldeko Saharako su-etenaren amaieraren aurrean

Gasteizko Udaleko Bozeramaileen batzordeak, EAJ-PNV, EH Bildu, PP eta Elkarrekin taldeen aldeko botoekin, saharar herriaren eta Fronte Polisiarioarekin bere elkartasuna adierazi du Mendebaldeko Saharako su-etenaren amaieraren aurrean.

 

Adierazpen batean, sinatzaileek Marokoko Erresumari egotzi diote 1991tik gaur arteko egonkortasunaren erantzunkizuna, eta MINURSOri eta Nazio Batuei eskatu diete eremuan segurtasuna eta baita sahararren giza eskubideen zaintza berma dezatela; eta autodeterminazio-erreferendumaren bidez Mendebaldeko Saharako gatazkaren konponbide bidezkoa eta behin betikoa sustatu dezatela.

 

Era berean, Espainiako gobernuari Mendebaldeko Sahara ‘de iure’ administratzen duen potentzia gisa duen erantzukizuna bere gain har dezala exijitzen diote, eta horren arabera jokatu dezala, autordeterminazio-erreferendumaren antolaketan eta Saharako biztanleria zibilaren babesean parte aktiboa izanik.

 

Gainera, Sahara Euskadi Mugimenduak eta Frente Polisarioaren Ordezkaritzak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa babesteko deitzen duten mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak.

Share

Saharako errefuxiatu-kanpamentuetako erizain eskolako zuzendariarekin bildu da Jon Armentia

Gasteizek 1998tik laguntzen dio zentro horri, eta aurten 60.000 € bideratuko ditu bertara.

Garapenerako lankidetzako zinegotzi Jon Armentiak Saharako errefuxiatu-kanpamentuetako erizain eskolako zuzendari Musa Isa hartu du gaur goizean udalean. Udalak 1998tik laguntzen dio zentroari, eta bertan egiten duen lanaz aritu dira biak.

“Oso zeregin garrantzitsua du. Erizainek berebiziko zeregina dute errefuxiatuen lehen mailako arretan, oso mediku gutxi baita bertan. Gehienak Espainiara edo beste lurralde batzuetara joan direnez, baliabide materialak eta giza baliabideak oso eskasak dira” azaldu du Armentiak.

Eskolak erizaintza-ikasketak ematen ditu, eta emagin, pediatria-laguntzaile eta estomatologia adarretako espezializazioa. Dozenaka pertsona prestatzen ditu urtero, kanpamenduetan bizi diren milaka errefuxiatuei zerbitzu eman diezaieten. Iaz 95 pertsona aritu ziren, eta ireki zenetik, 300 pertsonatik gora prestatu dira eta 1.214 profesionaletik gora birziklatu.

Hasiera batean, udalaren laguntzak irakaskuntza hobetzea eta, batez ere, ikasgaietako eskuliburuak prestatzea izan zuen ardatz. 2005etik, berriz, laguntzak eskolaren funtzionamendurako izan dira bereziki: instalazioak hobetu eta onik zaintzea, langileei ordaintzea, bertako ikasleen elikadura- eta higiene-gastuak ordaintzea…

Aurten udalak 60.000 euro bideratuko ditu errefuxiatu-kanpamentuetako erizain eskolara. 2019an baino 15.000 euro gehiago dira, izan ere covid-19a dela eta eskolak amaitu ondoren, eskolak bere baitan hartu ditu berrogeialdian dauden pertsonak, eta udalak bere gain hartu du horien elikadura-gastua.

Share