Prentsa Oharren banner

AUOko aparkaleku berria ireki da, zeinak doako 182 leku baititu

 

 

 

 

 

 

 

 

Dagoeneko amaitu dira Francisco Leandro Viana kalean (Txagorritxu) lurrazaleko aparkaleku berria eraikitzeko lanak. Udalak aparkalekua ireki du, eta gaur goizean bertan sartu dira lehenengo erabiltzaileak. Arabako Unibertsitate Ospitalea handitzeko lanak direla eta galdutako lekuak konpentsatzea izan da hasitako obraren xedea. Lanak joan den azaroan esleitu baziren ere, maiatzaren 7ra arte ezinezkoa gertatu zen hastea, neguan euri ugari eta eguraldi txarra egin zuenez lurra heze baitzegoen. Hori dela kausa, makinek ezin zuten lan egin. Gasteizko Udalak Osakidetzarekin batera sustatu du udalaren lursail hori aparkalekurako egokitzea.

 

 

 

 

 

 

Zehazki, 182 leku berri sortu dira. Balgorza enpresak egin ditu lanak, 270.973,11 euroan.

5.500 metro koadroko lursail bat erabili da azpiegitura berria sortzeko. 182 lekuetatik, 171 autoentzat izango dira, eta bost mugikortasun murriztuko pertsonentzat erreserbatuko dira. Motozikletentzako lekua ere jarri da.

 

 

 

 

 

 

Azpiegitura berria ireki denez, autobus-geltokiko lurpeko aparkalekua lehenengo bost orduetan doan erabiltzeko aukera baliogabetu egingo da.

 

Share