Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 maiatza 2018 11:22

 

 

 

 

 

 

Alkateorde Itziar Gonzalok Gasteizko VII. Konkurtso Jardunaldien inaugurazioan hartu du parte; gaur eta bihar egingo dira horiek, Goiuri jauregian. 200 pertsonatik gora etorri dira hitzordura, 12 autonomia-erkidegotatik; konkurtso-prozesuek eragindako enpresek irautearekin lotutako esperientzia praktikoak izango dira gai nagusia aurten.

Gonzalok nabarmendu du jardunaldiak erreferentziazko ekitaldi gisa sendotuta daudela konkurtso zuzenbidearen alorrean, “aurkeztutako hitzaldien kalitateagatik, landutako gaiengatik eta komite teknikoak denbora honetan egindako lan onagatik”.

 

Enpresarekin lotutako profesionalak, konkurtso-administratzaileak, magistratuak, abokatuak, ekonomistak, finantza-erakundeetako profesionalak, auditoreak eta lan-aholkulariak bildu dira jardunaldietan. Zortzi eztabaida-mahaik eta hitzaldi nagusiak osatzen dute egitaraua.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 iraila 2017 11:58

Goiuri jauregiaren teilatua berrituko du Udalak, kalte handiak egin dituzten hezetasun- eta iragazketa-arazoak konpontzeko.

189.377 euro ordainduko dira gaur egungo teilatua ordezteko obra horiengatik, Udal Administrazioaren Sailaren kontura, eta gauzatzeko epea 60 egunekoa izango da.

Besteak beste, gaur egungo teilatu osoa kendu eta ordeztuko da, zurezko elementuei mantentze- eta kontserbazio-tratamendua emango zaie, eta led argi berriak jarriko dira obrak eragindako eremuan.

Udalaren Kultura Sailaren bulegoak hartzen ditu Goiuri jauregiak aspaldiko urteetan, baita Biltzar eta Turismo Zerbitzuaren jardueraren parte bat ere. Monumentu-izaera duen eraikin historikoa da, eta babes bereziko elementu gisa dago katalogatuta.

Share