Prentsa Oharren banner

21 Zabalguneak zehaztuko ditu “El Áncora de Abechuco” birgaitzeko lanak

21 Zabalguneak laguntza emango dio Gasteizko Udalari “El Áncora de Abechuco” irin-fabrika zena birgaitu eta egokitzeko.

Udaleko Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Sailak eskatuta, 21 Zabalguneak  identifikatuko ditu 1853. urtean altxatutako eraikinean egin beharreko lanak, ondare balio handia baitu. Gainera, birgaitze-lan horiek zenbat denbora iraun dezaketen zenbatetsiko du, eta egin beharreko lanen balorazio ekonomikoa egingo.

Lankidetza hori 21 Zabalgunea sozietatearen xedearen barruan kokatzen da, haren Estatutuekin bat etorriz. Izan ere, Estatutu horietan jasotzen denez, “(…) modurik zabalenean Gasteizko Udalari laguntza ematea izango da sozietatearen xedea, batetik, hiria birgaitzen, biziberritzen eta berritzen (…)”

 

 

El Áncora de Abechuco

“El Áncora de Abechuco” irin-fabrika 1853an sortu zen; urte hartan altxatu zuten eraikin nagusia, Erdi Aroko erroten egitura zaharren gainean. Harrezkero, eta joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadara arte, etenik gabe aritu zen jardunean irin-fabrika.

150 urteko horietan, ehotzeko eta galbahetzeko sistemak modernizatzen joan zen, baita barruan zeuden azpiegiturak ere.

Gaur egun, eraikina udalaren jabetzakoa da, jabe ohiek eta Udalak hitzarmen bat sinatu baitzuten eraikinean garatzen zen industria-jarduera lekuz aldatzeko.

Share