Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-12-09)

Prentsaurrekoa. ‘Ura, emakume izena’ erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Lankidetza zinegotzi Jon Armentia; Medicus Mundi Araba; eta Nuna Conesa, proiektuaren zuzendari artistikoa

Eguna. Osteguna, abenduak 9

Ordua. 10:30

Tokia. Montehermoso Kulturunea, lehen solairua

——————————————-

Prentsaurrekoa. Nazioarteko Gimnasia II. Open-a aurkeztea

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia López; Kultura eta Kirol diputatu Ana del Val; Vital Fundazioetako zuzendari exekutibo Axier Uresti; Paula Orive eta María Ereñaga, Gimnasia Vitoria taldeko ordezkariak

Eguna. Osteguna, abenduak 9

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Hiru atxilotu udaltzainei eraso egiteagatik

Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu zituen igandean. Lehenengoa, 40 urteko gizonezko bat, partikular bati eraso egitearen eta agintaritza-agenteen aurkako atentatuaren delituen ustezko egilea zelakoan atxilotu zuten.

Guztia Barnekale Berriko lokal batean gertatu zen, hainbat laguni eraso egin eta altzarietan kalteak eragin ostean. Gainera, gizonezkoak bertaratu ziren udaltzainetako bati eraso egin zion eta, ondorioz, atxilotu egin zuten. Handik ordu batzuetara jarri zuten epailearen esku.

Horrez gain, 35 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten autoritate-agenteen aurkako atentatuagatik eta lesioak eragiteagatik. 092ra egindako dei batean Salburua auzoko etxebizitza batera udaltzainak joateko eskatu zuten, eztabaida handia zegoelako. Hainbat lekukoren arabera, etxebizitzako altzariak hondatu eta bertan zeuden lagunei eraso egin zien gizonezkoak. Udaltzainak bertaratu zirenean, identifikatzeari uko egin zion, eta bi udaltzainei eraso egin eta lesioak eragin zizkien. Ondorioz, atxilotu eta epailearen aurrera eraman zuten.

Igande goizaldean atxilotutako hirugarren gizonezkoa 19 urteko gazte bat da. Indarkeria erabilita egindako lapurreta eta agintaritza-agenteen aurkako atentatua delituen ustezko egilea da. Florida kaleko establezimendu batean poltsa lapurtu ziotela esanez emakume batek jarritako salaketaren ostean atxilotu zuten. Gizonezkoa korrika atera zen handik, eta hainbat lagun bere atzetik abiatu zen. Ingurua zaintzen ari zen patruila batek ustezko lapurra harrapatu eta atzetik segika zituenengandik babestu zuten. Gazteak udaltzainetako bati eraso egin zion eta, azkenean, atxilotu egin zuten.

Etxeko indarkeria

Udaltzainek atzo 25 urteko emakumezko bat atxilotu zuten bikote ohiari eragindako eraso-delituaren ustezko egilea zelakoan. Lekukoen arabera, emakumeak bikotekide ohiari eraso egin zion Zalburu kalean izandako eztabaidan. Atxilotua gaur geratuko da epailearen esku.

Lapurreta eta erasoak

Udaltzainek larunbatean 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Koroatzearen kalean indarkeria erabilita egindako lapurreta-delituaren ustezko egilea zelakoan. Bertan, ustez, beste gizonezko bati bultza egin zion 50 euroko billete bat lapurtzeko. Hainbat lagun bere atzetik abiatu eta Molinuevo parkean atxikitzea lortu zuten poliziaren patruila iritsi zen arte.

Bestalde, 53 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean lesio larrien delituaren ustezko egilea zelakoan Arriagako Ateko establezimendu batean gertatutako eztabaida batean. Establezimenduan borroka hasi zuten eta, gero, kalean amaitu. Biktimak aurpegian zauriak jasan zituen eta anbulantzia batek artatu zuen.

Agindu-haustea eta errekisitoria

Udaltzainek 44 urteko gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean genero-indarkeriarekin lotutako babes-agindua hautsi izanaren delituaren ustezko egilea zelakoan. Gizonezkoa bere bikote ohiaren etxebizitzan topatu zuten eta agindu judiziala hautsi zuen horrenbestez.

Bestalde, 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostiralean bilatzeko, atxilotzeko eta espetxeratzeko errekisitoria bete gabe zuelako. Txalaparta kalean identifikatu zuten inguruko taberna batean istiluak eragin ostean.

Share

Gasteizko Nazioarteko 46. Antzerki Jaialdiak 11.613 ikusle bildu ditu guztira

 

Jaialdiak 2020an baino 4.000 pertsona gehiago erakartzea lortu du, eta okupazioaren batez bestekoa % 80ra iritsi da

 

Gasteizko Nazioarteko 46. Antzerki Jaialdiak 11.613 ikusle erregistratu ditu, antzokien % 100eko edukiera berreskuratu duen edizio honetan. Jaialdiak 2020an baino 4.000 pertsona gehiago erakartzea lortu du; batez beste, % 80ko asistentzia izan du gune itxietan,  eta %100ekoa espazio ez-konbentzionaletan. Diziplina batzuetan ikusle kopuruak izan duen igoera nabarmendu beharra dago, dantzan, esaterako. 

Jaialdiaren berezko ezaugarriak berreskuratzen jarraitu dugu, osasun-egoera dela-eta lausotuta geratu baitziren: tokiko eszena-sorkuntzari emandako garrantzia eta proiekzioa, hizkuntza berrien aldeko apustua, antzerki- eta dantza-konpainia ospetsuen eta interprete handien presentzia, baita familiarentzako proposamenak ere, horrek ekintza-ardatz estrategikoa izaten segitzen baitu antzezte arteen geroko audientziak sortzen joateko“, azpimarratu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok. 

Hiriko agertokiek 33 ikuskizun hartu dituzte guztira irailaren 30etik azaroaren 28ra bitartean, horietatik 13 Euskal Herrikoak izan dira (7 euskaraz), 9 nazioartekoak, eta 6 erabateko estreinaldiak; gainera, hiriko zenbait lekutara hedatu da programazioa. Izan ere, Principal, Félix Petite, Jesús Ibáñez de Matauco eta Federico García Lorca antzokietan ez ezik, Montehermoso kulturguneko ur-biltegian, Ibaiondoko gizarte-etxean eta Salburuko gizarte-etxean ere antolatu dira emanaldiak.

Gasteizko publikoak maila handiko figuren lanaz gozatu ahal izan du: Loreto Mauleón, Guillermo Toledo, Alba Flores, Fernando Cayo, Belén Cuesta, Ana Fernández, Aitana Sánchez Gijón eta beste; baita dantzari handien lanaz ere, hala nola  Carlos Acosta eta Hervé Kouvi. Orobat, zenbait antzerkigile handiren lanak ikusi ahal izan dituzte:  Andrés Lima, Juan Mayorga, Pablo Messiez, Alaré Hervé Michalik —Frantziako eszenaren zuzendari errebelazioa, inaugurazio ikuskizunaren sortzailea—, eta abar.

Familiarentzako antzerki-abonamenduak hainbat formatutako proposamenak barne hartu ditu: dantza, antzerkia eta zirkua. Nabarmentzekoa da, halaber, Teatro Paraíso taldearekiko lankidetzan bultzatutako ekimen berria, Haziaraba in the Mapping jaialdia, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat.

Publikoaren inplikazioa pixkanaka berreskuratzea da gure  erronka, solasaldiak antolatuz, zeinak arrakastatsuak izan baitira, beti bezala. Oraindik ere iragaitzezko edizioa izan da, baina urrats sendoak egin ditugu gure hiriko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren bikaintasuna berreskuratzeko“, adierazi du Udalaren Antzoki Sarearen arduradun Marta Monfortek.

 

Ia beteta

Zenbait ikuskizunetan ia sarrera guztiak saldu dira: helduentzako antzerki abonamenduan, ‘Malvivir’, ‘Una historia de amor’, ‘Antígona’, ‘El hombre almohada’ eta ‘Altsasu’.

Gasteizko ikusle askoren interesa piztu duten beste proposamen batzuk honako hauek izan dira:  ‘Plató’, % 100eko okupazioa izan duena; familientzako ikuskizunen artean, ‘Una ciudad en sombras’ eta ‘Distans’ lanak, Acosta Danza eta Off lokaleko proposamenak, zeinek asistentziaren % 100 lortu baitute.

Jaialdiak honako zifra orokor hauek erregistratu ditu:

  • Helduentzako antzerki-abonamendua: % 78ko okupazioa.
  • Familientzako antzerki-abonamendua: %76ko okupazioa.
  • Euskarazko ikuskizunen abonamendua: % 77ko okupazioa.
  • Dantza abonamendua: % 82ko okupazioa.
  • Gizarte-etxeetako ikuskizunak: % 68ko okupazioa.
  • ‘Off lokal’ eta ‘Plató’ programen barruko ikuskizunak: % 100eko okupazioa.

 

Balantze pozgarria

280.000 euroko aurrekontua izan duelarik, gehi Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta INAEMen ekarpenak, Gasteizko 46. Nazioarteko Antzerki Jaialdiak balantze “pozgarria” egin du kopuruen eta kalitatearen aldetik, “kontuan izanik apustua oraindik ere jarduera eszenikoari berriro ekitea dela, hau da, edukiera normalizatuak berreskuratzea“.

Era berean, nazioarteko 8 proposamen egin ahal izan dira, eta solasaldiak, Carlos Pérez Uralde irrati-antzerkiaren lehiaketa eta artistentzako gaikuntza-lantegi bat ere egin dira.

“Beste behin ere, agerian geratu da arte eszenikoen nagusitasuna herritarren kultur lehentasunen artean. Antzerki Sareak ahal zuen guztia egin du higiene- eta osasun-neurrietara egokitzeko, 19:30eko ordutegi normalizatua betez. Oraindik % 100ean normalizatuta ez dauden zirkunstantzietan publikoak emandako erantzunak oso balorazio positiboa egitera garamatza”, nabarmendu du Monfortek.

Estíbaliz Cantok, bestalde, azpimarratu du: “Jaialdiak arte eszenikoen erreferente eta motorra izaten jarraitzen du gure hirian; izan ere, hiriko kultura-bizitza aberasten laguntzen du, arte eszenikoen zaleen kultura-premiei erantzuten, eta hiria beste ekimen mota batzuetarako ingurune garaikide, dinamiko eta erakargarri bihurtzen. Eta kultura segurua eta oso beharrezkoa dela berresten”, amaitu du.

 

Share