Prentsa Oharren banner

Gasteizko Plaza Berritik egingo dute EITBko Urtezahar-gaueko kanpaikaden emankizuna

Erakunde publikoak udaletxeko erlojuaren kanpai-hotsen doinuarekin emango dio ongietorria 2022ari

Alkatearen adierazpenak

Aurten, EITBk Gasteiztik egingo du Urtezahar-gaueko kanpaikaden zuzeneko emankizuna. Plaza Berrian 2022ari ongietorria emateko bi ekitaldi egingo dituzte ETB1en eta ETB2n. Erakunde publikoaren asmoa da hurrengo urteetan ere emankizun hori Euskadiko hiriburutik egiten jarraitzea.

Gasteizko udaletxeko erlojuaren kanpai-hotsendoinuarekin, “Gaur Egun” albistegiko aurkezleak, Yerai Diazek; “Zurekin Bat” lehiaketa aurkezten duen ETB1eko aurkezleak,  Ainhoa Etxebarriak; eta Aitziber Garmendia aktore eta aurkezleak zuzenduko dute abenduaren 31n “Kaixo 2022” saio berezia ETB1en ETB2n; bestalde, eguerditako “Teleberri” saioko aurkezleak, África Baetak; eta “Nos echamos a la calle” magazineko aurkezleek, Ane Ibarzabalek eta Aitor Albizuk, ETB2 katerako kanpaikadak eskainiko dituzte. Bi emanaldiak eitb.eushelbidetik zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da.

Kanpaikaden ondoren, su artifizialak eskainiko dira eta, une horretan, bi telebista-kateek elkarrekin emango diote urte berriari ongietorria plazatik. Alkatea, Gorka Urtaran, pozik dago “Euskadiko familia guztiek urte berriari ongietorria Gasteiztik egiteko aukera izango dutelako EITBren eskutik”. Horrez gain, Gabon hauetan hala nahi duten guztiei hirira etortzeko gonbidapena egin die.

Kanpaikaden emankizunaz gain, Arabak protagonismo berezia izango du ETBren Gabonetan ETB2ko Gabon-gaueko “Dancing Araba” saioari esker. Igor Siguerok eta Nerea Aliasek aurkeztuko dute eta lurralde honetako hiritar ugari izango dira bertako protagonistak.  Horrez gain, Eguberri-egunean bertan, Gasteizko Iradier Arenan filmatu zuten “Olentzero” musikala eskainiko dute.

 

Share