Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  9 maiatza 2018 12:22

 

Udako hilabeteetako zenbait asteburutan, Europa jauregiak terraza eta lorategiak irekiko dizkie herritarrei. Jauregiko zati berdeena ikusteko gogoa duten pertsonek terraza eta lorategi bertikala ezagutu ahalko dituzte larunbatetan, goiz eta arratsaldez, aldez aurretik erreserbatu beharrik gabe.

Bisitek ordu erdi iraungo dute. Eraikinak Gasteiz hiribidean duen sarrera nagusitik aterako dira, 11:30etik aurrera goizez (azken bisita, 13:00etan) eta 17:30etik aurrera arratsaldez (azken bisita, 19:30ean).

Datak

Maiatzaren 12a eta 26a.

Ekainaren 16a.

Uztailaren 21a.

Irailaren 1a eta 8a.

Ordutegia

Goizez: 11:30 – 13:30 (azken bisita, 13:00etan).

Arratsaldez: 17:30 – 20:00 (azken bisita, 19:30ean).

Iraupena

20-30 minutu

Informazioa eta erreserbak

Doako bisitak, 30 minutuan behin.

Plaza-kopuru mugatua. Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserbatzea.

E-posta: turismo@vitoria-gasteiz.org

Telefonoa: 945 16 15 98 / 99

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  19 abendua 2017 12:18

Turismo Bulegoak “Los ritos del agua” lanaren agertoki nagusiak ezagutzeko gonbidapena egiten du, abenduaren 27an hasiko diren bisiten bitartez

Aurtengo Gabonetan, Gasteizek  “El silencio de la ciudad blanca” eleberriaren jarraipenean —”Los ritos del agua”— oinarritutako literatur bisitak estreinatuko ditu. Eva García Sáenz de Urturi idazle gasteiztarrak osatzeko asmoa duen trilogiaren bigarren liburua hartu da oinarritzat bisitaren ibilbidea osatzeko.

Lehen eleberriari buruzko bisitek harrera ona izan dute. Beraz, orain bigarren proposamena egiten diegu gasteiztar eta bisitariei, Kraken eta Albarekin batera gure hiria berraurki dezaten”, nabarmendu du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Lehen bisitak abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an izango dira, 18:00etan euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz. Bisitaren prezioa 6 euro da.

Informazioa eta erreserbak: Turismo Bulegoa (945 161 598).

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  25 abuztua 2017 10:52

Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (IGI) bisita gidatua antolatu du Olarizuko lorategi botanikora, bizikletaz. Irailaren 10ean (igandea) izango da, 10.30etik 12.30era, Olarizuko etxaldean bizikletak alokatzeko zerbitzua ematen duen enpresaren eskutik: Capital Bikes. “Europan zehar bidaia antzeko bat egitea da xedea, bi gurpilen gainean eta pedalei eraginez bertako basoetan barrena ibili eta kontinenteko zuhaitz-espezie garrantzitsuenak identifikatzeko”, azaldu dute IGItik.

Bisita Olarizuko etxalderik abiatuko da. Aldez aurretik izena beharra dago, capitalbikes@gmail.com helbide elektronikoan edo 635360181 telefonoan. Bisitaren prezioa 4 euro da pertsona bakoitzeko, eta bizikleta bertan alokatzeko aukera ere bada.

Hasteko, parte-hartzaileek baso eta sastrakadi mediterraneoak bisitatuko dituzte eta, besteak beste, zergatik dituen arteak hosto gogor eta distiratsuak eta artelatzek nola egiten dieten aurre suteei ulertu ahalko dute. Ondoren, iparralderantz abiatuko dira, baso epel submediterraneoetako espezieak ezagutzera, hala nola ametza eta erkametza. Zona epel eta hezeagoetan hariztiak eta pagadiak dira nagusi —guretzat ezagunak—, eta Erdialdeko Europan, baita xarma eta beste espezie batzuk ere. Ibilbidea baso borealetan bukatuko da; planetako baso azalera handiena osatzen dute, gehien bat koniferoenak, azikulei esker negu hotz eta luzeak jasan baititzakete zuhaitz horiek.

2010ean hasi zen lorategi botanikoa eratzen, eta geroztik bilduma berriak gehituz joan dira. Gaur egun, Olarizuko etxaldearen ondoan Europako basoen arboretoa dugu: 30 hektareatan kontinenteko 5 bioma handietako 523 espezie daude, tundra kenduta. 523 espezie horiek 132 bilduma botanikotan daude antolatuta, zeinek kontinenteko 25 baso-mota nagusiak ordezkatzen baitituzte, eta eskualdeetako aldagai ugari; horrenbestez, oso leku  ezberdinetako espezieak aurki daitezke, hala nola Greziako kostaldea edo Eskandinaviar penintsulako iparraldea. Gainera, ordezkaritza bakoitzak naturan duen espezie osaera bera du, proportzio eta espazio banaketa berean.

2017ko ekainaz geroztik, bizikletak alokatzeko zerbitzua eskaintzen da Olarizuko etxaldean, lorategi botanikoan, Eraztun Berdean eta inguruko bide berdeetan barrena ibiltzeko aukera ematen duena, baita informazioa ere.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 ekaina 2017 14:17

Ekainaren 21, 24 eta 25ean Udalak bisita gidatuak antolatu ditu Gasteizko Batailaren monumentura, eskulturaren mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan.

Turismo Zerbitzuak ordu erdiko bisitak eskainiko ditu goiz eta arratsaldez, monumentuari eta hark irudikatzen duen historiari buruzko xehetasunak azaltzeko; 1917ko abuztuaren 4an entregatu zitzaion Gasteizko alkateari monumentua.

Gasteizko Batailaren Lagunen Elkarteak zenbait jarduera antolatu ditu; besteak beste, ekainaren 24an batailaren antzezleek lore-eskaintza egingo diote Alaba Jeneralari, Santa Isabel hilerrian, 12:00etan. Orobat, kalejira egingo dute Santa Maria katedrala, Eskoriatza-Eskibel jauregia eta Montehermoso jauregia lotuz, 12:30etik aurrera.

BISITALDIAK

Irteera: Turismo Bulegoa (Espainia plaza).
Ordua: 12:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 18:30era (ordu erdiro).
Prezioa: 2 € pertsonako.
Hizkuntza: gaztelania eta euskara
Informazioa eta erreserbak: Gasteizko Turismo Bulegoa 945 16 15 98

Erreserbak bezperako 18:00ak arte.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 ekaina 2017 11:51

 

 

 

 

 

Ekain, uztail, abuztu eta iraileko zenbait larunbat eta igandetan, biltzar jauregiko zati berdeena eta lorategi bertikala ezagutzeko bisitak eskainiko dira

Udako hilabeteetako zenbait asteburutan, Europa jauregiak terraza irekiko die herritarrei.  Jauregiko zati berdeena ikusteko gogoa duten pertsonek terraza eta lorategi bertikala ezagutu ahalko dituzte larunbatetan, goiz eta arratsaldez, eta igandeetan, goizez, aldez aurretik erreserbatu gabe.

Bisitek ordu erdi iraungo dute. Eraikinak Gasteiz hiribidean duen sarrera nagusitik aterako dira, 11:30etik aurrera goizez (azken bisita 13:00etan) eta 17:30etik aurrera arratsaldez (azken bisita 19:30ean).

Bisita gidatuen datak:

Ekainak 10,11, 17 eta 18.

Uztailak 22 eta 23.

Abuztuak 26 eta 27.

Irailak 2 eta 3.

 

 

Share