Prentsa Oharren banner

FesTValek Eraztunaren misterioaren aurrerapena aurkeztuko du asteburuan, alegia, Gasteiz promozionatzeko kanpaina berri bat, sare sozialetarako prestatua

FesTValek Gasteiz promozionatzeko kanpaina berri baten aurrerapena aurkeztuko du asteburuan, zeinak 7 kapitulutan hiriaren txoko esanguratsuenak erakutsiko dituen. Eraztunaren misterioa Udalaren turismo Zerbitzuak udazkenerako prestatu duen kanpainaren baitan ezagutarazi eta emitituko da.

“Publiko-mota desberdinetara iristeko Sailak egiten duen ahaleginetan, komunikabide gero erabiliagoak baliatuz, aurtengo udazkenean branded content kanpaina bat prestatu dugu, diseinatua xede-publikoekin eta gehiago ezagutarazteko gure hiriaren marka eta definitzen gaituzten baloreak, esaterako turismo berdeari, kultur turismoari, gastronomia apartari eta gure ondare historikoari, besteak beste”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Irailean zehar ezagutaraziko da aurrerapen-trailerra, urritik aurrera Udalaren Youtube-kanalean 7 kapituluak emitituko aurretik.

Share

Datorren astelehenean Gasteizek Olarizu eguna ospatuko du, mugarrietarako bisitarekin eta zelaian egiten diren jaiekin

Udalbatzak Santa Marinan emango dio hasiera mugarriz-mugarri egingo duen bisitaldiari, Otobarren, Otogoien, Martioda, Artatza Foronda eta Legardako herrietan zehar.

EGITARAUA

Udalbatzak udalerriko mugarrietara egin ohi duen bisitak emango die hasiera datorren astelehenean, irailaren 11n, Olarizu eguna ospatzeko aurrera eramango diren ekintzei. Babarrun-jan herrikoiak eta arratsaldeko lehen orduetatik zelaietan egingo den erromeriak osatuko dute jai horren egitaraua, zeina XIX. mendeaz geroztik egiten baita.

Goizeko 09:00etan abiatuko da Udalbatza Plaza Berritik, Udal Txistulari Banda lagun duela. Zinegotziek 6,1 kilometroak egingo dute aurtengo ibilaldiari dagozkien 19 mugarriak bisitatzeko, herri hauetan barrena: Otobarren, Otogoien, Martioda, Artatza Foronda eta Legarda. Lehenengo mugarria 9-H zenbakikoa izango da, Otogoien herrian eta  azkena  26-H  zenbakikoa izando da, Legarda herrian.

12:30ean hasiko da Boilurrek antolatutako babarrun-jate herrikoia; aldi berean,  kanpaiek angelus deia joko dute Gasteizko Mendietako herrietatik. 14:45ean, udal segizioa Olarizuko zelaietara iritsiko da, eta Udal Txistulari Bandak harrera egingo dio bertan.

Arratsaldeko lehen orduan hasita, adin guztietarako jai-jarduerek beteko dituzte zelaiak: puzgarriak, gargantua, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, gaita-jotzaileak, Folklore Akademiako trikitilariak, dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin, Arabako Dantzarien Biltzarraren ekitaldia, kalejira eta herri kirolak. 20:00etan itzuliko da Udalbatza erromeriatik Plaza Berriraino, Udal Musika Bandak, txistulari, atabalari, trikitilari, gaita-jotzaile eta danborrariek zein Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak lagunduta. Jaia 20:45ak aldera bukatuko da; Musika Bandak Plaza Berrian joko du eta zezensuzkoa izango da.

 

Share