Prentsa Oharren banner

Luis Aranburu Musika Eskolaren inaugurazio-gala

Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto, eta Udalbatzako beste kide batzuk joan dira eta parte hartu izan dute Luis Aranburu Musika Eskolaren inaugurazio-galan, gaur arratsaldean, Europa biltzar jauregiko María de Maeztu aretoan. Gala berezia izan da, hasiera eman baitie eskolaren 25. urteurreneko ekitaldiei.

Share

Gorputz Hezkuntzaren I. Biltzar Transpiriniotarraren inaugurazioaren buru izango da bihar alkatea Jakan

Gasteiz duela hainbat hamarkada kirol-jarduera bere egunerokora eramaten ari den hiria dela azalduko du Gorka Urtaranek

Zaragozako Unibertsitateak antolatuta, Gorputz Hezkuntzaren I. Biltzar Transpiriniotarra hartuko du Jakak bihartik eta hurrengo larunbatera arte, eta Gorka Urtaran Gastizko alkatea izango da inaugurazio-ekitaldiaren buru. Hiriek eta horien inguruneek gorputz-hezkuntzaren praktikaren sustatzaile gisa jokatzen duten papera izango da topaketa horren ardatz nagusia, eta, hain zuzen ere, nazioarteko erreferentea da euskal hiriburua horretan.

Gainera, hitzaldi bat ere eskainiko du alkateak, “Transformación de una ciudad amable para la educación física, la actividad física y el deporte” izenburuarekin. Pirinioetako mugaren bi aldeetatik iritsitako 150 biltzarkide inguruk aukera izango dute gure hiriak iraunkortasunaren, osasunaren eta kirolaren arloan egindako ibilbidearen berri izateko. Hartara jakingo dute hainbat hamarkada badirela Gasteiz jarduera fisikoa eta kirola bere egunerokora eraman ari dela. “Gure DNAren parte dira, eta naturaltasun osoz txertatzen ditugu gure egunerokoan. Batzuek oinezko ibilaldietan, beste batzuek bizikletan, edo mendira joanez, edo zentro publikoetan eskaintzen diren hamaika kirol jardueratan izen emanez, eta abar. Kirola maite dugu, eta gure hiria iraunkor izaten laguntzen du horrek, osasun ona izan dezan”, adierazi du alkateak.

Gorka Urtaranek azalduko du, esate baterako, nolako kirol-instalazioak gauzatzen joan den Gasteiz azken 30 urteetan, kirol-jarduera herritarrengana hurbiltzearen printzipioa aintzat harturik. Instalazio-sare bikaina edukitzeaz gain, alkateak azalduko du jardueren eskaintza zabala dagoela, eta biztanleriaren ehuneko handi batengana iristen dela.

Ez du albora utziko, era berean, Gasteizek hiri hezitzaileen sarean egindako aitzindari-lana, eta nola Udalak hiriaren balio garrantzitsutzat jotzen duen kirol-praktika, bizi-kalitatea lortzen laguntzen duen aldetik, osasunari, ingurumenari, aisialdiari eta besteri dagokienez.
Horrez gain, kirol-zaletasuna bultzatzen duten hainbat kirol-proba hartzen dituelako ere —hala nola Nazioarteko Triatloia, Martín Fiz Maratoia eta berriki izan den Errugbi Inklusiboaren Munduko Txapelketa— Euskadiko hiriburua kirol-erreferentea dela azalduko du Urtaranek.

 

Share

Udaltzaingoak 64 auto-gidari salatu ditu, bizilagunek eskatuta Zadorra hiribidean egindako abiadura kontrolatzeko kanpaina batean

Udaltzaingoak 64 auto-gidari salatu ditu gehiegizko abiaduraz joateagatik Zadorra hiribidean. Bizilagunek eskatuta, joan den astean burutu zen kontrol-kanpaina baten barruan “harrapatu ditu Udaltzaingoak gidari arau-hausleak.

Irailaren 6an eta 8an, radar mugikor batek 2.240 ibilgailu kontrolatu zituen Zadorra hiribidean, Wellingtongo Dukearen kaletik Donostia kalera bitarteko zatian, Abetxukurantzko noranzkoan.

Kaleko bizilagunek agerian utzia zuten ibilgailu batzuen abiadurak eragiten dien kezka eta ondoeza, eta jakinarazia horrek bide-segurtasunerako dakarren arriskua ere. Horren guztiaren aurrean, eta hiriko beste auzo batzuetan egin zian den bezala, Salburun edo Armentian esaterako, Udaltzaingoak radar mugikor bat paratu zuen, zeinak lehen egunean 31 ibilgailu atzeman zituen orduko 66 eta 82 km tarteko abiaduran;  bigarrenean egunean beste 33 ibilgailu atzeman zituen 66 km/h-ko abiadura gaindituta, batzuek baita 90ekoa ere.

Share