Prentsa Oharren banner

Udalak ariketa-aretoa irekiko du, Lakuako gizarte-etxean

Irailaren 18an, astelehenez, Lakuako gizarte etxeko ariketa-aretoa irekiko da, bertako aretoak birmoldatu ostean. Beraz, ariketa-areto bat gehiago, gehitu beharko dena gaur eskaintzen direnei Abetxuku, Aldabe, Arana, Ariznabarra, Arriaga eta Landazuriko kiroldegietan, eta Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, eta Landatxoko gizarte etxeetan.

Estíbaliz Cantok esan duenez, “Ariketa-aretoak ariketa fisiko askotariko eta moderatua praktikatzeko guneak dira, eta hornituta daude ariketa kardiobaskularrak, indartzekoak eta malgutasunezkoak egiteko tresnekin. Auzoetan oso eskakizun maila handiko zerbitzua ematen dute , eta lakuan beharrezkoa zen aretoetako bat irekitzea”.

Zerbitzua 16 urtetik gorakoei zuzentzen zaie, bereziki ariketa fisikoarekin lehen harremana izan nahi dutenei, aspaldian ariketa fisikorik egin ez eta ohitura berreskuratu nahi dutenei, eta ariketa fisiko moderatua egin nahi dutenei. Horrez gain, ariketa-aretoak leku egokia dira adinekoek ariketa fisikoan jarduteko, beren egoerara egokituan.

Lakuako gizarte etxeko ariketa-aretoak lau bizikleta estatiko, bizikleta bizkardun bat, bi eliptiko, korrika egiteko bi zinta, sei horma-barra, abdominalak egiteko aparatua eta giharrak sendotzeko gomak.

Saila lanean ari zen lekua lortu ahala ariketa-areto bat instalatzeko, baina aldi berean herritar batek gauza bera eskatu du, bai gizarte etxe horretan aurkeztutako eskabide baten bitartez, baita herritarren defendatzailearen aurrean ere. Horrenbestez, “poztu beharrean gaude, Udalarekiko komunikazio-bideen bitartez jasotako eskakizun bati erantzun diogulako”, esan du Cantok.

Gainera, hile honen amaieran Zabalganeko gizarte etxea irekitzen denean, hiriak beste ariketa-aretobat izango du. zerbitzuak ia 80.000 erabilera izaten ditu urteko, eta orain lakua eta Zabalganekoak gehitu behar zaizkio.

Ordutegia: Astelehenetik igandera, 08:00etatik 21:00etara
Abonatuek ordaindu beharrekoa: sarrera (0,40 € orduko).
Abonatu gabeek ordaindu beharrekoa: sarrera (0,40 € orduko) eta instalazioa erabiltzeagatiko gehigarria.

Share