Prentsa Oharren banner

[ZUZENDUTA] Prentsa-deialdiak (2017-09-20)

Prentsaurrekoa. ‘RES-INCERTA’ erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta erakusketako egile Nuria Pérez Cárcamo

Eguna. Asteazkena, irailak 20

Ordua. 10:30

Tokia. Montehermoso Kulturunea

——————————–

Prentsaurrekoa. Udal eraikinen egiaztagiri energetikoari eta etxebizitzen energia-eraginkortasunari buruzko ingurumen-hezkuntza hizpide

Parte hartzaileak. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla; eta Eraiken institutuko zuzendari Ignacio Fernández Aizpuru

Eguna. Asteazkena, irailak 20

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————

DHL enpresaren Forondako instalazio berriak inauguratzea

Parte hartzaileak. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu; Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Vitoria-Gasteizko alkateorde Peio López de Munain eta Itziar Gonzalo; eta DHL Españako zuzendari Miguel Borras

Eguna. Asteazkena, irailak 20

Ordua. 12:30

Tokia. Foronda aireportuko DHL enpresaren instalazioak

——————————

Awake Gasteiz hezkuntza proiektua aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta Berdintasun Lankidetza zinegotzi Jaione Agirre

Eguna. Asteazkena, irailak 20

Ordua. 18:00

Tokia. Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa

Share

Larunbatean, antzerkia, dantza eta ardoa batzen dituen “Lurra, Ardoa, Dantza” ikuskizuna estreinatuko da Principal antzokian

 

 

 

 

 

 

 

Irailaren 23an, larunbata, “Lurra, Ardoa, Dantza” ikuskizuna estreinatuko da Principal antzokian; lanak dantza tradizionalaren, musikaren eta ardoaren arteko erlazioan sakondu nahi du. Ordubetez, 20 profesionalek —10 dantzarik, 9 musikarik eta aktore batek— osatutako taldeak ardoa egiteko prozesua antzeztuko dute, koreografia ezberdinak baliatuz.

Gaur aurkeztu da prentsaurrekoan ikuskizuna. Hauek izan dira bertan: batetik, lanaren babesleak, Estibaliz Canto, Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia; Joseba Koldo Pérez de Heredia, Arabako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, eta Josune Albizu, Vital fundazioaren ordezkaria; bestetik, José Sanchez, Mulixka dantza taldeko koreografoa eta zuzendaria; Iñaki Palacios, konpositore eta musika zuzendaria, eta Juanjo Monago, aktore nagusia.

Proiektuaren sustatzaileak

Mulixka taldeak sortu du ikuskizuna, zeinak ardoaren espiritua erakusten baitu dantza tradizionalaren ikuspegitik, José Sánchez koreografoak azaldu duenez; hiriko dantzari eta txistulari gailenek osatzen dute taldea, eta aurreskuarekin lotutako sari ugari irabazi dituzte.

Ardoaren sinbologiaren funtsezko elementuak antzezturik eta osagai modernoez horniturik aurkezten dituzte, eta argiak eta musikak ezinbesteko zeregina dute ikuskizunean. Sortzaileek landa-lana egin dute Arabako Errioxan, ardogintzaren une garrantzitsuenak ezagutu eta dantza eta musikaren bidez islatzeko. Berariaz sortutako bederatzi koreografiak osatzen dute lana, zuzeneko musikaz lagunduta interpretatuko direnak.

Orotara 20 profesional igoko dira Principal antzokiko agertokira larunbatean, 20:30ean: dantzariak, musikariak eta Juanjo Monago aktorea, zeinak ikuskizuna gidatuko baitu. Iñaki Palacios txistulari, konpositore eta musika-zuzendariak landu du musika.

Estíbaliz Cantok azaldu duenez, sarrerak ekainean jarri ziren salgai, eta oso harrera ona izan dute, dagoeneko 600 saldu baitira. Hori dela eta, 2. anfiteatroa ere irekiko da, eskaerari erantzutearren.

Sarrerak ohiko lekuetan eskuratu daitezke, 15 eta 10 euroan eta deskontu bereziekin.

 

Share

Udalak energia-gasturako laguntzak bikoiztuko ditu, SmartEnCity proiektuari atxikitako Koroatzeko familiek horietaz baliatzerik izan dezaten

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek gaur goizean iragarri duenez, Udalak bikoiztu egingo ditu energia-gasturako laguntzak, Koroatze auzoko SmartEnCity proiektuan parte hartzen duten komunitate guztiek horietaz baliatzerik izan dezaten. Hartara, inguru hartako auzoko guztiek bero-sarearen fakturari dagozkion gastuei aurre egin ahalko diete eta komunitateek berme handiagoa izango dute. Orain arte, baliabide ekonomiko gutxiko pentsiodunak baino ezin ziren baliatu energia-gastua ordaintzeko laguntza horietaz.

“Koroatze auzoko bizilagunak proiektu itxaropentsu horri berme guztiekin atxikitzea nahi dugu. Udalaren ahalegin berri honi esker komunitate gehiago parte hartzera animatuko direla espero dugu. Ezin dugu aukera paregabe hori galdu. Proiektua sustatu duten erakundeen —Eusko Jaurlaritza eta Europa— sostengua dugu, eta oso proiektu erakargarria, familiei oso baldintza onuragarriak eskaintzen dizkiena”, esan du alkateak.

Udalak, proiektuan parte hartzen duten gainerako erakunde eta entitateekin batera, zenbait jarduera bideratu ditu helburuak lortzearren. Zehazki:

– 2016ko urrian, informazio bulego bat zabaldu zuen Pintore kalean. Gaur gaurkoz, komunitateen % 85ek du eraikina birgaitzeko kostuaren banakako aurrekontuaren kalkulua.

– Informazioa areagotzeko, informazio etxola bat instalatu  da Kutxa kalean.

Hirigintza aldaketak. Koroatzeko Plan Berezia onetsi da, baita Plan Orokorraren aldakuntza ere, beroa sortzeko galdararen instalazioa (district heating), berokuntza-sarearen hedapena, fatxaden lerrokadura berriak eta abar ahalbidetzeko.

– Proiektuaren baldintza ekonomikoak:

Finantzaketaren % 51, erakunde publikoen kargura izango  da.

Zenbait finantza-erakunderekin hitzarmena egin da, maileguak oso baldintza onuragarrietan eskaintzeko, familia bakoitzaren ahalmen ekonomikoari egokituta.

3 milioi euroko funtsa onartu da, 15.000 eurotik beherako errentak dituzten familiei diru-laguntzarik ez duten kostuen % 25etik 85era bitartean ordaintzen laguntzeko.

Zerga hobariak. OHZren % 25etik 50era bitarteko hobaria emateko proposamena egin da, hurrenez hurren B eta A energia-ziurtapena lortzen duten eraikinentzat.

EIOZren % 50etik 85era bitarteko hobaria emateko proposamena egin da, hurrenez hurren B eta A energia-ziurtapena lortzen duten eraikinentzat.

– Neurri berria: energia-gastuetarako laguntza bikoiztea, esku-hartzeko esparruan baliabide gutxiago duten familiek energia-fakturak ordaintzerik izan dezaten, eta tartean dauden komunitateek ziurtasun handiagoa izan dezaten.

– 21 Zabalguneak gizarte eta hirigintza alorreko azterlana egitea, Koroatzea eremu degradatutzat katalogatu dezaten, birgaitze eta hobetze proiektuetarako finantzazio eta laguntza publiko handiagoak lortzearren. Amaitu ondoren, eremua degradatutzat jotzeko eskabidea aurkeztuko dio Udalak Eusko Jaurlaritzari.

Hobekuntzak espazio publikoan: Udalak partaidetza-prozesua egin du auzokoekin, espazio publikoan lehentasunezko jarduerak zein diren zehaztu eta adosteko. Udalak 2 milioi euro jarriko ditu horretarako. Aldabe kalea oinezkoentzako bihurtzea eta Ziudadela zein Aldabe plazak hobetzea jo dira lehentasunezkotzat.

Ikusten duzuen bezala, Udala eta tartean dauden gainerako erakundeak ahalegin betean aritu dira agintaldi honen hasieratik. Eta ahaleginean jarraituko dugu. Izan ere, proiektua aukera paregabea da Koroatzearen auzoarentzat eta hiri osoarentzat. Auzokoek dute azken hitza, baina Udalak bere esku dagoen guztia egingo du azken helburua lortzeko, hau da, Gasteizko 1.300 familiaren bizi-kalitatea birgaitu eta hobetzeko”.

IGIren Kontseilua

Orain arte Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren Kontseiluan aztertu da proiektua. Hori dela eta, Urtaranen gobernuak berariazko kontseilu batera deituko ditu talde politikoak, SmartEnCity proiektua aurrera ateratzeko neurri berriak aurkezterik izan dezaten.

 

 

Share

Zenbait kazetari frantziar Gasteizko baliabide turistiko nagusiak bisitatzen ari dira egunotan

 

 

 

 

 

 

 

Udalaren nazioarteko promoziorako estrategiaren barruan, urte bukaerara bitartean Italia, Norvegia eta Frantziako profesionalak etortzea aurreikusi da

Estatu hartako hedabideetan lan egiten duten zenbait kazetari frantziar Gasteizko baliabide turistiko nagusiak bisitatzen ari  dira egunotan. Biltzar eta Turismo Zerbitzuak Turismo Idazkaritza Nagusiarekin eta Basquetourrekin batera landu duen nazioarteko promoziorako estrategiaren barruko prentsa-bidaia da.

Profesional horiek Gasteizek helmuga iraunkor eta interes enogastromikoa duen leku gisa dituen indarguneak ezagutuko dituzte. La provence, La Voix du nord, Tout pour les femmes eta Tourmag hedabideetako eta Parisko Turismo Bulegoko ordezkariek zuzenean ezagutuko dituzte Hirigune Historikoa, eskaintza gastronomikoak, Eraztun Berdea, Ataria, Azoka plaza, hiri zidorrak eta beste leku esanguratsu batzuk. Arabako Errioxa eta Gatz Harana ere bisitatuko dituzte.

“Horretaz gain, Udalak lotuta ditu beste hedabide espezializatu batzuen bisitak, horien bidez Gasteizen irudia islatu eta publiko potentzialengana iristeko,  nazioarteko promoziorako estrategiaren barruan, urteko garai hauetan oso ondo funtzionatzen baitu”, nabarmendu du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak. Besteak beste, hauek etorriko dira laster Euskadiko hiriburura: autokarabanen turismoari eskainitako argitalpen bat; kazetari italiar batzuk, Euskadiri buruzko italierazko lehen gida argitaratzeko asmoa baitute, eta zenbait profesional norvegiar.

 

 

 

 

Share

“Avanzando en el Empleo Ordinario en Euskadi” jardunaldiaren inaugurazioa, EHLABE elkartearen 30. urteurrenaren harira

 

 

 

 

 

 

Bigarren alkateorde Itziar Gonzalok parte hartu du, Lanbideko zuzendari Borja Belandiarekin eta EHLABEko presidente Txema Francorekin batera, “Avanzando en el Empleo Ordinario en Euskadi” jardunaldiaren inaugurazioan. Jardunaldia EHLABEren (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea) 30. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldien artean kokatzen da. Goiz osoa hartuko du Europa jauregian egiten ari den jardunaldiak, eta bertan parte hartzen dute kontratazio publikoaren eta horrekin loturiko beste batzuetan praktika egokiak garatzeko zenbait adituk.

Itziar Gonzalok saioaren hasieran esan duenez, “Gasteizen oso urrats garrantzitsuak ematen ari gara kontratazio sozialki arduratsuaren alorrean, eta ez dugu zalantzarik gaurkoa bezalako jardunaldi batek jasangarritasun sozialarekiko dugun konpromisoan aurrera egiteko hain funtsezkoa den elementu baten inguruan ezagutzak eta eskarmentuak trukatzeko duen garrantzi handiaz”.

 

Share

Udal gobernuak deitoratu egin du oposizioak galaraztea Gasteizko erdialdeko orube huts bat erabilgarri jartzea

Hirigintzako zinegotzi Itziar Gonzalok deitoratu egin du “PPk eta Bilduk bat egitea lursail bat berpizteko aukerari danbatekoarekin erantzun, eta hiriarentzako positiboak diren proiektuei ezezkoa ematea”.

Udal gobernuak deitoratu egin du oposizioak galaraztea Gasteizko erdialdeko orube huts bat erabilgarri jartzeko aukera. Hirigintza Batzordeak Florida kaleko 53.eko lursailari emandako kalifikazio aldaketa bozkatu behar zuen gaur, Udalaren eta orubearen jabeen arteko hitzarmenak baimentzen duena, etxebizitzak egiteko eta merkataritza- eta/edo ostalaritza-instalazioren bat irekitzeko asmoz, urteetan erabilerarik hutsik egon den orubean.

Ekimen hori hiriaren erdialdea biziberritzeko planaren baitan kokatzen da, eta EAJ-PNV eta PSE-EEren aldeko botoa jaso izan du, EH Bildu Gasteiz, Irabazi eta Podemosen kontrakoa, PP abstenitu egin den bitartean. Ondorioz, bertan behera geratu da lursaila askatzeko aukera. Hirigintzako zinegotzi Itziar Gonzalok kritikatu egin du “PPk eta Bilduk bat egitea lurzoru bat berpizteko aukerari danbatekoarekin erantzun, eta hiria sustatzearen aldeko proiektuak blokeatzeko estrategiak uztartzea. Gaurkoan baliatu dituzten argudioak gehiago dirudite aitzakiak. PPK azaldu egin beharko du zergatik blokeatu duen erdialdeari onura dakarkion proiektu bat, hiriarentzako positiboa dena”.

Hirigintzako arduradunak gogorarazi du erabilerarik gabe zegoen orube bati bizitza berria emateaz gain, proposamenak diru-sarrerak ekarriko lizkiokeela Udalari, zeinekin Gasteizko espazio publikoa hobetu eta erdialdea biziberritu. Gonzalok gogorazi du gobernuak taldeei eskaini diela diru-sarrera horiek zertara bideratzeko eztabaida elkarrekin erabakitzeko aukera. “Ekimen hau erdialdean ekiteko plan global baten baitan kokatzen da. Erabakiak hartzea oso garrantzitsua da, baina munta handikoa da, baita, erabakia hartzeko unea. Gasteizek aukera bat dauka oraintxe mahai gainean, baina taldeek alferrik galtzen uzten ari dira”, azpimarratu du zinegotziak.

Oposizioak gaur atzera bota duen aldaketa berriro bozkatuko da, Udalbatzaren hurrengo bilkuran.

 

 

Share