Oraindik bada lekurik zenbait espezialitatetan
Asteon hasi dira Folklore Akademiako 2019-2020ko ikasturteko (30.a) klaseak, eta 768 ikasle matrikulatu dira.
Musika-tresnei dagokienez —txistua, trikitia, alboka, txalaparta, txirula, gaita, perkusioa eta panderoa—, eskaintzaren ia % 100a bete da. Txistu espezialitatean lekua dago ostiraletan, 15:00etan, eta gaitan, asteazkenetan, 16:45ean.
Euskal dantzei dagokienez, lekuak geratzen dira ordutegi eta talde hauetan:
- Helduen taldeak:
- astelehen eta asteazkenetan, 16:15etik 17:15era
- astelehen eta asteazkenetan, 19:30etik 20:30era
- Adin txikikoen taldeak:
- astelehen eta asteazkenetan, 17:15etik 18:15era
- astearte eta ostegunetan, 17:15etik 18:15era
Izena emateko edo argibideak eskuratzeko:
Udal Folklore Akademia
San Antonio kalea, 14 – Musika Etxea
01005 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 162602
email: gufa@vitoria-gasteiz.org
Idazkaritzako ordutegia:
astelehenetik ostegunera: 09:30-13:30 / 17:00-19:30
ostiraletan: 09:30-13:30