Gasteizko Udalak (21 Zabalgunea udal-hirigintza sozietatea bitarte), Naiderrek (Tokiko eta Lurralde Garapenerako Elkarlaneko Laborategia) eta Paisaje Transversalek partaidetza-prozesu batera deitu ditu Gasteizko herritarrak eta eragile publiko zein pribatuak, Gasteizko XIX. mendeko Zabalguneko etxadietan birgaitze energetikorako eta hiri-berroneratzerako azterlana gaitzat hartuta, “Zabalgunea, eko-barruti ekintzailea” proiektuaren barruan.
Prozesu horrek gure hiriaren erdigunearen etorkizuna moldekatzen lagunduko du, eta datozen hilabeteetan egingo diren hainbat ekintzaren bidez garatuko da.
Lehenengo jarduera urtarrilaren 29an (asteazkena), izango da, 17:30ean, San Prudentzio kaleko Opera eraikinean, AUZO-LANTEGI bat egingo baita leku, egun eta ordu horretan.
Saioan zehar proiektua aurkeztuko da, eta pertsona zein eragile partaideei aukera emango zaie ideiak proposatzeko, bai eta etxadiak izan ditzakeen ekimenei buruz duten ikuspegia adierazteko.
Lanaren helburua da, alde batetik, hiri-kogobernantza eredu bat garatzea, halako moduan non komunitatearen zentzua eta etxadi barrua ekimenak sortzeko baliatuko baita; eta, bestetik, birgaitzeari aplika dakizkiokeen soluzio teknikoen katalogo bat osatzea, materialen zirkulartasunean, energia-eraginkortasunean eta bizi-zikloaren analisian oinarritutako ikuspegiarekin.
Zabalguneko gainerako etxadietan erreplikatu nahi da, gerora, Principal Antzokiko etxadirako ekimena.
21 Zabalgunek, Naiderrek eta Paisaje Transversalek gasteiztar guztiak animatu nahi dituzte, baita duten eragile interesdunak ere, prozesuan parte hartzera, eta, hartara, Zabalgunearen etorkizunean laguntzera.
Ekimen hau ‘Zabalgunea, eko-barruti ekintzailea’ izeneko udal-proiektuaren baitakoa da, eta Gizarte Eskubideetako, Kontsumoko eta 2030 Agendako Ministerioaren dirulaguntza du, baita Gasteizko Udalaren finantzaketa ere.
Proiektua indarrean egongo da 2025eko martxora arte, eta helburu du hiriaren erdialdeko barrutia (XIX. mendeko zabalgunea) sozioekonomikoki eta urbanistikoki suspertzea, eta eko-diseinuari eta eko-berrikuntzari lotutako jardueren ezarpena bultzatzea, halako moldean non hiri-bilbea birgaitzeko eta berroneratzeko agertoki bihurtuko baita.
Zenbateko hori eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko laguntzen % 45 eta pertsona zaurgarrientzako zenbatekoaren % 50 aurreratzeari dagokio
Proiektua Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak auzoak berroneratzeko helburuarekin abian jarritako Inbertsio Estrategikoen Planaren barruan dago
21 Zabalgunea Udal Hirigintza Sozietateak, amaitu berri den 2024an, 6.505.172 euroordaindu dizkie bai Zaramaga Biziberritzeko Planari atxikitako komunitateei, bai horietan bizi diren eta zaurgarritasun-egoeran dauden jabekideei. “Ekintzekin frogatu dugu 2024a Zaramagaren urtea izan dela, zaurgarritasun-egoeran dauden komunitate eta jabekideei 6,5 milioi euro horiek ordainduta. Laguntza horien bidez, higiezinen birgaitze energetikoko obrak finantzatu eta bizi-kalitatea hobetu ahal izango dute”, azaldu du Borja Rodríguez 21 Zabalguneko presidenteak.
6,5 milioitik gorako zenbateko hori honela banaka daiteke: alde batetik, higiezinen eraginkortasun energetikoa eta atarien irisgarritasuna hobetzeko atxikitako hogei komunitateei emandako laguntzen % 45 aurreratu da eta horren guztiaren zenbatekoa 5,8 milioi eurokoa izan da.
Zaramagako komunitateei emandako laguntzak zenbateko ezberdinetakoak izan dira. Hala, gutxien jaso duen komunitateari 172.000 euro eman zaizkio eta finantzaketa handiena jaso duenak, aldiz, 573.000 euro.
Bestalde, hamabi hilabete horietan ordaindutako zenbatekoaren kontu-sail orokorrean “696.000 euroko zenbatekoa azaltzen da. Diru hori komunitate bakoitzean zaurgarritasun-egoeran dauden jabeei emandako laguntzen % 50ari dagokio”.
Zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonentzako laguntzei dagokienez, zenbatekoak 4.300 eurotik 61.200 eurora bitartekoak izan dira, eskatzaileen egoerak baloratu eta kontuan hartu ondoren.
Emandako dirulaguntzen ehunekoez gain, “zaurgarritasun-egoeran dauden 52 jabekideren kasuan, obrak finantzatzeko laguntza zenbatekoaren % 100 artekoa izan da”, zehaztu du Rodriguezek.
Auzo honetako esku-hartzea da hiri-berroneratzea lortzeko Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak abian jarritako Inbertsio Estrategikoen Erakundearteko Planak jasotzen dituen jardueretako bat eta 33 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa ekarriko du.
Zaramaga Biziberritzeko Planean jasotako neurriak era askotakoak dira: hogei eraikinetan birgaitze energetikoa egitea, berroneratzeko esku-hartzeak eta auzoko 8 esparrutako espazio publikoa berritzeko lanak egitea, trantsizio energetikoarekin eta hiri-berroneratzearekin lotutakoak (besteak beste, Erdi Aroko erdigunean).
Zaramaga Biziberritzeko Planaren izaera aitzindariak interesa sortu du beste hainbat hiritan, eta azken 12 hilabeteotan, 21 Zabalguneko teknikariak Santander, Elx, Girona, Donostia, Bilbo, Santa Coloma de Gramanet (Bartzelona) eta Koloniako (Alemania) hirietan izan dira besteak beste, eraikinetan eta espazio publikoaren berreskurapenean oinarritutako lanketa horren oinarriak azaldu eta sakontzeko.
21 Zabalgunearen jarduera
Bestetik, asteazkenean amaitu zen ekitaldian, Udal Hirigintza Sozietatearen jardueraren ardatz nagusiak laguntzen 2.000 espediente baino gehiagoren ebazpena izan zen. “Espediente hauek Erdi Aroko erdiguneko eta Gasteizko gainerako auzoetako etxebizitzetarako eta bizitegi-eraikinetarako dirulaguntzen lerroari, Zaramaga Biziberritzeko Planari, Koroatze auzoko laguntzei eta Next Generation funtsei lotuta daude”, azaldu du Rodriguezek.
21 Zabalguneko 25 profesionalen lana azken urteetan okupatuta egon diren eta Sozietatearen jabetzakoak diren 9 etxebizitza eta bi lokal berreskuratzera ere bideratu zen.
“Legez kanpoko biztanleak bizi diren gainerako higiezin eta lokalak epaitegietan salatuta daude, eta 13 kasutan ebazpenaren zain daude (etxebizitzei eta lokal bati dagozkie)”.
Udal-sozietateak egindako lanari esker, guztira 8 etxebizitza jarri dira Gizarte Politiken Sailaren esku, bizitegi-larrialdiko egoerei aurre egiteko. “Dagoeneko jendea bizi den zortzi etxebizitza horiekin batera, 21 Zabalguneak lanean dihardu datozen hilabeteetan 11 etxebizitza gehiago bideratzeko, horietan egiten ari diren lanak amaitu ondoren”, azaldu du 21 Zabalguneko presidenteak.
urtean, halaber, Udal Hirigintza Sozietateak betetzen dituen funtzioetan aurrera egin da. Izan ere, historian lehen aldiz, etxebizitzen sustatzaile bihurtu da eta Barnekale Berria kaleko 21-23 zenbakietan hutsik eta erabilerarik gabe dagoen orubean 8 etxebizitzako bloke bat eraikiko du. Ondoren, etxebizitza horiek gazteentzako alokairura bideratuko dira.
“21 Zabalguneak berretsi egin du Gasteizentzat hain berezia den Erdi Aroko erdigunea berroneratzearen eta birgaitzearen alde bere gain hartutako konpromisoa. Orain, beste urrats bat eman dugu etxebizitza eraikita eta eraikitze-lanaren alde eginda. Etxebizitza horiek, gainera, gazteei bideratuko zaizkie, beren bizitza independenteko proiektuei ekin ahal izan diezaieten, etxebizitza eduki ahal izatea bezalako funtsezko gaiari helduta”, amaitu du Borja Rodriguezek.
Lokalak Erdi Aroko erdiguneko zazpi kaletan banatuta daude eta haien azalera 27 eta 244 metro koadro artekoa da
“Erosteko aukeradun errentamenduaren formulak jarduera komertziala bideragarri bihurtzea du helburu”, azaldu du Borja Rodríguezek
Vitoria-Gasteizko Udalak, 21 Zabalgunearen bidez, Erdi Aroko erdigunean dauden 14 lokalak erosteko aukeradun alokairuaren erregimenean esleitzeko deialdia jarri du abian.
“Programa merkataritzako eta zerbitzuetako jarduera berriak abian jarri nahi dituzten ekintzaileei bideratuta dago eta arrisku ekonomikoa gutxitzea ahalbidetzen zuen sistema eskaintzen du. Horri esker, neurri handi batean, enpresa-proiektuaren hastapenetan, negozioaren bideragarritasuna bermatzen da”, azaldu du Borja Rodríguezek, 21 Zabalguneko presidenteak.
Lokalak kale hauetan daude: Hedegile, Aiztogile, San Frantzisko Xabierkoaren kantoia, Zapatari, Barnekale Berria, Kanpokale Berria eta Pintore kaleak. Lokalen azalera 27,3 metro koadro (txikiena, San Frantzisko Xabierkoaren kantoian dagoena) eta 244 metro koadro (handiena, Hedegile kalean dagoena) artekoa da.
Ekimen honen bidez, “Erdi Aroko hiriguneko jarduera ekonomikoa berreskuratu eta negozioen ezarpena sustatu nahi da, hurbileko merkataritzak tokia irabaz dezan behar besteko presentziarik ez duen eremuan”.
21 Zabalguneko Administrazio Kontseiluak gaur goizean onartu ditu “produktu, prozesu edo zerbitzu berritzaileak lehenetsiko dituzten enpresa dinamikak edo txikizkako salmentara bideratutako jarduerak, egunero irekiko dituztenak, ezarrita Erdi Aroko erdigunea ekonomikoki eta komertzialki suspertzea” helburu duen deialdi honen oinarriak.
Era berean, lan administratibo edo teknikoetarako zerbitzu pertsonalen salmentara edo ekonomia sozialeko erakundeak jartzera bideratutako ekimenak baloratuko dira.
Hamarkada bat alokairuan
Errentamenduaren gehieneko iraupena zazpi urtekoa izango da eta urtebeteko alditan luzatu ahal izango da, gehienez ere beste hiru urtez. Hala, errenta ordaintzen hasten denetik zenbatzen hasita, lehen bost urteetan, lokala erosteko aukera egongo da. Kasu horretan, errentaren zati bat (lehen urtean % 75, eta azken urtean % 90) higiezinaren hasierako balioaren aurrerakintzat joko da.
Egungo egoera ekonomikoak, merkataritza-gune handiak ezarri izana eta onlineko erosketa-eredu berrien aurrerapena direla, beharrezkoa da Gasteizko Udalak txikizkako jarduera ekonomikoaksustatzea eta bultzatzea, hurbileko merkataritza- eta zerbitzu-eskaintza bermatzeko, kasu honetan Ensanche 21 Zabalgunea SA Udal Hirigintza Sozietatearen jabetzako lokalak eskura jarrita.
Beste 44 lokal Salburuan eta Zabalganan
Bestalde, gaur goizeko saioan, 21 Zabalguneko organo gorenak Salburuan 15 lokal, eta Zabalganan beste 29 lokal erosteko aukerarekin alokairu-erregimenean esleitzeko deialdia onartu du.
Bi deialdi horietarako eskaintzak aurkezteko epea 2025eko otsailaren 24an amaituko da. Esleitzen ez diren lokalak, zuzenean, urtebeteko aldirako esleitu ahal izango dira, esleipen-prozesua ebazten den egunetik zenbatzen hasita.
Aste honetan bertan hasiko da Gasteizko Zabalguneko hiru etxaditako (Principal Antzokia, Círculo eta Dendaraba) barne-espazioen jasotze topografikoa. Gasteizko Udalaren Hirigintza Sozietateak (Ensanche 21 Zabalgunea) kontratatutako Geograma enpresa bertako etxebizitza eta lokaletako jabeekin jarriko da harremanetan, sartu ahal izateko.
“Neurketei esker, etxadi bakoitzean lehenetsiko diren jarduketak garatuko dira, hala nola birgaitze energetikoa sustatzea eta ingurune horretako bizitegi-eraikinen irisgarritasuna hobetzea, bai eta berdatze-proiektuak eta energia-komunitateen ezarpena bultzatzeko datuak ematea ere”, azaldu du Maider Etxebarriak.
Horretarako, lurreko laser-eskanerraren teknologia erabiliko da, eta horri esker zehaztasun eta xehetasun handiko datuak eskuratuko dira. Teknologia horrek onura ugari ditu, hala nola datuak azkar atzematea, giza akatsak murriztea eta 3D ereduak sortzea, etorkizuneko esku-hartze urbanoen analisia eta plangintza errazteko.
“Lan hori egiteko, eremu publiko eta pribatu jakin batzuetan sartu beharra dago, eta, horretarako, beharrezkoa da bertako bizilagunekin harremanetan jartzea, sarbideak koordinatzeko eta neurketak errazteko”.
Bizilagunak eta Geograma harremanetan jarriko dira, aurreikusitako lanak egiteko beharrezkoak diren etxebizitza eta/edo lokaletatik sartu ahal izateko.
Jasotze topografikoa hainbat fasetan egingo da: lehenbizi, Principal Antzokiko etxadia; ondoren, Círculo-ko etxadia; eta, azkenik, Dendarabako etxadia. Hiru etxadien barruko espazioen elementuak zehaztasunez irudikatuko dira, hiri-plangintza eta -garapen jasangarria bermatzeko.
Lan hauek ‘Zabalgunea, eko-barruti ekintzailea’ izeneko udal proiektuaren barruan daude, eta Gizarte Eskubideetako, Kontsumoko eta 2030 Agendako Ministerioaren dirulaguntza du, baita Gasteizko Udalaren finantzaketa ere.
Proiektua indarrean egongo da 2025eko martxora arte, eta helburu du hiriaren erdialdeko barrutia (XIX. mendeko zabalgunea) sozioekonomikoki eta urbanistikoki suspertzea, eta eko-diseinuari eta eko-berrikuntzari lotutako jardueren ezarpena bultzatzea, halako moldean non hiri-bilbea birgaitzeko eta berroneratzeko agertoki bihurtuko baita.
21 Zabalguneak 8 etxebizitza eraikiko ditu Barnekale Berria kaleko 21.-23. zenbakietan hutsik dagoen orubean, EH Bilduren, PSEren eta EAJren artean lortutako aurrekontu-akordioari esker
Gasteizko Hirigune Historikoak etxebizitza kolektiborako eraikin berria izango du orain Barnekale Berria kaleko 21. eta 23. zenbakietan hutsik dagoen orubean. Etxebizitzak alokairu-erregimenean aterako dira merkatura, eta etxebizitzarako eskubidea bete ahal izateko higiezinen merkatuan sartu ezin diren gazteen eskariari erantzuteko erabiliko dira.
Halaxe iragarri dute prentsaurrekoan Hirigintza eta Etxebizitza zinegotzi eta 21 Zabalguneko presidente Borja Rodríguezek, eta EH Bilduren bozeramaile Rocío Viterok. Proiektu hori EH Bilduk, PSEk eta EAJk ekitaldi honetarako adostutako 850.000 euroko aurrekontu-partidari esker gauzatuko da.
8 etxebizitza berri horiek eraikita, 21 Zabalgunea udal hirigintza-sozietateak “Erdi Aroko Hirigunea berroneratzearen eta birgaitzearen aldeko konpromisoa berretsi du, Gasteizerako oso leku berezia baita. Orain beste urrats bat emango dugu lan horretan, etxebizitzak eraikiz, gazteenei zuzenduta, gainera, beren kabuz bizitzeko proiektuei ekin ahal izan diezaieten, etxebizitza bat lortuz, funtsezko alderdia baita”, azaldu du Borja Rodríguezek.
“Etxebizitza-politikak lehentasunezkoak dira guretzat. Pertsona guztiei aitortu behar zaie etxebizitza duina eta egokia izateko aukera, eta EH Bildurentzat lehentasunezkoa da biztanle zaurgarrienei edo baliabide ekonomiko nahikorik ez dutenei etxebizitza bermatzea. Bide beretik, botere publikooi dagokigu esku hartzea eskubide hori lortu ahal izatea bermatzeko, gure esku dauden tresna guztien bitartez”, azaldu du Rocío Viterok.
Horrela, 21 Zabalguneak gazteen alokairurako etxebizitzen parkea handitzeko egin duen apustua betetzen du, formatu txikiko etxebizitzak —logela bat edo bikoak— eraikiz; horrek Hirigune Historikoko biztanleria gaztetzen eta hiri-bilbea eraikitzen eta finkatzen lagunduko du.
21 Zabalguneko arduradun gorenarentzat, 8 etxebizitza horiek biztanleriaren sektore gazteenari zuzenduta baitaude, “auzoa garatzen lagunduko duten beste zerbitzu batzuei balioa eman ahal izango zaie”. Bestetik, Hirigune Historikoko bizilagunen eskaerak betetzen jarraitzeko konpromisoa ere nabarmendu du, inbertsioari, etxebizitza berriak eraikitzeari eta hirigintza-ondarea sendotzeari dagokienez.
Barnekale Berriko 21.-23. zenbakietako higiezina energetikoki efizientea eta jasangarria izango da, eta aztarna ekologiko txikia duten materialak erabiliko dira, bizilagunen konforta helburu.
Ezaugarriak
Elkarren ondoko bi lursailek osatzen dute orubea. Gaur egun ez dago eraikuntzarik bertan, duela urte batzuk eraitsi baitziren han zeuden etxebizitzak, egoera txarrean zeudelako.
Orain, aldiz, 21 Zabalguneak mehelinen artean eraikin berri bat egiteko proiektua landuko du, bi lurzatiak elkartuz, etxebizitzen azalera erabilgarria optimizatzeko.
Lanak gauzatzeko epea 18 hilabetekoa izango dela kalkulatu da, eta aurrekontua 1.326.779,01 euro da, BEZa barne.
Eraikina etxebizitza kolektiborako erabiliko da, eta hiru solairu izango ditu, teilatupeaz eta beheko solairuaz gain. Azken espazio horretan ataria eta merkataritza-lokalbat joango dira, baita bizikletak eta bestelako tresnak gordetzeko gune komun bat eta garbiketa-gela ere.
Goiko solairuetako bakoitzean bi etxebizitza egingo dira: ipar-ekialdera ematen dutenek bi logela izango dituzte, eta hego-mendebaldera ematen dutenek, bat.
Laguntza-deialdia indarrean sartu zenetik, jasotako espedienteen % 80k aldeko ebazpena jaso du
Jasotako eskaeren bolumenak “eraikitako parkea birgaitzeko bide onean aurrera egiten ari garela erakusten du”, azpimarratu du Etxebarriak.
Tokiko Gobernu Batzordeak Vitoria-Gasteizko etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko laguntzen deialdiaren hirugarren ebazpena onartu du 2024-2025 ekitaldietarako, 291.373,30 euroko zenbatekoarekin.
“21 Zabalguneko zerbitzu teknikoek 174 eskaeren baldintzak betetzen direla egiaztatu dute. Horietatik guztietatik, 133 espedientetan, aldeko ebazpena eman da; hau da, aurkeztutako espedienteen % 76,4 onartu dira”, azaldu du Maider Etxebarriak, Gasteizko alkateak.
Atzera botatako 41 horietatik, gehienak baldintzak ez betetzeagatik bota dituzte atzera (diru-sarreren maila gainditzeagatik edo eskatutako dokumentazio guztia ez aurkezteagatik).
Laguntzak jasotzeko oinarri arautzaileak Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO) argitaratu ziren martxoaren 26an. Ordutik, guztira 515 eskaera izapidetu dira hiriko etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko, eta horietatik % 80,61ek aldeko ebazpena jaso dute.
Laguntza-lerroa indarrean egon den lehen zazpi hilabete hauetan, 669.156 euroko dirulaguntza jasotzeko eskubidea aitortu da (baldin eta diru-laguntza horren xede diren obrak egiten badira).
“Izapidetutako laguntzen ehuneko handi bat beren higiezinetako elementu komunei eragiten dieten obrak eskatzen dituzten erkidegoei dagokie. Horrek adierazten du Gasteizen eraikitako parkea birgaitzeko helburu horretan bide onetik ari garela aurrera egiten”.
Etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko laguntza-lerro horrek bi milioi euroko kontu-sail ekonomikoa du ekitaldi honetarako, eta zenbateko bera 2025erako.
Informazioa bildu eta laguntzak eskatu nahi dituzten higiezinen jabeen erkidegoak 21 Zabalguneak Zulueta jauregian eta Pintore kaleko 45. zenbakian dituen bulegoetara joan daitezke. Han, beharrezko eskakizunei buruzko aholkuak jaso ahal izango dituzte, baita izapideak egin ere.
Eraiste-lana Aiztogile kaleko 79an
Bestalde, Tokiko Gobernu Batzordeak egindako saioan, Aiztogile kaleko 79. zenbakiko eraikina eraisteko espedientearen kontratazioari hasiera eman zaio.
Lizitazioaren hasierako prezioa 116.000 eurokoa da, eta enpresa esleipendunak bi hilabeteko epea izango du higiezina eraisteko.
Dagozkion txostenak egin eta higiezinaren narriadura-egoera baieztatu ondoren, Hirigintza Saileko teknikariek eraikina eraistea erabaki dute aukerarik onena hori delakoan; izan ere, jabeek ez diete erantzun sendotze-lanak ekiteko eskakizunei.
Gasteizek Europako Urbanew proiektua koordinatzen du, hiriak birgaikuntza energetikoaren eta hiri-berroneratzearen bidez eraldatzeko.
Gasteizko Udaleko 21 Zabalgunearen zenbait ordezkarik Kolonia hirian (Alemania) egindako jardunaldi batzuetan parte hartu dute, Urbanew proiektu europarraren barruan. Han neutraltasun klimatikoa lortzera bideratutako ekintzak partekatu ahal izan dituzte, Espainiako beste hiriburu batzuekin batera.
Europar Batasunak 53 hiri pilotutako proiektuak hautatu ditu, eta diruz lagundu, 2030erako klimatikoki neutralak diren hiriak lortzeko, eta Gasteiz horietako bat da. Hori dela eta, Hiri Biki deitutakoekin (Kolonia eta Soria) senidetzeko programa batean parte hartzen ari da, ezagutzak eta proposamenak partekatzeko.
Twinning Cities (Hiri Biki) izeneko senidetze-programa horrek 20 hilabete iraungo du, eta hiri pilotuen eta senidetutako hirien artean ezagutzak transferitu eta “gaitasunak eraiki” nahi ditu, ikaskuntzak trukatu eta inplementatu ahal izateko moduan.
Pasa den martxoan Soria eta Kolonia hiri bikietako ordezkariak etorri ziren bisitan Gasteizera; orain, berriz, Alemaniako hiria izan da anfitrioia, eta bertan egin da ikaskuntzen trukea, hirien birgaitze energetikoa eta ingurumenaren aldetik jasangarriak diren politikak sustatzeko ekintzak bultzatzearren.
Gasteizek URBANEW proiektua koordinatzen du, zeinak “Hiri adimendunak eta klimaren aldetik neutroak” Europako misioan parte hartzen duten Espainiako hiriak biltzen baititu, hauek, zehazki: Bartzelona (Bartzelonako Habitage i Rehabilitació Udal Institutua – IMHAB-), Madril, Sevilla, Valentzia (Valencia Clima i Energia), Valladolid, Gasteiz eta Zaragoza. Zazpi hiri horietaz gain, bi erakunde laguntzailek parte hartzen dute partzuergoan: CIRCE teknologia zentroa eta Cesefor fundazioa.
Europako proiektu horren bitartez, aipatutako zazpi hiriek tokiko funtsezko eragileak mugiaraziko dituzte, eta birgaikuntza energetikoa eta eraikuntza-materialen ordezkapena sustatzeko ekintzak sustatuko dituzte elkarrekin, karbono-aztarna txikia duten tokiko lehengaien erabilera bultzatuz eta energia berriztagarrien hedapena sustatuz, autokontsumo-ereduak eta energia-komunitateak tarteko.
Ensanche 21 Zabalgunea Udal Hirigintza Sozietateak herritar guztientzako online saio bat egingo du urriaren 2an, asteazkena, 9:00etan, eraikinen parkea deskarbonizatzeko teknikak sustatzeko beharrari buruz.
Jardunaldi honetan César Bartolomé Muñoz izango dugu hizlari, Instituto Español del Cemento y sus Aplicaciones (IECA) institutuko teknologia-zuzendaria. Institutu pribatu teknikoa da IECA, eta zementuari eta produktu eratorriei buruzko (hormigoia, morteroak eta beste aplikazio batzuk) ezagutzak eta teknologiak aztertzen ditu, eta horien inguruko aholkularitza eskaintzen eta zabalkunde-lana egiten du.
Saioaren izenburua honako hau izango da: “Arkitektura deskarbonizatzea. Hormigoizko eraikinen karbono-aztarna murrizteko diseinu-estrategiak”. Hitzaldian nabarmendu egingo da ezinezkoa izango dela deskarbonizatutako gizarte baterantz trantsizioa egitea, eraikinen parkeak deskarbonizatu gabe”.
Horretarako, zementuaren deskarbonizazioan aurrera egiteko hartzen ari diren azken neurriak azalduko dira.
Hala, zenbait gako azpimarratuko dira, hala nola “iturri berriztagarrietatik datozen lehengaiak eta energia erabiltzea, hondakinen tratamendua hobetzea eta hormigoia diseinatzeko eta egiteko prozesua digitalizatzeko beharra. Modu horretan, berretsi egin nahi da Gasteizek 2030erako klima-neutraltasunaren konpromisoan aurreratzeko egindako apustua”, Borja Rodríguezek, 21 Zabalguneko presidenteak zehaztu duenez .
Jardunaldia Europako URBANEW proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horrek “Hiri adimendun eta klimatikoki neutroak” (NetZeroCities) Europako misioan parte hartzen duten Espainiako hiriak biltzen ditu, zeinak trantsizio ekologikoaren buru baitira: Bartzelona (Bartzelonako Habitage i Rehabilitació Udal Institutua –IMHAB–), Madril, Valentzia (Valencia Clima i Energia), Valladolid, Gasteiz, Sevilla eta Zaragoza. Zazpi hiri horietaz gain, bi erakunde laguntzailek parte hartzen dute partzuergoan: CIRCE teknologia zentroa eta Cesefor fundazioa.
Europako proiektu horren bitartez, zazpi hiri horiek energia-birgaitzea eta eraikuntza-materialen ordezkapena sustatzeko ekintzak sustatuko dituzte elkarrekin, karbono-aztarna txikia duten tokiko lehengaien erabilera bultzatuz eta energia berriztagarrien hedapena sustatuz, autokontsumo-ereduak eta energia-komunitateak tarteko.
Gasteizko Udalaren 21 Zabalgunea hirigintza-sozietateak hiru lokal eta garaje-plaza bat saltzeko kontratuak sinatu ditu aste honetan, 164.568,22 euroan
“Salburua auzoko Gabriela Mistral kaleko 14. zenbakietan eta Iliada ibilbideko 6.ean, eta Zabalganeko Sofia Erreginaren hiribideko 4.ean daude lokal horiek”, azaldu du Borja Rodríguezek, Ensanche 21 Zabalguneko presidenteak.
Gainera, Zabalganako Plaza Arkupeduneko garaje-plaza baten salmenta ere erregularizatu du.
Gaur egun, beste 83 garaje-plaza eta hiru merkataritza-lokal ditu salgai 21 Zabalguneak.
Garaje-plaza horiek Salburua eta Zabalgana auzoetan banatuta daude, ez dute maizterrik eta kontribuzioak eta zergak zein jabeen erkidegoaren gastuak ordainduta dituzte.
Zehazki, “Plaza Arkupedunean dauden 44 garaje-plazek 23 eta 30 metro koadro arteko azalera dute, eta prezioa 13.568 euro eta 22.127,49 euro artekoa da”.
Euskadiko Hiriburuaren etorbideko 39 plazek, berriz, 26 eta 30 metro koadro arteko azalera dute, eta prezioa 9.766,87 euro eta 11.470,08 euro artekoa da.
Lokalei dagokienez, sozietateak hiru merkataritza-lokal ditu salgai: Bastida kaleko 23. zenbakian (290 m2 eta hasierako balioa 130.000 €), Gabriela Mistral kaleko 12. zenbakian (126,35 m2 y hasierako balioa 52.250 €) eta Mariturriko bulebarreko 8.ean (114 m2 eta hasierako balioa 55.000 €).
Horietakoren bat erosi nahi dutenek 21 Zabalgune bulegoetan (Zulueta jauregia) aurkeztu ahal dituzte eskaintzak.
Guztira 1.167 etxebizitzatan hobekuntzak eta erreformak egiteko aukera eman duten 411 espediente jaso ditu
Etxebizitzen % 85ean energia-eraginkortasuneko obrak egingo dira fatxadan, estalkian eta barruko lanetan
21 Zabalgunea Udal Hirigintza Sozietateak Next Generation funtsetara esleitutako laguntzak izapidetu ditu azken urtean. Laguntza horiek etxebizitzak birgaitzeko dira eta 5.168.212,03 euroko balioa izan dute.
Obrak amaitzean eta eskatzaileek dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren egingo dira ordainketak, obra horiek arautzen dituen aginduan xedatuta dagoen moduan. Aurkeztutako dokumentazioari esker, dagoeneko 1.169.221 euroko zenbatekoa ordaindu da.
Sinatutako hitzarmen bati esker, 2022ko uztailaz geroztik “21 Zabalguneak bere gain ditu Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren erakunde laguntzaile funtzioak, Europako Batasunak finantzatutako Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bizitegiak birgaitzeko laguntzen programetarako”, azaldu du 21 Zabalgunea sozietateko presidente Borja Rodriguezek.
Next Generation Funtsekin egindako deialdi hau 2022ko uztailean jarri zen martxan, eta iazko ekainean aldi baterako itxi zen, jasotako eskaeren bolumen handia zela eta. Izan ere, ezarritako helburuak gainditu ziren eta, funts gehiago esleituta, berriro irekitzea espero zuten.
“Deialdia aktibo egon zen hamaika hilabeteetan, 21 Zabalguneak guztira 411 espediente jaso zituen, eta hobetzeko eta birgaitzeko hainbat obra egin zituzten 1.167 etxebizitzatan”.
Espediente horien % 88 (364)partikularrek beren etxeen barruan egindako obrei dagozkie. Bestalde, higiezinetan egindako proiektu teknikoekin lotuta jabekideen elkargoek aurkeztutako beste 13 espediente jaso dira.
Aurkeztutako 34 espedienteakeraginkortasun energetikoa hobetzeko obrei dagozkie, eta bizitegi-eraikinetako fatxadetan eta/edo estalkietan egin dituzte. Espediente horiek Europako funtsen laguntzak jaso dituzten mila etxebizitzatatik % 54 dira (631).
Aldeko ebazpena jaso dute espedienteen % 80k
21 Zabalguneak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde laguntzaile gisa, prozesu osoa hartu du bere baitan: “programen berri ematea, laguntzen eskatzaile izan daitezkeenei aholkuak ematea zalantzak argitzeko eta dokumentazioa aurkezten laguntzea”.
Ondoren, hirigintza-sozietateko teknikariek eskaerak egiaztatu eta Eusko Jaurlaritzaren izapidetze elektronikoko plataforman (Tramitagune) sartu dituzte. Halaber, eskatzaileek eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeaz arduratzen dira, bai eta horiek ematearen aldeko edo kontrako ebazpen-proposamena egiteaz ere.
Funtzionamendu hori, “informazioa eta aholkularitza ematen duen leihatila bakar gisa, 21 Zabalguneak bai Zulueta jauregian, Senda ibilbidean, bai Erdi Aroko Hiriguneko Informazio Bulegoan, Pintore kalean, dituen bulegoetan eskaintzen da”, gogorarazi du Rodriguezek.
Eskaeren kopuru osotik espediente asko berrikusi dira, eta aurkeztutako guztien % 80k aldeko ebazpena jaso dute. Horri esker, 654 etxebizitzatan birgaitze- eta hobekuntza-obrak egin ahal izango dituzte.
Dokumentazioa aztertzeko prozesu horren ondorioz, aurkeztutako informazioa zazpi kasutan zuzentzeko eskatu da. Beste 8 espedientetan, eskatzaileak berak prozesuarekin aurrera ez jarraitzea erabaki du, eta 64 eskaerari bakarrik eman zaie ezezkoa.