Prentsa Oharren banner

Zinema Gaur programak performance batez abiaraziko du bigarren edizioko udazkeneko zikloa

 

 

 

 

 

Programa Otoño Zinema Gaur

Urriaren 5etik azaroaren 27ra arte zazpi filmen proiekzioak, lau lantegi eta lau ekitaldi berezi antolatu dira Montehermoson

Carolina Campos eta Màrcia Lança artista portugesek Azala sorkuntza espazioaren laguntzarekin landu duten Nome performanceak irekiko du Zinema Gaur programaren bigarren edizioko udazkeneko zikloa, urriaren 5ean, 19:30ean; Montehermoso kulturunean egingo da zikloa, azaroaren 27ra arte.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, proiektuaren koordinatzaile Garbiñe Ortegak eta Carolina Campos artistak aurkeztu dute gaur prentsaren aurrean.

Cantok azaldu duenez, “duela urtebete eskas herabeki sortu zen programa, 15 eguneko formatuan, baina pixkanaka haziz joan da, publikoak zein ikus-entzunezkoen alorreko artista eta sortzaileek egindako harrera onari erantzunez, eta Sailetik apustu sendoa eginez”. Horren erakusgarria da proiektuaren aurrekontua, iazko 4.000 euroetatik 20.000 eurora igaro baita, udaberrian eta udazkenean bi hilabeteko ziklo bana egiteko.

Edizio honetan, “kalitate jauzi bat” eman nahi izan da, “genuen publikoa fidelizatzeaz gain” erantsi du Kulturako arduradunak. Horretarako, publiko zabalago batengana iristeko ekintzak antolatu dira, familiak eta gazteak kontuan hartuz. Hain zuzen ere, azaroan arreta berezia emango zaio animaziozko zinemari.

Orotara zazpi filmen proiekzioak, lau lantegi eta lau ekitaldi berezi antolatu dira.

Hauek izango dira ekitaldi bereziak: “Nome” performance-a, Carolina Campos eta Màrcia Lançak Azala sorkuntza espazioaren laguntzarekin landutakoa; Etxeko Zinemaren Eguna (Home Movie Day), Fósforo kultur elkartearen lankidetzaz, eta Carlos Casas eta Luis Felipe Alanisen hitzaldiak.

Bestetik, lantegi hauek eskainiko dira: “Zerez egina dago zinema? Haustea ulertzeko”, Clara Sánchez-Dehesak gidatua, jende ororentzat; “Istorio bizidunak”, 7 eta 15 urte bitartekoentzat; “Mundu pausatuak, stopmotion animazioa baliatzen duen irudi bizidunaren aurkikuntza”, narratiba grafikoari, zinemari eta animazioari buruzko lantegia, 16 urtetik gorakoentzat, eta “Zinema-muntatzeari buruzko lantegia: muntatze-gelaren esperientzia”, Ana Pfaff irakasle dela.

Eta, jakina, zinema proiekzioak; guztiak 19:30ean izango dira, Ortuño aretoan:

  • TABÚ. Miguel Gomes. 2012. Portugal, Alemania, Brasil, Frantzia, Espainia. 118 min. à urriaren 9an.
  • TAXI TEHERÁN. Jafar Panahi. 2015. Iran. 82 min. à urriaren 16an.
  • LA MUERTE DE LUIS XIV. Albert Serra. 2016. Espainia, Frantzia, Portugal. 115 min. à urriaren 23an.
  • ANTES SÍ, AHORA NO. Sang-soo Hong. 2015. Hego Korea 121 min. à urriaren 30ean.
  • LA BELLA DURMIENTE. Adolfo Arrietta. 2016. Frantzia, Espainia. 82 min. à azaroaren 6an.
  • EL ABRAZO DE LA SERPIENTE. Ciro Guerra. Kolonbia 2015. 125 min. à azaroaren 20an.
  • NIÑATO. Adrián Orr. 2017. España. à azaroaren 27an.

 

Share