Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  2 otsaila 2019 11:00

Joan den urtean baino 9 abesbatza gehiagok hartuko dute parte, eta abeslarien kopuruak nabarmen egingo du gora aurten, 647tik 1.267ra igarota.

 

Agate Deuna

Datorren astelehenean, otsailak 4, 17.00etatik 21:30era bitartean, gutxi gorabehera, 25 abesbatza Gasteizko kaleetan zehar arituko dira Santa Ageda bezpera ospatzen. Hiriko hainbat talde aterako dira hirian zehar ohiko errondak egitera; santu horren martirioaren eta heriotzaren ohorezko kopla zaharrak kantatzen dituzte auzoetan zehar, eta makilak eramaten dituzte koplaren erritmoarekin bat lurra kolpatzeko.

Aurtengo datuak deigarriak dira, izena emateko epea urtarrilaren 16tik 29ra bitartean egon zen zabalik, eta 1.267 kidek eman dute izena, 25 abesbatza baino gehiagotan banatuta.  “Gorakada nabarmena izan da, joan den urtean 16 talde eta 647 pertsonak hartu zuten parte, egin kontu. Horrek erakusten du herritarrek tradizio hau berreskuratzeko eta zaintzeko nahia dutela”, azpimarratu du Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Abesbatzek Kultura Sailaren sari bat jasoko dute, eta hona hemen horien izenak eta bakoitzaren erronda gunea:

Lugar inscripción Nombre del Coro Zona de Ronda Personas
C.C. Aldabe Laukale Sancho el Sabio 40
C.C. Aldabe Toki Eder Gurasoen Abesbatza Ibaiondo – Lakuabizkarra 10
C.C. Aldabe Haritz hostoa San Prudencio, Diputación, Zona Centro, La Coronación 52
C.C. El Pilar Marianistas Ikastetxea Alde Zaharra 18
C.C. El Pilar Ausartak Avenida – Sancho el Sabio 12
C.C. El Pilar AMPA Luis Elejalde El Pilar 50
C.C. El Pilar BERAKAH TALDEA Alde Zaharra 30
C.C. Hegoalde Centro ocupacional Adurza Adurza 40
C.C. Hegoalde Iratxoa San Cristóbal 30
C.C. Ibaiondo Ibaiondo sot Ibaiondo 100
C.C. Iparralde Odron de Apraiz Ikastola Zaramaga / Iparralde 60
C.C. Iparralde Samaniego 1LH Iparralde / Plaza Bilbao / Plaza San Antón 60
C.C. Iparralde Samaniego 2LH Artium / Residencia San Prudencio 50
C.C. Iparralde Samaniego 3LH Iparralde / Parque del Norte / Artium 75
C.C. Iparralde Samaniego 4LH Aranbizkarra / Valladolid / Los Herrán 75
C.C. Iparralde Samaniego 5/6LH Casco Viejo / Aurora / Arquillos 100
C.C. Iparralde Samaniego DBH Iparralde / Diputación / Casco Viejo 30
C.C. Judimendi Angel Ganivet AMPA Santa Lucía / Judimendi 20
C.C. Judimendi Judimendikoak Judimendi / Centro 35
C.C. Judimendi Zazpigarrenak Centro 25
C.C. Lakua Barrutia Ikastola Lakua 80
C.C. Zabalgana Aldaiaberri Guraso Elkartea Zabalgana y Borinbizkarra 200
C.C. Zabalgana Kalez Kale Mariturri 15
C.C. Zabalgana Zabalganako Eskola Ikastolatik gizartetxera 20
C.C. Zabalgana Mariturri Guraso Elkartea Eskolatik Labastida plazara 40
Total coros: 25 1267

 

Share