Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  1 otsaila 2019 17:00

Erdi Aroko euskal judutarren historiari buruzko mahai ingurua

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Astelehena, otsailak 4

Ordua. 10:00

Tokia. Goiuri jauregia

——————————————

Harrera ekitaldia Ingalaterrako ikasleei

Vitoria-Gasteizko Udalak harrera egingo die Kultur Trukeak direla eta, Ingalaterrako Leeds hiriko GSAL Grammar School zein Gasteizko Mendebaldea ikastetxeetako ikasle eta irakasleei.

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Astelehena, otsailak 4

Ordua. 10:45

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

——————————-

Prentsaurrekoa. ‘Gure bakarlariak’ kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Tuba bakarlaria Iván Fernández; eta Udal Musika Bandako zuzendari Hilario Extramiana

Eguna. Astelehena, otsailak 4

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

————————————

Euskadi-Israel Elkartearen omenaldia Vitoria-Gasteiz hiriari

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Astelehena, otsailak 4

Ordua. 18:00

Tokia. Judimendiko parkea

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Larunbata, otsailak 2

  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto III. McDonald´s Padel Saria Txapelketako sari-banaketan izango da, 13:00etan, Padel Norteko egoitzan.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:07

Udalak Elurteetarako Planeko larrialdi-fasea aktibatu du. Horrek esan nahi du kanpoko baliabideak ere mobilizatuko direla, udalekoez gain, asteburu honetarako iragarrita dauden elurrei aurre egiteko.

Elurteetarako Planak, lehen fasean, elurra kentzeko hortzez eta gatzontziz hornitutako 10 makina baliatuko ditu hiriko errepideak garbitzeko, eta beste 20 bat makina oinezkoen bideak garbitzeko.

Gainera, gaurko egunean zehar gatz-zakuak banatuko zaizkie herritarrei ohiko hornidura guneetan (30 baino gehiago daude): gizarte etxeak, merkataritza-zentroak, eraikin publikoak, etab.

Euskalmeten larunbaterako iragarpenen arabera, elur-kota nabarmen jaitsiko da, 400 metro inguruko altuerara, hain zuzen. Igandeari dagokionez, berriz, goizaldean 300 metrora jaitsiko den arren, egun bereko azken orduetan 600-700 metro ingurura igoko da berriz.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:57

Atzo Oreitiasolo kalean auto baten eta bizikleta baten artean gertatutako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Talka horren ondorioz, 44 urteko txirrindularia zaurituta geratu zen, eta Santiago Ospitalera eraman zuten.

Udaltzainek beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 20 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 5 jarduera egin zituzten.

Eskola-garraioaren gaineko kontrola

Otsailaren 4tik 8ra bitartean, Udaltzaingoak trafiko-kanpaina berezi bat egingo du eskola-garraioan eta adingabeekin lan egiten duten ibilgailuen ezaugarri teknikoak eta gidarien prestakuntzak kontrolatzearren.

Udaltzainen ardura izango da eskola-garraioan nahiz adingabeen garraioan aritzen diren autobusek horretarako ezarritako ezaugarri teknikoak betetzen dituztela eta horiek gidatzen dituzten pertsonek horretarako gaikuntzak eta prestakuntzak dituztela egiaztatzea eta frogatzea.

Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako 2018-2023 Plan Estrategikoan aurreikusitako zaintza eta kontrol-jardueren barruan jasoa dago kanpaina hori, eta horren helburua bide-segurtasuna bermatzea eta ezbeharren ehunekoak eta horiekin loturiko lesio-arriskuak murriztea da.

Esku-hartzeak euriagatik eta haizeagatik

Azken ordu hauetan, suhiltzaileek zenbait esku-hartzen egin behar izan dituzte, euri-eraso handien eta haize-bolada bortitzen ondorioz.

Gaur gaueko bost eta erdiak aldera, Zadorra ibaiak gainezka egin du Iurre izeneko inguruan, eta Zadorra hiribidetik herri horretara doan irispidea urpean utzi du, eta horren ondorioz, moztuta egon da zenbait orduz.

Domingo Beltran kalean bide publikora horma-zati batzuk erori direnez gero, beharrezkoa izan da suhiltzaileek 5:20ean esku-hartze bat egitea. Zenbait bebarrutako teilatu-hegalaren entokadura izan da, eta kendu egin dute, erortzeko arriskua zegoelako.

Beste alde batetik, Obdulio López de Uralde Margolariaren kalean eroritako zuhaitza eta Donostia-San Sebastián kalean erortzear zegoen beste bat direla eta, beharrezkoa izan da SPEISeko agente batzuek esku hartzea, eta halaber, Eulogio Serdán kalean aldamio baten olana ere kendu behar izan dute.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:47

Tokiko Gobernu Batzarrak Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailaren hiru hitzarmen onestea erabaki du. Hitzarmen horiek AFRO, Vicente Abreu federazioa eta Save the Children elkarteekin sinatuko dira. Udalak 550.000 eurotik gorako laguntza emango du, gizarte eta osasun arloko kolektiboei, haurrei eta ahultasun-egoeran dauden pertsonei laguntzeko.

Hitzarmen oparoena Afro herritar afroamerikarren elkartearena da, eta 2019an zainpeko etxebizitzen programako proiektua garatzeko izango da.

Etxebizitza hauek gizarte ahultasun egoeran dauden pertsonentzat izaten dira, eta udalaren gizarte-zerbitzuetatik bideratzen dituzte erabiltzaileak. Hiriko hainbat tokitan daude, gizarte eta hezkuntza arloetako profesionalek osatutako diziplinarteko lantaldeek artatuta, eta bizimodu autonomorako bitarteko urrats gisa baliatzen dira.

AFRO elkarteak 509.412 euroko laguntza jasoko du ostatu emateko programa hau kudeatzeko.

Bestalde, Arabako Gizarte Ongizaterako Foruarekin ere hitzarmena izenpetzea onetsi du, Vicente Abreu Federazioa finantzatzeko. Hitzarmenak 91.747,36 € euroko gastu-aurreikuspena du, Gizarte Politiken Sailak 32.712,00 euro emango ditu.

Vicente Abreu Elkarteen Federazioak Araban lan egiten duten gizarte eta osasun arloko 23 kolektibo hartzen ditu bere baitan. Gaur onetsitako hitzarmena tarteko, laguntza-sareak garatu nahi dira, eta boluntariotza sustatu, hauek gaixotasun kroniko, degeneratibo eta desgaitasunak dituztenen inguruko informazioa eman diezaieten herritarrei, eta gaixotasun horien inguruan sentsibilizatu ditzaten.

Haurrak

Azkenik, Tokiko Gobernu Batzarrak Save The Children Fundazioarekiko lankidetza-hitzarmena onetsi du, haurrei laguntzeko gizarte eta hezkuntza proiektu bat garatzeko, zein eskola arrakasta sustatzean eta aisialdi eta denbora libreko jardueretan oinarritua izango baita. Jarduera hauek Pilar eta Aldabeko gizarte etxeetan gauzatuko dira, urtean zehar, eta Gizarte Politiken Sailak 11.724  euroko laguntza emango du.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:28

Gobernu Batzarrak aktibatu egin du Udalaren, Armentiako Administrazio Batzarraren eta lursailen jabeen arteko akordioaren ondoriozko hirigintza-berrikuspena

 

 

Gasteizko udalerriko Armentia herriaren hirigintza birmoldatuko da korridore berde bat eratzeko Ehari ibaiaren inguruan, aprobetxamenduak berrantolatzeko eta erabilera emateko antzinako hipikaren eraikinari (XVI. mendekoa).

Udalaren, Armentiako Administrazio Batzarraren eta ukitutako lursailen jabeen arteko akordioaren ondorioa da proiektua. Gaur, Tokiko Gobernu Batzarrak aktibatu egin ditu Armentiako toki-erakundearen HAPOren Berrikuspen Partziala hasteko behar diren izapideak. Hirigintza Batzordeak eta Osoko Bilkurak berretsi beharko dute berrikuspena.

Proiektua idazteko gaur onetsi diren irizpideen artean, nabarmentzekoa da Ehari errekaren ondoko korridore berdeari (herria zeharkatzen duen inguruan) jarraipena emateko asmoa, eta horretarako aldatuko da Armentia 2 egikaritze-unitatea, horretako lurzoruak birkalifikatzeko (gaur egun, bizitegi-erabilerakoak dira) espazio libreen tokiko sistema edo sistema orokor gisa; gaur egungo bertako eraikitze-eskubideak 16. sektoreko lurzati batera lekualdatuko dira, Ostatu Emaileen kalearen pareko muturrean.

Hirigintza-berrikuspenak dakarren beste ekintzetako bat da antzinako hipika zegoen lurzatiaren erabilera aldatzea, bizitegi-erabileratik ekipamendu-erabilerara. Aldaketa horrekin, administrazio-batzarrak erabilera eman ahal izango dio berriro XVI. mendeko eraikinari (Fernando I.a, Carlos V.a eta Maximiliano enperadore alemaniarren aurrean enbaxadorea izandako Juan Alonso de Gámiz gasteiztar ospetsuak eraiki zuen, eta 1992tik abandonatuta dago).

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:12

Tokiko Gobernu Batzarrak lau kreditu-aldakuntza onetsi ditu, urte honetarako hitzemandako proiektuak partidez hornitzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi dituen lau kreditu-aldakuntzek —191.535 euro orotara— aurten berdintasunaren eta euskararen alorreko proiektuak martxan jartzea bideratuko dute.

Zehazki, EmakumeenEtxea kudeatzeko hitzarmena sinatzeko 90.000 euroko partida jartzea erabaki du udal gobernuak. Agintaldirako konpromisoa betetzeko urrats hori eman beharra zegoen, Udalaren eta Emakumeen Etxea kudeatuko duen elkarte berriaren arteko harremana arautzen duen hitzarmena gauzatu ahal izateko. Batzordeak eta Udalbatzak berretsi beharko dute aurrekontu-aldaketa.

Horretaz gain, LGTBI behatokia sortzeko 30.000 euro jartzea onetsi da; Hara! Genero Berdintasunerako IV. Planean jasotako ekintzetako bat da hori.

Orobat, Korrika egiteko hitzarmena (46.535 euro) eta Araba Euskaraz-entzako laguntza (25.000 euro) onetsi dira gaurko bileran.

 

 

 

 

 

 

 

 

Share