Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 martxoa 2019 11:50

Alkateak, udalbatzako kideek eta biktimen senideek lore eskaintza egin dute Gasteizen joan den urtean lehenengoz ezarri zen Frankismoaren Biktimak Oroitzeko Egunean

Gasteiz hiriak omenaldia egin die frankismoak udalerrian erail eta errepresaliatu zituen pertsona guztiei.

Posta kalearen eta Agirre Lehendakariaren kalearen arteko bidegurutzean egin da ekitaldia gaur goizean, eta bertan izan dira Gorka Urtaran alkatea, Udalbatzako zenbait zinegotzi, euskal erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariak, eta hainbat herritar. Horiez gain, Frankismoaren Krimenen kontrako Euskal Plataformaren ordezkari Josu Ibargutxik ere hartu du parte.

Beren ideia politikoengatik eta gerra garaian eta diktaduran demokrazia eta askatasuna defendatzeagatik errepresioa jasan zuten pertsonak aintzat hartzeko asmoz, martxoaren 31 Frankismoaren Biktimak Oroitzeko Eguna izango zela erabaki zen iaz. Ordutik, Isiltasunean Oihuka eskulturak biktima guztien memoria ohoratzen du.

Gorka Urtaran alkatearen hizetan, “frankismoak errepresaliatutako pertsona guztiek merezi dute demokrazia, askatasuna eta berdintasuna defendatu zuten guzti haiei Gasteizek egiten dien aitortza eta omenaldi hau. Haien bizitzak ez ezik, haien printzipio eta balioak ere deuseztatu nahi izan zituzten. Baina justu kontrakoa lortu zuten: haiek betirakotzea. Pertsona haiek eta defendatzen zutena betirakotzea”.

 

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 martxoa 2019 17:00

– Gasteizko Frankismoaren Biktimen Oroitzapen eta Aitorpeneko Egunarekin lotutako ekitaldia.

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, alkatea eta Josu Ibargutxi, Frankismoaren Krimenen kontrako Euskal Plataformako kidea.

Eguna: Martxoak 31, igandea

Ordua: 11.00.

Lekua: ‘Isiltasunean Oihuka’ eskultura, Posta kalearen eta Agirre Lehendakariaren kalearen arteko bidegurutzean.

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

– AVANZA Arabako Lanbide Heziketaren II. Azokaren inaugurazioa.

Parte-hartzailea: Itziar Gonzalo, alkateordea.

Eguna: apirilak 1, astelehena.

Ordua: 9.00.

Lekua: Francisco de Vitoria aretoa-Europa biltzar jauregia.

———————————————————

– Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako mahaiburu eta mahaikideak izendatzeko zozketa.

Eguna: apirilak 1, astelehena.

Ordua: 9.00.

Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa.

—————————————————

– Espainiako lehen kargagune ultraazkarraren inaugurazioa, Lopidan.

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, alkatea, Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko ordezkariak, eta Repsol e IBIL enpresetako zuzendariak.

Eguna: apirilak 1, astelehena.

Ordua: 10.30.

Lekua: Repsol-ek Lopidan duen zerbitzugunea (N-1-km 350,5 Madrilerako noranzkoan).

—————————————————————–

– Harrera Walter Eucken Gymnasium ikastetxe alemaneko ikasle eta irakasleei, San Prudencio ikastetxearekin trukea egiten ari baitira.

Parte-hartzaileak: Estíbaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia, eta Udalbatzako talde politikoen ordezkariak.

Eguna: apirilak 1, astelehena.

Ordua: 11.00.

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa.

——————————————————-

– Harrera Blanche de Castille ikastetxe frantseseko ikasle eta irakasleei, Urkide ikastetxearekin trukea egiten ari baitira.

Parte-hartzaileak: Estíbaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia, eta Udalbatzako talde politikoen ordezkariak.

Eguna: apirilak 1, astelehena.

Ordua: 11.30.

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa.

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Martxoak 30, larunbata

 – Alkate Gorka Urtaran eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa Arabatxo Arabako Abesbatzen Elkarteak Jesús Guridi kontserbatorioan emango duen kontzertura joango dira, 18:30ean.

– Alkate Gorka Urtaran Arabako Bertsozale Elkarteak antolatutako saiora joango da, 19:30ean, Principal antzokian.

 

Martxoak 31, igandea

 – Gorka Urtaran alkatea eta Peio López de Munain, Nerea Melgosa, Isabel Martínez eta Jaione Agirre zinegotziak Gasteizko Frankismoaren Biktimen Oroitzapen eta Aitorpeneko Egunarekin lotutako ekitaldira joango dira, 11etan, Agirre Lehendakariaren plazan.

– Alkate Gorka Urtaran eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto Alavés Gloriosas eta Athletic emakumezkoen futbol-partidara joango dira, Mendizorrotzean, 12etan.

– Lehen alkateorde Peio López de Munainek Espainiako Elikagaien Lasterketaren sari banaketan parte hartuko du, 12:30ean, Buesa Arenan.

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:03
  • Ia 60 kontratuk izan ahalko dute Gasteizko Udalaren laguntza ekonomikoa

Urtaranen gobernuak 45 urtetik gorakoen enplegu-egonkortasuna sustatzeko laguntzetarako 2019ko deialdia onetsi du, 400.000 euroko zuzkidura duena; aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe bihurtzea sustatzeaz gain, kontratu mugagabeak sinatzea ere lagunduko da aurten, Dirulaguntzen ildo horri esker, enpresa bakoitzak gehienez ere bi kontrataziotarako laguntza eskuratu ahalko ditu —hiru, baldin eta gizarteratze-enpresa bada—.  Gutxienez % 50eko lanaldiko kontratuak izan beharko dute, baina lanaldi osokoak lehenetsiko dira.

Aurten eskabideak balioesteko irizpideen baremo berria ezarri da, eta adina eta kontratatutako pertsonaren lan egoera izango dira puntuazio handieneko alderdiak. Zehazki, lor daitezkeen 200 puntuetatik 60 puntu 55 urtetik gorakoei egindako kontratuetarako izango dira, eta 50 eta 54 urte bitartekoei egindakoengatik, 40 puntu esleituko dira.

Kontratatutako pertsona luzaroan lanik gabe egon bada (12 hilabete langabezian azken 18 hilabeteetan), 50 puntu emango dira; diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonei egindako kontratuengatik, berriz, 20 puntu. Emakumeei egitekoak diren kontratuek 20 puntu jasoko dute, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonak izanez gero, 10 puntu.

Kontratu mugagabea egiteagatik edo aldi baterako kontratua lanaldi osoko kontratu mugagabea bihurtzeagatik kontratuaren urteko soldata gordinaren % 40ko laguntza jaso ahalko da. Oro har, kontratazio bakoitzeko 7.000,00 euroko muga ezarri da; 55 urtetik gorako pertsonei kontratu mugagabea egiteagatik edo aldi baterako kontratua lanaldi osoko kontratu mugagabea bihurtzeagatik, berriz, 8.000 eurokoa izango da gehienezko muga. Kontratatzen diren pertsonek 45 urtetik gora izan beharko dute kontratazio mugagabea edo aldi baterako kontratuaren aldaketa hastean, eta Gasteizen erroldatu egon diruz laguntzen den kontratua egin aurreko sei hilabeteetan, gutxienez.

Deialdia ALHAOn argitaratzen denean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2019ko irailaren 30ean bukatuko.

2016an enplegu-egonkortasuna sustatzeko laguntzak sortu zirenetik 180 lan-kontratuk jaso dute laguntza kontratu mugagabe bihurtzeko. Orain arte abian jarritako hiru deialdietan ia 1.200.000 euro inbertitu dira.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:55

San Martineko auzo elkarteak 100.000 euroko aurrekontua izango du auzoan jarduerak garatzeko, Isabel Martínezek zuzentzen duen Gizarte Etxeen Sailak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi duen hitzarmenaren bitartez.

San Martineko auzo-elkarteak hainbat urte daramatza auzoko haur, gazte eta helduen garapen pertsonala eta aisialdiaren erabilera aktiboa eta positiboa sustatzen, jarduera soziokultural ugari eskainiz udalaren gizarte etxeetako eskaintzaren osagarri, biztanle asko izan arren auzo horrek ez baitu horrelakorik.

Elkarteak 2019rako proiektu erakargarria aurkeztu du, Udalak komunitatean esku-hartzeko duen jarduera-ildoarekin bat datorrena; gainera, aurreko programaren balioespena ere positiboa da.

Horrenbestez, Udalak eta elkarteak hitzarmen berria sinatzea proposatu da, 2019an San Martineko auzokoentzako jarduera soziokulturalak garatzeko; Udalak 100.000 euro jarriko ditu.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:33

Gasteizko Udalak 2019-2022rako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN-ESEP) onetsi du gaur goizean; datozen urteetan udalerrian euskararen erabilera sustatzeko ekintzak jasotzen ditu agiri horrek. Ekintza multzo horren helburu nagusia udalerrian euskaraz bizitzeko aukera bermatzeko hizkuntza politikaren alorrean behar diren neurriak hartu eta sustatzea da. “Euskararen normalizazioaren aldeko ekintzak areagotzea da gure helburuetako bat, Gasteiz euskararen hiria izan dadin”, azaldu du Euskara zinegotzi Iñaki Prusillak.

2013tik 2017ra arte aurreko EBPN-ESEParekin lan egin da. 2018ko lehen seihilekoan, lortutako emaitzak ebaluatu dira, eta euskaltzale taldeekin zein Elkargunearekin ere aztertu da. Bestetik, 50 pertsonak hartu zuten parte Oihaneder Euskararen Etxean egindako lan-saio batean, hiriak zein erronkari aurre egin behar dion identifikatzeko.

Euskararen erabilera sustatzea da lehentasuna. Ildo horretatik, garrantzitsutzat jotzen da euskararen sozializazioa. Horretarako,  ahalegin berezia egin behar da aisialdiaren eta kirolaren arloetan, baita euskaldundutako gurasoekin ere. Izan  ere, haien seme-alabak euskaldunak direnez hizkuntza testuinguru egokia eskaini behar zaie, euskarazko zerbitzuak eta produktuak. Gasteizko gazteen erdia baino gehiago dira euskaldunak, eta % 80k baino gehiagok ulertzen dute.

Datu horiek kontuan izanik, Euskara Zerbitzuak eta inplikatutako kolektiboek 70 jarduera-ildo zehaztu dituzte, hainbat arlotan: helduen euskalduntzea, gizarte eta ekonomia, merkataritza, eskolaz kanpoko jarduerak… Datozen lau urteetan ekintza zehatzen bidez garatuko dira horiek.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:17

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur onetsi du gazteei zuzendutako ekimenak helburu dituzten proiektuei dirulanguntzak emateko deialdia. Udalak 25.000 euro bideratuko ditu elkarteek edo elkarte multzoek gazteen gizarteratze aktibo eta parte-hartzailea ahalbideratzeko antolatutako proiektuei laguntzeko.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:14

Bihar, martxoak 30, Gasteizko Udalak bat egingo du mundu osoko milaka hiri eta milioika pertsonarekin, WWF erakundeak sustatutako Planetaren Ordua (https://www.horadelplaneta.es) ekimenaren barruan, 20.30etik 21.30era bitartean. Gasteizko Udalak Andre Maria Zuriaren plazako eta San Migel elizako argiak itzaliko ditu ordubetez, klima-aldaketaren kontrako borrokarekin duen konpromisoa erakutsi eta arlo lokaletik ere planetaren alde jarduteko garrantzia nabarmentzeko.

 

 

“Naturarengatik itzali Planetaren Orduan” lemaren pean, kanpainaren 13. edizioan klima-aldaketaz eta isurketa kutsatzaileez sentsibilizatu nahi da, keinu erraz batez: argia itzaltzea. Iaz, milaka hiritan —baita Gasteizen ere— itzali ziren argiak munduko 188 herrialdetan eta 17.000 monumentu eta eraikin nabarmenetan.

Planetaren Orduak klima-aldaketaren kontrako jarduerak eta horretaz haratago doazen ekimenak sustatzen ditu: bizimodu jasangarriak, garapen iraunkorra, baso, itsaso eta baliabide naturalen kontserbazioa, eta biodibertsitatearen galeraren aurkako borroka.

Argibide gehiago nahi izanez gero, edo kanpainarekin bat egin, web-orri honetara jo daiteke: WWF eta https://www.horadelplaneta.es/.

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:59

Atzo Arriagako Atea kaleko oinezkoentzako pasabide batean gertatutako harrapaketa baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat; istripu horretan, 19 urteko neska gazte bati kolpe bat eman zion furgoneta baten atzerako ispiluak, eta errepidera erorarazi zuen, zenbait lesio eragitearekin batera, eta horren ondorioz, beharrezkoa izan zen Santiago Ospitalera anbulantzian eramatea.

77 urteko beste oinezko bat ere zaurituta geratu zen Teodoro Doublang Margolariaren kalean ibilgailu batek harrapatu ondoren, errepidea modu desegokian gurutzatzen ari zenean, oinezkoen pasabidetik kanpo. Larrialdi-zerbitzuek Santiago Ospitalera eraman zuten.

Euskal Herria Bulebarrean talka baten ondorioz izandako istripuan hiru ibilgailu nahastuta egon ziren. Bi gidari, bat 41 urtekoa eta bestea 19 urtekoa, zaurituta geratu ziren, eta horren ondorioz, anbulantzian eraman zituzten Txagorritxu Ospitalera.

Bestalde, arratsaldeko lehen orduan beste istripu bat gertatu zen hiru ibilgailuren –bi auto eta furgoneta bat– artean izandako talka baten ondorioz Gamarrako Atea kalean. 29 urteko gizonezko bat –furgonetan zihoan bidaiarietako bat– artatu behar izan zuten, eta gero, anbulantzian eraman zuten Txagorritxu Ospitalera.

Udaltzainek beste 18 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 21 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 6 jarduera egin zituzten.

Share

Aurrekoak »